Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 4

RUSSELL

(DENOTATZEAZ) → deskripzio definituen teoria bat

- Gaia:
- Fregeren lana ezagututa, eta horri kontra eginez hein handi batean, izen propioen eta
deskripzio definituen esanahiaren gaiari heldu testu honetan.
- Helburua:
- Fregek mahaiganeratutako arazoei aurre egitea, baina hark proposatutako ‘zentzu’
nozioa erabili gabe
- Planteatutako galderak:
- Frantzia errepublika bat bada, zer baieztatzen dugu “Frantziako Erregea burusoila
da” esaten dugunean?
- Eta zer ukatu “Frantziako Erregea ez da burusoila”?
- Nola azaldu hori, kontraesanaren eta hirugarrena baztertzearen legea urratu gabe
eta hirugarren erreinu bateko ‘zentzuak’ postulatu gabe?

DENOTATZEAZ (DESKRIPZIO DEFINITUEN TEORIA BAT)

Adierazpen denotatzaileak (ez dute inoiz esanahirik beren kasa, baina hitzez gauzatzen direnean
halakoak dituzten proposizio guztie badute esanahia) → adierazpen denotatzaile bat perpaus baten
zatia da esentzialki, eta ez du, hitz solte gehienek bezala, bere kabuz inongo esanahirik. Adierazpen
denotatzaile motak:

- Deskripzio definituak: Ur botila (ezer ez denotatzen duena


- a atzizkia dute
- indibiduo konkretu bat denotatu
- Deskripzio indefinituak: Gizonen bat
- Deskripzio kuantifikazionalak: ⱻ gizon, Ɐ gizon
- Unibertsalek ez dut banakoei buruz hitz egiten, propietateetaz baizik.

Erabiliko duen metodoa → 3 arazo aiapatu, eta horiei konponbidea ematea izango da Russelen
teoria:
1. Hirugarrena baztertzearen legea, kontraesanaren legea
2. Ideia tipoen arteko bereiz ezintasuna (ordezkagarritasun printzipioa)
3. Inexistentzia baiespenak

​LEHEN ARAZOA: HIRUGARRENA BAZTERTZEAREN LEGEA, KONTRAESANAREN LEGEA

(Hirugarrena baztertzearen legea: “A B da”-k ala “A ez da B”-k egiazkoa izan behar du).

Frantziako erregea burusoila da:


- Fregek esango luke perpausaren zati guztiek izan behar dutela erreferentzia eta Fr.ko
Erregeak ez duenez, ez du egia baliorik
- Russelen teoria onartzen badugu ordea “FE burusoila da” faltsua da, ez duelako betetzen
zerbait egiazkoa izateko behar diren 3 baldintzetatik lehena.

EGIAZKOA EZ IZATEAREN FROGA: 1. baldintza ez bete


Russelen deskripzioen teoriaren muina: ZERBAIT EGIAZKOA IZATEKO 3 BALDINTZA:
1. Badago gutxienez objektu bat frantziako erregea izateko propietatea duena
2. Badago gehienez objektu bat frantziako erregea izateko propietatea duena
3. Eta Fe den objektu oro burusoila da
“Frantziako Erregea burusoila da”-k ala “Frantziako erregea ez da burusoila”-k egiazkoa izan behar
du. Ikusi dugu lehena ez dela betetzen, beraz, orain bigarrena frogatzea falta da, eta lehen baldintza
betetzen ez duenez, hori ere faltsua da. Beraz, biak faltsuak direnez, ez da kontraesanaren legea
betetzen. Horri erantzuteko (ezer denotatzen ez duten adierazpen denotatzaileen egi balioaren
arazoari aurre egiteko) azalpen primario eta sekundarioaren bereizketaz baliatuko da Russell, bere
ustez deskripzioen teorian nozio garrantzitsua falta da: Azalpen Primarioa eta Sekundarioa falta da,
bestela ez dago argi zer ukatzen den.
:
- “Frantziako Erregea (FE) burusoila (B) da”. ∃x∀y ((FEy ↔ y=x) ∧ Bx)
- Ukazioa sartzeko bi aukera:
- ㄱ∃x∀y ((FEy ↔ y=x) ∧ Bx) : “Faltsua da entitate bat badela orain
Frantziako erregea eta burusoila dena”. Adierazpen denotatzailearen azalpen
sekundarioa ukazioarekiko, p ukazioarekiko sekundarioa delako. Predikatu
ukazioa. Egiazkoa. (deskripizioaren azalpen sekundarioa)
- ∃x∀y ((FEy ↔ y=x) ∧ ㄱ Bx): “Bada entitate bat orain Frantziako Erregea
dena eta Burusoila ez dena”. Adierazpen denotatzaileren azalpen primarioa
ukazioarekiko, p ukazioarekiko primarioa delako. Proposizio ukazioa.
Faltsua. (deskripzioaren azalpen primarioa)

BIGARREN ARAZOA: IDEI TIPOEN ARTEKO BEREIZ EZINTASUNA (ORDEZKAGARRITASUN


PRINTZIPIOA)

“GorgeIV.-ak Scott Waverly-ren egilea ote zen jakin nahi zuen”

- Bi gauza identikoak badira nola bereizi?


- 1. George IV-ak jakin nahi zuen Scott Waverlyren egilea ote zen
- 2. Scott Waverlyren egilea da
- 3. George IV-ak jakin nahi zuen Scott Scott den

Frege: 1 eta 3 baizpenek pentsamendu ezberdina dutenez, zeharkako erreferentzia ezberdina dute.
Beraz, ez dira ordezkagarriak

- Ez da ordezkagarria “Scott”, “Waverlyren egileagatik”. Russellen aportazioa:


- “Scott Waverly-ren egielea zen” proposizioak badu propietate bat “Scott Scott zen”
proposizioak ez duena.
- Scott objektu bat da.
- Waverlyren egilea baiezpen existentzial bat.

HIRUGARREN ARAZOA: INEXISTENTZIA BAIEZPENAK

Frege → erreferentziarik ez duenez ez du egia-baliorik → Russell → horretan huts egiten du Fregek,


existentzia ez da propietate bat.

MEINONG:
- “Zirkulu karratua” ez da existitzen. EGIA
- Egiazko zerbait esan badezaket berari buruz, modu baten edo bestean existitzen da.
Hau da, gramatikalki zuzena den edozein adierazpen denotatzailek objektu bat
errepresentatzen duela kontsideratzen du teoria honek. Horrela, ‘Frantziako egungo
Erregea’, ‘karratu biribila’... benetako objektutzat jotzen dira. Onartzen da halako
objektuak ez direla subsistitzen, baina hala ere, objektu direla suposatzen da.
- Meinong: existentzia mailak
- A. existitzen diren gauzak: zaldia
- B. existitu ez, baina posible bai: unikornioa
- C. existitu ez eta ezin existitu: zirkulu karratua → Russellentzat ezer denotatzen ez
duten adierazpen denotatzaileak izango dira.
- Zirkulu karratua ezer denotatzen ez duen adierazpen denotatzailea da, ez du objektu bat
denotatzen, baina ez da behar, ez baita izen propio bat, deskripzio definitu bat baizik.
- Existentzia ez da propietate arrunt bat. Eta bada “x” gezurra bada, ez da “x” egia da, baina
horrek ez du esan nahi “x” objektu bat denik.
- Ezberdina delako deskripzio definitu bat, ez du zertan objekturik izan
- Edo Izen Propio bat, objektua du.
- IZEN PROPIOEK ESANAHI OSOA DUTE, DESKRIPZIO DEFINITUEK
PERPAUSA BEHAR DUTE.
- Beraz, Russellen ustez, Zirkulu karratua deskripzio definitu bat da, eta ez izen propio bat,
beraz gertatu daiteke ezer ez denotatzea, eta horrek perpausaren egi balioa definitzean
eragina izango du.

​IZEN LOGIKOKI PROPIOEN TEORIA

Nolakoak dira Russelentzat izen logikoki propioak:


- Ez dute eduki deskriptiborik: ez dute ezer deskribatzen, ez informaziorik ematen
- Objektu ezaguera (zuzenaz) ezagutu da (orduan objektua dago)
- Aristoteles ez dugu ezagutzen, beraz, deskripzio definitua
- Frege → ez deago ezagutza zuzena eskuratzerik
- Izenaren erabilerak objektuaren existentzia bermatzen du
- Badaude ezer deskribatzen ez duten DD-ak, izenak ordea ez! Ezer denotatzen ez
duena ez da izena.

DD-ek beste arazo bat dute, batzuetan gehiegi denotatzen dutelako. “Espainiako errege korruptoa” bi
daude.

Izen logikoki propio bakarrak “hau, hori, hura, ni?” lirateke. Baduelako harreman bat objektuarekin, ez
duelako ezer deskribatzen.

Besteek Apolo, Cesar izen propio itxura dute baina DD-kamuflatuak dira.

ZERTAN DAUDE ADOS/DESADOS FREGE ETA RUSSELL

Desberdintasunak:

- Terminologia
- Russell —> deskripzio definitua (Frantziako erregea adibidez)
- Izen propio (“Scott”) eta deskripzio definituen artean separazioa egiten du
- Deskripzio definituak: konplexuak eta ez-osoak (esanahia kontutan
hartzean parte hartzen duten perpausen esanahia kontutan hartu
behar da) dira. (Wberley-ren… adib)
- Egitura: ⱻx…
- Ez daukate zentzurik, denotazioa baizik (edukitzekotan).
Denotazioa ez edukitzeak ondorioa izango du perpausean,
baina perpausak egia-balioa edukitzen jarraituko du.
- Frege —> Izen propio deitu (zentzu eta erreferentziadunak (edukitzekotan))
- Benetakoak ez diren izen propioak dira deskripzio definituak Fregerentzat
- Fregeren ustez deskripzio definituen funtzioa erreferitzea da (izenena
bezala), nahiz eta batzuetan balitekeen erreferentziarik ez izatea. Orduan,
zentzuaren mailan (pentsamendu mailan) ez da ezer gertatzen, baina
erreferentziaren mailan perpausak ez du egi-baliorik izango. Ohiko
erreferentzia ez baina zeharkakoa izan daiteke, pentsamendua delako.
- Russellentzat denotazioa ez eukitzeak ondorioak ditu perpausetan,
baina ez dio egia baliorik izateari utziko.

Laburtuz, Fregeren teorian ez da proposizio hitza agertzen (nahiz eta batzuetan pentsamendua
dioenean proposizioarekin alderatu daitekeen). Fregerentzat deskripzio definituak erreferentzialak
dira, Russellentzat deskripzio definituek ez dira erreferentzialak. Fregerentzat deskripzio definituen
funtzioa objektu bat designatzea da (zentzu baten bidez, ez zuzenki), Russellentzat, berriz, ez, kontua
ez da objektu bat designatzea, perpausean afirmazio existentzial bat egiteko balio dute, x propietate
duela esatea.

LABURBILDUZ:

Ezer baino lehen, Russellek izen logikoki propioak eta deskripzio definituak bereiziko ditu. Haren
aburuz, lehenengo horiek hiru baldintza bete behar dituzte: (1) ez dute objektuari buruzko
informaziorik ematen; (2) objektua zuzenean ezagutzen da, eta (3) izenaren erabilerak objektuaren
existentzia bermatzen du. Bide horretatik, hizkuntza naturalean izen propiotzat jo ohi diren izen
sintagma askok ez dituzte aipaturiko irizpideak betetzen eta, ondorioz, mozorratutako deskripzio
definituak lirateke. “Trump”, esaterako, kategoria honetan sartu genezake; izan ere, seguruenik ez
dugu hura zuzenean ezagutzeko aukerarik izan, eta beraz, bigarren baldintza ez du betetzen.
“Olentzero” edota “Hamlet” gisako terminoekin ere gauza bera gertatzen da: horietako bakoitzak
izendatzen duen objektua ez da existitzen; ondorioz, azken bi baldintzetan huts egiten dute.

Deskripzio definitu batek entitate bat denotatzen du ondorengo hiru baldintzak betetzen dituen
heinean: (1) bada gutxienez x; (2) bada gehienez x, eta (3) baldin x, orduan propietate jakin bat.

Honekin batera, Russellen ondoren jorratuko den hizkuntzaren filosofiako teoria ezberdinetan
adibidetzat hartuko den “Frantziako Erregea burusoila da” perpaus ezaguna jarriko du mahaigainean
autore estatubatuarrak. Haren ustetan, “Frantziako Erregea” delako entitateak aurresuposizio
existentzialean kale egiten duenez, proposizioa faltsua izango da, deskripzio definitu horrek ez baitu
erreala den objekturik denotatzen.
“Hirugarrena baztertzearen legearen arabera, biotako batek, ‘A B da’-k ala ‘A ez da B’-k,
egiazkoa izan behar du. Beraz ‘Frantziako egungo Erregea burusoila da’-k ala ‘Frantziako
egungo Erregea ez da burusoila’-k egiazkoa izan behar du” (Russell 1905, 68).

Bestalde, Fregek Zentzu eta erreferentziaz (1892) obran “benetako izen propio” deritzenak nahiz izen
propioak bere orokortasunean biltzen dituen sintagmak (Russellek deskripzio definitutzat hartuko
dituenak) sintagma erreferentzialen multzoan sartuko ditu. Bide horretatik, Russellek ere bi motatako
izen sintagma horiei multzo bat egotziko die. Hala ere, Fregeren kontra, izen sintagma horiek
kuantifikazionalak direla argudiatuko du, erreferentzialak izan ordez, zeren eta deskripzio definituek
ez dute objektu bat erreferitzeko gaitasun errealik. Izen logikoki propioak izango lirateke, Russellen
arabera, ahalmen erreferentziala izango luketen bakarrak, beraz.

Hortaz gain, adierazpen denotatzaileek berez edo haien kabuz esanahirik ez dutela aditzera emango
du. “Adierazpenak per se ez du esanahirik, ezen azaltzen den proposizioak, osoki adierazita, ez baitu
azalpena” (Russell 1905, 72).

You might also like