Lehen Zibilizazioak Mesopotamia

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 9

LEHEN ZIBILIZAZIOAK

• Zuen apunteen atal honetan gutxienez honako galdera hauei erantzuna eman
behar diezue.

LEHEN ZIBILIZAZIOAK.
• Zein aldaketen ondorioz sortu zen idazkera?
• Noiz (gutxi gora behera) eta non sortu ziren idazkera eta hai eragin zuten aldaketak?
• Zer da zibilizazio bat?

GOGORATU! Gutxienez argazki bat gehitu behar duzuela atal bakoitzean.

DATOS CURIOSOS:
- Pág 6 (giglamesh, enkidu)
LEHEN ZIBILIZAZIOAK

K.a. 4.000. urtearen inguruan zenbait zonaldetan populazioa hazten hasi zen. Hazkunde
horren arrazoia nekazaritzaren gorakada izan zen. Gertaera hau hainbat ibairen
inguruan gertatu zen, ur horri esker lurrak emankorragoak zirelako eta gainera, lurrak
ureztatu zitzaketelako. Nekazaritzaren gorakadari esker, soberakinak sortu ziren, hau
da, nekazariek jateko behar ez zuten janaria. Elikagai hauek trukatzen hasi ziren eta
horrela hasi zen merkataritza.

Ordura arte pertsona guztiek nekazari izan behar zuten haien elikagaiak lortzeko, baina
soberakin horri esker eta merkataritzari esker, jendeak beste ogibide batzuk eduki
zitzakeen. Horrela agertu ziren artisauak, merkatariak eta soldaduak, adibidez.

Pixkanaka hirietan gero eta jende gehiago bizitzen hasi zen eta antolaketa gero eta
konplexuagoa zen. Guzti honen ondorioz aginte sitemak, legeak, zergak (antolaketa
ordaindu ahal izateko), idazkera, etab. sortu ziren. Sarritan hiri hauek haien
aurrerapenak ibai beraren inguruko hirietara zabaltzen zituzten eta horrela sortzen ziren
zibilizazioak.

Esan bezala, zibilizaio hauetariko batzuetan idazkera asmatu zen, eta honi esker, ibaien
inguruan sortutako lehen zibilizazio hauek Historiaurretik Historiara salto egiten lehenak
izan ziren.

Hasieran esan bezala, prozesu hauek hainbat ibai emankorren inguruan gertatu ziren:
Indian, Indo ibaiaren inguruan; Txinan, ibai Oriaren inguruan; Egipton, Nilo ibaiaren
ertzetan; eta Mesopotamian, Tigris eta Eufrates ibaien artean. Horregatik deitzen zaie
ibaietako zibilizazioak.
Guk azken biak aztertuko ditugu, gugan eragin handiena izan dutenak

direlako.
MESOPOTAMIA

1. KOKAPENA ESPAZIOAN ETA DENBORAN


Mesopotamia Tigris eta Eufrates ibaien inguruko lurraldea zen, gaur egungo Iraken
kokatua. Mesopotamia izenak “ibaien artean” esan nahi du (meso= artean eta
potamos=ibaia). Sarreran esan dugun moduan, ibai hauen inguruko lurrak oso
emankorrak ziren eta ondorioz, K.a 3.500 eta K.a. 330. urteen artean zibilizazio
desberdinak garatu ziren bertan:
• Sumeria (K.a. 3.500-K.a.2.300). Idazkera sortu zuten eta lehen hiri-estatuak
eraiki zituzten (Ur, Uruk, Lagash). Ureztatze sistemen asmatzaileak ere izan
ziren. K.a. 2.300-K.a 1.800 urteen artean berriro nagusitu ziren.
• Akadiar inperioa (K.a. 2.300-K.a. 2.200). Akadiarren herria sumeriarren
iparraldean zegoen. Haien hiriburua Acad zen. Bertatik, Sargon I.a erregeak
Sumeria inbaditu zuen eta horrela, Sargon historiako lehen enperadore bilakatu
zen.
• Babiloniar inperioa (K.a 1.800-K.a.1.300). Sumeriar eta akadiarren lurretan
inperio berri bat sortu zen, Babilonia hiriburu zuela. Bere goreneko garaia
Hammurabi errearen erregetza izan zen (K.a. 1.792-K.a.1.750). Errege honek
historiako lehen lege kodea idatzi zuen. K.a. VI. mendean, aldi labur batez,
Babiloniak garrantzia berreskuratu zuen, Nabukodonosor II.a erregeari esker.
• Asiria (K.a. 1.300-K.a. 600). Mesopotamia iparraldeko mendietatik zetorren
herria zen. Assur eta Ninive izan ziren haien hiri nagusiak. Jauregi handi ederrak
eraiki zituzten haietan.
• Persiar inperioa. K.a 539. urtean persiarrek Mesopotamiako lur guztiak
konkistatu zituzten. Ziro Handia erregearen garaia zen. Oso hedadura handiko
inperio zentralizatua osatu zuten, non erregeak erabateko boterea baitzuen.
Hauxe izan zen azken inperio mesopotamiarra.K. a. 330. urtean Alexandro
Handiak konkistatu zuen eta orduan amaitu zen mesopotamiar zibilizazioa.
2. ANTOLAKETA POLITIKOA: HIRI-ESTATUAK
Mesopotamiako lurraldea hiri-estatuetan antolatuta zegoen, hau da, hiri politikoki
independenteetan; bakoitzak bere gobernua zuen. Hiri hauek agintari batek gobernatzen
zituen, patesi deiturikoa. Hasieran errege eta apaiz funtzioak betetzen zituen: hiria
defendatzeaz arduratzen zen, urak nekazarien artean banatzen zituen, ekonomia
kontrolatzen zuen eta justiziaz arduratzen zen, tenplua zaintzen zuen eta jainkoekin
bitartekari lanak egiten zituen. Denborarekin erlijioari lotutako ardurak apaizen esku utzi
zituzten patesiek eta errege soilik bihurtu ziren.

Hiria patesiak gobernatzen zuen, baina bere aginduak betetzeko langileak edo
funtzionarioak zituen. Funtzionario batzuk, hiria defendatzeaz arduratzen ziren, beste
batzuk hiriaren mantenurako zergak kobratu eta diru kontuak eramatez, tenpluak eta
jauregiak egiteaz ere bai, edo testuak idazteaz (eskribak).

Hiri haiek harresituta zeuden, beste hiri-estatu batzuetatik babesteko. Erdigunean


egoten zen tenplua, zigurat deitua. Maila desberdinetako piramide baten modukoa zen
eta goiko mailan egoten zen tenplua bera. Tenplu horietan egiten ziren erritu erlijiosoak
eta bertan bizi ziren apaizak. Horrez gainera, ziguratetan biltegiak egoten ziren,
herritarrek zerga moduan ordaindu behar zuten ekoizpenaren partea gordetzeko,
jainkoei egindako eskaintza gisa. Etxeak adreiluz eginda egoten ziren.

3. EKONOMIA
Mesopotamiako ekonomiaren oinarria edo jarduera nagusia nekazaritza zen. Lurrak
erregearenak edo tenpluarenak izaten ziren eta nekazariei alokatzen zitzaizkien; hau da,
nekazariek lantzen zituzten eta lur horietako uztaren zati bat erregeari edo tenpluari
eman behar zizkioten. Lur horietan batez ere zerealak (garia eta garagarra) eta
baratzeko produktuak landatzen zituzten. Kotoia eta lihoa ere landatzen zituzten,
jantziak egin ahal izateko. Nekazaritza oso oparoa zuten, ureztatze sistema sofistikatuak
sortu zituztelako. Ibaiko ura ondo aprobetxatzeko, kanalak eta biltegiak sortu zituzten.
Horrela, euri gutxiago egiten zuen garaietan ere nahikoa ur zuten beraien lurrak
ureztatzeko.

Beste jarduera ekonomiko batzuk ere bazeuden:


• Abeltzantza. Ardiak, ahuntzak, txerriak, idiak eta zaldiak hazten zituzten.
Abeltzainek ere, animalia batzuk tenpluari edo erregeari eskeini behar zizkioten.
• Artisautza. Batez ere eguneroko tresnak eta objektuak egiten zituzten (jantziak,
egurrezko tresnak eta altzariak, zeramika, etab.), baina luxuzko elementuak ere
egiten zituzten (bitxiak, perfumeak, etab.).
• Merkataritza. Nekazaritzan zituzten soberakinei eta haien luxuzko artisautzari
esker, inguruko lurraldeekin merkataritza jarduera garrantzitsua sortu zuten.
Haiek, produktuen truke, batez ere metalak lortzen zituzten, Mesopotamiako
lurretan gutxi baitzeuden. Hasieran, produktuak trukatu egiten zituzten, baina
denborarekin urrea eta zilarra erabiltzen hasi ziren behar zutena ordaintzeko.

4. GIZARTE ANTOLAKETA
Mesopotamiako gizartea oso hierarkizatuta zegoen, hau da, agintari nagusi bat zegoen
eta honen azpitik botere eta eskubide maila desberdinak zeuzkaten talde desberdinak
zeuden.
Piramidearen goiko aldean pribilegiodun taldeak zeuden:
• Agintariak. Hemen, guztien gainetik erregea edo patesi zegoen, botere guztiak
zituena. Honen azpian, berriz, goi mailako funtzionarioak (armadako guruzagiak,
apaiz nagusiak) eta erregearen familia zeuden. Pribilegio gehien zituztenak
ziren.
• Merkatari handiak eta erdi-mailako funtzionarioak (apaizak, eskribak edo
idazkariak, soldaduak, zerbitzariak). Talde honek pribilegio batzuk izaten zituen,

baina agintarien taldekoek baino gutxiago.

Hauen azpian pribilegiorik ez zuten pertsonen taldeak zeuden:


• Pertsona libreak. Nekazariak, artisauak, merkatariak eta zerbitzariak sartzen
ziren talde honetan. Zergak ordaindu behar izaten zizkioten errege edo apaizari,
horregatik ziren pribilegio gabeak. Pertsona libreen gehiengoa nekazaria zen,
baina garrantzi handiena zutenak merkatariak ziren.
• Esklaboak. Piramidearen oinarrian zeuden. Ez zeukaten inolako eskubiderik.
Norbait esklabo izatera iristen zen gerrako preso izanda, zorrak ez
ordaintzeagatik edo esklabo baten seme-alaba izateagatik. Beraiek egiten
zituzten lan gogorrenak.

5. ERLIJIOA
Lehen zibilizazio guzti hauek erlijio politeista izan zuten. Honek esan nahi du hainbat
jainko zituztela Gilgamesh, Endiku, Marduk, etab.). Normalean hiri-estatu bakoitzak
jainko nagusi bat izaten zuen, baina bigarren mailako jainkoak ere bazeuden. Guztiak
naturari lotutako jainkoak izaten ziren.

Kontakizun mitikoak sortu zituzten, hau da, jainkoek parte hartzen duten istorioak,
naturaren errealitateak azaltzeko edo galdera handiak erantzuteko balio zutenak, hala
nola munduaren jatorria, gizakiaren jatorria eta abar. Kontakizun horietako bat historiako
lehen literatur lana da: Gilgameshen poema.

Garai hartako herritarrek sinesten zuten jainkoak ez bazeuden pozik, herritarrak


zigortuko zituztela gaixotasun eta uholdeekin. Apaizak ziren jainkoak pozik edukitzeaz
arduratzen zirenak. Horretarako herritarrei jainkoentzat janaria eta ardoa eskatzen
zieten. Hauek tenpluan, ziguratean, uzten zituzten.

6. KULTURA ETA ARTEA


Mesopotamiako zibilizazioek kultura elementu garrantzitsuak utzi zizkiguten
(Matematikak, astronomia, egutegia, legeak,...), baina guztietan esanguratsuena
idazkera agertzea izan zen. K.a 3.500. urte aldera gertatu zen. Tenpluetara iristen ziren
eskeintza eta zergak zenbatzeko tresna gisa sortu zen. Produktu horiek zenbatu eta,
beraz, kontrolatu ahal izateko, idazkera asmatzea ekarriko duten lehen zeinuak sortzen
dira. Hasiera batean, datuak buztinezko oholtxo baten gainean markatzen ziren
kainabera edo egurrezko makil batekin. Horrekin ziri edo “kuña” itxurako markak egiten
ziren, eta hortik datorkio kuneiforme izena. Ondoren, idazketa sistema hau uztak
kontrolatzeko, zergak biltzeko eta legeak idazteko erabili zen.

Idazteko erabiltzen ziren buztinezko taulatxo asko liburutegi garrantzitsuetan gordetzen


ziren (adibidez Ninivekoan). Haiei esker ezagutzen ditugu kultura arloko beste aspektu
asko.
Gizarte antolaketa eta hiri-estatuen funtzionamendua gero eta konplexuagoa zenez,
eguneroko gatazkak zein enfrentamendu handiak antolatu, erregulatu eta konponduko
zituen arauak beharrezkoak ziren. Apaizek justizia banatzen zuten, haiek esaten
zutenez, jainkoek agindutakoaren arabera, baina neurri subjetiboak ziren. Gehiegikeriak
saihesteko Babiloniako Hammurabi erregeak (K.a.1.790- K.a 1.750) legeak idatziz jarri
zituen. Hammurabiren Kodea izenez ezagutzen den legedi hau oso zorrotza zen eta
ez zen berdina pribilegiatuentzat eta pribilegio gabeentzat. Hiritar guztiek legeak ezagutu
zitzaten, harrizko zutabeetan grabatzeko eta erresuma osoan zehar hiritarren bistan
jartzeko agindu zuen.

Arkitektura. Mesopotamian eraikin garrantzitzuenak eta handienak jauregiak eta tenplu


edo zigurat-ak izan ziren. Adreiluz eraikitzen ziren, Mesopotamian ez zegoelako apenas
harririk. Paretak kanpotik apaintzeko koloretako azulejoak erabiltzen zituzten. Azulejo
hauek sarritan animalien irudiak ere edukitzen zituzten. Adibide ezagunena Babiloniako
Ishtarreko atea da. Harririk ez zutenez, ezin zituzten eraikinak eta gelak harri lauekin
estali eta adreiluak ez zuen pisua ondo jasaten. Horregatik, puntu erdiko arkua eta
ganga erabili zituzten espazioak estaltzeko eraikin handi hauetan.
Eskultura. Bi eratakoak ziren:
• Erliebeak: jauregi eta ziguratetako paretetan erliebean markatutakoak. Jainkoak,
animalia mitologikoak, erregeak, guduak, etab. irudikatzen zituzten.
• Estatuak. Tamaina txikikoak izaten ziren eta pertsonaia garrantzitsuak
irudikatzen zituzten; erregeak eta jainkoak, alegia.

7. ONDAREA
Asko dira Mesopotamian egin ziren aurrerapenak eta ondorengo zibilizazioentzat eta
baita guretzat ere garrantzitsuak izan direnak. Batzuk aipatu ditugu orain arteko
azalpenetan, baina beste batzuk ez. Hona hemen zerrenda bat:
• Idazkera.
• Ureztatze sistemak (kanalak eta ur-biltegiak).
• Hammurabiren Kodea: lehen aldiz legeak bateratu eta idatziz jarri ziren, justizia
justuagoa izan zedin.
• Matematikan lehen eragiketak egiten hasi ziren eta geometria lantzen ere hasi
ziren. Sistema hirurhogeitarra erabiltzen zuten. Hori orduak (60 minutu) eta
minutuak (60 segundo) zenbatzeko moduan iritsi da gure egunetara.
• Urtearen antolaketa. Urtea 12 hilabetetan banatu zuten, hilabetea 4 astetan eta
astea 7 egunetan, ilargiaren kronologiari jarraituz.
• Puntu erdiko arkuaren eta gangaren erabilera.
• Gurpildun gurdia asmatu zuten eta belauntziak ere bai. Berrikuntza hauei esker,
merkantzien garraioa asko hobetu zen.
• Zeramika tornua asmatu zuten, edukiontzi hobeak egiteko.Edukiontzi horiek
anforak ziren, ontzi luzexkak, lepo luzearekin eta eta heldulekuekin.
• Brontzea asmatu zuten.

You might also like