Kalkulu orriak-3ATALA - Emaitza Ta Azalpenak

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 4

ARIKETA EBATZIA DBH2 – INFORMATIKA – 2018/2019

6. UNITATEA – Kalkulu orriak

6. Unitatea
Kalkulu orriak
3. ATALA

- Zenbaki borobilak
- Baldintzak
- Baldintza baldintzatuak

1
ARIKETA EBATZIA DBH2 – INFORMATIKA – 2018/2019
6. UNITATEA – Kalkulu orriak

7. ARIKETA: Zenbaki borobilak


1. Moodleeko Baliabideak atalean aurkituko duzun Calc liburua ireki.
2. 7. orrialdean sartu. Formatua eman eta batazbestekoak kalkulatu (aurreko
ariketan egin duzun bezala: PROMEDIO edo AVERAGE erabiliz)

3. TRUKOA:
Lehenengoa eginez gero, gelaxkan, eskumaldean karratu txiki beltz bat
agertzen da.

Klikatu eta arrastratzen baduzu funtzioa hainbat bider errepikatuko zaizu


baina zutabe ezberdineko balioekin. Egin I5-eko funtzioa eta karratutxoan
arrastratzen eraman I15-erarte. Berdin B16-tik B18-rarte.
4. Orain zenbaki borobilen zutabea bete behar dugu. Horretarako
a) dagokion zutabean kalkulatu batazbestekoak berriro (Ondorioz balore berdinak
edukiko dituzte zutabe biak)
b) Egin dugun zutabe berri hau aukeratu eta joan Formato → celdas /Gelaxkak →
números/Zenbakiak
c) Aukeratu adibidean dagoen zenbakien artean behar duzuna (EZ utzi “estandar”)
eta dagokion lekuan 0 dezimalak jarri. Badituzu zenbaki guztiak borobilduta!!
d) Egin gauza bera azpiko lerroaren batasbestekoekin.

2
ARIKETA EBATZIA DBH2 – INFORMATIKA – 2018/2019
6. UNITATEA – Kalkulu orriak

8. ARIKETA: Baldintzak eta Baldintza baldintzatuak


Oraingo honetan, beste zutabe bat jarriko diogu gure taulari non:
• Batazbesteko borobilduan 5 edo 5 baino gehiago atera duten ikasleen lerroan GAI
jarriko duen
• Batazbesteko borobilduan 5 baino gutxiago dutenei EZ GAI

Horrez gain, 5 baino gutxiago dutenei gelaxka eta letra gorriz jarriko zaie

Horretarako:
1. Aukeratu non nahi duzun emaitza irtetzea eta hortxe jarriko dugu gure funtzioa
2. Erabiliko dugun Funtzioa SI edo IF deitzen da
a) Baldintzako funtzioak 3 atal ditu:
1. Zer nahi dugu konparatu. (Gure kasuan Batazbestekoa 5 berdin edo
haundiagoa den)
2. Zer gertatzen den egia bada (GAI idatzi)
3. Zer gertatzen den Gezurra izanez gero (EZ GAI idatzi)

3
ARIKETA EBATZIA DBH2 – INFORMATIKA – 2018/2019
6. UNITATEA – Kalkulu orriak

3. Adoz edo Siguiente botoia sakatu eta begiratu emaitza. Ondo irten da?

a) Ez bada ondo irten, beharbada < HAUNDIA eta > TXIKIA nahastatu dituzu
(Gogoratzeko beharbada truko hau balio dizu: Nagusienak beti tapatzen dira
aterkiarekin eta txikiak bustitzen dira)
b) Testua idazten dugunean BETI komila artean joan behar du “GAI” eta “Ez GAI”

Orain baldintza baldintzatua, hau da gorriz jarri EZ GAI direnak


4. Lehenengo gure taulan egin dugun zutabe berri hori laranja kolorean jarri
5. Orain aukeratuko dugu zutabea eta Baldintza baldintzatuaren botoia aukeratuko
dugu. Menuan, goiko aldean ezkerreko azkena
6. Botoiari eman ondoren bete eskatzen zaizkizun datuak:
a) “el valor de la celda es “ ….. aukeratutako gelaxkak
b) “Igual a” baita, “Menor”,” menor o igual.” ...eta beste hainbat aujeratu ahal
ditugu
c) Ze balioarekin konparatzen dugun. Gure kasuan “Ez Gai”. KONTUZ!! Komilen
artean eta idatzita dugun bezala (Larriz, Xehez, ..)
d) Zer nahi dugun gertatzea (Aplicar estilo), eta hortxe aukera pila ditugu.
1. BAD aukeratuz gero, azpuialdea gorriz eta testua gorriz jarriko digu (Justu
behar duguna!!)
2. Aukera gehiago daude. Frogatu nahiez gero
e) Eta onartu egindakoa. Aplicar/ Onartu/Aceptar

You might also like