Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 9

2.

GAIA: ZENTZUMENEN OROIMENA eta IRAUPEN


LABURREKO OROIMENA (ILO) /LAN-OROIMENA
Senideen 1.go erabaki garrantzitsua:
Nagusiak non eduki etxean ala egoitza batean?
ETXEAN: euren ingurumenean daude, senideen ardurapean/laguntzaileak. Euren autonomia
indartu eta eguneko hospitalarekin osatu.
ZAHARREN EGOITZAN: profesionalak→ menpekotasun handia; zaintza osoa; gizarte
harremanak.

DEMENTZIAK: ALZHEIMERRA
NAHASKETA KOGNITIBOAK:
- Oroimena: hasieran, (ILO) bereziki
- Arreta eza: kontzentratzeko arazoak
- Geroago, IHO nahasmenduak. Mintzaira nahasketa eta ulertzeko zailtasunak

JOKABIDE MAILAN:
- Pentsamenduan nahasketak (paranoiak)
- Aluzinazioak eta ilusioak
- Afresibitatea
- Bakardadea; zalantzak; porrota egiteko beldurra; komunikatzeko arazoak;
menpekotasuna; ez da berrezagutzen

ZAINTZA:
- Diagnostikoa funtsezkoa. Baina sendagileak eta senideak ez daude prestatuta
- Etxean zaintza ondo antolatzea funtsezkoa da (errutinak, ordena, koordinazioa,
ariketak, jarduerak)

PREBENTZIOA:
Nola?
- Psikoestimulazioa bultzatuz
- Musikoterapia
- Ariketa fisikoa
- Dieta zaindu

TRATAMENDUA:
- Momentuz, ez dago sendatzeko botikarik. Baina esperantza botika batean jarri dute.

1. ZENTZUMEN OROIMENA:
RETRIEVAL: recuperación
ENCODING: codificación (capacidad de
almacenar y recuperar información)
Noiz sortu zen zentzumen-oroimenaren ideia?
60. hamarkadaren hasieran. Ikerketa gehienak ikusmenarekin zerikusia. Adb. Filmeen
prozesamendua: irudi estatikoen sekuentzia bat, etengabeko mugimenduan hautematen dugu.
Nola? Gure pertzepzio sistemak ikusizko info.a irudi estatikoen arteko hutsuneak betetzeko
bezainbeste biltegiratzen duelako.
Irudi bakoitza hurrengoarekin integratzen da. Horregatik, haria jarraitzeko eta historiak
hobeto ulertzeko (malgotasunez) arretari esker landu dezakeguna aukeratzen dugu hurrengo
biltegira pasatzeko (ILO). Milisegunduko epean.

Estimuluen ezaugarri sentsorialak zentzumen-biltegi desberdinetan (entzumena, ikusmena,


usaimena, ukimena…) jasotzen dira.
Jasotako mezuen garrantzia (adb., abesti zoragarri 1) kontuan izanik batzuek hurrengo
oroimen biltegira abiatuko dira (ILO). Gainontzeko mezuak galduaz.
- MEZUEN KODEKETA MAILA: oso baxua (ezaugarri sentsoriala bakarrik)
- MEZUEN IRAUPENA: 50-100 mls. Segundo bat baino gutxiago
Ikerketa gehienak: ikusmena, entzumena eta ukimenarekin lotuta.

A) OROIMEN IKONIKOA:
Ikusmenarekin zerikusia. Ahalmena txikia.
Iraupen oso laburra. Hots, ikono baten iraupena segundu bakarrekoa da, geroago aztarna
desagertzen da.
Izaera aurrekategoriala du. Alegia, soilik estimuluen datu fisikoak aztertu eta gogoratzen dira
(hots, letraren tamaina, kolorea, hizkien itxura, irudiaren tamaina…)

B) OROIMEN EKOIKOA:
Soinuen/doinuen oroitzapenak (doinu, hots-motak, soinuen frekuentzia)
Adb., mugikorretan mezuetan erabili dezakegu doinu mota desberdina talde
desberdinentzako.
Edo hizlari batek hizkuntza batetik bestera pasatzen denean.

1. Zentzumen-oroimena ikertzeko prozedura esperimentalal


A) Txosten orokorrak:
Mezu aurkezpenak bereziak lortzeko, oso azkarrak eta
laburrak (50mls-koak), eta info. osoa batera aurkezten da.
Sperling-en esperimentuak:
Aldagai independentea: ítem bakoitzaren aurkezpenaren
iraupena (15-500mls artean). Saiotik saiora tarte
desberdinak erabiliaz.
Emaitzak: bataz besteko 4 elementu gogoratzen ziren.
- Zergatik ez zuten gehiago gogoratzen?
- Arazoa non dago, pertzepzio edo oroimenaren mailan? Hautematean edo
gogoratzerakoan?
B) Txosten partzialak:
Aurreko galderei erantzuteko Sperling-ek txosten
partzialak asmatu zituen. Esperimentua:
1. Item-en aurkezpena: 9 hizki edota zenbakiz
osatutako zerrendak 50 mls-z aurkeztu. Gero, tonu
seinale batek (zorrotza, ertaina edo ahula)
gogoratu behar den lerroa adierazten zuen
(goikoa, erdikoa, azpikoa).
2. Froga saioa: seinalatutako lerroaren elementuak
gogoratu behar.
Hizkien eta tonuen arteko denbora tartearen eragina ere aztertu zuen.
Emaitzak:
- Denbora tartea: hizkien eta seinalearen arteko tartea 500mls-tik pasa eta gero, berdin
da seinalea ematea edo ez, ez da gogoratuko. Beraz, zentzumen biltegiaren iraupena
50-500mls-koa da (ikusmenezkoa/ikonikoa).
- Lerro zehatz batengatik galdetzerakoan, parte hartzaileakkapazak ziren letra guztiak
esateko → txosten orokorrean baino letra gehiago gogoratu.
- Letra guztien irudi orokor bat gogoratzen zuten, argazki oso bat balitz bezala.
- Sperling-ek pentsatu zuen info. gordeketa hori oso-oso exkasa zela, eta parte-
hartzaileek letrak ahoskatzen duten denbora laburrean egindako “irudi mentala”
desagertzen zen.
⤷ Horregatik, tonua 500mls pasa ondoren aurkezten bazen ez zituzten letrak
gogoratzen.
Beste aditu batzuk saiatu ziren Sperling-en esperimentuak ukimenara pasatzen. Zailtasun
handiak. Atzetan jasotako sentsazioekin ikerlanak egiten saiatu:
- Eskuak 24 zonaldeetan banatu
- Hizki bat ikustean, aire zorrotada bat jaso eskuaren gune batean

2. IRAUPEN LABURREKO OROIMENA (ILO) eta LAN OROIMENA:


ILO: edozein gauzari buruzko info. zehatza denbora labur batez gordetzeko ahalmena du
(30s). Horrela, info. hori eskuragarri egongo da denbora tarte txiki batez. Info.a memorian
gordetzeko errepasoa/entsailua behar da . Ezaugarriak:
- Ataza mota jakin bateko errendimendua
- Info.-kantitate txikiak atxikitzea, berehala edo atzerapen txiki baten ondoren testatuta
(1-30 segundotan)
- ILO-az arduratzen den oroimen sistema lan-oroimenaren sistemaren parte da

Lan-Oroimenaren ezaugarriak:
- Info.a biltegiratzen duen eta info. hori jarduera konplexuak (adb., ararzoitzea, ikastea,
ulertzea…) gauzatzeko erabiltzea ahalbidetzen duen sistema. Onarpen teoriko batean
oinarritzen da.
- Mezu garrantzitsuak zentzumen-oroimenetik (entzumena, ikusmena…) ILO biltegira
abiatuko dira egin beharreko jarduerak aurrera ateratzeko
HEDADURA:
Gogoratzeko ahalmen ertaina. Beraz, mugatua. Nola hobetu? Puskaka zatitu→ datuak/hitzak
zatitzean datza. Adb., digitu zerrendak erabiltzean:
1917602002110102 → esanahia duten blokeak erabiliaz: 1917 - 60 - 2002 - 112 - 102

MEZUEN IRAUPENA:
Mezua azaltzen denetik, 30s bitartean. Gero, IHOra bideratuko da edo ahaztu.
Adb., hurrengo sekuentzia ikasi + letra guztiak ozen esan. Gero, begiak itxita, saia zaitez
gogoratzen letra guztiak, ordena zuzenean.
KXABIRTRIUIL → berrantolatu → BIKURTXILARI
Bigarren sekuentzia errazagoa da gogoratzeaz. Zergatik? Letra-ordenak aukera ematen du
hitz moduko azpimultzo ahotsgarriak osatzeko → hitz moduko bat sortzeko.
Ondorioa: gauzak “zentzu” bat badute, hobe gogoratu.

ILO:
Info.a tarte labur batez mantentzen duen biltegia. Garrantzitsua eta funtsezkoa bada, IHO
biltegira pasako da, eta behar den arte han gordeta egongo da.
Peterson eta Peterson hau frogatzeko asmoz hurrengo esperimentua burutu zuten:
- Ikasle batzuei 3 kontsonantez osatutako silaba zerrendak aurkeztu, errepasorik egin
gabe nola gogoratzen/ahazten zuten aztertu.
- Errepasoa saihesteko→ beste eginkizun bat egitea behartu: 100 zenbakitik hasita,
atzera kenketa bat egin behar (-3).
Emaitzak: 15. segundotik aurrera oroitzapenak kaskarrak ziren.

(Adituek defendatzen dute) Errepasorik egiten ez den bitartean, ILO informazioa 15


segundoz mantentzen da biltegian.

MILLER-en ustez: ZENBAKI MAGIKOA → gizakiok, 7 (gutxigorabehera) elementu puxka


gogoratzeko gaitasuna dugu.
Taldekatze estrategia erabiliz gero emaitzak hobetzen dira. Etekin hoberenak: gogoratu behar
ditugun elementuak hirunaka/puxkaka banatzen dugunean (adb., telefono zenbakiak
hirunaka/binaka aipatzean).
1. Zertarako balio du lan-oroimenak?
Oroinen mota aktiboa litzateke. Hots, momentuan erabiltzen ari garen informazioa gordetzeaz
gain, manipulatzea ahalbidetzen duen prozesua da. Jarduera konplexuak egitea onartzen du
(arrazoiketa ariketak, ikastea, errepasatzea, ulertzea, itzulpenak…).
Oinarrizko ideia da sistema honek aldi berean info.a gorde eta erabiltzen duela; eta jarduketa
konplexu ugari gauzatzeko lagungarria dela.
Autore gehienen arabera → lan-oroimenak nolabaiteko lan espazio mental gisa jarduten du.
Gainera, arretarekin erlazioa du eta gai da ILO nahiz IHO-ko baliabideak erabiltzeko.
A) MINTZAIRAN:
- Ulermena errazteko: esaldi konplexuak prozesatzeko, adb..
- Hizkuntza berrien ikaskuntza: begizta fonologikoaren funtzionamendua oztopatuta
dagoenean, hizkuntza berri baten hiztegiaren ikaskuntza atzeratzen da.
- Sintaxiaren eskurapena: begizta fonologikoaren funtzionamendu egokiarekin lotuta ere
- Itzulpenak: momentuan itzulpen egokiak burutzeko funtsezkoa.

B) ORIENTAZIO ESPAZIALA:
- Errepidetan, gidatzean
- Mapak ikastean
- Bideak ikastean, mendian…

2. Lan-oroimenaren osagaiak eta ezaugarriak


Baddelley eta Hitch-en ereduan, 3 osagai
parte hartzen dute lan oroimenean:
- Begizta fonologikoa
- Agenda ikus-espaziala
- Exekutatzaile zentrala

● BEGIZTA FONOLOGIKOA:
Hitzeko edota item akustikoen sekuentzietan
espezializatua. Eguneroko jardueretan, adb., irakurtzen ikastean. 2 azpi-osagai ditu:
- Biltegi fonologikoa: mezu fonologikoak denbora labur batez biltzen ditu. Biltegiak
ahalmen mugatua du. 2 segunduz irauten dute, info.a ez gailentzeko.
- Saiakera artikulatorioa egiteko prozesu bat: mezu fnologikoak errepasatuz gero bere
iraupena luzatu daiteke. Mezuen berraktibazioa lortzen da errepasoaren bidez.
Entzun-mezuak kode fonologikora transformatzen ditu.

Begizta fonologikoarekin lotuta → 4 efektua sor daitezke:


1) Antzekotasun fonologikoaren efektua:
Antzeko hotsa duten hitzak errazago nahasten direnez
oroimen froga batean akats gehiago sartzen direla aurkitu
da. Esaterako: zen, men, den, sen, ken; ni, behi, ur, txar, oin.

Gogoratzeko bi kodeen arteko ezberdintasuna bilatu behar


da, hortaz bigarren lerroa errazago gogoratuko da.
2) Ahozko materialaren efektua:
Ikusmenaren bidezko oroimena baldintzatua gera daiteke entzunezko estimuluak jasotzean
(gauza gutxiago gogoratzea isiltasunaren baldintza ez dutenek).
Entzunezko estimulu horiek (edozein matereial fonologikoa) biltegi fonologikoa erabiltzen
dute eta horrela oroitzapena oztopatzen dute.

3) Hitz-luzeraren efektua:
Hitzak gero eta luzeagoak direnean, gero eta okerrago gogoratzen ditugula aurkitu da.
Gogoratu dezakegun kopurua 2 segundutan ahoskatu dezakegun elementuak direlako. Hitzak
luzeak baldin badira, 2 segundutan hitz gutxiago ahoskatu ditzakegu. Pilatzen eta nahasten
hasten dira.

4) Ezabaketa fonologikoaren efektua:


Ahoz zenbaki/hiitz-zerrenda bat aurkeztean eta silaba bat (ta, adb.) behin eta berriz azpi
ahoskatzea eskatzean, item-en gogoratze errendimendua gutxitzen da.
Azpi ahoskatzearekin Hitzezko loturaren arduradunak egiten duen errepasoa eta kode
transformazioa blokeatzen delako.

● AGENDA IKUS ESPAZIALA:


Osagau honek funtzio nagusi hauek bete:
- Irudi eta espazioarekin zerikusia duten mezuak, epe laburrean biltegiratu
- Ikusmena eta espazioaren arteko koordinaketa antolatzen ditu
- Entzumenezko info.a ikus kodera transformatzen du.
Ikusmenezko kodeak erabiltzen ditu

2 osagai ditu:
a) Ikus prozesaketaren arduraduna: adb., hiri baten irudikapena antolatzeko eta bertan
hobeto mugitzeko, mapak egituratzeko, errepidean gidatzeko…
b) Espazio prozesaketaren arduraduna: adb., ingeniaritza, arkitektura, arte ederrak, eskuz
egin beharreko lanak…
Zertarako?
- Irudiak eta bere kokapena segundo batzuen zehar gogoratzeko
- Norabide geografikoa (espaziala)
- Lan-espazialen plangintza
- Arte Ederrak lantzeko. Eskulanak.

● EXEKUTIBO ZENTRALA:
Kontrol erdiautomatikoak konbinatzen, jada dauden eskema eta ohituretan oinarrituta, eta
arretazko ikuskatze-sistemaren antzekotzat jotzen da (Norman eta Shallice). Arreta sistema
eta jarduera-sistemaren gainbegiralea (arreta non ipini+nora bideratu). Beste oroimen
sistemak exekutibo zentralaren menpe. Gainera, begizta fonologikoaren eta agenda
ikus-espazialaren koordinazioaz arduratzen da.
Ezekutibo-zentralaren burmuin dunea: lobulu frontalak. Honetan kaltea duten pazienteak:
- Arreta arazoak
- Kontzentratzeko eza
- Gauzak antolatzeko eta sailkatzeko ezintasuna

Norman eta Shallice (Bartlettek exekutibo-zentrala deskribatzeko hartu zuen osagai bat):
Gure jokaera kontrolatzeko 2 era proposatu:
- ERA AUTOMATIKOA: ondo finkatuta dauden ohiturak automatikoki egin.
- SAS (GAINBEGIRATZE ARRETA SISTEMA): arretarekin erlazionatuta dagoen
betearazlea. Egoera berrietan irtenbideak bilatzen ditu.

Batzuetan SAS-ak beste jarduerekin despistatu egiten da eta ez du programa ondo betetzen
(kaleko arroparekin joan beharrean, pijamarekin ateratzea kalera, adb.).
Shallicekgaixo neuropsikologikoen portaeratan oinarrituta eredua berritu nahi zuen. Bereziki,
lobulu frontal burmuinean zauriak/lesioak jaso zuten gaixoetan behaketak eginez. Hauek,
arreta era bat desegokia dute, erraz nahasten dira eta distraitzen dira.

3. Lan-oroimenaren eredu berria: biltegi episodikoa


Baddeley eta Hitch-eko lan-oroimenaren ereduak arazo bat: ez zuen azaltzen nola
konektatzen den ILOa IHOarekin. Arazoa konpontzeko, Baddeley-ek 4. osagai bat proposatu:
Gertakizun bufferra/tarteko oroimen episodikoa: momentuan gertatutako informazioa
(oroimen episodikoa, lan-oroimenaren parte) pusketan zatitzea (info.a zatitzea)(pertzepzioa),
pusketa hauek IHOra eramateko. Hemen, IHO, pertzepzioa eta lan-oroimenaren osagaiak
konektatzen dituen gunea dugu. Kode ezberdinak batzen ditu kode anitza batean
(zentzumenak).
Oraindik kontzeptu hau zehaztugabe dago.

3. BETERAZLE ZENTRALAREN FUNTZIOEN BALORAZIO


NEUROPSIKOLOGIKOA
1. Wisconsin txartel sailkapen froga (WCST):
Irudi geometrikoetan/kolorean/elementuen kopuruan
ezberdintzen diren karta batzuk erakusten dira. Subjektuek
norma bat jarraituaz (kolorea, kasu) kartak sailkatu behar dituela
eskatzen zaio. Norma horrekin bat ez datorren sailkapena egin
duenean zuzendu behar zaio. Norma bat ikasi dutenean beste
erregela berri batekin jarraitu behar da (guztira 3 norma nagusi).
Lobulu frontala minduta duten gaixoek lehenengo norma ondo
ikasten dute baina ez dira besteak jarraitzeko gai. Berdinarekin jarraitzen dute. Malgutasun
kognitiboan arazoak adierazten dituzte. Kostatzen zaie irizpideaz aldatzea.

2. Ahozko erraztasuna
Hitz/letra bat aurkeztu, letra horrekin hasten diren hainbat hitz aipatu behar dituela eskatzen
zaio (adb., B letraz hasten diren pertsonen izenak).
Lobulu frontala minduta duten gaixoek eginkizun honetan arazo handiak adierazten dituzte.
Minutuko 3/4 hitz soilik aipatzeko ahalmena adierazten dute; pertsona arruntak 12.

3. Rivermand oroimenaren portaera testa


Eguneroko oroitzapenen funtzionamendua neurtzen du.
a) Argazki bat hauteman eta gero pertsonen izen eta deiturak esan
b) Leku bateko oroitzapenak, edota gorde den objektu baten oroitzapena neurtu sesio
baten amaieran. Berehalako eta atzerapen tarteak erabiliaz. Oroimen topografikoa eta
norabide espaziala neurtzeko
c) Hitzorduen oroitzapena
d) Marrazkien ezagutza. Marrazkiak identifikatu nahasketa sortzen duten beste
objektuekin batera
e) Aurpegien ezagutza. Esaterako, 5 pertsonen aurpegien argazkiak erakutsi eta
ezagutzen dituen ala ez galdetu
f) 5/6 lerrodun testu bat irakurri eta berehala edo atzerapenarekin gogoratzea eskatu.
g) Mezu baten oroitzapenak
h) Eguna, urtea, leku, eraikin, adina, edo jaiotze datarekin lotutako oroitzapenak
neurtzeko (norabidea).
Test honek honako oroimen motak neurtzen ditu:
- Oroimen asoziatiboa (izena-deiturak-aurpegia)
- Oroimen prospektiboa (hitzorduak)
- Ikus materialaren (marrazkiak, aurpegiak) oroitzapenak
- Ahozko oroimena (agindu/argibide bat gogoratu)
- Oroimen topografikoa (gela baten distribuzioa)
- Oroimen logikoa (testu bat irakurri eta gogoratu)
- Gogoratzeko eta berrezagutzeko estrategiak
- Oroimena noiz neurtu (momentuan, atzerapenarekin)
- Eguneroko oroimen bekatuen (akats) info.a ematen digu
4. Hitz pare lotuen zerrendaren ikaskuntza
8 hitz parez osatutako zerrenda bat dugu. Hitz-pare batzuk lotura erraza dute (kasu,
beira-edalontzia) eta beste batzuk lotura logiko gabekoa (kasu, zapata-letxuga).
Zerrenda hori 3 aldiz erakusten zaie.
Ikasi behar dituzte, eta lehenengo hitza azaltzean bigarrena gogora ekarri behar dute.

You might also like