Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 5

FISIKA II – OSZILAZIOAK RK 2022 – 04 – 04

INDUSTRIA DISEINU ETA PRODUKTU


GARAPENEKO INGENIERITZA

IZENA: TALDEA:____

2.5 puntu 2.5 puntu 3.0 puntu 2.0 puntu GUZTIRA

1.- (2.5 puntu) Pendulu bat grabitatearen indarraren menpe (g = 9,81 m/s2) mugitzen ari da 2,83s-ko periodoarekin.
Puntan daukan masa 200 g-koa da eta irudian ikusten deneko hasierako posizio ezezagun batetik geldiunetik askatzen
da. Bertikaletik igarotzean, masaren abiadura v = 2 m/s-takoa da. Aurkitu:

a) Masari eusten dion sokaren luzera.

b) Hasierako posizioan masak zuen h altuera eta altura horri dagokion penduluaren inklinazio angelua.

c) Hasierako posizioko angelua θ = 29π/200 rad dela suposatuta, eman penduluaren bertikalarekiko angeluak
egiten duen higidura harmoniko sinplearen ekuazioa.

d) Zein da masaren azelerazio angeluarra pendulua bertikal dagoenean?


FISIKA II – OSZILAZIOAK RK 2022 – 04 – 04

INDUSTRIA DISEINU ETA PRODUKTU


GARAPENEKO INGENIERITZA

IZENA: TALDEA:____

2.- (2.5 puntu) Aluminioz (Young Modulua, Ƴ = 70·109 N/m2; Dentsitatea,  = 2,7 g/cm3) egindako barra mehe baten
zehar luzetarako uhinak hedatzen dira, ezkerreko muturrean lotuta duen oszilagailu batek eraginda. Hagatxoaren
sekzioa zirkularra da, 6 mm-ko diametrokoa. Oszilazioen anplitudea 0,1 mm eta maiztasuna 20 Hz dira. Hasierako
aldiunean ezker ertzeko puntua oreka posizioan aurkitzen da eta bibrazio abiadura negatiboarekin mugitzen ari da.

a) Deduzitu barran zehar hedatzen den uhinaren ekuazioaren soluzioa 𝑌(𝑥, 𝑡).

b) Irudikatu x = 0 puntuaren bibrazioaren denborarekiko 𝑌(𝑡) grafika eta eman bere bibrazio abiadura maximoa
eta bere bibrazio azelerazio maximoa.

c) Uhinaren bolumen-unitateko energia eta bere sekzioan zehar hedatzen den intentsitatea kalkulatu.

d) Kalkulatu osziladoreari eman beharreko potentzia uhin hori mantentzeko.


FISIKA II – OSZILAZIOAK RK 2022 – 04 – 04

INDUSTRIA DISEINU ETA PRODUKTU


GARAPENEKO INGENIERITZA

IZENA: TALDEA:____

3.- (3.0 puntu) Bi bozgorailuk kontrako fasean uhin sinusoidalak igortzen dituzte. Soinuaren abiadura airean
340 m/s-koa dela suposatuta, hurrengoa eskatzen da:
a) Kalkulatu igorritako uhinen frekuentziaren balioa, P puntuan intentsitatearen lehenengo maximoa edo
interferentzia konstruktiboa gertatzen dela jakinda.

b) Bozgorailuek 34 Hz-ko frekuentziarekin eta biek 100π W-ko potentziarekin igortzen dutela suposatuta,
kalkulatu bi bozgorailuen interferentziagatik P puntuan neurtzen den soinu-maila.

c) Aurreko ataleko frekuentzia hartuta, kalkulatu zein izan beharko litzatekeen bi bozgorailuen arteko hasierako
desfasea P puntuan intentsitatearen minimo bat edo interferentzia destruktiboa izateko.
FISIKA II – OSZILAZIOAK RK 2022 – 04 – 04

INDUSTRIA DISEINU ETA PRODUKTU


GARAPENEKO INGENIERITZA

IZENA: TALDEA:____

4.- (2.0 puntu) Geltokian geldirik dagoen pertsona batek, bere aurretik pasatzen den tren batek igorritako soinua
2572,46 Hz-ko maiztasunarekin entzuten du trena hurbiltzean, eta 2425,37 Hz-koarekin trena urruntzean. Soinuaren
abiadura airean 340 m/s bada, eta haizea badabil 15 m/s-ko abiadurarekin trenaren higiduraren norabide berdinean,
hurrengoa eskatzen da:
a) Kalkulatu trenaren abiadura eta igortzen dueneko soinuaren maiztasuna.

b) Kalkulatu trenaren pareko mendian geldirik dagoen pertsona batek entzungo lukeen soinuaren maiztasuna.
Zein izango da, soinua mendian errebotatu ostean, treneko gidariak entzungo duen oihartzunaren
maiztasuna?
FISIKA II – OSZILAZIOAK RK 2022 – 04 – 04

INDUSTRIA DISEINU ETA PRODUKTU


GARAPENEKO INGENIERITZA

IZENA: TALDEA:____

You might also like