Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 1

Plastikoen sarrera

Izena: Haizea Aguilar Maila: 3D

1. Begiratu zure ingurua eta identifikatu plastikoz egindako 10 objektu. Zeintzuk


materialekin egiten ziren lehen? Plastikozko botila, plastikozko poltsa, kamiseta, zelo,
estutxea, erregela, boligrafoa, euritakoa, luzagailua, ahulkia.
2. Zein material naturaletik abiatuta lortzen zen zeluloidea? Eta galalita?
3. 3. orrialdeko argazkiak alderatu. Zure ustez, zergatik jarraitzen da batea zurez egiten?
4. Erregai fosilak amaitu ahala, plastikoen salneurria handituko da. Hala ere, garraiorako,
berokuntzarako eta energia elektrikoaren ekoizpenerako erregai fosilen ehuneko
handiena erretzen jarraitzen dugu. Estrategia ona dela uste duzu? Proposatu
etorkizunerako 3 estrategia hobe.
5. Marraztu etileno monomeroa eta polietileno polimeroa.
6. Hurrengo plastikozko objektuen zerrendatik: entxufea, ur-botila, lorategirako aulkia,
zuntz sintetikozko jertsea, boligrafoa, zein da objektua plastikoz fabrikatzeko baliatu
den propietate garrantzitsuena?
7. Kotxeetako osagai ugari plastikozkoak dira. Aipatu ingurumenarekiko abantailak eta
eragozpenak.
8. Begiratu zure etxeko zakarrontzietan eta idatzi bost plastikozko hondakin. Ekidin liteke
hauen kontsumoa? Idatzi hodakin bakoitzaren ondoan nola ekidin litekeen.
9. Gure herrian birziklapena oraindik oso txikia da. Danimarka edo Alemania bezalako
herrialdeetan ontziak %90 baino gehiago birziklatzen edo berriro erabiltzen dituzte,
dendetara itzultzen diren erabilitako ontziengatik diru-balioa daukatelako zehaztuta. Zer
esan nahi du honek? Zer abantaila dakar?
10. Egin gaikako birziklatze prozesuaren eskema grafikoa.

You might also like