Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 11

ENPRESA KUDEAKETARAKO

SISTEMA INFORMATIKOAK
JARDUERA PRAKTIKOAK

2023/2024 ikasturtea

Irakaslea: Leire Aldaz Odriozola


1 JARDUERA

EAE_ENPRESAK HASIERAKOA datu-basea eGelatik deskargatu:

EAEn kokatutako enpresa handien (500 langile baino gehiago dauzkaten enpresak) inguruko udalerri
mailako azterketa bat egiteko, EAE_Enpresak_Hasierakoa deitutako datu-basea sortu da
(EAE_Enpresak_Hasierakoa.accdb). Datu-base hau informazio ezberdina gordetzen duten hiru
taulek osatzen dute eta Microsoft Access Datu-baseak Kudeatzeko Sistema erabiliko da bertako
informazioa eguneratu eta ustiatzeko.

Jarraian bertako taulen eta hauen atributuen ezaugarriak deskribatzen dira:

UDALERRIAK: EAEko udalerriei buruzko informazioa jasotzen du (Euskal Estatistika Erakundean


eskuragarri: http://www.eustat.es). Bere atributuak ondorengoak dira:

• KODEA: udalerri bakoitzarentzat Eustat-ek erabiltzen duen kodea. Beti 5 digitu. Udalerri
bakoitzak berea du.
• UDALERRIA: udalerriaren izena. Gehienez 30 karaktere.
• BIZTANLERIA: udalerriko biztanle kopurua. Gehienez 6 zenbaki.
• ETXEBIZITZAK: udalerriko etxebizitza kopurua. 40 eta 150.000 artean.
• ESTABLEZIMENDUAK: udalerrian dagoen jarduera-adar ezberdinetako establezimendu
kopurua. Ez dago 40.000 establezimendu baino gehiago dituen udalerririk.
• BIZTANLERIA LANDUNA: lanean ari den udalerriko biztanle kopurua.
• LANGABEAK: langabezian dagoen udalerriko biztanle kopurua. Ez dago 30.000 langabe
baino gehiago dituen udalerririk.
• AZALERA: udalerriak duen km2 kopurua. 5 zenbaki oso eta hamartar bat.
• KOSTA: udalerria kostaldean edo eta barnealdean dagoen adierazten du. Bai=kostaldekoa;
Ez=barnealdekoa. Datu orrian dagokion testua erakutsi behar da.
• BAILARA: udalerria bertakoa den bailarari dagokion kodea.

ENPRESAK: EAEn kokaturiko 500 langile baino gehiagoko enpresei dagokion informazioa
gordetzen du (Euskal Industria Katalogoan eskuragarri: http://www.civex.net). Bere atributuak
ondorengoak dira:

• IFZ: enpresaren identifikazio fiskalerako zenbakia. Letra bat eta 8 zenbakik osatua.
• IZEN SOZIALA: enpresaren izen soziala, hau da, pertsona juridikoa identifikatzen duen
izena. Gehienez 50 karakterek osatua.
• IZEN KOMERTZIALA: enpresaren izen komertziala, hau da, merkataritza jardueratan
enpresa identifikatzen duen zeinu edo izena. Gehienez 50 karakterek osatua.
• FAKT-MIN: fakturazio minimoa milioika eurotan. Fakturazio minimoa 100 baino handiagoa
denean, 100 balioa gordetzen du. Datua ez denean ezagutzen gelaxka hutsik agertzen da.
• FAKT-MAX: fakturazio maximoa milioika eurotan. Fakturazio maximoa 100 baino
handiagoa denean, 100 balioa gordetzen du. Datua ez denean ezagutzen gelaxka hutsik
agertzen da.
• WEB: enpresaren URL edo web helbidea.
-2-
• NAGUSIA: enpresaren egoitza nagusia bertan kokatzen den lurralde historikoari dagokion
kodea. 01 balioak Araba adierazten du, 20 balioak Gipuzkoa eta 48 balioak Bizkaia.
• ATZER FAKT-MIN: atzerrian fakturatzen duen portzentaje minimoa. Portzentaje hau
ehuneko hainbestean gordetzen da eta portzentajearen sinboloa erakusten du.
• ATZER FAKT-MAX: atzerrian fakturatzen duen portzentaje maximoa. Portzentaje hau
ehuneko hainbestean gordetzen da eta portzentajearen sinboloa erakusten du.
• ATZERRIAN: enpresak atzerrian lantegirik duen edo ez adierazten du.
• ESPORTAZIOA: enpresak esportazioak burutzen dituen edo ez adierazten du.
• ZERTIFIKAZIOA: enpresak zertifikazio motaren bat duen edo ez adierazten du.
• ZERTIF DATA: zertifikazioa lortu zeneko data, ee/hh/uuuu formatuan adierazia.
• MARKA: enpresak bere produktuak markarekin merkaturatzen dituen edo ez adierazten du.

LANTEGIAK: “Enpresak” taulan erregistraturiko enpresen lantegi ezberdinei buruzko informazioa


gordetzen du. Bere atributuak ondorengoak dira:

• IFZ: lantegia berea den enpresaren identifikazio fiskalerako zenbakia.


• LANTEGIA: enpresa bakoitzeko lantegi bakoitza izendatzeko erabiltzen den zenbakia.
• LANGILEAK: lantegiko langile kopurua. Beti 1 baino handiagoa eta 5.000 baino txikiagoa.
• UDALERRI KODEA: udalerriarentzat Eustat-ek erabiliriko kodea. Derrigorrezko atributua.
• JARDUERA: lantegian burutzen diren jarduera ezberdinen deskribapena. Gehienez 255
karaktere.
• CPA: lantegian merkaturatzen diren produktuei jarduera ekonomikoaren arabera dagozkien
kodeak jasotzen ditu.

1A jarduera: datu-basearen diseinua

Ondorengo galderei erantzun EAE_ENPRESAK_HASIERAKOA datu-basearen diseinu ikuspegia


eta datu-orri ikuspegia erabiliz:

1. Zein informazio gordetzen da datu-base honetan? Zenbat taulek osatzen dute? Taula bakoitzean
zeri buruzko informazioa gordetzen da?
2. Datu-baseko taula bakoitzean zenbat elementuri buruzko informazioa jasotzen den adierazi. Hau
da, taula bakoitzak zenbat erregistro ditu?
3. Enpresa bakoitzarentzat zein informazio gordetzen da? Hau da, zein atributuk deskribatzen dute
enpresa bakoitza?
4. Atributu hauek zein motatakoak dira? Bakoitzak zer gordetzeko aukera ematen du?
5. Zein motatakoa da UDALERRIAK taulako “Kosta” atributua? Ikusten al duzu ezberdintasunik
jasotzen dituen balioen formatuaren eta mota berdinekoak diren beste atributuen formatuen
artean?
6. Atributuaren neurria atributu mota guztietan ezarri behar al da? Kasu guztietan era berdinean
adierazten al da?
7. Zein da UDALERRIAK taulako gako nagusia? Hau da, zein da udalerri bakoitza besteengandik
bereizten duen atributua? Gako nagusi honek balio errepikatuak eduki al ditzake?
-3-
UDALERRIAK taulako beste atributuekiko nolabait bereizita ageri al da diseinu ikuspegian?
8. ENPRESAK taulako IFZ atributuaren balioek zein itxura daukate?
Balio hauek itxura horrekin ager daitezen sarrera maskara bat erabili da. Adierazi zein den
maskara hori eta bertan agertzen den karaktere bakoitzak zer esan nahi duen azaldu.
9. LANTEGI bakoitzeko langile kopurua gutxienez langile batez osatua egongo dela ziurtatzeko
balioztatze arau bat erabili da. Adierazi zein den arau hori.
10. Demagun Igeldo Donostia-San Sebastián udalerritik banatu dela. Donostia-San Sebastián
udalerriari dagozkion datuak eguneratu. Ondorengoak dira balio berriak:
• Biztanleria: 180.737 biztanle
• Etxebizitzak: 88.795
• Establezimenduak: 20.353
• Biztanleria landuna: 87.752
• Langabeak: 11.550
• Azalera: 852
11. Ondoren, hurrengo datuak izango dituen erregistro berria gehitu:
• Kodea: 20908 • Biztanleria landuna: 1.067
• Udalerria: Igeldo • Langabeak: 67
• Biztanleria: 1.051 biztanle • Azalera:
• Etxebizitzak: • Kosta: Kosta
• Establezimenduak: 42 • Bailara: G04
12. Udalerri berria barneratu ahal izan duzu? Horrela ez bada, zergatik uste duzu ezin izan duzula
udalerri berri hori barneratu? Murrizketaren bat al dago?
13. Udalerri berria barneratzerakoan atributu guztiei balioa eman behar izan al diezu? Gelaxka
hutsak, hau da balio nuluak, egon al daitezke? Zeintzuk? Zergatik?
14. ENPRESAK taula prestatu, datu-basean enpresa berriei dagokien informazioa gehitzerakoan,
baldin eta zuzenean aurkakoa adierazten ez baldin bada, MS Access-ek automatikoki erakutsi
dezan enpresa berriak egoitza nagusia Bizkaian daukala eta atzerrian lantegiak dauzkala.

-4-
1B jarduera: datu-basearen diseinua

eGelatik “BAILARAK.XLSX” fitxategia deskargatu eta bertako datuak BAILARAK izeneko taula
berri batera inportatu.

BAILARAK: EAEko bailaren inguruko informazioa jasotzen du. Bere atributuak ondorengoak dira:

• BAILARAKOD: bailara identifikatzen duen kodea. Beti 3 karaktere. Lehen letrak probintzia
adierazten du eta ondorengo 2 zenbakiek bailara. Bailara bakoitzak bere kodea du.
Derrigorrezko atributua.
• IZENA: bailararen izena. Gehienez 45 karaktere. Derrigorrezko atributua.
• WEB: bailarari buruzko informazioa duen web orri batera esteka.
• MAPA: bertan kokatua dagoen probintziaren barnean bailararen mugak adierazten dituen
irudia.
• DESK: bailararen deskribapena. Luzera handiko deskribapenak jaso ditzake.

Ondorengo jarduerak burutu:

1. BAILARAK taulako atributuen ezaugarri ezberdinak adierazi (motak, neurriak, etab.),


enuntziatuan esaten denaren arabera.
2. Bailara bakoitzean MAPA atributuari dagokion irudia barneratu. Irudi hauek “MAPAK.ZIP”
fitxategi konprimatuan daude.
3. Nola egin dezakegu udalerri bakoitza zein bailarakoa den jakiteko? UDALERRIAK taulako
atributuei begiratu: ba al dago BAILARAK taularekin erlazionatzeko aukera ematen duen
atributurik? Nola deitzen zaio atributu honi? Balio errepikatuak eduki al ditzake?
Erlazio hau Erlazio diagraman adierazi.
4. Behin UDALERRIAK taula BAILARAK taularekin erlazionatu ondoren, galdera hauei
erantzun:
a. Zenbat UDALERRI egon daitezke BAILARA batekin erlazionatuak? Eta alderantziz, zenbat
BAILARA egon daitezke UDALERRI batekin erlazionatuak?
b. Nola deitzen zaio taulen arteko erlazio mota honi MS Access-en?
5. Ondorengo ekintzak aztertu. Zer gertatuko litzateke…
a. datu-basetik bailara/udalerri/enpresa/lantegi baten informazioa ezabatuko bagenu?
b. datu-basean erregistratua ez dagoen enpresa bateko lantegi bati buruzko informazioa
barneratzen saiatuko bagina?

-5-
1C jarduera: Datu-basearen galdeketa. Hautaketa kontsultak

EAE_ENPRESAK datu-basea eGelatik deskargatu:

EAEn kokatutako enpresa handien (500 langile baino gehiago dauzkaten enpresak) inguruko udalerri
mailako azterketa bat egiteko, EAE_Enpresak deitutako datu-basea sortu da (EAE_Enpresak.accdb).
Datu-base hau informazio ezberdina gordetzen duten sei taulek osatzen dute eta Microsoft Access
Datu-baseak Kudeatzeko Sistema erabiliko da bertako informazioa eguneratu eta ustiatzeko. Jarraian
bertako taulen eta hauen atributuen ezaugarriak deskribatzen dira:
UDALERRIAK: EAEko udalerriei buruzko informazioa jasotzen du (Euskal Estatistika Erakundean
eskuragarri: http://www.eustat.es). Bere atributuak ondorengoak dira:
• KODEA: udalerri bakoitzarentzat Eustat-ek erabiltzen duen kodea. Beti 5 digitu. Udalerri
bakoitzak berea du.
• UDALERRIA: udalerriaren izena. Gehienez 30 karaktere.
• BIZTANLERIA: udalerriko biztanle kopurua. Gehienez 6 zenbaki.
• ETXEBIZITZAK: udalerriko etxebizitza kopurua. 40 eta 150.000 artean.
• ESTABLEZIMENDUAK: udalerrian dagoen jarduera-adar ezberdinetako establezimendu
kopurua. Ez dago 40.000 establezimendu baino gehiago dituen udalerririk.
• BIZTANLERIA LANDUNA: lanean ari den udalerriko biztanle kopurua.
• LANGABEAK: langabezian dagoen udalerriko biztanle kopurua. Ez dago 30.000 langabe
baino gehiago dituen udalerririk.
• AZALERA: udalerriak duen km2 kopurua. 5 zenbaki oso eta hamartar bat.
• KOSTA: udalerria kostaldean edo eta barnealdean dagoen adierazten du. Bai=kostaldekoa;
Ez=barnealdekoa. Datu orrian dagokion testua erakutsi behar da.
• BAILARA: udalerria bertakoa den bailarari dagokion kodea.
ENPRESAK: EAEn kokaturiko 500 langile baino gehiagoko enpresei dagokion informazioa
gordetzen du (Euskal Industria Katalogoan eskuragarri: http://www.civex.net). Bere atributuak
ondorengoak dira:
• IFZ: enpresaren identifikazio fiskalerako zenbakia. Letra bat eta 8 zenbakik osatua.
• IZEN SOZIALA: enpresaren izen soziala, hau da, pertsona juridikoa identifikatzen duen
izena. Gehienez 50 karakterek osatua.
• IZEN KOMERTZIALA: enpresaren izen komertziala, hau da, merkataritza jardueratan
enpresa identifikatzen duen zeinu edo izena. Gehienez 50 karakterek osatua.
• FAKT-MIN: fakturazio minimoa milioika eurotan. Fakturazio minimoa 100 baino handiagoa
denean, 100 balioa gordetzen du. Datua ez denean ezagutzen gelaxka hutsik agertzen da.
• FAKT-MAX: fakturazio maximoa milioika eurotan. Fakturazio maximoa 100 baino
handiagoa denean, 100 balioa gordetzen du. Datua ez denean ezagutzen gelaxka hutsik
agertzen da.
• WEB: enpresaren URL edo web helbidea.
• NAGUSIA: enpresaren egoitza nagusia bertan kokatzen den lurralde historikoari dagokion
kodea. 01 balioak Araba adierazten du, 20 balioak Gipuzkoa eta 48 balioak Bizkaia.
• ATZER FAKT-MIN: atzerrian fakturatzen duen portzentaje minimoa. Portzentaje hau
ehuneko hainbestean gordetzen da eta portzentajearen sinboloa erakusten du.

-6-
• ATZER FAKT-MAX: atzerrian fakturatzen duen portzentaje maximoa. Portzentaje hau
ehuneko hainbestean gordetzen da eta portzentajearen sinboloa erakusten du.
• ATZERRIAN: enpresak atzerrian lantegirik duen edo ez adierazten du.
• ESPORTAZIOA: enpresak esportazioak burutzen dituen edo ez adierazten du.
• ZERTIFIKAZIOA: enpresak zertifikazio motaren bat duen edo ez adierazten du.
• ZERTIF DATA: zertifikazioa lortu zeneko data, ee/hh/uuuu formatuan adierazia.
• MARKA: enpresak bere produktuak markarekin merkaturatzen dituen edo ez adierazten du.
LANTEGIAK: “Enpresak” taulan erregistraturiko enpresen lantegi ezberdinei buruzko informazioa
gordetzen du. Bere atributuak ondorengoak dira:
• IFZ: lantegia berea den enpresaren identifikazio fiskalerako zenbakia.
• LANTEGIA: enpresa bakoitzeko lantegi bakoitza izendatzeko erabiltzen den zenbakia.
• LANGILEAK: lantegiko langile kopurua. Beti 1 baino handiagoa eta 5.000 baino txikiagoa.
• UDALERRI KODEA: udalerriarentzat Eustat-ek erabiliriko kodea. Derrigorrezko atributua.
BAILARAK: EAEko bailaren inguruko informazioa jasotzen du. Bere atributuak ondorengoak dira:
• BAILARAKOD: bailara identifikatzen duen kodea. Beti 3 karaktere. Lehen letrak probintzia
adierazten du eta ondorengo 2 zenbakiek bailara. Bailara bakoitzak bere kodea du.
Derrigorrezko atributua.
• IZENA: bailararen izena. Euskaraz eta gazteleraz duen izena gordetzen da, “/” karakterearen
bitartez banaturik. Gehienez 45 karaktere.
• WEB: bailarari buruzko informazioa duen web orri batera esteka.
• MAPA: bertan kokatua dagoen probintziaren barnean bailararen mugak adierazten dituen
irudia.
• DESK: bailararen deskribapena. Luzera handiko deskribapenak jaso ditzake.
LANTEGIAK-JARDUERAK: lantegi bakoitzean merkaturatzen diren produktuak jarduera
ekonomikoaren arabera deskribatzen ditu. Bere atributuak ondorengoak dira:
• IFZ: lantegia berea den enpresaren identifikazio fiskalerako zenbakia.
• LANTEGIA: lantegia izendatzeko erabiltzen den zenbakia.
• CPA: lantegian merkaturatzen den produktuari jarduera ekonomikoaren arabera dagokion
kodea.
CPA: Europar Batasunean erabiltzen den jarduera ekonomikoaren araberako produktuen sailkapenari
buruzko informazioa jasotzen du (CPA 2002). Bere atributuak ondorengoak dira:
• KODEA: jarduera ekonomikoaren arabera produktu bakoitzari dagokion kodea. Beti 2
zenbakik osatua.
• DESKRIBAPENA: kategoria bakoitzaren deskribapena. Gehienez 170 karaktere.

-7-
Datu-base honetan ondorengo hautaketa kontsultak burutu:
1. Beraien egoitza nagusia Bizkaian kokatua daukaten enpresei buruzko informazioa zerrendatu.
2. Bizkaian kokaturiko lantegiei buruzko informazioa zerrendatu.
3. Beraien egoitza nagusia Araban kokaturik ez daukaten (hau da, Bizkaian edo eta Gipuzkoan
kokatua daukaten) enpresei buruzko informazioa zerrendatu.
4. Araban kokaturik ez dauden (hau da, Bizkaian edo eta Gipuzkoan kokatuak dauden) lantegiei
buruzko informazioa zerrendatu.
5. 50 eta 100 milioi euro artean fakturatu eta produktu edo zerbitzuak markarik gabe merkaturatzeaz
gain, zertifikazio motaren bat daukaten enpresei buruzko informazioa zerrendatu.
6. Donostian lantegiren bat daukaten eta beraien IFZ A letrarekin hasten den enpresen izen soziala,
izen komertziala eta IFZ erakutsi. Zerrenda alfabetikoki ordenatu enpresaren izen komertzialaren
arabera.
7. 5.000 biztanle baino gehiagorekin, 4.000 etxebizitza baino gehiago ez dauzkaten kostaldeko
udalerriak zerrendatu. Udalerriaren eta dagokion bailararen izena erakutsi, udalerriaren izenaren
arabera alfabetikoki ordenatua.
8. 10.000 biztanle baino gutxiago dituzten, 1.500 km2 baino gutxiagoko udalerrietan kokaturik
dauden 650 langile baino gutxiagoko lantegiak zerrendatu. Udalerriaren eta dagokion bailararen
izena eta enpresaren izen soziala erakutsi. Zerrenda alfabetikoki ordenatu udalerriaren eta izen
sozialaren arabera.
9. 1.000 establezimendu baino gutxiago dituzten udalerrietako langabezia-tasa kalkulatu.
Udalerriaren eta dagokion bailararen izena, biztanleria aktiboa, langabe kopurua eta langabezia-
tasa erakutsi. Zerrenda langabezia tasa handienetik txikienera ordenatu.
10. Lurralde Historiko bakoitzerako egoitza nagusia bertan daukan enpresa kopurua aurkeztu.
11. Lurralde Historiko bakoitzean dagoen lantegi kopurua aurkeztu.
12. Bailara bakoitzeko udalerri kopurua aurkeztu. Zerrendan bailara bakoitzaren izena erakutsi behar
da.
13. Udalerriko biztanleriarekiko, biztanleria aktibo handiena daukaten 5 udalerriak zerrendatu.
Udalerriaren eta dagokion bailararen izena, biztanleria, kalkulaturiko portzentajea eta udalerria
kostaldekoa den edo ez erakutsi.
14. Datu-basean gordetako informazioaren arabera bertan lantegirik ez dagoen udalerriei buruzko
informazio guztia zerrendatu.
15. CPA sailkapenaren arabera “productos de metalurgia” edo eta “productos metálicos (excepto
maquinaria y equipo)” kategorietako produktuak ekoizten dituzten lantegiak dauzkaten bailarei
buruzko informazioa erakutsiko duen zerrenda prestatu. Zerrendan bailara bakoitza behin
bakarrik agertu behar da. Erantzuna bailararen izenaren arabera alfabetikoki ordenatu.
16. 15. kontsultaren emaitzan agertzen ez diren bailaratan dauden 5.000 eta 15.000 biztanle artean
dauzkaten udalerrien izena, biztanle kopurua eta etxebizitza kopurua erakutsi. Udalerri
bakoitzarentzat “biztanle kopurua etxebizitzako” ratioa kalkulatu (bi hamartarrekin) eta zerrenda
ratio honen arabera beherakorrean ordenatu.
-8-
17. Atzerriko fakturazioa %20 baino handiagoa daukaten enpresen lantegiak bertan kokatuak dauden
udalerrien batez besteko langabezia tasa kalkulatu.
18. Kalkulatu probintzia bakoitzerako, egoitza nagusia probintzian bertan daukaten eta gainera
25.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan lantegiak dauzkaten eta beraien CPA jarduera
ezagutzen ez den (ND kodea daukate) enpresen langile kopuru totala.
19. Kalkulatu bailara bakoitzeko aktibitate-tasa eta bertan kokatutako lantegien batez besteko langile
kopurua.
20. Kontsulta bat sortu non, fakturazio balio minimo zehatz bat eta CPA jarduera kode zehatz bat
adierazten den bakoitzean zerrenda bat erakutsia izan dadin, adierazitako minimoa baino gehiago
fakturatzen duten eta adierazitako jarduera burutzen duten lantegiak dauzkaten enpresen
informazioa erakutsiko duena.
21. Zertifikatuak 2007 urtetik aurrera jaso zituzten enpresei buruz dagoen informazio guztia
zerrendatu. Erregistroak kronologikoki ordenatu.
22. Kontsulta urtearen aurreko azken 8 urteetan zertifikazioren bat lortu duten enpresei buruzko
informazioa zerrendatu. Zerrenda kronologikoki ordenatu.
23. Kontsulta bat prestatu urte bakoitzeko hilabete bakoitzean zertifikazioa zenbat enpresek lortu
zuten jakiteko.
24. Kontsulta baten bitartez biztanleria berdina daukaten udalerriak aurkitu.

-9-
1D jarduera: Taula Dinamikoa Txostenak eta PowerPivot

1. “Enpresak” taulako informazioa EAE-Enpresak.xlsx deitutako MS Excel liburura esportatu


Enpresak izeneko orria sortuz. Kalkulu-orri honetan taula dinamikoa prestatu, lurralde historiko
bakoitzarentzat erakutsi dezan, egoitza nagusia bertan daukaten enpresa kopurua.
2. “Lantegiak” taulako informazioa EAE-Enpresak.xlsx deitutako MS Excel liburura esportatu
Lantegiak izeneko orria sortuz. Kalkulu-orri honetan taula dinamikoa prestatu, udalerri
bakoitzarentzat erakutsi dezan bertan kokatutako lantegi kopurua eta guztira daukan langile
kopurua.
3. “Udalerriak” taulako informazioa EAE-Enpresak.xlsx deitutako MS Excel liburura esportatu
Udalerriak izeneko orria sortuz. Kalkulu-orri honetan taula dinamikoa prestatu, bailara
bakoitzarentzat erakutsi dezan bertan dagoen kostaldeko eta barnealdeko udalerri kopurua, zein
aldagai ezberdinen balio totala.
PowerPivot osagarria aktibatu eta datu-eredua sortu MS Access-eko “EAE-ENPRESAK”
datu basea erabiliz. Ondorengo jarduerak burutu:
4. Bailara eta udalerri bakoitzeko batez besteko biztanleria kopurua, langile kopurua eta lantegi
kopurua erakutsiko dituen TD txostena sortu.
5. Datu segmentazioaren bitartez iragazitako TD txostena sortu: Bailara eta udalerri bakoitzerako
lantegi eta langile kopurua erakutsi. Datu segmentazioa barneratu atzerrian lantegiak dituzten
enpresak (Bai/Ez), Marka dutenak (Bai/Ez), Esportatzen dutenak (Bai/Ez) eta Kalitate
Zertifikazioa dutenak (Bai/Ez) egoitza nagusia bertan daukaten lurralde historikoaren arabera
topatzeko.
6. Data motako eremu bat urte, hiruhileko edo hilabetetan taldekatuko duen TD txostena sortu:
Zertifikazioa daukaten enpresentzat denbora tarte ezberdinetan lortutako zertifikazio kopurua
erakutsi.
7. TD txostena sortu EAEko enpresek eskuratutako zertifikazio kopuruak aurreko urtearekiko izan
duen aldakuntza erakutsia izan dadin.
8. TD txostena eta grafiko dinamikoa sortu: Bailara bakoitzeko biztanleria aktibo totala erakutsi.
Ondoren, grafiko dinamikoa sortu biztanleria aktiboa bailara ezberdinetan nola banatzen den
grafikoki erakusteko.
9. TD txostena sortu EAEko bailara bakoitzean dagoen langabezia tasa handiena eta txikiena
erakutsiak izan daitezen.
10. Taula eta Grafiko Dinamikoa txostenak sortu, EAEko bailara eta udalerri bakoitzerako enpresa
eta lantegi kopurua eta langile kopuru totala erakutsiak izan daitezen. Datu segmentazioa
barneratu atzerrian lantegiak dituzten enpresak (Bai/Ez), Marka dutenak (Bai/Ez), Esportatzen
dutenak (Bai/Ez) eta Kalitate Zertifikazioa dutenak (Bai/Ez) egoitza nagusia bertan daukaten
lurralde historikoaren arabera topatzeko. Denbora eskala barneratu enpresak zertifikazioa lortu
zuten urtearen arabera aukeratu ahal izateko.

-10-
11. 2 KPI barneratu bailara zein udalerrien errendimendua kudeatzeko:
1) Biztanle kopurua kontrolatzeko: 500 biztanle baino gutxiago dituztenak gorriz, 1.000 biztanle
ez dituztenak horiz eta besteak berdez agertu behar dira.
2) Langabezia tasa kontrolatzeko: %10 baino langabezia tasa txikiagoa dutenak berdez, %20ra
iristen ez direnak horiz eta besteak gorriz agertu behar dira.

-11-

You might also like