Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 5

OINARRI XAFLAK

Goiko eta beheko hortz arkuen arteko erlazio horizontala eta bertikala zehazteko beharrezkoa
da oinarri xafla bat egitea. Bertan arrabolak itsasi eta klinikara bidaltzen da pazienteak ozka
egiteko. Behin erregistroak hartuta laborategira iritsiko zaigu pazientearen hozkadaren
informazioa emanez.

Oinarri-xaflaren ezaugarriak

III. motako eskaiolazko lanerako behin betiko ereduak lortu ondoren, mugimendurik ez duen
oinarri egonkor bat egin behar da gandor albeolarraren gainean. Euskarri hori oinarri-xafla da,
erraz modelatu daitezkeen materialekin egiten dena eta goiko eta beheko masailezurren
anatomia osoa zeharkatzen duena, egonkortasuna arriskuan jartzen duten egiturak kenduta.
 Oinarrizko plantxa kontzeptua
Protesiaren oinarria irudikatzen duen aldi baterako moldea
da. Protesi osoa honen gainean egiteko balio du. Bertan,
arrabolak jartzen dira, klinikan erregistroak hartzeko
beharrezkoak direnak, hortzak muntatzen dira eta oi
artifiziala egiten da. Horrekin guztiarekin proba bat egiten da
ahoan behin betiko protesia egin aurretik.

 Oinarri-plantxak bete beharreko baldintzak

Xafla guztiek baldintza hauek bete behar dituzte:


 Ahoko eremuetara ondo egokitzea, amaitutako protesi osoa bezala
 Protesi osoa eta xaflaren mugak berdinak izatea
 Oklusio-indarrei aurre egiteko zurruna izatea
 Dimentsio egonkorrak izatea
 Hortzak kokatzeko oinarria izatea
 Azkar, erraz eta kostu txikian egitea
 Kolore atsegina izatea
 Ereduan atxikipenik ez izatea, hau da, eredua ez higatzea hura kentzean edo
jartzean
 Ez deformatu edo haustea

 Xaflak egiteko materialak

Oinarri-xafla egiteko hainbat material erabil daitezke, eta material horien ezaugarriek
moldagarritasuna eta erabilera erraza eskaintzen digute batez ere.

 Truwas
 Erretxina autopolimerizagarria
 Erretxina fotopolimerizagarria

Oinarri-xaflaren diseinua: muga funtzionalak

Behin eredu maisuak edo lan-ereduak laborategira iritsita, oinarri-xaflaren diseinu-fasea


hasten da. Fase horretan, aldez aurretik harrizko igeltsuan hustutako lan-ereduaren gainean
haren muga funtzionalak markatu behar dira, oinarri-xaflaren egonkortasuna eta, behin betiko,
azken protesiaren egonkortasuna arriskuan jar dezaketen egiturak kenduta.
 Goiko xaflaren diseinua

Lan-ereduaren gainean arkatzez trazatzen da; lehenik eta behin, gandor albeolarra,
hodi erretromolarrak eta fobeak. Jarraian, rugeak ikusten dira, eta, horiek erliebe
handia badute, arindu egin behar dira, protesiaren oinarriak eremu horretan presio-
punturik sor ez dezan eta, protesia amaitu ondoren, ehunetan eragozpenak eta lesioak
eragin ez ditzan.

Torusa egotekotan, hau ere arindu beharra dago, kalterik edo mugimendurik izan ez
dezan.
Odontologoak adierazi ez badu, postdam lerroa markatuko dugu. Honetarako,
tuberkulu erretromolarren atzeko eremuak hartzen dira erreferentzia-puntutzat, eta
eremu horren gainean lerro bat marrazten da. Aho sabaiko fobeetatik 1-2 mm-ra dago
hirugarren erreferentzia puntua postdam lerroa egiteko. Hiru puntuak aurkitu
ondoren, lerro baten bidez lotzea baino ez da geratzen, eta, horrela, protesiaren
atzeko muga diseinatuta geratuko da.
Postdamaren lerroaren gainean marka bat egingo da, 1,5-2mm-ko sakonera izango
duena erdialdean, eta tuberkulu erretromolarretara hurbildu ahala, haren sakonera
murrizten joango da.
Diseinuarekin jarraitzeko, arkatza ereduaren plano horizontalarekiko
perpendikularrean jartzen da, eta ezpain-masail aldean lerro bat marrazten da, ildo
hondotik tuberkulu batetik bestera. Lerro horrekiko paraleloan, bigarren lerro bat
mugatzen da, 1 mm gorago doana, eta hau izango da xaflaren muga. Xaflak erdiko eta
alboetako frenuluak inguratuko ditu, hauek kanpo utziz.
masail urrunean, xafla ildo hondoraino joango da.
• beheko xaflaren diseinua

beheko gangar albeolarrean mihi aldeko frenuluaren altueran puntu bat marraztuko dugu, eta
puntu honen bi aldeetara beste bi puntu, 1,5cm ko distantzian.

Puntu hauek mihi aldeko ildo hondoa noraino joango den markatzen dute. Kalibrearekin mihi
ildotik gangar albeolarrera dagoen altuera neurtu behar da eta altuera hau berdina izan behar
da mihi alde guztian. Neurri honek xaflaren alde urrunean bukaera lerroa marrazteko balio du
(laburtze lerroa).

Masail aldean, arkatza ereduari perpendikularki ildo hondotik eramango dugu, eta markatzen
den lerroa baino 1mm laburragoa izango da xafla.

Bukatzeko, beheko xaflak tuberositate edo triangelu erretromolarrak hartu behar ditu lotailu
erretromolarrak aske utiziz.
Oinarri-plantxa egitea: materialak eta teknikak

Oinarri-xaflak egiteko hainbat teknika daude, erabiltzen den materialaren arabera. Gogoratu
behar da oinarri-xafla egiteko erabiltzen den material orok moldagarritasun- eta zurruntasun-
baldintzak bete behar dituela.

• Erretxina autopolimerizagarria
• Truwas
Material termoplastikoa da. Berotzen denean biguna bihurtzen da, eta orduan eredura
egokitzen da; hozten denean, berriz, zurruna bihurtzen da. Bere abantaila nagusiak
egokitzapen handia eta kostu txikia dira eta desabantaila nagusia tenperatura aldaketekin
deformatu ahal dela da. Urte askotan erabili da, baina gaur egun errazagoak diren erretxinak
erabiltzen dira.
• Erretxina fotopolimerizagarria
Polimerizazio-erreakzioa gauzatzeko argiaren ekintza behar duten erretxinak dira. Erabiltzeko
azkarra da eta emaitza onak lortzen ditu. Xafla gogortu ondoren, ez du zuzenketak egiteko
aukerarik ematen.

You might also like