Juntagailua

You might also like

Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 3

JUNTAGAILUA.

ETA
Eta juntagailuak maila bereko osagaiak lotzen ditu. Osagaiak horrelakoak izan ahal dira:

 Perpaus osoak: Ana lanera joan da eta Jon etxean geratu da.
 Sintagma osoak: Jonen aita eta Begoren ama etorri dira.
 Sintagmaren osagaiak: Jon eta Begoren gurasoak etorri dira.

Juntagailuak perpaus osoak direnean.


Mota bereko esaldiak elkartzen ditu normalean.

Ariketa: Lotu bi esaldiak

Bulegora heldu da. Lanean hasi da.


Bulegora heldu da eta lanean hasi da.

Ez dut ezer esan. Ez dut ezer esango.

Etxera joan da. Ez du ezer esan.

Eskatu diozu. Eman dizu.

Zoan ohera. Egin lo.

Baina, batzuetan, mota ezberdinetako esaldiak elkartu daitezke:

Ez du ezer egin. Ordaintzea nahi du.

Juntagailuak izen-sintagmak direnean


Normalean, kasu-marka bereko izen-sintagmak elkartzen ditu:

Zu nola joango zara? Mikel nola joango da?

Koldori oraindik ez diot ezer esan. Josuri oraindik ez diot ezer esan.

Josuren etxean ez dago urik. Nire etxean ez dago urik.

Baina, batzuetan kasu-marka desberdinak izan arren, mota berekoak izan daitezke:

Noiz geratu zarete? Non geratu zarete?


Juntagailuak izen-sintagmaren osagaiak direnean
Izen-sintagmaren barruko osagaiak ere eta juntagailuaren bitartez elkartu daitezke. Kasu-
marka bereko bi izen-sintagma eta juntagailuaren bitartez elkartzen direnean aukera bi ditugu:
sintagma bakoitzak bere kasu-marka hartzea ala sintagma biak elkartu eta kasu-marka
amaieran jartzea.

Josuri ez diot ezer esan. Amaiari ez diot ezer esan.


Josu(ri) eta Amaiari ez diet ezer esan.

Atzoko neskak berriro etorri dira. Atzoko mutilak berriro etorri dira.

Malagara joango naiz. Sevillara joango naiz.

Ekologiari buruz hitz egingo dut. Ekonomiari buruz hitz egingo dut.

Lehen adibidea txarto dago. Bigarren adibidea txarto dago.

Pertsona-izenordainekin (ni, zu, hura, zuek, guk, haiek) eta erakusleekin (hau, hori hura, hauek,
horiek, haiek), bietan jarri behar da kasu-marka:

Zuk ondo dagoela uste duzu. Nik ondo dagoela uste dut
Zuk eta ni kondo dagoela uste dugu

Hau zuretzat ekarri dut. Hau berarentzat ekarri dut

Guri gustatzen zaigu. Zuei gustatzen zaizue.

Honek prezio ona du. Horrek prezio ona du.

IITZULI

Mi padre está en casa y mi madre en el jardín

Yo los compro y tú los pagas.

Son muy buenos y muy baratos

https://www.ikasbil.eus/es/jarduerak-fitxa?articleId=16168010

You might also like