Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 2

● Zeintzuk izan dira epe filosofiko bakoitzaren ezaugarri nagusienak?

Lehenik Antzinako filosofia daukagu, K. a. VI. mendetik. K.a. V. mendera arte doa.
Beraien ezaugarriak, arrazionaltasuna eta arrazoimena dira, antzinako filosofoak, bereziki
greziarrak, arrazoimenaren eta logikaren boterean zentratu ziren mundua ulertzeko.
Funtsezko galderak sortu ziren errealitatearen izaerari, moralari eta giza existentziari buruz.
Ere hainbat eskola filosofiko sortu ziren, hala nola estoizismoa, epikureismoa eta
platonismoa, bakoitza bere ikuspegi bereziarekin auzi etiko eta metafisikoetan. Baita
metodologia sokratikoa eta dialektikoa sortu zen, metodologia sokratikoa, etengabeko
elkarrizketan eta galderan oinarrituta dago. Platonek, Sokratesen ikaslea, ideia konplexuak
esploratzen zituzten eta elkarrizketa filosofikoak garatu zituen.Azkenik etika eta politika
agertu zen, gai etiko eta politikoak eztabaidatu ziren, hala nola justizia, demokrazia eta
gizabanakoak gizartean duen papera.

Gero Erdi aroko filosofia daukagu, V. mendetik XV. mendera arte joaten dira.
Bere ezaugarrien artean sintesi filosofiko-erlijiosoa daukagu, Erdi Aroko filosofian erlijioak
eragin handia izan zuen, batez ere kristautasunak, filosofoak filosofia klasikoa, batez ere
aristotelikoa, kristau teologiarekin bateratzen saiatu ziren. Gero eskolastizismoa sortu zen,
doktrina erlijiosoak aztertzeko arrazoia eta logika aplikatzen zituen pentsamendu-metodoan.
Adibidez, San Tomas Akinokoa bezalako eskolastikoak fedea eta arrazoia bateratzen saiatu
ziren. Azkenik teozentrismoa daukagu, munduaren ikuskera Jainkoarengan zentratuta
zegoen. Eztabaida filosofiko eta zientifiko gehienak teologiarekin eta erlijioarekin lotuta
zeuden garai hartan.

Jarraitzeko filosofia errenazentista daukagu, XIV. mendetik XVII. mendera joaten da.
Hainbat ezaugarri ditu eta haien artean Antzinatearen berraurkikuntza dago,
errenazimenduan zehar, filosofia eta literatura greko eta erromatarreko lan klasikoetan
interes berritu bat egon zen, horrek indibidualtasunaren eta sormenaren ikuspegia ekarri
zuen.
Gero humanismoa dago, errenazimentuko humanistek gizabanakoaren eta hezkuntzaren
garrantzia nabarmendu zuten arte liberaletan. Hainbat diziplinatako ezagutza zabala eta
trebetasuna balioesten ziren hartan.
Jarraitzeko enpirismoa eta behaketa daukagu, zuzeneko behaketarekiko eta
esperientziarekiko interesa sortu zen, ezagutzaren oinarri gisa. Horrek metodo zientifikoa
garatzen eta zientzia modernoa sortzen lagundu zuen.
Azkenik sekularismoa, Filosofiaren eta teologiaren arteko bereizketa mailakatua gertatu zen.
Erlijioak garrantzitsua izaten jarraitzen bazuen ere, pentsalariek erlijiozkoak ez ziren eta
lurrekoak ziren gaiez ere arduratzen ziren.

Bestetik Filosofia modernoa daukagu datak XVII. mendetik XIX. mendera joaten dira.
Bere ezaugarriren bat Arrazionalismoa eta enpirismoa dira, ikuspegi filosofiko ezberdinak
sortu ziren, hala nola arrazionalismoa, arrazoia ezagutza-iturri nagusitzat jotzen zuena
Descartes bezalako filosofoek irudikatua, eta enpirismoa, ezagutza esperientziatik eta
behaketatik eratortzen zela defendatzen zuena, Locke eta Hume bezalako filosofoek garatu
zuten bezala.
Gero Ilustrazioa agertu zen, arrazoiaren eta zientziaren erabilera sustatzen zuen mugimendu
intelektuala zen, gizartea hobetzeko eta ezjakintasunari eta sineskeriari aurre egiteko.
Filosofo ilustratuek askatasunaren, berdintasunaren eta giza eskubideen alde egiten zuten.
Azkenik idealismoa eta materialismoa dago, Korronte filosofiko ezberdinak sortu ziren, hala
nola idealismoa, errealitatea mentala edo espirituala dela defendatzen zuena, eta
materialismoa, materia bakarrik existitzen dela eta prozesu fisiko eta kimikoen bidez dena
azal daitekeela baieztatzen zuena.

Azkenik filosofia Garaikidea dago, XIX. mendetik gaur egun arte joaten dena.
Garai honetan korronte aniztasuna dago, filosofia garaikideak korronte eta ikuspegi ugari
ditu ezaugarri, existentzialismoa, positibismoa, pragmatismoa, marxismoa, estrukturalismoa,
postestrukturalismoa eta beste korronte eta azpieremu asko barne.
Tradizioekiko kritika, Filosofo garaikide askok zalantzan jarri eta berrikusi dituzte aurreko
tradizio filosofikoak, egiari, moraltasunari eta errealitateari buruzko ideiak barne.

You might also like