Stua PDF

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 8

EGILEAK:

Maddi Odriozola
Aitzol Rubin
Ander Villameriel
Naroa Zumeta

1
AURKIBIDEA

1. NOLAKOA DA STUA ENPRESA? ………………………….... 3.or

2. ENPRESAREN TIPOLOGÍA……………………………… 3 eta 4.or

3. INGURUNEA OSATZEN DUTEN ALDAGAIAK ETA

ERAGINAK……………………………………………… 4,5,6 eta 7.or

3.1 Enpresaren ingurune orokorra…………………… 4,5 eta 6.or

3.2 Enpresaren ingurune espezifikoa…………………………....7.or

4. STUAREN EGEA

5. ENPRESAREN HELBURUA

6. EGEARI BURUZKO ERABAKIAK

2
SARRERA

1.NOLAKOA DA STUA ENPRESA?

Stua enpresa Jesus Gascak 1983an sortutako enpresa bat da, gaur egun lehen
diseinatzailea da bere semea Jon Gasca eta Josep Moran laguntzarekin. Stua
altzariak egin eta mundu guztian zehar saltzen dituen enpresa bat da, zein saritua
izan zen 2008an diseñu sari nazionalarekin.

Stua enpresak Astigarragan du produkzio almazena eta bertan ekoizten dituzte


produktu guztiak bai bertan Euskal herrian eta Espainian saltzeko eta baita geroago
kanpoko herrialdeei exportatzeko ere, Canada, Nueva zelanda, Japon eta Finladia
esate baterako. Hain zuzen, Stuak gehiago saltzen du atzerrian Euskal herrian
baino.

Altzari hauek, etxebizitzetan aurkitzeaz gain proiektu handiagoetan ere aurkitu


ditzakegu, adibidez; Nueva Yorkeko guggenheimean.
Ekoizpen jasangarriaren alde dagoen enpresa bat da. Horretarako, europako
basoetatik datozen kudeaketa jasangarria duten egurrak erabiltzen dituzte. Ez hori
bakarrik, birziklagarri bilgarrien erabilera egiten dute eta plastikozko poltsen ordez
papelezko poltsak dituzte gaur egun.

Bestalde, Stuaren diseinua originala eta berritzailea bezala ezagutzen da. Stuak
izpiritu berria du eta bere izaera diseinu moderrnoaren klasikoen printzipio eta
ezaugarrietan oinarritzen da, hau da, sinpletasuna eta betikotasuna.

2. ENPRESAREN TIPOLOGIA

Stua enpresak produkzio-jarduerak aurrera eramaten dituenez bigarren sektoreko


enpresa bat da, hau da, lehengaiak eta faktoreak produktu bihurtzen dituzte.

Eraketa juridikoaren arabera banakako enpresa bat da, jabe bakarra duelako.
Banakako enpresak, oro har, enpresa txikiak edo ertainak izaten dira, hain zuzen,
Stuak 11 eta 50 langile artean ditu, enpresa txiki bat osatuz.

3
Enpresa pribatua da, izan ere jabetasuna eta kontrola partikularren eskuetan dago
zehazki Jesus Gascaren eskuetan.

Forma juridikoari dagokionez enpresa hau sozietate anonimo bat da pertsona


batzuek kontratu bidez ondasun zehatz batzuk modu bateratuan ezartzeko
konpromisoa hartu dutelako irabazi bat lortzeko helburuarekin

Jarduera esparruaren arabera enpresa nazional bat da, hainbat herri desberdinetan
fabrikak dituztelako.

Ustiapen eta merkataritza-sozietate kontzeptuen arteko desberdintasunak eta haien


arteko konbinazio posibleak kontuan izanik ondoriozta daiteke enpresa sinplea dela
ustiapen bakarra (altzariak) eta merkataritza-sozietate bakarra dituelako.

Stua enpresak bere helburuak lortzeko eta horretarako beharrezkoak diren


jarduerak egiteko, bi taldetan sailkatutako elementuak erabiltzen ditu: pertsonak edo
faktore aktiboak eta ondasun ekonomikoak edo faktore pasiboak. Lehenengo
taldean langileak, administratzaileak (Jesus Gasca eta Elena Gasca) , bazkideak
eta enpresaburuak (Jesus Gasca) sartzen dira.

3. INGURUNEA OSATZEN DUTEN ALDAGAIAK ETA ERAGINA

3.1 ENPRESAREN INGURUNE OROKORRA

Ingurune orokorra toki eta denboraldi berean dauden erakunde guztiek partekatzen
dituzten faktoreek osatzen dute eta faktore hauek hainbat motatakoak izan daitezke.

A) FAKTORE EKONOMIKOAK
Lehenengo faktore mota ekonomikoa da, eta faktore honen barruan faktore
iraunkorrak eta faktore iragankorrak bereizi daitezke.

Faktore iraunkorrari dagokionez sistema ekonomikoak eta lurraldearen


industrializazio maila, garapen ekonomikoaren maila eta lehiakortasunaren maila
sartzen dira. Faktore hauek Stua enpresari eragiten diote, hain zuzen, Euskal herria
industrializatuta dagoen lurralde bat da eta ondorioz enpresa gehiago daude lehia
egiten diotenak.Gehienbat enpresa horiek beraien altzariak prezio baxuago batean
saltzen dituztenak.

Faktore iragankorretan aldiz ziklo ekonomikoaren faseak eta politikak ekonomian


duen eragina sartzen da. Gaur egun gizartea krisis bat ari da jasaten
coronabirusaren ondorioz, hori dela eta langile askoren soldatak jaitsi egin dira eta
orokorrean biztanleriaren ekonomi fasea ez dago puntu hoberenean. Faktore honek

4
Stua enpresari eragiten dio, gehienak ezin baitituzte beraien altzariak erosi.
Gizartearen egoera ekonomiko kaskarra momentuko egoera bat da coronabirusak
eragindakoa. Faktore iragankorra denez krisi hau pasa egingo da eta egoera hobetu
egingo da baita Stua enpresarentzat ere.

B) GIZARTEAN ETA KULTURAN OINARRITUTAKO FAKTOREAK


Bigarren faktore mota gizartean eta kulturan oinarritutako faktoreak dira. Honen
barruan aipatzeko hainbat faktore daude:

BIZTANLERIA: Herrialde bateko biztanleriak, adin piramideak eta tamainak


garrantzia handia du, enpresa baldintza hauetara moldatzeko. Urteak pasa ahala
gero eta haur gutxiago eta heldu gehiago daude, 2017an zehazki 50 urtetik gorako
biztanleria (17,9 milioi pertsona) 18
urtetik beherakoen (8,7 milioi pertsona)
bikoitza baino gehiago zen. STUA
enpresarentzat hau oso positiboa izan
daiteke, helduak baitira beraien
produktuak kontsumituko dituztenak.

(https://www.elperiodico.com/es/sociedad/20170105/mayores-de-50-anos-duplican-a
-menores-de-18-5727629)

ERRENTAREN BANAKETA: Errenta ondo banatua egotea oso garrantzitsua da,


izan ere errenta ondo banatua badago eskari osoa haziko da, aldiz gaizki banatu
badago produktu bakar batzuen eskaria igoko da, luxuzko produktuena, hain zuzen
ere. Stua enpresak saltzen dituen altzariak luxuzkoak direnez , errentaren banaketak
ez dio eragin handirik egingo.

LAN ETA KULTURA HEZIKETA:


Azkenik aipatzekoa da langileen kultura heziketaren garrantzia enpresa batean, izan
ere lan-faktorearen prestakuntza handitzen den heinean, ekonomia batek ekipo eta
teknologia konplexuagoak erabili ahal izango ditu.

C) FAKTORE JURIDIKOAK ETA POLITIKOAK


Administrazio publikoak enpresen jardueren inguruan arauak jarri ditzake eta horrek
beraien jarduera mugatu dezake. Eragin honen garrantzia aldatu egingo da dagoen
sistema politkoen arabera. Administrazio publikoak zenbait lege inposa ditzake,
kutsadura mailak ezarri, lan-harremanak arautu, prezioak ezarri, hain zuzen ere.
Lege hauek zuzenean Stua enpresari eragin bat egin diezaioke. Bestalde, estatuak
laguntzak ematen dizkie enpresei. Stua enpresak dirulaguntzak jaso ditu euskal
gobernuko ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eskutik

5
(https://www.axesor.es/Informes-Empresas/177026/STUA_SOCIEDAD_ANONIMA.h
tml)

Ingurune orokorrarekin bukatzeko, faktore teknologikoari dagokionez aurrerapauso


handiak eman ditu azken urte hautan, non arlo guztietan bere eragina izan duen.
Teknologia berria hauetara egokitzea ezinbestekoa da lehiakideen aldean atzean ez
geratzeko, baina behin egokituta laguntza handikoa izango da enpresa aurrera
eramateko STUAren kasuan bezala.

3.2 ENPRESAREN INGURUNE ESPEZIFIKOA:

Ingurune espezifikoa aldiz enpresa bati edo batzuei modu berezian eragiten dieten
faktoreek osatzen dute. Faktore horien artean, bezeroak aurkitzen dira. STUA
altzarien enpresa bat izanik herritarrekin zuzenean ibiltzen da elkarlanean, horrela
bezero asko edukiz. Zenbat eta bezero gehiago eduki enpresak independentzia
handiagoa lortuko du, eta horrela botere gehiago izango du negoziatzeko orduan;
izan ere, bezero batek huts eginez gero, beste batzuk edukiko ditu enpresak aurrera
egiteko. Beraz, esan dezakegu bezeroak STUA enpresaren indargune bat direla.

Hornitzaileak ingurune espezifikoaren beste faktore bat izango dira, eta bezeroa
antzera zenbat eta gehiago eduki enpresak independentzia eta negoziatzeko botere
gehiago izango du arrazoi berdinegatik; batek jarritako baldintzekin desados egonez
gero beste batera joan ahal izateko. STUA enpresarentzan aldiz, bezeroak ez
bezala hornitzaileak ahulgune
bat izatera iritsi daitezke, urteak
pasa ahala lehen sektoreko
gero eta enpresa gutxiago
baitaude beraiekin elkarlanean
ibiltzeko.

(https://es.statista.com/estadisticas/501606/distribucion-empleo-en-espana-por-sect
ores-economicos/)

Konkurrentziari dagokionez gaur egun lehiakide asko ditu STUA enpresak, azken
urte honetan asko igo baita altzarien enpresa kopurua. Hau etxean egon beharraren
ondorioz sortu da, eta etorkizunean lehiakide gehiago edukiko dituela pentsatzen da.

6
Lehiakideak komeni ez zaizkion arren, eskari asko dagoen señale da, eta hori oso
positiboa izango da enpresarentzat.
(https://www.interempresas.net/Madera/Articulos/350434-2021-ano-reconversion-se
ctor-mueble-mas-empresas-omnicanalidad-necesidades-diferentes.html)

Horrez gain, STUA enpresak diseinuzko altzariak egiten dituzte, Jesús Gascak,
enpresaren sortzaileak, diseinatuak. Beste hainbat enpresa aurki ditzakegu non
beraien produktuek funtzio bera beteko duten eta premia berak asetuko dituzten,
baina estetikoki ez dira berdinak izango.

7
BIBLIOGRAFIA
❖ CANALES SECTORIALES. 2021, año de la reconversión del sector del mueble: más
empresas, omnicanalidad y necesidades diferentes. (2021). Eskuragarri hemen:
https://www.interempresas.net/Madera/Articulos/350434-2021-ano-reconversion-sect
or-mueble-mas-empresas-omnicanalidad-necesidades-diferentes.html [Kontsulta
eguna 2021/10/08]

❖ DIARIO VASCO. Stua premio nacional de diseño ha recibido el máximo galardón


estatal dentro del área de diseño ubicada en Bidebitarte, se dedica al
mobiliario. (2009). Eskuragarri hemen:
https://www.diariovasco.com/20090222/comarca/stua-premio-nacional-diseno-20090
222.html [Kontsulta eguna 2021/10/08]

❖ EL PERIODICO. Los mayores de 50 años ya duplican a los menores de 18. (2017)


Eskuragarri hemen:
https://www.elperiodico.com/es/sociedad/20170105/mayores-de-50-anos-duplican-a-
menores-de-18-5727629 [Kontsulta eguna 2021/10/08]

❖ EXPANSION. STUA SOCIEDAD ANONIMA, (2016) Eskuragarri hemen:


https://www.expansion.com/directorio-empresas/stua-sociedad-anonima_177026_C25
_20.html [Kontsulta eguna 2021/10/08]

❖ INFOCIF. STUA SA, (2021) Eskuragarri hemen:


https://www.infocif.es/ficha-empresa/stua-sa [Kontsulta eguna 2021/10/08]

❖ STATISTA, Porcentaje de población empleada en los distintos sectores económicos de


España de 2007 a 2019. (2019) Eskuragarri hemen:
https://es.statista.com/estadisticas/501606/distribucion-empleo-en-espana-por-sectores
-economicos/ [Kontsulta eguna 2021/10/08]

❖ STUA. (2021) Eskuragarri hemen:https://www.stua.com/es/about-us/ [Kontsulta


eguna 2021/10/08]

You might also like