Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 12

2.

Gaia: HAURTZAROKO ETA


NERABEZAROKO OINARRIZKO PREMIEN
SAILKAPENA ETA HAIEK EZ
ASEBETETZEAK EKAR DITZAKEEN
ARRISKUAK ETA ONDORIOAK
1. OINARRIZKO PREMIAK

• Arrisku soziala eta garapen sozioemozionalarekin zerikusia duten arazo askoren lehen prebentzioa garapena behar
bezala gertatzeko beharrezko diren baldintzak sortuz egin daiteke
o Baldintza horiek zerikusia dute haur eta nerabeen oinarrizko premia edo beharrizanak asebetetzearekin
• Oinarrizko premiak: Pertsonek bizitzako aro desberdinetan behar bezala garatzeko beharrezko dituzten baldintzei
dagozkie
o Hauek asebetetzeko beharrezkoa inguruneak baldintza jakin batzuk izatea
▪ Haiek asebetetzen ez badira ongizatea eta garapena oztopa dezaketen arriskuak ager daitezke
• Oinarrizko premiak mota askotakoak izan daitezke
o Lopez-ek haur eta nerabeen premiei buruz plazaratutako sailkapena azalduko dugu 3 arrazoiengatik:
▪ Haurren eta nerabeen eskubideetan oinarrituta dagoelako
▪ Haurren eta nerabeen babesa sustatzeko lanean aritzen diren profesionalek hobesten duten
sailkapena delako
▪ Sailkapen horretan oinarrizko beharrizanen eta tratu txarren arteko harremana lantzen delako
o Bere sailkapena 3 kategoriatan banatu:

1.1 PREMIA BIOFISIOLOGIKOAK

• Zerikusia dute:
o Osasunarekin
o Bizitzarekin eta heriotzarekin
o Sistema organiko guztien garapen egokiarekin
o Ongizatearekin

ELIKADURA
• Pertsonok behar bezala garatzeko eta gure ongizatea bermatzeko beharrezkoa da bakoitzaren adinerako egokia den
behar beste elikadura askotarikoa izatea
o Elikadura horrek kalitatezkoa izan behar eta denboran ondo banatuta egon behar
• Elikadura premiarekin lotutako arriskuak:
o Behar besteko elikadurarik ez izatea
o Kalitate eskaseko elikadura
o Askotarikoa ez izatea
o Jateko ohiturarik eza edo jateko ohitura desegokiak
• Hauek gertatuz gero hainbat ondorio gertatzea:
o Desnutrizioa
o Gizentasuna
o Kolesterola
o …
• Oraindik jaio ez diren haurrek ere aipatutako premiak asebeteta izateko ezinbestekoa da haurdunak bere elikadura-
premiak behar bezala asebetetzea
1
o Horretarako baldintzak betetzeaz gain, feutarentzat kaltegarriak diren sustantziak ekidin behar
• Umearen garapenean arazoak sortu:
o Umearentzat kaltegarriak diren elikagaiak hartzea
o Elikadura desegokia
o …

TENPERATURA
• Tenperatura egokian bizi behar dugu pertsonek
• Garapenean arazorik ez egoteko bizi garen ingurunerako eta klimarako egokiak diren:
o Bizitokia
o Jantziak eta eskola
o Lantokia
o ….
• Tenperatura desegokian bizitzea eragindako arriskuak:
o Gehiegizko hezetasuna
o Arropa eta zapata egokirik eza
o Pertsonaren ingurunerako eta klimarako desegokiak diren baldintzak
▪ Hauek sortu dezakete:
• Hotzeria kronikoa
• Pneumonia
• Azaleko minbizia

INGURUNE EKOLOGIKOA
• Garapen arazoak prebenitzeko beharrezkoa da pertsonontzat egokia den ingurune ekologikoa izatea
o Horretarako ezinbestekoa litzateke bizi garen ingurunea zaindu eta kutsadura mota guztiak desagerraraztea
• Saiatu behar dugu honako hauez kutsatuta dauden inguruneak ekiditen:
o Kutsadura akustikoa
o Termikoa→Lurraren bataz besteko tenperatura igotzea
o Ur kutsadura→Pertsonen eraginaren ondorioz, bizidunentzat desegokia den uraz
o Airearena
o Zoruarena→Bizidunengan eragin kaltegarria duen zoruaren desoreka fisiko, kimiko edo biofisiologikoa
o Ikusmenezkoa→Bizidunen bizi-baldintzak kaltetutako gehiegizko ikusmen-estimulazioa
• Kutsatutako inguruneak ekarritako arriskuak:
o Gehiegizko estimulazioa edo estimulaziorik eza
o Arnasketa-aparatuko arazoak
o NS-ko arazoak
o Arazo bio-fisiologikoak

HIGIENEA
• Arazoak prebenitzeko ezinbestekoa pertsonen ingurunea, etxea, eskola, elikagaiak, jantziak eta gorputza garbi izatea
o Ez osasun-arrazoiengatik bakarrik→Ongizate sozialarengatik eta orokorrarengatik ere
• Ongizatearentzat arriskutsuak diren egoerak ager daitezke:
o Zikinkeria
o Ingurumenaren kutsadura
o Parasitoak eta marraskariak
o Arrisku soziala
o Ernamuin kutsatzaileak
o Gaixotasunak

2
OSASUNA
• Osasuna indartzea, gaixotasunei aurrea hartzea…etab. agertzean, tratatzea ezinbestekoa da haur eta nerabeen
ongizatea bermatzeko eta arazoak prebenitzeko
o Horretarako beharrezkoa litzateke munduko herrialde guztietan behar horiek asebeteko dituzten baldintzak
ezartzea
▪ Modu honetan elikagai eta osasun sistema egokiak bermatuz
• Osasunarekin zerikusia duten arriskuak:
o ADB. Haurrak ez txertatzea (edo txertatzea horrela pentsatzen dutenentzat)
o Haien osasuna ez zaintzea
o Gaixotzean gaixotasuna ez tratatzea

BABESA
• Garapena behar bezala gertatzeko babestu behar dira pertsonak inguruan dauden arrisku errealetatik
• Honako modu hauetan babestu ditzakegu haur eta nerabeak:
o Etxean, eskolan, kotxean eta kalean gerta daitezkeen istripuak ekiditeko neurriak hartuz
o Gerrak, lan-esplotazioa eta antzeko egoera tamalgarriak desagerraraziz
o Utzikeria eta tratu txarrak ekidinez
o Seme-alaben harremanak ezagutu eta kontrolatuz
• Halakorik egiten ez bada hainbat arrisku:
o Gehiegizko zigorrak
o Ekidingarriak diren heriotzak
o Istripuak
o …

LOALDIA
• Pertsonak behar beste lo egin behar baldintza egokietan ondo garatzeko
o Norberaren adinerako behar beste lo egin behar dugu gauez
o Haur txikien kasuan→Bai eta egunez ere
▪ Horretarako ezinbestekoa da lo egiteko denbora eta ingurune lasaia, isila eta babestua izatea
• Behar adinako lorik ez egitea ekarri dezakeen arriskuak:
o Lo egiteko toki desegokia edota zaratatsua
o Loaldia hainbatetan etetea
o Estresa, nekea, haserrekortasuna, apatia, interesik eza, eskola-porrota
o …
▪ Hauek ekidin behar

GORPUTZ- ETA JOLAS-JARDUERA


• Garuna eta gorputza behar bezala garatzeko ezinbestekoa dugu gorputz- eta jolas jarduerak egitea
o Horretarako garrantzitsua da etxean, eskolan eta kalean behar adina toki, baliabide eta baldintza egokiak
izatea
• Hauen ezak horietan jarduteko toki, baliabide eta baldintzarik ezak hainbat arazo ekar ditzakete:
o Arazoak mugimenduen garapenean eta garapen psikologikoan

HAURRAK UNE BIOLOGIKO ETA SOZIAL EGOKIAN JAIOTZEA


• Haurrak behar bezala garatzeko ezinbestekoa da haurrak jaiotzea haiek hazteko baldintza sozialak eta biologikoak
hobezinak direnean
• Garrantzitsua litzateke familia-planifikazioa egitea
• Hori egin ezean arrisku egoerak ager daitezke:
o Gurasoek haurra nahi ez izatea

3
o Gurasoak gazteegia edo zaharregiak izatea
o Haurraren oinarrizko premiak asebetetzeko gaitasun ekonomikorik ez izatea
o …

1.2 PREMIA KOGNITIBOAK

• Zerikusia dute:
o Estimulazioarekin
o Esplorazioarekin
o Eskolaratzearekin
o Errealitatearen ulermenarekin
o Moralaren eta arauen barnerapenarekin

ESTIMULAZIO BEHARRA
• Haurrak zentzumenezko eta mugitzeko gaitasunarekin jaio, baina gaitasun horiek behar bezala garatzeko esna aldian
ezinbestekoak dira:
o Estimulazioa
o Ingurune fisiko eta sozialarekin elkarrekintzak izateko aukera emandako jarduerak egin ahal izatea
• Beharrezkoa dira:
o Zentzumenak estimulatzea
▪ Ukimenezko, entzumenezko, usaimenezko,…etab.eko estimuluak dituen ingurune bat eskaintzea
o Estimuluak askotakoak eta kalitatezkoak izatea
o Familian elkarrekintza ludikoak izatea
o Eskolan planifikatutako estimulazioa eskaintzea
o Hizkuntza-estimulazioa eskaintzea
o Ikasteko esperientziak sortzea
• Arazoak ekarri esna aldian estimulaziorik eta jarduerarik ezak :
o Zentzumen-estimulaziorik eza→Privación sensorial
o Zentzumen pobrezia eta estimulu monotonia
• Arriskuak:
o Gehiegizko estimulazioa
▪ Ez errespetatu umearen garapen-erritmoa
▪ Ez errespetatu haren atseden-beharrak edota atsedena
▪ Estimulu gehiegi
• Honen ondorioz haurrak estimuluak asimilatzeko duen gaitasunak gainezka egin, hori ez da
egokia
o Haurraren egoera kontuan hartzen ez duen estimulazioa
▪ Kasu honetan, ez errespetatu haurraren lo eta lasai egoteko aldiak
• Hau guztiarekin garapen ez-organikoa kaltetu daiteke
o Haur geldiezinak→Hiperaktiboak
o Arreta arazoak
o Frustrazioarekiko tolerantzia eza
o Estresa, herstura eta tentsioa
▪ Hau prebenitzeko:
• Haurraren garapenaren erritmoa errespetatu
• Utzi aspertzen eta pazientzia izaten
• Ez egin jarduerak etenik gabe
• Saiatu jarduera lasaiekin estimulatzen
• Ekidin aldibereko estimulazio gehiegikeria

ESPLORAZIO BEHARRA
• Haurrek jakin min handia
4
• Oso aktiboak dira eta mundu fisikoa eta soziala ezagutzeko beldurra dute
• Hau asebetetzeko objektu, jostailu, elementu natural eta pertsona askoz osatutako ingurune seguru batekiko
harremana behar
o Momentu hauetan babesa eta segurtasuna eman behar zaie
• Ezinbestekoa jolas jarduerak bultzatzea eta haurrekin batera esploratzea
• Konfiantza eta jokabide autonomoak bultzatu behar
• Arriskuak:
o Ingurune pobrea
o Esploratzeko segurtasunik eta babesik ez eskaintzea
▪ Hauek garapen fisikoa, kognitiboa eta sozioemozionala oztopatu

ESKOLATUA IZATEKO BEHARRA


• Bizitzeko ezinbestekoa da kulturaren oinarrizko ereduak ezagutzea→Hau hezkuntza-testuinguruetan lortu
o Horietako bat eskola da→Ondorioz, beharrezkoa da eskolatua egotea→Konkretuki:
▪ Eskolara joatea
▪ Horretara ondo egokitzea
▪ Eskolaren baldintzak egokiak izatea
▪ Irakasleek prestakuntza izatea…
• Aurrekoak ez emateak ondorio kaltegarriak izan ditzakete:
o Eskola erasoa
o Alfabetatzerik eza
o Eskola-porrota
o Bazterketa

ERREALITATEA ULERTZEKO BEHARRA


• Haurrek gauzen, jokabideen, pertsonen, harremanen eta mundu fisiko eta sozialaren esanahia ulertzeko premia dute
o Horregatik ibili etengabe esploratzen eta gauzen zergatia galdetzen
• Ezinbestekoa haien galderak entzun eta zintzotasunez erantzutea
o Beti ere haurraren gaitasunak eta adina kontuan izanik
▪ Modu horretan lortuko dugu haurrak ezagutzak bilatzeko jarrera eta gauzak ulertzeko modu
desberdinekiko tolerantzia garatzea
o Ez entzutea, erantzutea, gezurra esatea, munduaren ikusmolde ezkorra transmititzea edo arrazismoa,
matxismoa eta antzekoak transmititzea arrisku egoerak
▪ Hauek munduaren ikusmolde desegokia, tolerantziarik eza, genero indarkeria, dogmatismoa eta
antzekoak ekar dezake

MORALA ETA ARAUAK


• Pertsona zintzo bihurtzeko, ezinbestekoa haurrek eta nerabeek arau moralak eta jendarte-arauak barneratzea
o Hauei esker:
▪ Haien jokabidea kontrolatu
▪ Bere kulturan egokiak diren jokabide-ereduak ikasi
▪ Jendarte-aldeko jokabideak garatu ahal izango (prosozialak)
o Horretarako ezinbestekoa:
▪ Haurrarekin komunikatzea
▪ Arauak jartzea
▪ Helduek desegokiak diren ideiak eta jarrera ekiditea
• Azkenekoen eza jokabide antisozialak eta begirunerik (respeto) eza ekar ditzakete

DIZIPLINA

• Jendartean egokitzat hartutako jokabide, balio eta arauak irakasteko prozesua


5
• Helburua: Barneratzea→Bere egitea jokabide, balio eta arauak
• Motak:

BOTERE-ADIERAZLEA MAITASUN-UKATZAILEA INDUKZIOZKOA


HELBURUA Jokabide desegokia Jokabide desegokia Barneratzea
desagertzea desagertzea
ZER EGIN? Kontrola eta boterea adierazi Afektua kendu Jokaeraren ondorio
kaltegarriak irakatsi
TEKNIKAK Zigor fisikoa, irainak, gauzak Urrundu, kasurik ez egin, ez Azalpena eta arrazoibidea
kendu… hitz egin (ley del hielo)
ZER LORTU? Arauak bete autoritateak Arauak bete maitasuna Arauak barneratu
horrela diolako galtzeko beldurragatik

1.3 PREMIA SOZIALAK ETA EMOZIONALAK

• Besteekin harreman egokiak izateko eta emozionalki eta sozialki ondo egoteko, garatzeko eta sentitzeko behar duguna
islatzen dutelako
• Lopez-ek hurrengo premia sozioemozional hauek bereiztu:

EMOZIOAK SOZIALKI ONDO ULERTU, ADIERAZI, PARTEKATU, ERREGULATU ETA ERABILTZEKO PREMIA
• Beharrezkoa da ikastea emozio (+) eta (-)-ak sozialki ondo adierazten, ulertzen, partekatzen, erregulatzen eta erabiltzen
• Gaitasun horiek guztiak emozio-gaitasunak dira→Hauek hezkuntza sozioemozionalaren bidez landu

EMOZIOAK ADIERAZI, ULERTU ETA PARTEKATU

• Hauei esker:
o Besteen emozioekin bat egia eta besteek gurekin bat egitea lortu→ Enpatia garatu
▪ Honi esker:
• Besteen ikuspegia kontuan hartu
• Haiekin emozionalki bat egin
• Haiek kontsolatu
• Haiekin batera poztu edo triste jartzen gara
▪ Ondorioz gure isolamendutik atera eta besteekin konektatzen gara
o Enpatia ezinbestekoa da:
▪ Ulertzeko eta ulertua izateko
▪ Kontsolatu eta kontsolatua izateko
▪ Guraso eta seme-alaben, bikotekideen eta lagunen arteko intimitateak eskatutako lotura emozionala
lortzeko
▪ Lanerako → Bezero, erabiltzaile edo gaixoekin emozio-adostasuna izateko
• Arrisku nagusia:
o Emozionalki besteen tokian jartzeko ezintasuna edo enpatiarik eza
▪ Hau gertatuz gero, pertsonari ezinezkoa izango intimitatea lortzea
• Ondorioz, adiskidetasunezko, amodiozko eta antzeko harremanak garatzea

EMOZIOAK ERREGULATU ETA KONTROLATU

• Pertsonak bere bizitza emozionalaren jabe izan behar


• Emozioak adierazi behar baina beti ere modu kontrolatu batean
o Norberaren hitzek eta jokabideek izan ditzaketen ondorioei erreparatuz
▪ Hau lortuz gero, emozioak kontrolatzen, egoera estresagarriei aurre egiten, gatazkak
bideratzen…etab. Ikasi

6
▪ Hori lortzen ez bada saihesgarriak diren gatazkak, jokabide oldarkorrak, erru sentimenduak eta
antzekoak ager daitezke

EMOZIOAK SOZIALKI ONDO ERABILTZEKO PREMIA

• Adierazi nahi dena sozialki modu egokian eta eragingarrian adierazten ikasi behar
o Horretarako baliatu behar gara:
▪ Pertsonarteko ezagutzaz
▪ Gure gaitasun enpatikoez
▪ Emozio-kontrolaz

_________________________________________________________________________________________________________

• Emozio gaitasunak oso garrantzitsuak dira pertsonen bizitzan


• Emozio-gaitasun eskaseko pertsonek arazo eta sufrimendu emozionalak izan
o Besteekin erlazionatzeko zailtasunak
o Lan arloan arazoak izaten dituzte
• Gaitasun emozionalak behar bezala garatzeko ezinbestekoa:
o Gurasoek seme-alabarekin kalitatezko elkarrekintza ugari izatea
o Eskolan gaitasun horien garapena sustatutako esku-hartzeak egitea
• Sentiberatasunik ez duten gurasoak, emozionalki seme-alabekin konektatzen ez dutenak edo bere emozioak
kontrolatzen ez dituztenak seme-alaben sozialkuntzarako arrisku izan daitezke
o Gauza bera esan daiteke oldarkortasuna, etsaitasuna eta antzekoak sustatutako jendarteei buruz
• Umorearen garrantzia:
o Pertsonek izan ohi dugun aldarteari erreferentzia egin
o Honek badu zeresanik gaitasun emozionalen eta sozialen garapenean
▪ Garrantzitsua da haurrak aldarte oneko pertsonekin bizitzea
• Honek haurrengan bizitzeko nahia, ongizatea eta besteekiko harreman bultzatzen dituelako
• Aldarte txarreko pertsonek sortutako egoerek:
o Emozio negatiboak
o Harreman eskasak
o Ondoeza emozionala ekarri

SEGURTASUN EMOZIONALA IZATEKO PREMIA


• Onarpenari, estimuari, afektuari eta zainketa eraginkorrei erreferentzia egin
o Segurtasuna oso garrantzitsua garapenean
▪ Hau haurrak dituen atxikimendu harremanen kalitatearen araberakoa da
▪ Segurtasun emozionala izateko ezinbestekoa →Haurrak atxikimendu ziurra garatzea
• Hori gertatzeko beharrezkoa da haurrak hautematea guraso eta zaintzaileek baldintzarik
gabe onartzen, balioesten, zaintzen eta maitatzen dutela
• Hori asebetez gero, haurrak segurtasun-, autoestimu- eta identitate-sentimenduak garatuko
• Arriskuak sortu dezaketen jarrerak:
o Haurra arbuiatzea (rechazar)
o Harekin ez egotea
o Harentzako eskuragarri ez egotea
o Haren eskaerak ez hautematea edo interpretatzea
o Eskaera horiei behar bezala ez erantzutea edota koherentziarik gabeko erantzuna ematea
o Haurra kontrolatzeko gaitasunik eza
o Babesteko gaitasunik eza
o Autoritarismoa
o Maitasun ukapenarekin mehatzea…
• Aurreko jarrerak sortu dezaketen arriskuak:
o Utzikeria
7
o Bakardadea
o Bazterketa
o Errefusa
o Isolamendua
o Segurtasun eza
o Autoestimu baxua
o Beldurra
o Herstura
o Babesgabetasuna…

HARREMAN SARE SOZIALA ETA ELKARREKI NTZA LUDIKOAK IZATEKO PREMIA


• AI-ez gainera haurrek beste harreman sozial batzuk behar→Lagunekin, beste haurrekin eta erkidegoarekin
o Hauetan ezinbestekoa da familiak, eskolak eta erkidegoak harreman horiek bultzatzea, jarduerak antolatuz
• Hori lortzen ez bada ager daitezke:
o Isolamendua
o Lagun eta beste haurrekiko harremanik eza
o Harremanak izateko zailtasuna edo ezintasuna
o Asperdura
o Lagun arriskutsuak…
• Garapena behar bezala gertatzeko ezinbestekoa da haurrek elkarrekintza ludikoak izatea
o Haurraren adinaren eta gaitasunen araberako jolas jarduerak bultzatu behar familian, eskolan, lagunartean eta
jendartean
▪ Horretarako oso erabilgarri izaten da jostailuak beti ere egokiak direnean
• Garapen kognitiboan, sozioemozionalean eta fisikoan arazoak ekar dezake:
o Jolasteko denborarik ez izatea
o Jolaskiderik ez izatea
o Jostailurik eza
o Jostailu desegokiak..

SEXU PREMIAK: JAKIN MIN SEXUALA, IMITAZIOA ETA UKIPENA


• Haurrek badituzte sexu premiak eta hainbat jokabideren bidez adierazi:
o Bere gorputza eta beste pertsonena esploratzen
o Helduei behatutako jokabideak imitatzen
o Haurren jatorriarekin eta antzekoekin zerikusia duten galderak egiten
• Hauek asebetetzea ezinbestekoa da:
o Espeziearen biziraupenerako
o Pertsonaren gorputz-intimitate eta komunikazio beharra asetzeko
• Horretarako saiatu behar:
o Sexu jokabide eredu egokiak eskaintzen
o Haurrak sexu abusuaz babesten
o Berdintasunean eta begirunean hezten
o Haurren sexu jokabideak errespetatzen
o Haurren galderak entzun eta zintzotasunez eta hark ulertzeko moduan erantzuten
• Hauek ez egitearen ondorioak:
o Sexu gehiegikeria edo ez onartzea bere orientazio sexuala
o Hezkuntza zapaltzailea
o Maitasun-harremanei buruzko ideia desegokiak

PIXKANAKA PARTE HARTZEKO ETA AUTONOMOA IZATEKO PREMIA


• Familia, jendarte- eta hezkuntza-sistemetan zeregin aktiboa duten pertsonak dira haurrak

8
o Sistema horietan hainbat erabaki hartu eta egoera sortu haurrengan eragin zuzena eta zeharkakoa izan
dezaketenak
▪ Horregatik haurrek eskubidea dute sistema horietan hartutako erabakietan eta sortutako egoeretan
parte hartzeko
• Eskubide horretatik eratorri pixkanaka parte hartzeko eta autonomia izateko premia
• Hau asebetetzeko ezinbestekoa familiak, eskolak eta jendarteak haurren parte hartzea bultzatzea→ Horretarako:
o Haurrari interesatutako erabakietan parte hartzen utzi behar
o Haurra animatu eta motibatu jokabide autonomoak egiteko
o Haren gaitasunetan konfiantza izan eta laguntza eta babesa eskaini
▪ Hori lortuz gero haurrak:
• Bere bizitzaren ardura duela sentituko du
• Asebeteago sentituko da
• Gurasoekiko harreman hobea izango du
▪ Horrek ez du esan nahi ez direla inongo mugarik jarri behar
o Haur edo nerabeari ez entzutea, haren ekarpenak kontuan ez hartzea, autoritarismoa…etab.ek sustatutako
ondorioak:
▪ Jokabide autonomorik eza
▪ Erabakietan parte hartzeko gaitasunik eza
▪ Gehiegizko babesa
▪ Emozio-dependentzia
▪ Beldurrak
▪ Mesfidantza

IRUDIPENEZKO ARRISKUEKIKO BABESA


• Ohikoa haurrek irudipenezko arriskuekiko beldurra garatzea
o Horregatik ezinbestekoa haurrak horiekiko babestea→ Horretarako (beldurrak gainditzeko):
▪ Haiei entzun eta ulertzen saiatu behar
▪ Mezu eta jokabide lasaigarriak eskaini behar
• Haurrari ez entzutea, ez erantzutea, ez lasaitzea, ez uztea emozioak adierazten, bortizkeria fisikoa…etab. ekarritako
ondorioak:
o Abandonatua izateko beldurra
o Gaixotzeko edo hiltzeko beldurra
o AI-ekiko harremanean segurtasunik eza izatea

2. OINARRIZKO PREMIAK EZ ASEBETETZEAK EKAR DITZAKEEN ARAZOA K

• Arrisku sozialeko egoerak edo babesgabetasuna eman daiteke


• Hainbat aldagaietan arrisku soziala eman daiteke:

2.1 FAMILIA

• Prekarietate ekonomikoa → Ekonomikoki pobreak


• Hezkuntza maila baxua
• Indarkeria matxista
• Drogomenpekotasuna
• Depresioa
• Gazteegiak izatea gurasoak
• Praktikak→Hezkuntza estiloak, haien jarrerak eta jokaerak…
• Arazo sozialak
• Harreman arazoak izatea gurasoen artean
• Seme alaba asko eta jarraituak→ Handiek kanguroak izan behar askotan
• Tratu txarrak jasatea

9
2.2 ESKOLA ERAKUNDE GISA

• Kalitate eskasa
• Irakasleek prestakuntzarik eza
• Eskolaren eta familiaren arteko harreman eskasa
• Tratu txarrak

2.3 ESKOLA-BORTIZKERIA

• Denboran zehar mantendutako askotariko jokabideak


o Hezkuntza erkidegoaren elkarbizitza oztopatu eta nahasten dutenak
• Ekintza disruptiboak eta bortizkeria

2.4 BERDINKIDEAK

• Praktika desegokiak→ ADB. Klaseak ekidin edatera joateko


• Eskolatu gabeak izatea
• Droga arazoak izatea
• Jokabide arraroak izatea→ Besteentzat ohikoak ez direnak
• Tratu txarrak

2.5 ERKIDEGOA

• Auzo gatazkatsuetan bizitzea edo egotea


• Aisialdi jarduerarik ez izatea
• Bizilagunen arteko gizarte-kohesio eskasa izatea

2.6 JENDARTEA

• Kulturan errotuta dauden estereotipoak, aurreiritziak, ohiturak,…


• Komunikabideak eragin handia dute gai hauekin
• Sistema edota egoera politikoa nolakoa den kontuan hartu behar
• Egitura sozioekonomikoa kontuan hartu→Klasismo

3. ARRISKU SOZIALA SOR DEZAKEEN EGOERA: TRATU TXARRAK

3.1 EREDUAK

GABEZIA EREDUA

• Definizioa: Adingabea zaintzen dutenak nahita eragindako bortizkeria, gehiegikeria, utzikeria, esplotazioa eta kalte
fisiko eta mental guztiak
o Abantailak: Epaileen lana erraztu
o Desabantailak:
▪ Salatutako muturreko kasuak
▪ Ez kontuan hartu familiaren alde positiboak
▪ Ez kontuan hartu geroko egoera
▪ Aldagai babesleak baztertu

ONGIZATE EREDUA

• Definizioa: Adingabeari dagozkion eskubideak eta ongizatea kentzen dizkioten eta ustekabekoak ez diren ekintza, egin
eza edota utzikeria dira tratu txarrak
o Abantailak:
▪ Adingabearen ongizatea ardatz nagusitzat hartu
▪ Tratu txarrak hainbat eremutan gerta daitezke
10
▪ Eragiteko modu desberdinak
▪ Arreta jarri aldagai babesleetan eta adingabekoaren oinarrizko premietan
o Desabantailak
▪ Ez da erabilgarria arlo penalean

3.2 TRATU TXAR MOTAK

• Fisikoak (aktibo edo pasibo):


o Aktiboa: Kalte fisikoa edo gaixotasuna eragindako edo haurra pairatzeko arrisku larrian jarritako ekintza
▪ ADB. Zauriak, erredurak, ebakiak, antsietatea, zigorra kontrolatzen ez duten gurasoak, kontrolik
gabeko inpultsibitatea duten gurasoak
o Pasiboa: Oinarrizko behar fisiko eta kognitiboak ez aldi baterako betetzen
▪ ADB. Elikadura, gainbegiratzea, hezkuntza eremua, zaintzaileen erantzukizunik eza
• Negligentzia→ Egin eza
• Emozionala edo psikologikoak (aktibo edo pasibo):
o Aktiboa: Hitzezko liskar kronikoa eta harren interakzio ekimenen blokeoa
▪ ADB. Gutxiespena, mehatxua, isolamendua, gurasoen arteko indarkeria
o Pasiboa: Haurraren interakzio seinaleei erantzunik eza
▪ ADB. Arreta psikologikoa baztertu, ukatu edo atzeratu
• Gehiegikeria sexuala:
o Bortxaketa, umiliazioa edo intzestua edo esposaketa
▪ Adina eta botere asimetria (erasotzailea) suposatu
▪ Ondorioa→Hertsadura
▪ Beti larria da
• Jaio aurrekoak (fetala):
o Substantziak hartzea (alkohola, tabakoa, drogak…) haurdun egon bitartean
▪ Horren ondorioz haurrak atzerapen kognitiboa eta malformazioak izan dezake
• Kortex frontaleko garapenean gabeziak
• Haurraren narriadura kognitiboa
• Bullying-a
• Esplotazio komertziala
• Gurasoen alienazioa:
o Beste gurasoari buruz gaizki hitz egitea barne hartutako estrategia multzoa da
▪ Horren ondorioz gurasoarekin duen kontaktua mugatu
▪ Haurra hura baztertzea behartu
▪ Haurra bi gurasoen artean aukeratzera presionatuz afektua erretiratzeko mehatxuen bidez
• Ahalordeko Munchaüsenen sindromea
o Umeari engainatzea esanez gaixotasun bat pairatzen duela
• Erakunde-tratu txarra
• Galbideratzea:
o Haurra mugitu alde batetik bestera gurasoak nahi duenean→Egonkortasun falta
• Garapenaren atzerapen ez organikoa:
o Haurrak ez dira behar bezala garatzen bere oinarrizko premia sozial eta emozionalak ez direlako asetzen

3.3 ZER EGIN TRATU TXARRAK GERTATZEN DIRENEAN?

• Antzematea eta egoeraren berri ematea→Adin txikia babestea


• Ikerketa egitea egoeraren inguruan
o Gizarte zerbitzuak egin eta poliziak ere kasua oso larria bada
• Kasuaren ebaluazioa
o Ebaluaketa sakona
▪ Fisikoki eta psikologikoki
▪ Familiaren arazo guztiak eta alde positiboak ebaluatu

11
• Ekintza-plangintza kasuaren arabera→Esku-hartzea planifikatu→Motak:
o Guraso trebetasunak irakasteko programak
▪ Gurasoek dituzten gabeziak saihesten saiatu
o Etxe-bisitariak eta familia laguntza
▪ Zerbitzu sozialetako batek etxera joan eta baloratu umearen oinarrizko premiak betetzen diren
o Banakako psikoterapia
▪ Bakoitzaren arazoak gainditzeko erabilgarria
o Familia-terapia
▪ Familiaren arazoak gainditzeko
o Talde tratamendua, -hezkuntza eta -laguntza
▪ Tratamendua→ Nortasun aldagaiak desagertzeko eta positiboak sustatzeko egin
▪ Laguntza→Taldea osatutako guztien artean laguntzea
• Esku hartzea aplikatu, jarraipena eta errebisioa

12

You might also like