1e ENTZIMA

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 15

ENTZIMAK eta BITAMINAK

ENTZIMAK eta BITAMINAK

BIOKATALIZATZAILEAK

Izaki bizidunetan etengabe gertatzen ari dira erreakzio kimikoak, eta hauek guztiek
metabolismoa osatzen dute.
Erreakzio kimikoak, berez, oso geldoak dira edo izan daitezke. Katalizatzaileak erreakzio
kimikoak arintzen dituzten substantziak dira.
Produktuak sortu aurretik, erreaktiboek bitarteko egoera bat jasaten dute, konplexu aktibatua.
Egoera honetara heltzeko energia behar da (aktibazio-energia).
Biokatalizatzaileen zeregina energia hau aurreztea da, hau da, aktibazio-energia murriztuz
erreakzioak errazten dituzte.

Lau biokatalizatzaile mota daude: Oligoelementuak, bitaminak, hormonak eta entzimak.


Entzimak eta hormonak biokatalizatzaile autogenoak dira, gorputzak sintetizatzen baititu. Aldiz,
bitaminak eta oligoelementuak dietaren bitartez eskuratu behar ditugu.

ENTZIMAK. KATALISI ENTZIMATIKOA

Proteina mota guztien artean ugarienak eta espezializatuenak dira. Entzimak bizidunen
erreakzio metaboliko gehienak katalizatzen dituzten molekula proteiko globularrak dira.
Hormonak ez bezala, ekoizten diren lekuan bertan eragiten dute. Oso espezifikoak dira eta ez
dira aldatzen erreakzioan zehar.
Erreakzio entzimatikoetan: E + S → ES → E + P (entzima aske gelditzen da beste substratu batekin elkartzeko)

Entzimek erreakzioa bizkortzen dute, oreka aldatu gabe. Espezifikotasun handia dute, bai
substratu espezifikotasuna, baita akzio espezifikotasuna ere.

Jarduera entzimatikoak bide entzimatiko edo metabolikoak (elkarren jarraian gertatzen diren
erreakzioak) sortarazten ditu:
1E 2E 3E 4E 5E
1S → 1P → 2P → 3P → 4P → Azken P

Bide metaboliko batetan jarduten duten entzimek zelulan bertan sortzen dira eta ez dago
tarteko produktuen metaketarik: tarteko produktuak tarteko erreakzioen substratuak dira.

1
ENTZIMAK eta BITAMINAK

a) Egitura

Kate polipeptidiko bat edo gehiagoz osaturiko proteina globularrak dira. Egitura tertziarioan,
bertan substratua kokatu ahal izateko, aa guti batzuetaz osaturiko sarguneak daude:
entzimaren gune aktiboak dira. Entzimen espezifikotasuna dela eta, gune aktiboa sarraila eta
bertan sar daitekeen giltzarekin pareka daitezke.

Batzuetan, entzimen konposizioa guztiz proteikoa izaten da, holoproteinak dira, baina
gehienetan heteroproteinak izaten dira. Heteroproteina osatzen duen substantzia ez proteikoa
ioia bada kofaktore esaten zaio. Kofaktoreak oligoelementu metalikoak izaten dira (Zn, Mg, Fe,
Mn ...). Aldiz, substantzia ez proteikoa substantzia organikoa bada, koentzima. Entzimaren zati
proteikoari apoentzima deritzo eta entzima aktiboari holoentzima.
Koentzimak molekula organiko txikiak izaten dira. Apoentzimekin lotzen dira , hauek aktibatuz.
Koentzimek erreakzioa gertatzerakoan zenbait aldaketa jasaten dituzte, baina erreakzioa
bukatutakoan askatu eta berreraiki egiten dira (bitaminak, ATP, NAD, FAD, A koentzima, ...)

Entzima inaktiboa + kofaktore/koentzima Entzima aktiboa


edo
Apoentzima + kofaktore/koentzima Holoentzima

Beraz, oligoelementuak, bitaminak eta beste molekula organiko batzuk ezinbestekoak dira
hainbat entzima aktibo sortzeko.

b) Ekintza entzimatikoa

Erreakzio entzimatiko guztietan, substratua (S) produktu (P) bihurtzen da. Entzimak,
substratuarekin elkartuz, honen eraldaketa errazten du, eta berehala substratutik askatzen da,
substratu berri batekin lotzeko prest gelditzen delarik.

E+S E-S P+E


entzima-substratu konplexua
Substratuarekin lotura entzimaren alde espezifiko batean gertatzen da, eta alde honi gune
aktibo (edo eragile) deritzo.

2
ENTZIMAK eta BITAMINAK

Entzima batzuk (proentzimak = apoentzimak) beste


entzima edo ioi batzuen eragina behar dute aktibatzeko.

Entzimek, sarritan, kateatutako sekuentzietan


dihardute, non erreakzio baten produktua hurrengo
erreakzioaren substratua den (sistema
multientzimatikoak).

c) Elkarrekintza alosterikoak. Entzima alosterikoak

https://youtu.be/JpzUOPUgi60
https://youtu.be/6SK3Bcd_iJw

Bi lotura-gune gutxienez dituzten entzimekin gertatzen dira. Lotura-gune horiek gune aktiboa
izaten da eta bestea gune erregulatzailea. Azken honi efektore alosteriko deituriko molekula
lotuko zaiolarik Elkarrekintza alosterikoaren bidez entzimak aldi baterako aktibatzen edo
inaktibatzen dira
Efektorea moduladore positiboa, aktibatzailea edo moduladore negatiboa, inhibitzailea, izan
daiteke.

3
ENTZIMAK eta BITAMINAK

Batzuetan, substratua bera da efektore alosteriko aktibatzaile gisa diharduena; substratua


entzimarekin lotzen denean gune aktiboaren konformazioa aldatu eta jarduera entzimatikoa
ahalbidetzen da.

Beste batzuetan, erreakzio-multzo baten


azken produktua da efektore alosteriko
inhibitzailea erretroelikadura bidezko
inhibizio edo feedback inhibizio deritzan
prozesu batez.

d) Ekintza entzimatikoa baldintzatzen


duten faktoreak

Tenperatura
Erreakzio batean tenperatura igotzen denean,
erreakzio-abiadura handitu egiten da ere (beroa
ºenergia zinetiko bihurtzen da , molekulen
higikortasuna handituz eta beraien arteko talkak
ugarituz). Baina Tenperaturak muga bat (T
hobezina) gainditzen duenean, entzimen
aktibitatea jaitsi egiten da. Gehiegizko
tenperaturak entzimaren desnaturalizazioa
lekarke. Proteina globular gehienak 60-70ºC-tik
gora desnaturalizatu egiten dira.

pH
Edozein entzima pHaren balioen tarte batean
eraginkorra da eta goiko eta beheko mugetatik
kanpo ere desnaturalizatu egiten da. Entzima
bakoitzak pH hoberenean aktibotasun
maximoaz jarduten du. Adibidez, urdailean
peptidoak hidrolizatzen dituen pepsina
entzimarena 2 da, eta hesteetan dagoen
tripsinarena berriz 8.

Substratuaren kontzentrazioa

4
ENTZIMAK eta BITAMINAK

Substratuaren kontzentrazioa handituz,


erreakzio-abiadura ere handiagotu egiten da.
Izan ere, substratu-molekula gehiago egonda,
molekula hauen eta entzimen arteko talkarako
probabilitatea handitu egiten baita. Baina
substratuaren kontzentrazioa handiegia
denean, entzimaren molekula guztiak , E-S
konplexu eran daudenez gero, erreakzioaren
abiadura ez da gehiago hazten eta konstante
mantentzen da.

Ioiak
Zenbait ioik (entzimen kofaktore diren unetik)
ere erreakzio entzimatikoak aktibatzen dituzte.

Inhibitzaileak
Entzima baten aktibitatea murrizten edo eragozten duten substantziak dira.
INHIBIZIOA bi motakoa izan daiteke:

● Itzulezina: Inhibitzailea entzimaren gune erregulatzailearekin iraunkorki elkartuz, gune


eragilearen egitura aldatu eta inaktibo bihurtzen duenean edo proteina erabat
desnaturalizatzen duenean.
● Itzulgarria: Behin-behinekoa. Entzimaren jarduera berreskuratu egiten da
entzima-inhibitzaile konplexua apurtzean.

LEHIAKORRA: Inhibitzaile eta


substratu-molekularen artean dagoen
antzekotasuna dela eta gertatzen da. Bi
molekula hauen artean entzimarekiko
lehiaketa sortzen da. Substratuaren ordez
inhibitzaile konpetitiboa finkatzen bada,
entzimak ezin du E-I lotura apurtu eta
trabatuta gelditzen da. Inhibizio mota hau
substratuaren kontzentrazioa handituz gaindi
daiteke.

EZ LEHIAKORRA: Inhibitzaileak S-E konplexuari erasotzen dionean edo entzimarekin


(gune eragilean ez den nonbait) elkartzen denean sortzen da, azkeneko kasu honetan
gune eragile eta substratuaren arteko lotura oztopatzen duelarik.

e) Entzimen espezifikotasuna

Entzima baten aa finkatzaileek, espazioan hartzen duten jarreragatik substratu-molekularen


erradikalekin loturak era ditzakete. Hau dela eta, entzima eta substratuaren artean
espezifikotasuna sortzen da; aktibitate entzimatikoa aminoazidoen erradikal finkatzaileak eta
substratuaren erradikalak egokitzen direnean bakarrik izango baita.

5
ENTZIMAK eta BITAMINAK

Substratua entzimaren gunetxo batekin soilik lotzen da, eta atal horri gune aktibo (eragile)
deritzogu; beraz, gune eragilea, substratua entzimarekin loturik gelditzen den eremua da.
Espezifikotasuna bi motakoa da:
Ekintzarako espezifikotasuna: substratu batek jasan ditzakeen erreakzio guztietatik entzima
batek erreakzio mota bakarra katalizatzen du (ekintza espezifikotasuna)
Substratua bakarra da, edo talde komun bat duten substratu multzoa (substratu
espezifikotasuna).

f) Entzimen nomenklatura eta sailkapena

Entzima bat izendatzeko, aurretik ipintzen den izena substratuarena da, ondoren koentzimarena
eta azkenean betetzen duen funtzioarena. E.b. malonato-A koentzima transferasa. Gehienetan,
substratuaren izenari -asa atzizkia eransten zaio: adibidez, sakarasa Dena dela, entzima
batzuek antzina jasotako izenak mantentzen dituzte (tripsina, pepsina,...).
Funtzioaren arabera zenbait taldetan sailkatzen dira:

6
ENTZIMAK eta BITAMINAK

Oxidorreduktasak
Substratuaren oxidazio-erredukziozko erreakzio biokimikoak erregulatzen dituzte
(arnasketa zelularrean adibidez). Hauen barne:
Deshidrogenasak.
Oxidasak.

Transferasak
Talde funtzionalak substratu batetik beste batera transferitzen dituzten entzimak dira.

Hidrolasak
Ur-molekularen ekintzapean loturak apurtzen dituzten entzimak dira. Hidrolosi-entzimak
edo liseri-entzimak ere esaten zaie. Garrantzizkoenak:
Esterasak (lipasak eta fosfolipasak ...)
Karbohidrasak (amilasak, glukosidasak, laktasa ...)
Peptidasak (pepsina, tripsina ...)

Liasak
Entzima hauen eraginpean C=C, C=N, C=O loturak apurtu, talde funtzionalak galdu eta
gehienetan lotura bikoitza desagertzen da.

Isomerasak
Substratua molekula isomero bihurtzen duten entzimak dira.

Ligasak edo sintetasak


Lotura kobalenteen bidez zenbait molekula eta talde kimiko elkartzen dituzte. Lotura horiek
Energia behar dute (ATP).

1. Zer da biokatalizatzailea?
2. Zer da entzima baten gune eragilea?
3. Zer dira koentzimak?
4. Entzima baten ekintza galarazten duten substantzia motak aipa itzazu.
5. Entzimak eta hormonak bereiz itzazu.
6. Mitokondrietan, X molekula baten presentziaren eraginez A B erreakzioa ez da
gertatzen. Baina A konposatuaren kantitate handiak gehituz, erreakzioa berreskuratu egiten
da. X molekula, dudarik gabe, inhibitzailea da.
- Ze inhibizio mota da?
- Zer dute komunean A eta X molekulek?
- Azaldu nola jokatzen duen X molekulak.
- Nola azaltzen duzu erreakzioaren berreskurapena?
7. Gizakume batzuk, liseri-entzimen (amilasak, proteasak, lipasak) eskasiagatik, kanpotik
hartu behar dituzte. Entzima hauek heste meharrera heldu behar dira, euren ekintza bertan
izaten baita. Entzima hauek kapsulez inguraturik saltzen dira, eta horrela irensten dira.
Zergatik?
8. Elikagai gordinak egosiak baino arinago alferrikaltzen dira. Zergatik?
9. Ze erreakzio mota da hau? beraz, ze entzima motak dihardu? Zein da FAD-ren
betebeharra?

COOH COOH
CH2 + Entzima-FAD CH + Entzima-FADH2
CH2 CH
COOH COOH

Azido sukziniko Azido fumariko

7
ENTZIMAK eta BITAMINAK

10. Ondorengo erreakzioa behatu:


Zein aldaketa gertatu da?, zein motako erreakzioa da?; zein taldekoa izango da E entzima?

H O
C CH2OH
E
H - C - OH C=O
O O
CH2O - P - OH CH2O - P - OH
OH OH
Glizeraldehido 3 fosfato Dihidroxizetona
fosfato

11. Identifikatu A eta B molekulak. Zein biomolekula motak dira?; Zein erreakzio mota da?;
beraz, zein taldekoa izango da entzima?

12. Ondorengo erreakzioak katalizatzen duten entzimak zein taldekoak dira? Azaldu
entzimaren jarduera kasu bakoitzean.

8
ENTZIMAK eta BITAMINAK

KOENTZIMAK

Kofaktore organikoak dira eta erradikal kimikoak garraiatzen dituzte. Entzimekin behin betiko
lotzen badira, entzimaren talde prostetikoa direla esaten da.

Koentzimarik garrantzitsuena ATP (adenosin trifosfato) izeneko molekula da. Espontaneoak ez


diren erreakzioak, endergonikoak, espontaneo bihurtzen ditu.
Erreakzioetan honakoa gertatzen da: ATP → ADP + Pi

Bitamina asko koentzimak dira, eta beste batzuk koentzimen osagai gisa jarduten dute.

Koentzimak bi multzotan sailkatzen dira:


Ozidazio-erredukzio koentzimak: protoi eta elektroiak garraiatzen dituztenak.
Taldeak transferitzen dituzten koentzimak: multzo honetan kokatzen da ATPa. Fosfato
taldeak transferitzen ditu.

9
ENTZIMAK eta BITAMINAK

BITAMINAK

a) Sarrera

Konposizio ezberdineko molekulak dira eta ondorengo ezaugarriak dituzte:


- Bizitzaren mantenuan behar beharrezkoak dira; koentzima edo koentzimen osagai bezala,
erreakzio biokimiko askotan biokatalizatzaile moduan parte hartzen dutelako.
- Ez dira errekin metabolikoak, hau da, organismoak ez ditu energia lortzeko erabiltzen.
- Gehienak landareek ekoiztutakoak dira eta animaliek eta bereziki gizakiek ezin dituzte
berez sintetizatu.
- Edozein bizidunetan bitamina beharrak ez direnean asetzen, arazoak sortzen dira prozesu
metabolikotan. Hiru motakoak izan daitezke:
Abitaminosia: bitamina falta erabatekoa denean.
Hipobitaminosia: Gabetasun partziala, eskasia.
Hiperbitaminosia: Bitamina kantitatea handiegia denean.

b) Sailkapena

Bitaminak bi talde nagusitan sailkatzen dira: 1. Bitamina LIPOSOLUGARRIAK


2. Bitamina HIDROSOLUGARRIAK

Bitamina liposolugarriak
Molekula lipidikoak dira eta, beraz, substantzia hauen propietateak izango dituzte. Talde
honetan A, D, E eta K bitaminak sailkatzen dira.

A BITAMINA
Diterpenoa da. Bi formatan agertzen da: A1 bitamina eta A2 bitamina.
ITURRIAK: Karotenodun landaretan agertzen da . Karotenoek probitamina bezala jokatzen
dute, hesteetan A bitamina bihurtuz. A bitamina gibelean pilatzen da; beraz, gibela eta
bakailao gibel olioa bitamina honen iturri dira. Arrautzetan eta behiaren esnean ere agertzen
da.
EKINTZA: Epitelio-ehunak (larruazala, mukosak ...) babesten ditu eta honez aparte
beharrezkoa da argia hautemateko; izan ere, erretinenoa bitamina honen eratorkina baita.
Erretinenoa, erretinako zeluletan, errodopsina proteinaren osagaia da eta hau intentsitate
gutxiko argi errezeptorea da.
GABEZIA: Bitamina hau eskas dagoenean, epitelio ehunen ahulezia sortzen da eta, beraz,
infekzioak. Xeroftalmia izeneko gaixotasuna ere sortzen du, azken honen ezaugarriak
begi-kornearen opakotasuna eta loditzea direlarik. Bitamina ezak erretineno kantitatea
murrizten du, honekin begi-zolitasuna jaitsi eta gaueko itsutasuna gertatzen da.
DEMASIA: Ilea erortzea, ahulezia, ...

10
ENTZIMAK eta BITAMINAK

D BITAMINA
Bitamina honetan D2 , D3 , D4 , D5 eta D6 bitaminak biltzen dira.
Kimikoki esterolak dira eta garrantzizkoenak D2 (kaltziferola) eta D3 (kolekaltziferola)
dira. ITURRIAK: Ergosterol eta 7-deshidrokolesterol izeneko probitaminetatik eguzki izpi
ultramoreen eraginez sortzen dira larruazalean.
Ergosterola (landaretan dagoen esterol bat) D2 bihurtzen
da , eta kolesterola D3 . Baita bitamina hau duten
janarietatik zuzenean har dezakegu (izokin, sardina,
esne, arrautza, gibela ...)
EKINTZA: Ca++aren zurgapena hesteetan, odoleko
kaltzio kontzentrazioa eta hezurren eraketa erregulatzen
du.
GABEZIA: Bitamina hau falta bada, hebaintasuna edo
errakitismoa (umetan) eta osteomalazia (helduetan)
agertzen dira. Gaixotasun hauek kaltzio faltagatik
hezurretan sortzen dira, hezurrak bigunduz eta
deformatuz.
DEMASIA: Soberan dagoenean, liseri eragozpenak
(gorakoak eta beherakoak), giltzurrun, bihotz eta beste
zenbait organoren kaltzifikazioa gertatzen da.

E BITAMINA
Tokoferol edo emankortasun bitamina ere deritzo.
ITURRIAK: Landare jatorrizko elikagaietan ( barazkiak, haziak, landare-olioak ...) eta
arrautza gorringoan.
EKINTZA: Ez da ondo ezagutzen gizakiengan duen eragina. Jakina da zenbait animaliatan
bere gabezia antzutasunarekin lotuta dagoela. Bestalde, lipidoen metabolismoan parte
hartzen du (zenbait molekula lipidikoengan eragin babeslea du, hauen oxidazio
metabolikoa eragozten baitu).
GABEZIA: Antzutasuna kasu batzutan.

K BITAMINA
K bitamina de fitokinona izenpean K1 , K2 , K3 eta K4 bitaminak biltzen dira.
ITURRIAK: K1 hosto berdeko landaretatik lortzen da; K2 arrainaren eratorkinetatik eta K3
hesteetako bakterioek ekoizten dute.
EKINTZA: Gibelean gertatzen den protronbinaren sintesia eragiten du. Hau tronbinaren
aitzindaria da, eta entzima honen ekintza fibrinogenoa fibrina eraldatzea da. Fibrinak
odolbigua eratzen du, odoljarioa galaraziz.
GABEZIA: Odoljarioak.

11
ENTZIMAK eta BITAMINAK

12
ENTZIMAK eta BITAMINAK

Bitamina hidrosolugarriak
Uretan disolbagarriak dira. Ezaugarri honi esker gehiegi izatea ez da toxikoa, soberan
dagoena odolean disolbatu eta giltzurrunean iragazi ondoren gernuarekin kanporatzen
baita. Talde honetan C bitamina eta B konplexuko bitaminak ( B1 , B2 , PP, B6 , B12 ...)
sailkatzen dira.

C BITAMINA edo azido askorbikoa


Laktosaren eratorria.
ITURRIAK: Zitrikoak (laranja, limoi ...), barazkiak eta behi
esnea.
EKINTZA: Oxidazio-erredukzio erreakzioetan parte hartzen
du erreduktore indartsua izanik. Halaber, euste-ehuneko
kolagenoaren sintesian eragina du.
GABEZIA: Bitamina honen gabeziak eskorbuto izeneko
gaixotasuna sortarazten du. Honen ezaugarriak odoljarioak,
oi odoltsuak, hortzak erortzea eta liseri-eragozpenak dira.

B BITAMINA KONPLEXUA
Konplexu honetan bitamina multzo bat biltzen da: B1 bitamina, B2 edo erriboflabina, PP
bitamina edo niazina, B6 edo piridoxina, B9 edo azido foliko, B12 edo kobalamina...

B1 BITAMINA - tiamina-
ITURRIAK: Bakterio, onddo (legamiak) eta landare
askok ekoizten dute. Zereal eta lekadunetan ugaria
da.
EKINTZA: Gluzido eta lipidoen metabolismoan parte
hartzen du koentzima bezala.
GABEZIA: Beri-beri gaixotasuna sortarazten du eta
honen ezaugarria neuronen degenerazioa da. Honek
muskuluen ahulezia, erreflexuen galera, jateko
gogorik eza, edemak eta txarren-txarrenean heriotza ere sortzen
ditu.

B2 BITAMINA - erriboflabina-
ITURRIAK: Elikagai gehienetan agertzen da (landare, esne,
gibel, arrautzetan .... )
EKINTZA: FAD (flabin-adenin-dinukleotido) eta FMN
(flabin-mononukleotido) koentzimetan parte hartzen du. Biak
arnasketa prozesutan eragiten duten deshidrogenasa
entzimen koentzimak dira.
GABEZIA: Ezpain, mingain, masail eta begietako gorritze eta
mina eta, hauez gain, argiarekiko eragozpenak (fotofobia).

PP BITAMINA - niazina edo azido nikotiniko- (B3)


ITURRIAK: Onddoek sintetizatzen dutenez, legamien
hartziduraren bitartez lorturiko elikagaietan ugaria da.
Dena dela, animaliek triptofanoa (aa) eraldatuz
sintetiza dezakete eta ugaria da esnean eta haragian.
13
ENTZIMAK eta BITAMINAK

EKINTZA: NAD (nikotin-adenin dinukleotido) eta NADP (nikotin-adenin dinukleotido-fosfato)


koentzimen parte da eta hauek gluzido eta protidoen oxidazio prozesuetan deshidrogenasa
entzimekin jarduten dute.
GABEZIA: Bitaminarik ezean pelagra azaltzen da, honen ezaugarriak aho-barrunbeko
gorritasuna, liseri aparatuko eragozpenak (botalarria, gorakoak, beherakoak), azal latza
(eta eguzkiak jotako lekutan iluna) direlarik. Kasurik larrienetan nerbio-sistema ere kaltetzen
da (memoria galdu, depresioa, aluzinazioa ...) eta txarrenean heriotza gerta daiteke.

B6 BITAMINA -piridoxina-
ITURRIAK: Hosto berdeko landareek eta
legamiek ekoizten dute eta animaliek gibelean
pilatzen dutenez gero, organo hau ere bitamina
honetan aberatsa da.
EKINTZA: Piridoxinaren fosfatoa aminoazidoen metabolismoan parte hartzen duten zenbait
entzimen koentzima da. Bestalde, aurretik aipatutako triptofanoaren bidezko niazina
eratzeko erreakzioan parte hartzen duenez gero, bi bitamina hauen gabeziarekin agertzen
diren sintomak nahasiak dira.
GABEZIA: Anemia dakar eta honekin lo egiteko oztopoak, buruko eragozpenak eta
suminkortasuna.

B9 BITAMINA -azido folikoa-


ITURRIAK: Elikagai askotan -
gibel, giltzurrun, arrautza,
esne, hazi, landare berde ...
EKINTZA:Transferasen
koentzima purina eta
pirimidinaren eraketan, eta baita hazkuntzan eta globulu gorrien eraketan (eritropoiesi
prozesua) parte hartzen du ere .
GABEZIA: Anemia, eta umetan , hazkuntza
geldiarazten du.

B12 BITAMINA -kobalamina-


Kobalamina izena ere dauka , izan ere bere
molekulan kobaltoa duen eraztun porfiriniko batek
parte hartzen baitu.
ITURRIAK: Bakterioek ekoizten dute eta animaliek
hesteetako paretetan bizi diren bakterioek
ekoiztutakoa zurgatzen dute. Animali elikagaietan oso
ugaria.
EKINTZA: Proteina eta azido nukleikoen
metabolismoan hartzen du parte (transferasa
entzimen koentzima bezala) eta eritropoiesian
globulu gorrien eraketa) ere.
GABEZIA: Anemia galgarria - globulu gorrien
eraketan anormaltasunak gertatzen dira-.

14
ENTZIMAK eta BITAMINAK

BIOTINA edo H BITAMINA


ITURRIAK: Landare eta bakterioek ekoizten dute. Dena
dela, animaliek hesteetako bakterioek ekoizten dutena
zurgatzen dute. Ugaria da gibel, giltzurrun, arrautzetan ...
EKINTZA: Protido, gluzido eta lipidoen metabolismoan
parte hartzen du ( transferasa entzima batzuen koentzima
gisa).
GABEZIA: Larruazaleko ezkatak, muskulutako mina eta
anemia.

AZIDO PANTOTENIKO edo W BITAMINA


ITURRIAK: Bakterio, onddo (legamiak) eta hosto berdeko landareek eratzen dute eta
animali ehun guztietan pilatzen da.
EKINTZA: A koentzimaren parte da, eta honek azido koipetsu eta kolesterolaren
degradazioan jarduten du.
GABEZIA: Dermatitisa, pigmentazio-falta,
anemia eta hazkuntzaren atzerapenak
agertzen dira.

1. Zein bitamina dira koentzimak?


2. Hesteetako eritasunak sendatzeko antibiotiko gehiegi hartzeak hipobitaminosiren bat sor
dezake. Zein?
3. Zein elikagaiak dira aberatsenak bitaminatan.
4. Bitamina batzuen gabeziak anemia dakar. Zer dute komunean bitamina horiek?
5. Zein bitaminak ekoizten du gizakiak?
6. Azenarioa ikusmenerako oso ona dela esaten da. Zergatik? Horrez gain, zertarako izango
da onuragarria?Eta azenario gehiegi jatea toxiko al da? Zergatik?Zein beste elikagaiek
izango dute antzeko eragina?
7. Urtearen zehar behi-esnea aztertzean, udako laginetan D bitamina gehiago (negukoan
baino hamar bider gehiago) azaltzen zela konturatu ziren. Nola interpretatzen duzu?

15

You might also like