Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 3

TALDE-JARDUERA - KONTRATU MOTAK

Berrikusi eskura duzun informazioa MUdle-n. LANBIDE edo SEPEren orrian agertzen dena ere
kontsulta dezakezu. Ondoren, galdera hauei erantzun.

1.- INDEX S.L. aplikazio informatikoak kudeatzen dituen enpresa bat da, eta Madrilen du
egoitza. INDEX-ek nformatikako bi lizentziadun kontratatu behar ditu programa informatiko
bat ikertu eta garatzeko. Hautagaiak Xabier G.G. dira. eta Begoña R.E.
Xabierrek astelehenetik ostiralera lan egingo du, astean 30 orduko lanaldiarekin.
Begoñak ostiraletan lan egingo du 9:00etatik 14:00etara.
Enpresaren hitzarmen kolektiboaren arabera, lanaldia astean 40 ordukoa da.
Zein kontratu-mota da egokiena kasu honetan?

2.- Oñatiko Zahor enpresak egindako publizitate-kanpaina arrakastatsuaren ondorioz, urte


amaierarako aurreikusitako ekoizpena %35 handitu da. Hala ere, ez da beharrezkotzat jotzen
langile mugagabeak kontratatzea, produkzio horretara iristeko orduak beteko dituen behin-
behineko langile bat baizik.
Baldintza horietan, zure ustez, zein da kontraturik egokiena? Zenbat iraungo du?

3.- Oier Belokik istripu bat izan du eta bajan dago. Hori dela eta, lan egiten duen enpresan
erabaki da beste pertsona bat kontratatzea Oier ordezkatzeko.
Zein izango litzateke kontraturik egokiena?

4.- 24 urteko langile batek 4 urterako prestakuntza-kontratua sinatu du enpresa berri batekin.
Hala ere, aurreko 3 urteetan, orain onartzen duen lanpostu berean lan egin du, baina beste
enpresa batentzat. Enpresa berriak informazio hori ezagutzen du.
Zein da zure iritzia gertatutakoari buruz?

5.- Ane Beitia, Filosofian lizentziatua da. Bere garaian, praktika-kontratua sinatu zuen ARTELAN
enpresarekin, eta gaur egun enpresa horrentzat lan egiten du administrazio-lanak eginez.
Kontratazio-mota hori zuzena dela uste duzu? Zergatik?
6.- Ane administrazio-teknikaria da eta estetika-zentro batean edertasun-teknikari lanpostu
bat betetzeko prestakuntza kontratu bat sinatu du. Egokia al da kontratu mota hori?

7.- Iñakiri amatasun-baja bat betetzeko eskaini diote. Kontratuak 5 hilabete eta erdi iraungo
du. Posible al da iraupen hori ituntzea?

8.- Jaimek 61 urte bete ditu eta erretiratzeko eskubidea du. Gizarte Segurantzak esan dio
lanaldia %50 murritz dezakeela eta bere soldatari eta erretiro-pentsioari dagokion zatia
kobratu. Ikusitakoa ikusita, enpresariori bere lanaldia murriztea eskatu dio. Uste duzu egiten
duen eskaera onartuko dela?

9.- María García Murtziako edertasun eta estetika-zentro baten jabea da eta bertan 5 langilek
lan egiten dute. Orain, plantillan aldaketa batzuk egin behar ditu. Zer kontratu-mota izango
dira egokienak kasu bakoitzean?

a) Martxoaren erditik aurrera, Aste Santuko oporrak direla eta, udako denboraldia hurbil
dagoenez, nabarmen handitzen da bezeroen kopurua, eta beste pertsona bat kontratatu behar
du masaje eta drainatze linfatikoetarako.

b) Josefa Delso ile-apaindegiko arduraduna da, eta amatasun-bajan 16 astez egon nahi du.
María García andreak bajan dagoen bitartean bere lanpostua betetzeko gai den pertsona
aurkitu nahiko luke.

c) Ile-apaindegian lanbide hori ikasteko prest dagoen neska gazte bat ere kontratatu beharko
litzateke, inolako titulazio berezirik gabe. Mariak pentsatu du langabezian dagoen lagun baten
bi alabetako bat (20 eta 25 urte) kontratatzea.

d) Felisa Sanz zentruaren administrazio eta harreran lan egiten du eta erretiro partziala
eskatzeko aukera du. Hala ere, Mariak Felisaren lanaldi osoa bete behar du.

e) Mariak pentsatu du gimnasioan bezeroak lortzeko bere koinataren iloba (Juan Lázaro)
kontratatzea, baina kontraturik sinatu gabe. Juanek gorputz hezkuntzako lizentziatura egin du
eta marketin-ezagutzak ditu. Horrez gain, gimnasioko monitoreari ere lagundu diezaioke,
astean 15 orduz. Horren ordainetan, Marina andreak 300 € emango dizkio hilean, eta kopuru
hori %5eko komisioaren bidez handitu daiteke gimnasioan izena emandako pertsona
bakoitzeko.

f) Azkenik, gimnasioan monitore berri bat kontratatu nahi du, baina Aste Santutik abuztura
bitartean bakarrik.

You might also like