Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 9

5.2.

BALADEN IRUZKINAK

5.2.1. Frantziako anderea edo Frantzie kortetik

Etorri nintzanean -Ain de polita, ba, ze -Orrez gañera dekot


Frantzie-kortetik, nire emaztea… urre-kalizia,
ama billatu neban Ez da posible, ama, urre-kalizia ta
suitian1 tristerik. nik ori eitea. sobreprelizia.

-Zer egiten dau, ama, -Zuk ezpozu posible -Arek emongo’tzudaz


orrelan bakarrik? artu anaijia, ixtiarren bizirik.
-Nobedade barriak anaije gaztea ta -Arek neuretzat baña
entzun dodaz, bai, nik. estudiantia. ez itxi bizirik.

-Zer nobedade barri ELIPSIA -Kanpai bat entzuten dot,


entzun dozu, ama? ez dakit nongoa;
-Ezkonetan zarela, -Juanita, jatxi zaite iguel izango da
bai, seme laztana. zaldien gañetik, agoniekoa4.
sar daitzudan puñal au
-Nondikoa dakazu biotzen erditik. -Abadea ekar izu
zeure emaztea? konfesatu naiten,
-Frantzie-kortekoa, -Ai orren puñalaren animaren okerrak
bai, ama neurea. puntien zorrotza! arteztu daidazen.
Ikusiz beste barik
-Ez dot gure prantzesik, ilten deust biotza. -Abadea urrin dago,
ain gutxi errenik2. eliza urrinago;
-Esan dodan berbiaz -Zazpi zaldi deukadaz oin orretan asteko
urten biar dot nik. ixeraz3 jantzita: asti gitxi dago.
zortzigarrentxoa barriz
-Esan dozun berbiaz perlaz estalita.
urten biar bozu,
urten bidera eta
il ein biar dozu.

mmmmmmmmmm
Eredua: eredu epiko-lirikoa. Familiaren ohorea eta kanpotarrik ez sartzea borrokatzen dira;
sentimenduak bazter utzi gabe.

Euskalkia: Bizkaiera edo mendebalekoa. Adibideak: neban(nuen), dau (du), orrelan


(horrela), dodan (dudan), ezkonetan (ezkontzen), deust (dit), barriz (berriz), dekot (daukat),
abadea (apaiza)...

Laburpena: Mutil/gizon bat Frantziatik bueltan etxera itzultzean, ama sukaldean topatzen du
eta kontuak eskatzen dizkio kanpoko emaztearekin ezkonduko dela eta. Amak semeari
emaztea hiltzeko eskatzen dio. Semeak hasieran ezetz esaten dio, ondoren ordea
emaztegaiaren aurrean agertzen da hiltzeko intentzioarekin eta hiltzen duen unera arte
kontatu ez arren, hil egingo duela nabari da.

1
su aurrean
2
errainik
3
izara, maindirea
4
hilzorikoa
Pertsonaiak: Oso pertsonaia markatuak dira, hiru dira, gainera; ama eta emaztea bakoitza
mutur banatan daude eta semeak emaztearen muturretik amaren muturrera egiten du
eboluzioa.

Baladetan ohi denez, elkarrizketa eta narrazioa (narrazioa lehenengo ahapaldian bakarrik)
tartekatzen dira; unerik tragikoenak elkarrizketaren bidez emanaz.

Errimari (urdinez) dagokionez, bertsolerro pareetan darama eta zenbaitetan bi silaba hartzen
baditu ere, deklinabide kasuetan oinarritutakoa da gehienetan; nahiko ahula.

Baliabide erretorikoak (metaforak, konparazioak...) ugaritu egiten dira 10. ahapalditik


aurrera; metafora 10. ahapaldian; konparazioa azkenengoan, 16.ean.

Errepikapenak ere sarri erabiltzen dira balada honetan, memoriari lagunduz; errepikapenak
laranjaz idatzi ditugu; paralelismoak, egitura osoa denean errepikatzen dena; berdez idatzi
ditugu. Bakoitzetik pare bat aurkitu.

Elipsia, jauzia edo eszena aldaketa ere bada: 8. eta 9. ahapaldietan.

5.2.2. Bereterretxeren kantoria/kantua

Eredua: Epikoa edo epiko-lirikoa. XV. eta XVI. mendean koka ditzakegu eta guduko
gertakariak, eresiak eta banderizoen kontuak lantzen dituzte batez ere. Jauntxoen arteko
traizioa eta erailketa kontatzen da balada honetan, hain zuzen ere.
Euskalkia: zuberera. Adibideak: hiruretan (hirutan), zaitan (zitzaidan), zian (zuen), borta
(ate), bestila (bestera), ützüliren (itzuliko), hiz (haiz), ukenen (izango), buneta (txapela) idoki
(kendu), nigarrik (negarrik), deus ere (ezer ere), hirur (hiru)
Laburpena: Bi bandotako bi zaldunen arteko tirabiran kokatzen da istorioa. Hala, Ezpeldoiko
Jaun Kuntiak Bereterretxeri etxetik ateratzeko eskatzen dio segituan itzuliko dela esanez,
baina ez da itzultzen (bahitu egiten baitute) eta bere ama, Marisantz, arin joaten da bere
bila: lehenengo bere anaia (Bereterretxeren osaba) Buztanobiren etxera joaten da baina,
han aurkitzen ez duenez, Jaun Kuntiaren etxera jotzen du. Jaun Kuntiak, modu txarrez, hilda
dagoela erantzuten dio.
Pertsonaiak: Bereterretxe, Jaun Kontia, Bereterretxeren ama den Marisantz, Bereterretxeren
osaba den Buztanobi eta Jaun Kontiaren alaba; azken bi hauek laguntzaile gisa, bigarren
mailako. Buztanobik arrebari semea non egon daiteken esaten dio, elkarrizketa bidez.
Margaritak, Jaun Kontiaren alabak, ez du zuzenean hitz egiten baina sinbolikoki ordena
berrezartzen du; Bereterretxeren odola eskuartean jasotzen du, sinbolikoki aitak hil
duenaren odola bere egiten du; agian, Bereterretxeren semea-alaba izan dezake sabelean;
odola bukata edo lore sorta bihurtu baita.
Haltzak ez dü bihotzik, Ez gaztanberak Marisantzen lasterra, Bost mendietan behera!
hezürrik. Bi belainez herrestan sartü da
Ez nian uste erraiten ziela aitunen semek Lakarri-Büstanobila.
gezurrik.
- «Büstanobi gaztia, Ene anaie maitia,
Andozeko ibarra, Ala zer ibar lüzia! Hitzaz onik ez balinbada, ene semea joan
Hiruretan ebaki zaitan armarik gabe bihotza. da».

A)Bereterretxek oheti, Neskatuari eztiki: -“Arreba, hago ixilik! Ez otoi egin nigarrik
- «Abil, eta so egin ezan gizonik denez Hire semea bizi bada, Mauliala16 dün joanik.”
ageri». ELIPSIA
Marisantzen lasterra, Jaun Kuntiaren
B)Neskatuak ber'hala, Ikusi zian bezala bortala17!
Hiru dozena bazabiltzala borta5 batetik -«Ai, ei, eta, jauna, nun düzie ene seme
bestila6. galanta?»

A)Bereterretxek leihoti, Jaun Kuntiari -«Hik bahiena semerik, Bereterretxez


goraintzi: besterik?
Ehun behi bazereitzola, beren zezena Ezpeldoi altian dün hilik; habil, eraikan18
ondoti. bizirik...»

B)Jaun Kuntiak berhala, Traidore batek Ezpeldoiko jenteak, Ala sendimentü gabeak!
bezala: Hila hain hüllan19 üken-eta deüsere ez
- «Bereterrex, haigü7 bortala: ützüliren hiz8 zakienak!
berhala».
Ezpeldoiko alaba, Margarita deitzen da:
- “Ama, indazü9 atorra10, Mentüraz11 Bereterretxen odoletik ahürka20 biltzen ari da.
sekulakoa12!
Bizi denak oroit ükenen dü Bazko gaierdi Ezpeldoiko bukata21, Ala bukata ederra!
ondua!” Bereterretxen atorretarik hirur dozena ümen
da
A)Heltü nintzan Ligira, Buneta13 erori
lürrera,
Buneta erori lürrera eta eskurik ezin behera.

B)Heltü nintzan Ezpeldoira, Han haritx bati


esteki14,
Han haritx bati esteki eta bizia zeitan idoki15.

5
ate
6
bestera
7
etor hadi
8
haiz
9
emaidazu
10
alkandora
11
agian
12
betirakoa
13
txapela
14
eseki
15
kendu
16
Maulera
17
atera
18
eraiki: jasotzen dunan bizirik
19
hurbil
20
eskukadaka odol
21
lore sorta
Baladetan ohi denez, elkarrizketa eta narrazioa (lehenengo eta hirugarren pertsonan;
lehenengo pertsonan Bereterretxe bera; hirugarrenean, balorazio moralak eginez nobleen
gezurrez, Ezpeldoiko jendeaz...) tartekatzen dira; unerik tragikoenak elkarrizketaren bidez
emanaz.

Errimari (urdinez) dagokionez, lehen, bigarren eta laugarren bertsolerroetan darama, baina
ez beti, eta gehienetan ahula da. Kopla zaharretako formula darabil lehen ahapaldiko lehen
puntuan; hau da, lehen bi bertsolerroetan izadiari egiten dio erreferentzia “Haltzak
(zuhaitzak) ez du bihotzik, ez gaztanberak (requesón) hezurrik”, ondoren benetan adierazi
nahi dena esateko “ez nian (nuen, hiri esanda) uste erraiten ziela (zutela) aitunen (aitonen,
aitoren; hortik Aitor izena, noble esan nahi du) semek gezurrik”.

Baliabide erretorikoei dagokienez, metaforak agertzen dira 2. ahapaldian, 10.ean eta


17.ean.

Errepikapenak ere sarri erabiltzen dira balada honetan, memoriari lagunduz; errepikapenak
laranjaz idatzi ditugu; paralelismoak, egitura osoa denean errepikatzen dena; berdez idatzi
ditugu. Bi errepikapen aurkitu ditugu eta bizpahiru paralelismo.

Ez dago elipsi oso nabarmenik balada honetan; beti baitago, aurreko eszenarekin lotura
lana egiten duen hitzen bat, ez dago jauzi erabatekorik.

5.2.3 Neska untziratua, Brodatzen ari nintzen


Eredua: epiko-lirikoa; epikoa neskatoak bere birjintasuna borrokatzen duelako; lirikoa
barne-sentipenak ere agertzen direlako. Dramatismo handikoak izaten dira: garaiko istorio
eta gertakariak sentimendu biziz kontatzen dira. Balada honek, lapurterazko honek,
baliokidea du euskal literaturan: bizkaierazko Isabelatxu, hain zuzen ere.

Euskalkia: Nafar-lapurtarra, ekialdekoa. Adibideak: gan (joan), gibeleko (atzeko), jin (etorri;
onki xin=ongi etorri), jaliko (jalgiko, aterako), erron (erran iezaion, esan iezaion), aintzina
(aitzina, aurrera), ilkia (jalgia, aterea), igaiten (igotzen), usu (sarri), huna hona), zalu (azkar,
bizi), gira (gara), meneko (mendeko), orena (ordua), zira (zara), norat (nora), aurtiki (jaurti,
bota), zolara (hondora).

Laburpena: Neskatila bat bordatzen (brodatzen, gaizki esanda; Gabriel/Grabiel bezala) ari
da etxean ontzi bateko aire/doinu berria entzuten duenean. [Garai hartan herrietan
nobedade gutxi egoten zen eta itsasontzi batek beti zekartzan berriak/notiziak, kanta eta
doinu berriak… Duela gutxiko irratia zen, gaur egungo instagram, youtube edo tiktok-a;
modak ekartzen zituzten nonbaitetik etortzen zirenek] Amari baimena eskatuta atzeko
leihotik ateratzen da neskatila; amak, gainera, marinela etxera afaltzera gonbidatzeko
esaten dio, sala (etxeko egoteko/jateko gela nagusia) erakusteko aitzakian. Baina,
neskatilak gonbidatzean marinelak itsasoaren egoera eta presa aitzakiatzat jarrita, ezetz
esaten dio. Bide batez, neska ontzira igotzeko konbentzituz. Neska ontzian dagoelarik droga
edo lo-belarra ematen diote. Kapitaina gustora doa itsasoan aurrera neskatoa bere mendeko
dela eta; baina neskatoak esnatzean, lehorrera itzultzeko eskatzen dio. Ezinezkoa dela
erantzutean, neskatoak bere buruaz beste egiten du ezpata bihotzean sartuz. Neskatoaren
gorputza itsasora botatzen dute, olatuek darabilte. (Aita-amen gortea etxea da.)
Pertsonaiak: Neskatila, kapitaina eta ama; marinelak ere aipatzen baditu ere, zeharka. Amak
kapitaina gonbidatzen du afaltzera (sexu-harremanak izatera),kapitainak nahiago du alaba
eta hura gonbidatzen du; neskaren jakinminak zuhurtziari irabazten dio eta kapitainaren eta
marinelen mendeko (sexu alderditik batez ere; bortxaketa bat gertatzear dago, lo-belarraren
eraginpean jada gertatu ez bada) geratuko da, itsasontzira sartzean.

Elkarrizketa eta narrazioa tartekatzen dira; narratzilea batzuetan 1. pertsonakoa da


(neskatila) [lehen bi ahapaldietan] eta bestetan 3. pertsonakoa [7., 8., 12. eta 14.
ahapaldian] eta zenbaitetan oso tonu morala erabiltzen du/darabil azken honek: Eta untzi
handian lo dago gaixo haurra.8. ahapaldian, Oi ama anderea, so egizu leihora...Zur'
alaba gaixoa, uhinak derabila 14./azken ahapaldian.

1) Brodatzen ari 6) - Andre gazte - Jaun Kapitaina, nora


nintzen, ene salan xarmanta, zu sar zaite ekarri nauzu huna?
jarririk, untzira, Zalu itzul nezazu hartu
Aire22 bat entzun nuen Gurekin afaitera eta nauzun lekura,
itsasoko aldetik, deskantsatzera, Hartu nauzun lekura,
Itsasoko aldetik, untzian Hortxet deskantsatzera, aita-amen gortera.
kantaturik. salaren ikustera.
11)- Andre gazte xarmanta,
Brodatzea utzirik, gan23 7)Andre gazte xarmanta hori ezin egina,
nintzen amagana, igaiten29 da untzira, Hiru ehun lekutan juanak
Ean jaliko24 nintzen gibeleko Han emaiten diote gira aintzina35,
leihora, lo-belarra papora30, Ene meneko zira, orai
Gibeleko25 leihora, itsasoko Eta untzi handian lo dago duzu orena.
aldera. gaixo haurra.
Andre gazte xarmantak hor
3) - Bai, habil, haurra, habil, Jaun Kapitaina, nora hartzen du ezpata
erron26 Kapitainari, deramazu zuk haurra? Bihotzetik sartzen 'ta, hila
Jin (etorri) dadin afaitera, Zaluxko31 itzulazu hartu doa lurrera!
hemen deskantsatzera, duzun lekura, Aldiz haren arima
Hemen deskantsatzera, Hartu duzun lekura, hegaldaka zerura!
salaren ikustera. aita-amen gortera! ANTITESIA
ELIPSIA
- Jaun Kapitaina, amak 9) - Nere marinel ona, 13 )- Nere Kapitain jauna,
igortzen nau zugana, hedazak heda bela! hauxe duzu malurra36!
Jin27 zaiten afaitera, hantxet Beti nahi nuena jina Nere marinel ona, norat
deskantsatzera, zaitak32 aldera! aurtiki37 haurra?

22
doinu
23
joan
24
aterako
25
atzeko
26
esaion/esan iezaion
27
etor
29
ig
otzen
30
ahora
31
bizkor
32
zaidak (zait, toka)
35
aurrera
36
zoritxarra
37
bota
Hantxet deskantsatzera, Ez duk hain usu33 jiten34 Norat aurtiki haurra?
salaren ikustera. zoriona eskura! Hortxet itsas zolara!
ELIPSIA
5)- Andre gazte xarmanta, Hiru ehun lekutan dago
hoi ezin ditekena: itsas-leihorra,
Ipar haizea dugu, gan behar Oi ama anderea, so egizu
dut aintzina, leihora...
Ezin ilkia28 baitut, hauxe da Zur' alaba gaixoa, uhinak
enepena. derabila.
Errima: Sei bertsolerroko ahapaldiak ditu, bitik behin/puntu bakoitzean errimatzen du. Dena
den, errima hori batzuetan bokal soil bat da; ahula da, hortaz.

Baliabide erretorikoei dagokienez, antitesia edo kontrastea agertzen da 12. ahapaldian,


gorputza lurrera doan bitartean arima, kontrakoa, zerura doa. Horrez gain, jatekoarekin
lotutako hainbat motibo daude, ezkutuan ekintza sexuala adierazten dutenak: afaitera,
deskantsatzera...
Errepikapenak ere sarri erabiltzen dira balada honetan, memoriari lagunduz; errepikapenak
laranjaz idatzi ditugu; paralelismoak, egitura osoa denean errepikatzen dena, berdez idatzi
ditugu. Bost bat errepikapen aurkitu ditugu eta paralelismoak berriz ia ahapaldi guztietan
topatu ditugu.

Elipsiak ere pare bat sumatu ditugu: nabarmen-nabarmenak ez badira ere.

5.2.4. Neska untziratua, Isabelatxu

28
atera
33
maiz
34
etortzen
—Isabelatxu, Isabelatxu, Berbau ahotik esan bazuan ze —Untziko maisu gaztea
arren esan bat eidazu. sartu zuten kapapean, badezu kainabetea?
atean dagoan kantore horri sartu zuten kapapean ta —Ez daukat kainabetarik baina
etor dadila esaiozu. eroan zuten bordera. emongo deutsut saflea.
ELIPSIA
—Egun on asko euki deizula Lobedartxu bat ipini eutsen Emon zioten saflea eta
ontziko maisu gaztea. bular bien erdian sartu eban bihotzean
—Halango asko ekar deizula linda damea loak daroa ordu hatantxe hilotzitu zen
linda damatxu gaztea. bosteun legoa bidean. linda damatxu gaztea.
ELIPSIA
—Aitak eta amak bialtzen —Ene mutilak, lagunak onak,
nabe hau kantatxuau ikasten. Halan ta bere subertia zan zer egingo deutsagu honeri?
—Hau kantatxuau ikasi nahi untziek alkar jotea, —Intzentzoagaz intzentzatu ta
badozu ordu hatantxe itxartu zala erainotzagaz lurrundu,
erdu neurekin bordera. linda damatxu gaztea. linda damea zazpi astean
geurekin erabili daigun.
—Eskerrik asko mila biderrez —Eroan naizue, eroan naizue
ez dot holango usterik, aitaren eta amaren herrira. —Ene mutilak, lagunak onak
aitak eta amak etxean naukie —Aitaren eta amaren herrira zer egingo deutsagu honeri?
neu ondo estimadarik. joateko —Emon deiogun zazpina
bosteun legoak behar dira, mosu
bostehun legoak holan egiteko ta bota deiogun ureri.
horren errezak ez dira. Emon zioten zazpina mosu
eta bota zioten ureri.

Eredua: epiko-lirikoa; epikoa neskatoak bere birjintasuna borrokatzen duelako; lirikoa


barne-sentipenak ere agertzen direlako. Dramatismo handikoak izaten dira: garaiko istorio
eta gertakariak sentimendu biziz kontatzen dira.

Euskalkia: Bizkaiera, mendebalekoa. Adibidez: arren (mesedez), bialtzen (bidaltzen;


ekialdean igort(z)en); nabe (naute), erdu (etorri), holango (halako), ikasten (ikastera),
biderrez (aldiz), naukie (naukate), berbau (hitz hau), lobedartxu (lo belartxo), halan ta bere
(hala eta ere), jotea (jotzea), holan (horrela), kainabetea (ganibeta, labana), eban (zuen),
deutsagu (diogu), intzentzoagaz (intzentzoarekin), mosu (musu), emon (eman)...

Laburpena: Neska bat amak, kanta bat ikastera, itsasontziko maisu gaztearengana
bidaltzen du. Kanta hori erakustea nahi badu itsasontzira igo beharko duela erantzuten dio
marinel horrek. Neskak ezetz esatean, indarrez/kapapean sartzen du. Behin itsasontzian
dagoela, lo-belarra/droga ematen diote eta esnatzean gurasoengana eramateko erregutzen
die neskak marinelei. Itsasgizonek lehorretik urrun daudela eta ezetz erantzuten diote;
orduan neskak armaren bat eskatzen die eta harekin bere buruaz beste egiten du.
Hilotzaren aurrean, marinelek zazpi astean neskaren gorputza erabili eta gero itsasora
botatzea adosten dute.

Pertsonaiak: Neska eta ontziko maisua; zeharka gainerako marinelak eta ama ere bai.

Elkarrizketa eta narrazioa tartekatzen dira; 5. 6. 7. eta 10. ahapaldian 3. pertsonako


narratzaileak kontatzen du gertatutakoa; momenturik dramatikoenetan (arma eskatzean,
gorputzarekin zer egin erabakitzean…) elkarrizketa bidez kontatu da.
Errima: Neurri desberdineko ahapaldiak ditu balada honek. Errima bertsolerro pareetan edo
puntuetan (bi bertsolerrotik behin) egiten du; hala ere, bigarren ahapaldian edo estrofan ez
dago errimarik bi puntuen amaieran. Errima dagoenetan nahiko ahula da.

Baliabide erretorikoei dagokienez, ez ditu hainbeste balada honek. Zazpi zenbaki sinbolikoa
erabiltzen dela eta zazpina mosu esatean sexu ekintza adierazi nahiko lukeela komeni da
esatea; baita zazpi aste iraungo duen sexu ekintzetarako gorpuaren erabilera ere.

Errepikapenak ere sarri erabiltzen dira balada honetan, memoriari lagunduz; errepikapenak
laranjaz idatzi ditugu; paralelismoak, egitura osoa denean errepikatzen dena; berdez idatzi
ditugu. Errepikapenetan eta paralelismoetan aberatsa da balada hau.

Ez dago elipsi nabarmenik balada honetan; neska itzartu aurretik egongo litzateke,
izatekotan, eszena aldaketa edo elipsia.

1.3.3.BALADA: EREDU LIRIKOA


Goizean goiz jaikirik
BALADA LIRIKOAK: XVIII. mendean koka ditzakegu mota honetako baladak. Izenak berak
esaten duen bezala, lirikotasun handikoak dira , sinbolo ugariz ematen dira gaiak eta
kontakizuna eta elkarrizketa nahasten dira. Eredu honetatik balada bakarra aztertuko dugu:

1. Goizean goiz jeikirik, argia gaberik


Urera joan ninduzun, pegarra harturik.
Tra la la la...

2. Jaun chapeldun gazte bat jin zautan


ondotik?
Heia nahi nuenez urera lagunik?

3. Nik, ez nuela nahi urera lagunik,


Aita beha zagola salako leihotik.

4. Aita beha zagola ezetz erran gatik,


Pegarra38 joan zerautan besotik arturik.

5. Urera ginenian, biak musuz musu,


Galdegin zautan ere: - zombat urthe duzu?

6. - Hamasei...Hamazazpi orain'ez komplitu:


Zurekin ezkontzeko, gazteegi nuzu.

7. - Etcherat itzultzeko, nik dutan beldurra,


Ez jakin nola pentsa amari gezurra.

8. - Arreba nahi duzu ni erakuts zuri


Etcherat ethortzean zer erran amari?

9. -Urtcho churi pollit bat, gabaz dabilana,


Hark ura zikindurik, egotu naiz, ama!

38
ur-ontzia, txarroa, pitxerra
10. - Dakigunaz geroztik zer erran amari,
Dugun pegarra pausa39: gaitezen liberti!"

Eredua: lirikoa. Ez da aurre egiteko gerra/borroka handirik; hil ala biziko gertaerarik.
Egunerokoarekin eta sentimenduekin lotuagoak daude balada hauek.

Euskalkia: Nafar-lapurtarra. Adibidez: jin (etorri), zautan (zitzaidan), beha (begira), errangatik
(esanagatik, esan arren), zombat (zenbat), echerat (etxera), urtcho (uso),liberti (diberti)...

Laburpena: Neska bat argitu aurretik ur bila joaten da. Oroitu garai batean iturriak neska-mutikoak
harremanetan hasteko tokiak zirela (Maritxu nora zoaz?). Bidean mutil/gizon batek laguntzen dio.
Neskak ez laguntzeko esaten dio, aitak ikusiko ote dituen beldurrez. Azkenean, pitxerra eramaten
eta iturrira laguntzen uzten dio. Baina kezka sartzen zaio; orain, mutiletan egitean eta etxera
itzultzea luzatzean, etxean zer aitzakia esan pentsatzen hastean. Mutilak, metafora ezin egokiagoa
ematen dio aitzakiatzat: gauez dabilen uso batek (neskatoaren gisara) iturriko ura zikintzean
(harremanak izatean) zain egon behar izan du; iturritik ur garbia atera arte. Beraz, aitzakia bien
artean gertatu denaren metafora ere bada.

Pertsonaiak: Neska eta mutila.

Elkarrizketa eta narrazioa tartekatzen dira; lehen bost ahapaldietan neska da narratzailea, besteek
esandakoak zehar estiloan dakartza; 5. ahapaldi amaieratik aurrera dena da elkarrizketa eta hala
unerik interesgarrienak elkarrizketaren bidez kontatzen ditu.

Errima: Errima dagoenetan nahiko ahula da.

Baliabide erretorikoei dagokienez, amaierako aitzakia-metafora hori ez bada ez dago


besterik.

Errepikapenak ere sarri erabiltzen dira balada honetan, memoriari lagunduz; errepikapenak
laranjaz idatzi ditugu. Ez dut egitura errepikaturik/paralelismorik aurkitu balada honetan. Ez
eta elipsirik ere.

39
utzi

You might also like