Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 9

Lolita

Vladimir Nabokov

Izaro Arana Zabala


Lan honetan Vladimir Nabokovek 1955an argitaratuko eleberria aurkeztuko da bere
osotasunean. Alde batetik, liburuaren egilea aurkeztuz hasiko da, bere etapa biografiko
garrantzitsuak ezagutu ahal izango dira honen bizitzan eta bere idazkeran eragina izan zuen
gertaera garrantzitsuenekin. Bestalde, liburu hau zein testuinguruan idatzi zen ulertu eta
ezagutu ahal izango da, hau da, Vladimirrek liburu hau argitaratu zuen garai gogorra.
Argitalpenaren ondorioak ikusi ahal izango dira garai hartan gertatzen hari zena
eragindagatik. Horrez gain, eleberri hau zein etapa literarioan txertatzen den behatu ahal
izango da eta, era berean, bere ezaugarriak kontenplatu ahal izango dira. Liburuaren etapa
literarioa ezagutzeaz gain, lan honen bidez jakin ahal izango da Vladimir Nabokov bere
bizitzako zein etapan zegoen eleberri hau argitaratzea erabaki zuenean. Lanean zertaz ari
garen sakonki ezagutzeko eta istorioaren ikuspegi zabalagoa izateko liburu osoaren
laburpena emango da. Ondoren, liburua irakurri dudala aprobetxatuz, honen inguruan nire
iritzia emateko ardura hartuko dut. Bukatzeko, lana borobiltzeko eta amaitzeko, Vladimir
Nabokovek egindako lanaren inguruko ondorio orokorra emango da.
Lolita
Vladimir Nabokov

Vladimir Nabokov 1899an jaio eta 1977an hil zen idazle,


poeta, lepidopterologo eta unibertsitateko irakasle errusiar
estatubatuarra izan zen. Honek XX. mendeko literaturako maisu
handienetako bat izan zen. San Petersburgon jaio zen, Errusian,
familia aristokratiko batean. Bere aita politikari liberal garrantzitsua
zen eta bere ama hiriko familiarik aberatsenetakoa zen.

Nabokovek San Petersburgon eman zuen haurtzaroa, eta


gero Krimean, non bere familiak udako etxe bat zuen. Gaztetatik ikasi
zuen ingelesa eta frantsesa, eta horrek eragina handia izan zuen haren estilo literarioan eta
idazkeran. Errusiako Iraultzaren ondoren, bere familia Europako Mendebaldera lekualdatu
behar izan zen eta Nabokov bere lehen literatur lanak idazten hasi zen hara ailegatu zenean.

1940an, Nabokovek Estatu Batuetara emigratu zuen, eta Errusiako eta Europako
literaturaren maisua izan zen hainbat unibertsitatetan, hala nola “Cornelleko
Unibertsitatean” eta “Harvardeko Unibertsitatean”. Bere ibilbide literarioan zehar,
"Desesperación", 1934an, "La defensa de Luzhin", 1930an, eta "Ada o el ardor", 1969an,
eleberriak idatzi zituen. Hala ere, bere lanik ezagunena "Lolita" (1955) da, bere gai
delikatuagatik eta giza psikologiaren esplorazioagatik ospera eta eztabaidara eramanda.

Bere literatur lanaz gain, Nabokov lepidopterologo bikaina ere izan zen, tximeleten
ikerketan espezializatua. Gaiari buruzko hainbat liburu idatzi zituen, tartean "Lolita,
Mariposas eta Vladimir Nabokov" (2003), bertan intsektu horiekiko zuen grina eta
idazkerarekin zuen harremana aztertzen eta islatzen dituena.

Nabokov 1977an hil zen Montreuxen, Suitzan, 1960ko hamarkadatik bizi izan zen
tokian. Bere ibilbidean zehar, literatur sari ugari jaso zituen, tartean Estatu Batuetako
Liburuaren Sari Nazionala, "Lolita" lanagatik. Bere ibilbide literarioak marka erraldoia utzi du
literatura modernoan, eta mundu osoko irakurle eta kritikariek aztertzen eta handiesten
jarraitzen dute.

Vladimir Nabokovek 1955ean “Lolita” liburua argitaratzea


erabaki zuenean, Sobietar Batasunean hainbat gertaera
garrantzitsu gertatzen ari ziren; Hasteko, 1955ean, Sobietar
Batasuna Gerra Hotzaren garaian zegoen, Nikita Khrushchev
buru. Politikoki, Sobietar Batasunak munduan duen presentzia
indartu zuen mundu osoko beste herrialde sozialista eta komunistekin aliantzak ezarriz, eta
Estatu Batuekin batera munduko bi superpotentziaetako bat bezala finkatu zen.

Urte berean, Sobietar Batasunak Bigarren Mundu Gerran garaipenaren 10.


urteurrena ere ospatu zuen Moskuko Plaza Gorrian ekitaldi handi batekin. Barruan,
herrialdeak Alderdi Komunistak eta gobernuak oso kontrolatutako gizartea izaten jarraitzen
zuen, eta aurreko urteetan hainbat garbiketa politiko egin ziren Alderdiaren kontrola
mehatxa zezaketen disidenteak edo norbanakoak kentzeko. Beraz, 1955ean, Sobietar
Batasuna munduko potentzia bat zen eta berreraikitze eta modernizazio prozesu bat jasaten
ari zen, oraindik Alderdi Komunistak oso kontrolatutako gizartea izanda.

Aipatu beharreko da Sobietar Batasunaren garaian, zentsura-politika oso zorrotza


zegoen literaturari eta beste arte-adierazpide batzuei dagokienez. Sobietar gobernuak
“Glavlit” deitutako zentsura-agentzia bat ezarri zuen. Honen zeregina argitaratu aurretik
edozein literatura-lan berrikustea eta onartzea zen. Agentzia horrek ziurtatzen zuen obretan
ez zegoela erregimen komunistarentzat arriskutsua izan zitekeen materialik. Gai politiko edo
sozial sentikorrak jorratzen zituzten nobelak zentsuratu beharrekoak ziren bereziki. Autoreek
gehienetan beren lanetan aldaketa esanguratsuak egin behar izaten zituzten argitaratu ahal
izateko, eta eleberri batzuk guztiz debekatu zituzten.
Vladimir Nabokov ez zen eszepzio bat izan, eta hau, artista asko bezala, gobernu
sobietarraren zentsura eta errepresioa jasan zituen bere literatur lanaren ondorioz.
Sobietar Batasunean jazarpen politikoa jasan zuen bere idazkeragatik. Bereziki, "Lolita"
eleberria, ingeleses idatzia, debekatu egin zen Sobietar Batasunean, bere edukia desegokia
eta arriskutsua zelako. Sobietar gobernuak Nabokov kritikatu zuen bere ingelesezko
idazkiengatik, errusiar literaturarekiko traiziotzat hartzen zirelako.

Vladimir Nabokoven "Lolita" liburua argitaratu zen urtean, 1955an, literatura Estatu
Batuetan eta Europan aldaketa handia gertatzen ari zen. 1950eko hamarkada gerraosteko
garai bat izan zen, non gorakada ekonomiko bat eta urbanizazioaren gorakada gertatu ziren
eta horrek gizartean aldaketa kultural batzuk eragin zituen.

Literaturaren arloan, idazteko eta gaiei heltzeko modua aldatzen ari zen.
Modernismoa literatur korronte nagusia izan zen ordura arte, baina postmodernismoari
bide ematen ari zitzaion. Azken honen ezaugarria, modernismoa bezala, esperimentazio
formala eta gai psikologiko eta existentzialen esplorazioa zen, baina baita intertestualitatea
eta parodia bezalako elementuak ere. Nabokovek egiaren subjektibotasunaren eta
pertzepzioaren ideiarekin jolasten du Humberten kontalari ez fidagarriaren bitartez, zeinak
gertakarien ikuspegi objektibo eta egiaztagarriaren ordez gertakarien bere bertsio propioa
aurkezten du, horregatik eleberri hau literatura postmodernistan sailkatu genezake.

Testuinguru horretan, "Lolita" oso liburu garrantzitsua bihurtu zen. Eleberri hau, esan
dudan bezala literatura postmodernokoa zen, eta bere ezaugarri nagusiak esperimentazio
formala, subjektibotasunean eta anbiguotasunean zuen ikuspegia eta sexualitatea eta
eguneroko bizitza esploratzea izan ziren. Bere estilo bakarrarekin eta pedofilia bezalako gai
tabuen esplorazioarekin, Nabokovek bere garaiko konbentzio literario eta sozialei aurre egin
zien. Nobela postmodernismoaren adibidetzat jotzen dute kritikari askok, egitura narratibo
zatikatua eta teknika literario esperimentalak erabiltzen dituelako.

Gainera, "Lolita" emigrazioaren literaturaren adibide bat da ere, Nabokov 1917ko


Errusiako Iraultzaren ondoren Estatu Batuetara emigratu baitzuen. Eleberria ingelesez
idatzita dago, baina egileak etorkin bezala duen esperientzia erabili zuen herrialde ezezagun
batean atzerritarra den pertsonaia nagusi bat sortzeko, eta horrek kultura talka eta
alienazioa bezalako gaiak aztertzeko aukera ematen dio. Eleberria gai delikatuagatik
eztabaidagai eta zentsuragai izan arren, bere estilo literario bikainagatik eta giza desioaren
eta moraltasunaren izaeran psikologikoki konplexua den ikuspegiagatik ere baloratua eta
goraipatua izan da. "Lolita" literatura modernoan eragin handiena duen eta gehien aztertu
den lanetako bat da oraindik.

Laburbilduz, "Lolita" idatzi zen garaiko testuinguru literarioa funtsezkoa da literaturan


eta gizartean izan zuen eragina ulertzeko. Nobelak berrikuntza bat irudikatzen du narratiba
postmodernoan, eta emigrazioaren literaturaren erakusgarri da.

Vladimir Nabokovek “Lolita” eleberria argitaratu zuen 1955an, konkretuki Estatu


Batuetara lekualdatu zen garaian. Idazleak 1940an Estatu Batuetara emigratu zuen Europan
nazien jazarpenetik ihes egin nahi zuelako. Nabokovek gerra aurretik idazle bezala
errekonozimendua lortu zuen eta momentu horretan idazten jarraitzen zuen. Estatu
Batuetan idazle ospea handitzen lagundu zioten hainbat eleberri argitaratu zituen. Literatura
irakasten jarraitu zuen hainbat unibertsitatean, esate baterako “Wellesley College” eta
“Standford”. Nahiz eta idazleak pixkanaka-pixkanaka ospea irabazi, 1940an bere bizitza ez
zen erraza izan. Oso kexkatuta zegoen bere familia oraindik Europan gerran zegoelako.
Zoritxarrez, 1945an bere anaia, Sergey, kontzentrazio esparru batean hil egin zuten eta
horrek Vladimirren bizitzan izugarrizko eragina izan zuen. Kolpe baxu horren ondorioz,
idazleak idazten jarraitu zuen eta lan aipagarriak argitaratu zituen. Aipatu beharrekoa da
“Lolita” 1948an idazten hasi zuela eta 1955an argitaratu egin zuela. Beraz, eleberri
garrantzitsua argitaratu zuen hamarkada garai garrantzitsua izan zen Nabokoventzat bere
idazle karrera Amerikan ezartzen hasi zelako baina baita Bigarren Munduko gertakarien
ondoriozko kexka eta tristura nabarmenak ziren ere.
Humbert Humbert protagonistak kontatutako istorioa da. Adin ertaineko gizona da,
eta Dolores Haze izeneko 12 urteko neskato batekin obsesionatzen da sexualki (bera Lolita
izenarekin izendatzen du). Humbertek bere historia kontatzen du, haurtzarotik hasi eta
Estatu Batuetara iritsi arte. Bertan hiri txiki batean kokatzen da literaturako irakasle bezala
lan egiten.

Humbert Lolitaz maitemintzen hasten da


ikusten duen unetik, eta bere obsesioa handitu
egiten da harengana hurbildu eta manipulatzen
hasten den momentuan. Lolitaren ama hil ondoren,
Humbert Lolitaren izebarekin ezkonduko da
harengandik hurbil egoteko eta berarekin egoteko.
Eleberriak Humberten eta Lolitaren arteko
harremanari jarraitzen dio, hasiera batean manipulazioaren eta abusuaren biktima izan
baitzen. Gizartearen eta Lolitaren gaitzespenaren eraginez, Humbertek bahitu egiten du eta
berarekin bidaiatzen du Estatu Batuetan zehar, legeak ez aurkitzea sailatuz.

Eleberrian zehar, Humbert gero eta ezegonkorragoa da emozionalki, eta Lolita, berriz,
harremanaren errealitateaz konturatzen hasten da. Azkenean, Humbertengandik ihes egitea
lortzen du eta ezkondu egiten da, baina bere bizitza betirako markatuta geratzen da gertaera
luze honen eraginez.

"Lolita" 1955ean argitaratu zenetik eztabaidagai izan den literatur lana izan da.
Batzuek obra bikaintzat hartzen dute bere estilo literarioagatik eta pedofilia, sexu-abusua
eta maitasun-obsesioa bezalako gai zail eta eztabaidagarriak aztertzeko duen gaitasunagatik.
Beste batzuek, berriz, obra inmoral eta arriskutsu bezala ikusten dute, adingabeen aurkako
bortxaketa eta sexu jazarpena goraipatzen dituena.

Nire ikuspuntutik, Lolita literatura modernoaren obra bikaina da, gaiaren zailtasunari
eta sakontasunari esker, eta gai tabuak aztertzeko duen gaitasunari esker, hala nola
maitasun debekatuta eta sexu-abusua. Asko gustatu zait nobela hau irakurri ahal izatea eta
gertatzen ari zen ezusteko guztiagatik harritu ahal izatea.

Argi dago gure gizartean, eta are gehiago gaur egungoan, Humberten adina duen
gizon batek eta Lolitaren adina duen neska batek elkartzea inmorala eta salatu beharrekoa
dela. Hala ere, uste dut nobela hau irakurtzean interesgarriena ez dela irakurketan zehar
eleberriaren moraltasun ezan eta perbertsioan etengabe pentsatzea, aurkezten zaigunari
buruz hausnarketa bat egitea baizik.

Eleberrian Humbertek sentitzen duen eta burutik pasatzen zaion guztia kontatzen
digu lehenengo pertsonan, eta hori oso lagungarria izan da Lolitarekin egiten duen guztia
ulertzen saiatzeko. Oso interesgarria iruditu zait protagonistaren lekuan jarri ahal izatea eta
neskarekin dituen asmoen inguruko ikuspegi argiago bat izatea.

Laburbilduz, eleberriak gai zail eta probokatzaileei aurre egiteko eta ezarritako
konbentzio sozial eta kulturalei aurre egiteko duen gaitasunagatik karakterizatzen da. Hala
ere, obra honetaz gozatu ahal izateko, uste dut garrantzitsua dela haren konplexutasuna eta
sakontasuna ezagutzea, baita izan ditzakeen inplikazio etiko eta moralak ere. Argi dago
"Lolita" ez dela publiko guztiarentzako nobela bat, gaia zaila eta deserosoa izan ahal delako.
Hala ere, egia da, lanak galdera garrantzitsuak planteatzen dituela desioaren izaerari,
obsesioari eta gizarte garaikidearen moraltasunari buruz.

Lan guztia laburbilduz, hainbat ondorio atera nezake. Alde batetik esan genezake
Vladimir Nabokovek ez zuela bizitza erraza izan eta horregatik bere eleberriek tonu
perbertitua edo ulertzeko zaila izan dezaketela. Horretaz gain, interesgarria da lan hau zein
testuingurutan idatzi zen jakitea. Harrigarria da Batasun Sobietikoaren zentsura dela eta
honelako liburuek hainbeste arazo izan zituzten jendearen aurrean erakusteko. Liburu honen
testuinguru historikoaz gain,aipatzekoa da ere, liburu honek literaturaren historian izan zuen
eta oraindik duen garrantzia. Interesgarria da zeren eta bere estilo berritzailea eta gai
konplexu eta polemikoak aztertzearen ondorioz, postmodernismoan sar genitzake. Lehen
aipatu dudan bezala "Lolita" eleberria ulertzeko zaila eta ezohiko gaia da. Lehen aldiz
begiratuta, jendea harritu daiteke, horregatik sakonago aztertu behar da ulertu ahal izateko.
Dena laburbilduz, eleberria ondo aztertu eta ulertu ondoren, esan nezake "Lolita" oso
garrantzitsua dela literaturan eta esperientzia aberasgarria izan daitekeela irakurtzea, ideia,
ikuspegi eta gai berriak azaltzen dituelako.

BIBLIOGRAFIA

● Lolita eleberria- Vladimir Nabokov


● Unión Soviética - Wikipedia, la enciclopedia libre
● Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna - Wikipedia, entziklopedia askea.
● Vladimir Nabokov - Wikipedia, entziklopedia askea.
● Postmodernismo (literatura) - Wikipedia, la enciclopedia libre
● Vladimir Nabokov: libros y biografía autor (lecturalia.com)
● Literatura: Lolita es Nabokov | Opinión | EL PAÍS (elpais.com)

You might also like