Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

3.

GAIA

2. MINTEGIAN LAN EGITEKO ENUNTZIATUA

3.13. Problema (9.13 Adibidea)*


Gasezko turbina/lurrunezko energia-instalazio konbinatu baten potentzia-irteera garbia 45 MW da. Airea
100 kPa-ean eta 300 K-ean sartzen da gas-turbinaren konpresorean, eta 1200 kPa-eraino konprimitzen da.
Konpresorearen errendimendu isoentropikoa %84 da. Turbinaren sarrerako presioa eta tenperatura 1200 kPa eta
1400 K dira, hurrenez hurren. Airea %88ko errendimendu isoentropikoa duen turbinan zehar hedatzen da
100 kPa-eko presioraino. Orduan, aire bero trukagailu komunean zehar igarotzen da, eta azkenean, 400 K-ean
askatzen da. Ur-lurruna 8 MPa-ean eta 400 ºC-an sartzen da lurrunezko energia-instalazioaren turbinan, eta
kondentsadorearen 8 kPa-eko presioraino hedatzen da. Ura ponpan likido ase gisa sartzen da, 8 kPa-ean. Lurrun-
zikloaren turbinaren eta ponparen errendimendu isoentropikoak %90 eta %80 dira, hurrenez hurren.

(a) Kalkulatu airearen eta ur-lurrunaren masa-fluxuak, biak kg/s-tan, eta gas-turbinak eta lurrunezko potentzia
zikloak garatutako potentzia, biak MW-etan.
(b) Egin ezazu airea gas-turbinaren erregailuan zehar igaro ahala gertatzen den exergia-igoera garbiaren
zenbatespen osoa. Azaldu ezazu.

T0 = 300 K da, eta p0 = 100 kPa.

INGENIARITZA TERMIKOA– 3. GAIA – 2. MINTEGIA


1/2
Jarraian azpitalde bakoitzak egin beharreko kasu desberdinak aurkezten dira. Kasu bakoitzaren analisia egiteko
EES programaren erabilera gomendatzen da analisi parametrikoak egiteko eta Termograf emaitzak grafikoki
adierazi ahal izateko. Kasu guztietan 45 MW-ko zikloaren potentzia garbia lortzea da helburua.

1. KASUA
Gas eta lurrun-turbinen errendimenduen influentzia aztertu. Kasuaren analisia egin ahal izateko turbina
bakoitzaren errendimendua %75 eta %95 artean aldatu daitekeela suposatu. Zein turbinak du eragin handiagoa
zikloaren errendimendu termikoan? Instalazio mota hauentzako errendimendu tipikoak bilatu.

2. KASUA
Inguruneko egoera atmosferikoaren (presioa eta tenperatura) eragina zikloarengan aztertu. Aldagai hauek
konpresorearen sarrerako airean eta turbinaren kanpoko gasetan eragina duela kontutan hartu. Tenperaturak
zonalde klimatikoaren arabera aldatu daiteke eta presioa altuera edo egoera meteorologikoen arabera.

3. KASUA
Brayton eta Rankine zikloak komunean duten bero-trukagailuaren kontaktu azaleraren arabera, gasen irteerako
tenperatura aldatu daiteke, trukagailuaren errendimendua handituz edo txikituz. Aztertu zer nolako eragina duen
irteerako gasen tenperatura zikloaren parametroengan. Ba al dago mugaren bat keen irteerako tenperatura
minimoarentzako?

4. KASUA
Aztertu lurrunezko turbinaren irteerako presioa aldatzeko posibilitatea eta bere eragina zikloaren
potentziarengan. Zeintzuk dira existitzen diren mugak?

5. KASUA
Konpresiorako beharrezkoak diren tarteko hozteak gaineratu alde ekonomikoak kontutan hartuz. Aztertu
errendimenduan eta emarietan duen eragina. Aztertu tarteko hozte kopurua eta zeintzuk diren erabili beharreko
konpresio ratio optimoak.

* 9. KAPITULUAREN problema atalaren araberako zenbakikuntza:


Moran, M. & Saphiro, H. Fundamentos de Termodinámica Técnica. Editorial Reverté.
2 edición.

INGENIARITZA TERMIKOA– 3. GAIA – 2. MINTEGIA


2/2

You might also like