Unidad1 e

You might also like

Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 7

EUSKADI.

IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA
MATEMATIKA, 1. MAILA. KONEKTATU PUPIREKIN
LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOA
1. unitatea Hau globo pila!
1. METODOLOGIA-ORIENTABIDEAK

Unitate honetan, 0tik 5era arteko zenbakiak landuko dira, bi modutara: alde batetik, zenbaki horien eta zenbait
adierazpen grafikoren arteko loturaren bidez; eta bestetik, deskonposizioaren bidez. 0 zenbakia zer den azaltzeko,
gauzarik eza dela ikusaraziko diegu haurrei. Arrazoiketa logikoa eta dedukziokoa erabiltzeko egoerak ere landuko dira,
eta bestalde, denborazko sekuentziekin lotutako edukiak nahiz objektuen kokapen erlatiboarekin lotutakoak ere bai.
Unitate honetako jarduera guztiak matematikarako gaitasunarekin lotuta daude. Zehatz esatera, arrazoitzeko edo
dedukzioz ondorioak ateratzeko ahalmenarekin, eta errealitatea interpretatu behar denean elementu matematikoak
erabiltzeko ahalmenarekin. Bestalde, unitatearen hasierako galderak direla tarteko, eta Neurriak hartuko ditut atalean
haurrek denborazko sekuentziak ahoz adierazi beharko dituztela eta, hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna lantzen
eta hobetzen da. Atal horretako jarduerak, gainera, estu lotuta daude zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako
gaitasunarekin. Proiektuko webgunean dauden jarduera elkarreragileak eginez eta irudiak ulertuz, bestalde,
informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna sustatuko da. Nire ezagutzak atala oso
baliagarria da norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna sustatzeko, haurrak erabakiak hartzera
bultzatzen dituenez gero. Azkenik, ikasten ikasteko gaitasuna ere landuko dute haurrek unitate honetan: Neurriak
hartuko ditut atalean, jarduerak eta denbora antolatu beharko dituzte; Nire egunerokoa atalean, ikasitakoak aplikatu; eta
Nire ezagutzak atalean, berriz, nork bere lanak aztertu.

2. UNITATEAREN ESKEMA

Hau globo pila!

www.conectaconpupi.com Nire ezagutzen egunerokoa

 IKTak erabiliz, ikasitakoak Zenbakiak eta eragiketak  Ikasgelan norberaren


erabili eta hobetzea.  0tik 5era arteko zenbakien berri jaki- lekuaren aurrean eta
tea, eta dagozkien kopuruekin lotzea. atzean zer dagoen ma-
 0tik 5era zenbatzea, txikienetik han- rraztea.
dienera eta handienetik txikienera.  Ikasgelan arreta jartzeaz
gogoeta egitea.
Neurriak: magnitudeak kalkulatzea eta  Zenbakiak deskonpo-
balioztatzea satzen nola ikasi duten
 Garbi bereiztea zer egiten den goizez, ohartzea.
arratsaldez edo gauez.
 Garbi bereiztea zer gertatu den
aurretik eta ondoren.

Geometria
 Gauza jakin baten gainean, azpian,
aurrean edo atzean beste batzuk
marraztea.

Problemak ebaztea
 Multzo batean zer gauza dauden
sobera edo zein falta diren bereiztea.

Pentsatzen ikastea
 Hondoa eta forma bereiztea.

3. AURRETIKO EZAGUTZAK
MATEMATIKA, LH 1 – 1 – IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA
EUSKADI. IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA
MATEMATIKA, 1. MAILA. KONEKTATU PUPIREKIN
LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOA
Unitateko edukiei arrakastaz helduko bazaie, garrantzi handikoa da egiaztatzea ikasleek…
- Badakitela 5era arteko zenbaki arruntak irakurtzen eta zenbatzen.
- Jardun dutela 5era arteko zenbaki arruntak idazten.
- Badakitela erregeletak eta zenbaketarako nahiz deskonposiziorako beste material batzuk zer diren.
- Badakitela multzoak eta sailkatzea zer diren.
- Landu dituztela kontzeptu hauek: gainean, azpian, aurrean, atzean, goiza, arratsaldea, gaua, aurretik eta
ondoren.

4. ZAILTASUNEN AURREIKUSPENA
Zenbait jardueratan oso baliagarria izan liteke dagoeneko zer elementu zenbatu diren markatzea; esaterako, zenbatzeko
jardueretan, kopurua eta zenbakia lotzekoetan, eta adierazitako kopurura iristeko behar beste objektu marraztekoetan.
0tik 5era arteko zenbakiak esku bateko hatzekin lotzea oso lagungarria izan liteke bai kopuruak banatzeko bai zenbaki
osagarriak aurkitzeko. Ikasleek kategoria berekoak ez diren bi eduki erabili beharko dituzten jardueretan (zenbakia eta
kokapena, adibidez), garrantzi handikoa da urrats egokiei jarraitzea, okerrik ez egiteko. Baliteke ikasleek batzuetan
irakaslearen laguntza behar izatea; esaterako, enuntziatuak irakurtzeko, eta Nire egunerokoa eta Nire ezagutzak atalak
osatzeko. Ordenagailua erabili beharko duten jardueretan ere banan-banan lagundu beharko die irakasleak.

5. BESTE ARLO BATZUEKIKO LOTURA


 Ingurunearen ezaguera (natura, gizartea eta kultura): oinarrizko denbora-nozioak erabiltzea (goiza, arratsaldea
eta gaua). Denboran gertatutako aldaketak: denborazko sekuentziak (aurretik eta ondoren).
 Euskara eta literatura: irudien bidezko informazioa ulertzea, ahalik eta eduki gehienak bizipenen bidez ikas ditzaten.
Hainbat euskarriren bidez lortutako ezagutzak eta informazioak uztartzea (gauzak bereiztea, sailkatzea, alderatzea,
eta espazioan nahiz denboran kokatzea). Iritziak eta ideiak azaltzea. Denborazko sekuentziak ahoz adieraztea.

6. DENBORALIZAZIOA
Unitate hau lehen hiruhilekoko lehen hamabostaldiari dagokio, eta 15 egun inguru beharko dituzue.

7. JARDUEREI BURUZKO IRADOKIZUNAK


Unitatearen erantzunekin batera, edukiak ikasgelan lantzeko zenbait metodologia-iradokizun zehatz ere aurkituko
dituzue, eta beste jarduera batzuk ere bai, hainbat motatakoak, gainera: batzuk edukiak finkatzeko, zabaltzeko edo
berrikusteko dira, eta beste batzuk, berriz, arreta, arrazoiketa eta logika matematikoak lantzeko, eta matematika
inguruan zertan den ohartzeko. Familiakoekin lantzeko zenbait jarduera ere badaude, eta matematika-koadernoko
1. hiruhilekoko unitate honen Erantzunak ere bai.

8. UNITATEKO HIZTEGIA
Matematika-hiztegia Beste hitz batzuk

banatzea: multzoak egitea. etxeko lanak: etxean egin beharreko eskolako


lanak.
elementua: multzo bat osatzen duten
gauzetako bakoitza. petaloa: loreek izaten dituzten hosto
koloredunetako bakoitza.
gehitzea: badagoenari beste batzuk jartzea.

osatzea: falta dena gehitzea.

MATEMATIKA, LH 1 – 2 – IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA


EUSKADI. IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA
MATEMATIKA, 1. MAILA. KONEKTATU PUPIREKIN
LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOA
9. PROGRAMAZIOA
Helburuak Ebaluazio-irizpideak Oinarrizko gaitasunak (OG)
1.1. 5era arteko zenbakiak irakurri,
1. 5era arteko zenbakiak idatzi eta zenbatzea.
bereiztea, idaztea eta 1.2. 0tik 5era arteko zenbaki-segida
zenbatzea. idaztea, txikienetik handienera eta
alderantziz.

2.1. Kopuruak bereiztea eta haiek Matematikarako gaitasuna (MG)


dagozkien zenbakiekin lotzea.
2. Intuizioz kopuru
kontzeptuaz jabetzea eta hura 2.2. 3, 4 eta 5 zenbakiak bi batugaitan
zenbaki arruntekin lotzea. deskonposatzen jakitea.
2.3. Adierazitako kopurura iristeko
falta diren elementuak marraztea.
Matematikarako gaitasuna (MG)
Informazioa tratatzeko eta teknologia
3.1. Multzo batean zer elementu digitala erabiltzeko gaitasuna
dagoen sobera bereiztea. (ITTDEG)
3. Multzo bateko elementuen Ikasten ikasteko gaitasuna (IIG)
artean zer-nolako lotura
dagoen ohartzea. Matematikarako gaitasuna (MG)
Informazioa tratatzeko eta teknologia
3.2. Multzo batean zer elementu falta digitala erabiltzeko gaitasuna
den marraztea. (ITTDEG)
Ikasten ikasteko gaitasuna (IIG)
4. Gauza jakin baten gainean, azpian,
4. Elementuak espazioan Zientzia-, teknologia- eta osasun-
aurrean edo atzean beste batzuk
kokatzea. kulturarako gaitasuna (ZTOKG)
marraztea.
5. Zenbait ekintza denboran egoki Matematikarako gaitasuna (MG)
5. Eguneroko zenbait ekintza
kokatzea, kontuan hartuz goizez,
denboran egoki kokatzea. Ikasten ikasteko gaitasuna (IIG)
arratsaldez ala gauez egiten diren.
6. Denborazko sekuentziak ordenan Matematikarako gaitasuna (MG)
6. Denborazko sekuentziak jartzea,
ordenan jartzea. kontuan hartuz aurretik eta ondoren Ikasten ikasteko gaitasuna (IIG)
zer gertatzen den.
Matematikarako gaitasuna (MG)
7. Zer irudi diren berdinak
7. Marrazki bati arretaz behatzea, zer Informazioa tratatzeko eta teknologia
bereiztea, kontuan hartuz zer
arropa falta diren aukeratzeko. digitala erabiltzeko gaitasuna
hondo eta forma duten.
(ITTDEG)
8.1. Matematika-edukiak dituen Matematikarako gaitasuna (MG)
hizketaldi batean aktiboki parte Hizkuntza-komunikaziorako
8. Gai jakin bati buruz hizketan hartzea. gaitasuna (HKG)
aritzea. 8.2. Denborazko sekuentzia bat Matematikarako gaitasuna (MG)
oinarri hartuta, ikaskide bati istorio bat Hizkuntza-komunikaziorako
kontatzea. gaitasuna (HKG)
9. Ikasteko baliabide gisa, Informazioa tratatzeko eta teknologia
9. Unitate honetan proposatutako
informazioaren teknologiak digitala erabiltzeko gaitasuna
jarduera elkarreragileak ondo egitea.
erabiltzea. (ITTDEG)
10. Norberaren ikaskuntza-prozesuari Ikasten ikasteko gaitasuna (IIG)
buruzko galdera sorta bati modu
10. Norberaren ikaskuntza-
koherentean erantzutea, kontuan Norberaren autonomiarako eta
prozesuaz ohartzea.
hartuz unitatean zehar norberaren ekimenerako gaitasuna (NAEG)
jokabidea nolakoa izan den.

MATEMATIKA, LH 1 – 3 – IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA


EUSKADI. IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA
MATEMATIKA, 1. MAILA. KONEKTATU PUPIREKIN
LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOA

Edukiak
 Zenbakiak: 0, 1, 2, 3, 4  5era arteko zenbakiak irakurri eta  Norberaren iritziak eta ideiak
eta 5. Kopurua eta grafia. idaztea. azaltzea, baina besteekiko
 Gainean eta azpian.  5erainoko kopuruak bereiztea. errespetua gordez.
 Aurrean eta atzean.  Eguneroko egoeretan 5erainoko  Norberaren ahalmenetan konfiantza
 Goiza, arratsaldea eta kopuruak zenbatu eta adieraztea. izatea.
gaua.  3, 4 eta 5 zenbakiak bi batugaitan  Gauzak txukun eta garbi aurkezteko
 Aurretik eta ondoren. deskonposatzea. ahalegina egitea.
 Multzo batekoa izateko  Multzo jakin batean zer elementu
irizpidea. dauden sobera bereiztea.
 Multzo batean zer elementu falta diren
bereiztea.
 Elementuei behatuz elkarren artean
lotzea.
 Komunikazio-egoeretan parte hartzea.
 IKTak erabiltzea, ikasitakoak erabili eta
hobetzeko.
 Norberaren ikaskuntza-prozesua eta
norberak ikasitakoak aztertzea.

ZERTAN DEN UNITATEA LAGUNGARRI, OINARRIZKO GAITASUNAK LANTZEARI BEGIRA


 Matematikarako gaitasuna: unitateko jardueren bidez garbi ikusten da zer-nolako loturak dauden zenbakien artean
eta zertan diren horiek lagungarri errealitatea aztertzeari eta ulertzeari dagokionez. Arrazoiketa logikoa lantzeko,
multzo batzuek zer ezaugarri dituzten bereizi beharko dituzte, bai eta ezaugarri horiek zer elementuk ez dituzten
betetzen ere. Ekintzak denboran kokatzeak matematika-ezaguerak lantzea dakar.
 Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna: elementuek espazioan duten kokapenarekin lotutako
nozioez jabetzeak errealitateari buruzko ezagutzak eta interpretazioa sustatzea dakar.
 Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: unitateko irudiei esker, ikasleek erraz
ulertuko dute kopuruei edo neurriei buruzko informazioa. Gainera, landutako edukiak erabiltzeko edo hobetzeko
baliabide gisa IKTak erabiliz, ikasleak ohitu egingo dira haietara.
 Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna: Nire ezagutzak atalaren bidez gaitasun hori sustatzen da,
ikasleak norberaren ikasteko modua aztertzera eta erabakiak hartzera bultzatzen dituenez.
 Ikasten ikasteko gaitasuna: Neurriak hartuko ditut atalean, jarduerak eta denbora antolatu beharko dituzte ikasleek,
eta horrek haien autonomia sustatzen du. Nire egunerokoa dela tarteko, ikasitakoa ingurukoarekin lotzeko aukera
dute ikasleek, eta horrek ikaskuntza autonomoa errazten du. Azkenik, zer ikasi duten eta, batik bat, nola ikasi duten
hausnartuko dute ikasleek, eta hori, ezbairik gabe, ikasten ikasteko gaitasuna lantzeko modu bikaina da.
 Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna: matematika-edukien bidez azaldu beharreko egoerak adierazteko hiztegia
lantzen da unitatean, eta Hitz egingo dugu nahiz Neurriak hartuko ditut atalen bidez, horrelakoei buruzko hizketaldia
sustatzen da, gainera.

EMOZIOETAN HEZTEA BALIOETAN HEZTEA


 Norberari buruzko ezagutza: eskola-kontuetan  Ikaskideen arteko harremana sustatzea,
norberak zer dituen gogokoen bereiztea. elkarrekin ikasteko gai izan daitezen.
 Autoestimua: talde bateko kide direla sentitzea.  Ikaskideei nahiz irakasleari norberari lagundu
 Entzutea: hitz egiteko txanda errespetatzea. izana eskertzea.
Beste haurrek esandakoak entzutea.  Norberaren ahalmenetan konfiantza izatea.

LANKIDETZA-IKASKUNTZA
Ikono honen bidez, elkarlanean ikastearekin lotuta dauden atalak nabarmendu ditugu ikasgelarako
programazioan.

MATEMATIKA, LH 1 – 4 – IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA


EUSKADI. IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA
MATEMATIKA, 1. MAILA. KONEKTATU PUPIREKIN
LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOA
OINARRIZKO GAITASUNAK UNITATE HONETAN
OG Azpigaitasunak Adierazleak Zereginak
0tik 5era arteko zenbakiak ezagunak ditu.
7. or.: Hitz egingo dugu
8, 9, 10, 11 eta 16. or.: Zenbakien berri dut
Oinarrizko matematika-
17. or.: Badakit!
elementuen berri jakitea eta
Matematika- 3a, 4a eta 5a bereizten eta deskonposatzen
erabiltzea (zenbaki motak,
elementu eta - ditu. 9, 10 eta 11. or.: Zenbakien berri dut
neurriak, ikurrak, elementu
baliabideak 17. or.: Badakit!
geometrikoak, etab.) eguneroko
erabiltzea 0tik 5era arteko zenbaki-segida osatzen du,
bizitzako egiazko egoeretan edo
txikienetik handienera eta handienetik
alegiazkoetan.
txikienera.
16. or.: Zenbakien berri dut. 0 zenbakia
MG 17. or.: Badakit!
Ekintzak bereizten ditu, kontuan hartuz goizez,
arratsaldez ala gauez egiten diren.
Matematika erabiliz eguneroko
Problemak ebaztea 12. or.: Neurriak… Goiza, arratsaldea eta gaua
egoerak aztertu eta ulertzea.
Denborazko sekuentziak ordenan jartzen ditu.
13. or.: Neurriak… Aurretik eta ondoren
Multzo batean zer elementu falta den edo zein
dagoen sobera bereizten du.
Arrazoitzea eta Zenbait pentsamendu-prozesuri
14 eta 15. or.: Problemak ebatziko ditut
argudiatzea jarraitzea.
Irudiak bereizten ditu (hondoa eta forma).
18. or.: Pentsatzen ikasiko dut
Gauza baten gainean, azpian, aurrean edo
Natura-ingurunea
Espazio fisikoari buruzko atzean beste batzuk marrazten ditu.
ZTOKG eta garapen
pertzepzio egokia izatea. 9. or.: Zenbakien berri dut. 3 zenbakia
iraunkorra
10. or.: Zenbakien berri dut. 4 zenbakia
Informazioa bilatzea eta
Informazioa lortzea,
aukeratzea, zenbait teknika Irudien bidezko informazioa ulertzen du.
eraldatzea eta
erabiliz (iturria edo euskarria zein Unitate osoan
komunikatzea
diren).
www.conectaconpupi.com webgunean
ITTDEG
Teknologia-baliabideak proposatutako jarduera elkarreragileak egiten
Teknologia-
erabiltzeko ohitura izatea, ditu. 11. or.: Zenbakien berri dut. 5 zenbakia
baliabideak
bai hainbat egoeratan erabiltzeko, 14. or.: Problemak ebatziko ditut
erabiltzea
bai egiazko problemak ebazteko. 17. or.: Badakit!
18. or.: Pentsatzen ikasiko dut
Norberaren bizitzan, lan- Aukeratzeko gaitasuna landu du, norberak
Norberaren esparruan eta gizarte-mailan ikaskuntza-prozesuarekiko izandako jokabidea
NAEG
autonomia lantzea nork bere irizpideen arabera oinarri hartuta.
aukeratzeko gaitasuna lantzea. Nire ezagutzak
Norberaren Denbora-kontzeptu hauek bereizten ditu,
Problemak ebaztea, eta jarduerak
ahalmenekiko ekintzak antolatzeko: goiza, arratsaldea, gaua,
eta denbora eraginkortasunez
kontrola eta aurretik, ondoren.
antolatzea.
kontzientzia 12 eta 13. or.: Neurriak hartuko ditut
Multzo bateko elementuen artean zer-nolako
IIG
Informazioa lortzea, eta aurretiko lotura dagoen ohartzen da.
Ezagutzak ezagutzekin nahiz norberaren 14. or.: Problemak ebatziko ditut
antolatzea bizipenekin lotzea eta uztartzea, Ikasitakoak inguruarekin lotzen ditu.
beste ezagutza batzuk sortzeko. Nire egunerokoa
Nire ezagutzak
Norberaren pentsamenduak eta Hizketaldietan parte hartzen du, eta haietan,
iritziak ahoz azaltzea modu bere iritziak eta ideiak azaltzen ditu.
koherente eta egokian. 7. or.: Hitz egingo dugu
Ahozko
HKG Hizkuntza-kodeak eta hitzik
komunikazioa Denborazko sekuentziak ondo adierazten
gabeak erabiltzea, egoera
ditu ahoz.
bakoitzerako ahozko testu
13. or.: Neurriak… Aurretik eta ondoren
egokiak sortzeko.

MATEMATIKA, LH 1 – 5 – IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA


EUSKADI. IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA
MATEMATIKA, 1. MAILA. KONEKTATU PUPIREKIN
LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOA
10. BALIABIDE DIDAKTIKOAK

IKASI PENTSATZEN PUPIREKIN

Oinarrizko gaitasunak ebaluatzeko plana


 Hasierako ebaluazio-proba
 etapa

IKASGELAKO KAXA

Abakoak
5era arteko zenbakiak adierazteko.
Erregeletak
5era arteko zenbakiak deskonposatzeko.
Zenbakien zuzena
5era arteko zenbakiak ordenan jartzeko.
Horma-irudia
Nolakoa da? Non dago?
Gainean, azpian, aurrean,
atzean.

IRAKASLEAREN MALETA

Aniztasunaren trataera
 Finkatzeko: 1. unitateko fitxa
 Zabaltzeko: 1. unitateko fitxa

 Berrikusketa: 1. unitateko fitxa

Ebaluazio-proposamenak
 Hasierako ebaluazioa
 1. unitateko ebaluazioa

1. CDa, Baliabide-bankua

Behera kargatzekoak / Zenbakiak / Zifra bakarreko zenbakiak


 0 zenbakia
 1 zenbakia

 2 zenbakia

 3 zenbakia

 4 zenbakia

 5 zenbakia

Behera kargatzekoak / Neurria


 Goiza, arratsaldea, gaua
 Aurretik, ondoren

MATEMATIKA, LH 1 – 6 – IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA


EUSKADI. IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA
MATEMATIKA, 1. MAILA. KONEKTATU PUPIREKIN
LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOA

IRAKASLEAREN MALETA

1. CDa, Baliabide-bankua

Behera kargatzekoak / Geometria / Espazio-kokapena, distantziak eta biraketak


 Gainean, azpian
 Aurrean, atzean

Diplomak / Zenbakiak
 Jada badakizu 5era arte
zenbatzen!

WEB-BALIABIDEAK www.conectaconpupi.com
 1etik 5era arteko zenbakiak lantzeko jarduera elkarreragileak.
 Multzo batean zer elementu falta diren edo sobera zein dauden bereiztea, jarduera elkarreragileak egiteko.

 1. unitateko autoebaluazioa.

 Hondoa eta forma bereizteko jarduera elkarreragileak.

IRAKURGAI GOMENDATUAK
Egoki ikusiz gero, gomendatu ikasleei liburu hauek:

 LÉVY, Didier: El cole. Ediciones SM. Eskolaren berri jakiteko liburu elkarreragile dibertigarria.

 ZENBAIT EGILE: Juego de números. Ediciones SM. Irakurlea matematikara hurbiltzen du liburu honek, liburuaren
orrialdeen bidez ez ezik, baita CD-ROMeko jolasen bidez ere.

MATEMATIKA, LH 1 – 7 – IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA

You might also like