Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 12

New York

natuak: 40°42′N 74°00′W (https://geohack.toolforge.org/geohack.php?pagename=New_York&params=40.7_N_74_W_region:_type:_scale:_dim:_globe:)

New York[1] (ingelesez New York City eta ofizialki The City of New York) Estatu Batuetan
bizilagun gehien (8.200.000) dituen hiria da. Izen bereko estatuan dago, Ozeano New York
Atlantikoaren ertzean, Hudson ibaiaren bokalean. Herbeheretarrek eratu zuten 1625ean, New York
merkataritza-helburuetarako gune gisa, eta Estatu Batuetako hiriburua izan zen 1785etik Ameriketako Estatu Batuetako hiria
1790era. Estatu Batuetako hiririk handiena izan da 1790ez geroztik. Hasieran hiria Manhattan
uharteko hegoaldean eraiki zen, baina XIX. mendean hiri-bilbea etengabe hedatu zen.
Munduko portu natural aproposenetako batean dago kokatuta, eta merkataritza eta finantza
gune nagusietako bat da. Horrez gain, New Yorkek mundu osoan eragin itzela dauka
hedabide, hezkuntza, entretenimendu, arte, moda eta publizitate arloetan. Halaber, nazioarteko
arazoak aztertzeko gune oso garrantzitsua da, eta bertan dago Nazio Batuen Erakundearen
egoitza nagusia. Irudi gehiago

"The City that Never Sleeps" ezizena eman diote, "Inoiz lo egiten ez duen hiria", alegia, hiriak
gauez duen bizitza dela-eta. Era berean, Sagar Handia ("The Big Apple") ezizena ere jaso ohi
du.

Hiriko auzune eta ikur asko arras ezagunak dira mundu osoan zehar. Askatasunaren Estatua Administrazioa
izaten zen milioika eta milioika etorkinek XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen
hasieran Estatu Batuetara itsasontziz iristean ikusten zuten lehenbiziko erreferentzia. Wall Estatu Ameriketako Estatu
Street, Manhattan uhartearen hegoaldean, finantza-zentro global nagusia izan da Bigarren burujabe Batuak
Mundu Gerraz geroztik, eta bertan dago New Yorkeko Burtsa. Estatua New York
Bestalde, New York hiriaren ezaugarri bereizgarrienetakoa da bertako etxe orratzen Alkatea Eric Adams (en)
ugaritasuna: munduko eraikinik garaienetako asko hiri hartan daude, esate baterako, Empire Izen ofiziala New York
State Building. Fort Neu-Amsterdam

New York kultur mugimendu askoren sorlekua da; besteak beste, Harlem Renaissance, Jatorrizko New York
literaturaren eta ikusizko artearen esparruan; espresionismo abstraktua ("New Yorkeko izena
Eskola" gisa ere ezagutua), margolaritzan; eta hip hop, punk, salsa eta Tin Pan Alley, Posta kodea 10000–10499, 11004–
musikan. 11005, 11100–11499 eta
11600–11699
Geografia FIPS kodea 3651000
Geografia
New York Estatu Batuetako ipar-ekialdean, New York estatuko
hego-ekialdean eta Washington eta Boston arteko bide erdian Koordenatuak 40°42′N 74°00′W (https://geoh
dago[2] Hudson ibaiaren bokalean kokatuta, honekOzeano ack.toolforge.org/geohack.ph
Atlantikora itsasoratzean babesturiko portua sortzen du, hiriaren p?pagename=New_York&par
hazkunde ekonomikoa hobetzeko laguntzen duena. Hiriaren ams=40.7_N_74_W_region:_t
gehiena hiru uharteetan banatuta dago: Manhattan, Staten ype:_scale:_dim:_globe:)
Island eta Long Island, eraikitzeko lur urria baita.

Harlem ibaiak, Ekialdekoa eta Hudson ibaien artean,


Askatasunaren estatua. Manhattan eta Bronx auzoak banatzen ditu. Ibaiei lur-eremu
batzuk irabazi eta gero[3], hiriak 831,4 km² azalera du[4]:
lekurik garaiena Staten Island dagoen Todt muinoa da
(124,9 metro)[5].

Klima

Napoli edo Madril hirien latitude berean izan arren, New Yorkek klima heze kontinentala du,
kontinentearen barnealdetik aire hotza dakarten haizeak direla eta[6]. Kostaldean dagoenez,
negu hotzak ez dira barnealdean bezain hotzak eta urtean ia 63,5 eta 88,9 zm elurra du[6]; aro
epela batez bestean 199 egunekoa da. Uda beroa eta hezea da: urtean, batez besteko 18 eta 25
egunen artean 30 °C baino gehiago du[6].

Ezohikoak badira ere, New Yorken haize-erauntsiak badaude. 1981ean batek Manhattango
hegoaldea urez bete zuen eta 1938an beste batek 700 hildako utzi zituen.
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat
dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak
berriro erakutsi ahal izateko.
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Azalera 1213.369839 km²


Altuera 11 m
Mugakideak Westchester konderria (New
York), Union konderria (New
Jersey), Hudson konderria
(New Jersey), Nassau
konderria (New York) eta
Bergen konderria (New
Jersey)
Demografia
Biztanleria 8.804.190 (2020ko apirilaren 1a)
405.442 (2018)
4.245.512 (%48,2) (%43,5) 3.833.351

Dentsitatea 7.255,98 bizt/km²


Etxebizitzak 3.191.691
Informazio gehigarria
Sorrera 1624 eta 1626
Telefono 212, 347, 646, 718, 917,
aurrizkia 929
Ordu eremua Ekialdeko Ordu-eremu,
UTC−05:00 eta UTC−04:00
Hiri Budapest, Jerusalem,
senidetuak Johannesburg, Kairo,
Londres, Madril, Pekin, Santo
Domingo, Tokio, Brasilia,
Borås udalerria, Oslo, Aljer,
Jakarta, Tel Aviv, Santiago de
Cali, Shanghai, Marrakex,
Seul, La Paz, Târgoviște (en)
, Dubai eta Mexiko Hiria
Matrikula NY
Hizkuntza ingeles
ofiziala
nyc.gov (https://nyc.gov)
Datu klimatikoak (New York (Central Park, 1981-2010))
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa

Erregistraturiko tenperatura 22.9 24.3 30.6 36.3 37.7 38.0 41.1 40.5 39.6 34.3 29.4 24.5. 41.4
maximoa (°C)
Batez besteko tenperatura 3.5 5.3 9.8 16.2 21.6 26.3 28.9 28.1 24.0 17.7 12.1 6.1 16.7
maximoa (°C)

Batez besteko tenperatura (ºC) -0.6 0.8 5.8 11.7 16.9 21.9 24.7 24.0 20.0 13.8 8.7 3.1 12.6

Batez besteko tenperatura −4.6 −3.7 1.8 7.1 12.2 17.6 20.4 19.9 16.0 10.0 5.3 0.0 9.2
minimoa (°C)

Erregistraturiko tenperatura −21.3 −26.7 −16.9 −11.4 0.8 7.8 11.1 10.6 4.9 −2.4 −14.3 −25 −26
minimoa (°C)
Pilatutako prezipitazioa (mm) 93 78 111 114 106 112 117 113 109 112 102 102 1268

Elurra (mm) 229 239 94 15 0 0 0 0 0 0 8 122 704

Prezipitazio egunak (≥ 10.4 9.2 10.9 11.5 11.1 11.2 10.4 9.5 8.7 8.9 9.6 10.6 121.9
0.25 mm)

Elur egunak (≥ 0.25 cm) 4.1 2.9 1.8 0.3 0 0 0 0 0 0 0.2 2.3 11.5

Eguzki orduak 162.7 163.1 212.5 225.6 256.6 257.3 268.2 268.2 219.3 211.2 151.10 139.10 2534.9

Iturria (1): NOAA (1981–2010 normales, extremas 1876–presente, horas de sol 1961–1990)[7][8]

Iturria (2): The Weather Channel (extremas)[9]

Historia
Sakontzeko, irakurri: «New Yorkeko historia»

New Yorkeko inguruetan gutxi gorabehera 5000 amerindiar bizi ziren (lenapetarrak), gaur egungo
hiriaren kokalekua Giovanni da Verrazzano italiarrak 1524an[10] deskubritu zuenean. Esploratzaile hark
Frantziako koroaren zerbitzuan ziharduen eta tokiari "Nouvelle Angoulême" ("Angulema Berria") deitu
zion.

Toki hori biztanle europarrez populatzen hasi zen herbeheretarrek 1614an larru-merkataritzarako gune bat
sortu zutenean Manhattanen hegoaldeko muturrean, "Nieuw Amsterdam" ("Amsterdam Berria") deitu
zutena. 1626an Peter Minuitek, Herbehereetako kolonia haren zuzendariak, Manhattan uhartea
lenapetarrei erosi zien, 60 florinen balioaren truke.
Lower Manhattan 1660an, New
Amsterdam hiriko zati zenean (iparra 1664an ingelesek hiria konkistatu eta "New York" izena jarri zioten, York and Albanyko duke ingelesaren
eskuinean). omenez. Ingelesen eta herbeheretarren arteko bigarren gerraren amaieran, herbeheretarrek Run uhartearen
gaineko kontrola lortu zuten, ingelesek New York kontrolatzearen truke. Run Indonesiako uharte txiki bat
da, eta garai hartan New York baino askoz ere ondasun baliotsuagoa zen, bertako zuhaitzetatik lorturiko
espezieei esker.

Independentzia Gerran, hiria zenbait borroka garrantzitsuren gertalekua izan zen. Manhattan iparraldeko Fort Washingtoneko guduaren ondoren
(1776), britainiarrek Ipar Amerikan zeukaten egoitza politiko eta militar nagusia bihurtu zen, okupazio militarra 1783an amaitu zen arte.

Handik gutxira, Estatu Batuetako hiriburu bilakatu zen, Estatu Batuetako Konstituzioa berretsi zen eta, 1789an, Estatu Batuetako lehen
presidenteak, George Washingtonek, bertan hartu zuen bere karguaren jabetza. 1790erako, New York Estatu Batuetako hiririk handiena bihurtu
zen, Philadelphiaren aurretik.

XIX. mendean hiriak eraldaketa handiak izan zituen, immigrazioaren eta garapenaren ondorioz. 1811ko plana jarraituz, hiriko kale-sarea hedatu
egin zen, Manhattan uhartearen osotasuna hartzeraino. 1819an Erie ubidea ireki zen eta, horren bitartez, Ipar Amerikaren barrualdeko lurralde eta
nekazaritza-merkatu handiak Ozeano Atlantikoarekin komunikatuta geratu ziren.

XX. mendeko lehen erdian zehar, New York nazioarteko zentroa bihurtu zen industria, merkataritza eta komunikazioaren alorretan. 1920ko
hamarkadan New York City helmuga nagusitzat hartu zuten afrikar jatorriko amerikar herritar askok eta askok, Estatu Batuen hegoaldetik
abiaturiko migrazio handiaren (Great Migration) garaian. 1916rako, Afrikako diasporak Ipar Amerikan zeukan hiri-kokagune handiena zen New
York. Harlem Renaissance mugimendua alkohol-debekualdiaren garaian loratu zen: horrek denboran bat egin zuen loraldi ekonomiko batekin eta
horren ildotik etxe-orratzen eraikuntzan pizturiko norgehiagokarekin.

1948an New York hiria munduko hiririk jendetsuena izatera iritsi zen, Londresen aurrertik (azken horrek ehun urtez eutsi zion bere
nagusitasunari). Gerraren suntsipenik jasan gabe, munduan New York nagusitu zen hiri aitzindari gisa, Wall Street izanik Estatu Batuak munduko
botere ekonomiko izaterainoko igoeraren gidari, Nazio Batuen Erakundearen egoitza nagusia (1959an bukatua) izanik New York hiriaren eragin
politikoaren erakusgarri, eta New Yorkeko espresionismo abstraktuak Parisen ordez New York ipiniz artearen munduaren zentro gisa. 1980ko
hamarkadan finantzen industria indarberritu egin zen, eta horrek hoberantz bultzatu zuen hiriaren zerga-egoera. 1990eko hamarkadan arrazen
arteko tirabirak baretuta zeuden, delitu-tasek beherakada ikusgarria izan zuten, eta etorkin-sorta berriak iritsi ziren Latinoamerika eta Asiatik.
New York izan zen 2001eko irailaren 11ko atentatuen gertalekuetako bat: ia 3000
pertsona hil ziren World Trade Center negozio-gunearen suntsipenean. Orube horretan
"Freedom Tower" ("Askatasunaren Dorrea") eraikiko da. 2013an bukatuta egongo dela
aurreikusita dago.

Demografia
Biztanleriaren bilakaera[11]
Urtea Biztanleria Urtea Biztanleria
1750 22.000 1910 4.766.900
1790 49.400 1920 5.620.000
1800 79.200 1930 6.930.400
1810 119.700 1940 7.455.000 Mulberry Street, Lower East Side auzoan, 1900
1820 152.100 1950 7.892.000 inguru.
1830 242.300 1960 7.782.000
1840 391.100 1970 7.894.900
1850 696.100 1980 7.071.600
1860 1.174.800 1990 7.322.600
1870 1.478.100 2000 8.008.000
1880 1.911.700 2003 8.085.700
Lenape etniako 1890 2.507.400 2004 8.091.700
emakumezkoak (Oklahoma, 1900 3.437.200 2005 8.143.200[12]
1910), New York eskualdeko
jatorrizko biztanleen New York Estatu Batuetako hiririk jendetsuena da: 2005ean 8.213.839 biztanle zituen[13], hots, estatuaren eta
ondorengoak gune metropolitarren % 40 da. Azken hamarkadan, hiriaren biztanleria handitzen ari denez, demografoek 2030.
urterako 9,2 eta 9,5 milioi biztanle artean izango dituela uste dute[14][15].

Hiriko demografiaren ezaugarri nagusi biak biztanle dentsitate eta aniztasun kulturala dira. 100.000 biztanle baino gehiago dituzten estatubatuar
hirien artean dentsitaterik handiena du, 10.194 bizt/km² hain zuzen ere[16].

Aniztasuna ere handia da. Historian zehar, hainbat etorkin bertaratu ziren bere portua ezen Melting Pot (euskaraz: "arragoa") izeneko politika
lehendabizikoz Lower East Side auzoan erabili baitzuten. Jatorriaren arabera, etorkin-multzo handienak herrialde hauetakoak dira: Dominikar
Errepublika, Txina, Jamaika, Guyana, Pakistan, Ekuador, Haiti, Trinidad eta Tobago, Kolonbia eta Errusia[17].

Gune metropolitarrean, Israeldik at dagoen munduko judu komunitaterik handiena dago: izan ere, newyorktarren % 12k judutar jatorria du[18]
Estatu Batuetako amerindiarren laurden bat[19] eta afroamerikar komunitaterik handiena ere baditu.

Euskaldunak New Yorken

Hiriak Euskal Etxea badu[20], eta Estatu Batuetako 44etako bat da. 1913an sortua, Ipar Amerikako lehendabizikoa izan zen. Euskal Etxeak
hainbat ekitaldi antolatu ditu, adibidez 2009an Korrika[21].

Ameriketako Estatu Batuetako beste euskaldunak ez bezala, New Yorkeko gehienak ez dira aspalditik joandako etorkinak edo haien senideak,
baizik eta azken hamarkadetan lana dela-eta bertara joandakoak. Munduko kultura-hiriburuetako bat izanik, hainbat euskal artistak bertan
etxebizitza dute, bai euskaldunek (Ainhoa Arteta[22], Mikel Urmeneta, eta abar) bai euskaldunekin lotura duten amerikarrek (adibidez, Julian
Schnabel[23]).

Gobernua
1898an eratu zenetik, New York hiria metropolitar udalerria da, alkatea eta hiri batzarra duen aginte sistema, alegia. Lau urtetik behin hautatzen
dituzte eta agintaldi bi baino ezin dituzte bete[24].

Egungo alkatea Michael Bloomberg da, demokrata ohia eta Estatu Batuetako Alderdi Errepublikarrari esker, 2001ean eta 2005ean independente
hautatua[25].

Hona hemen 1898 eta geroko alkateen zerrenda:

Izena Agintaldia Alderdi politikoa


Robert A. Van Wyck 1898 – 1901 Demokrata
Seth Low 1902 – 1903 Errepublikarra/Citizens Union
George B. McClellan Jr. 1904 – 1909 Demokrata
William Jay Gaynor 1910 – 1913 Demokrata
Ardolph Loges Kline 1913 – 1913 Errepublikarra
John Purroy Mitchel 1914 – 1917 Independentea
John F. Hylan 1918 – 1925 Demokrata
James J. Walker 1926 – 1932 Demokrata
Joseph V. McKee 1932 - 1932 Demokrata
John P. O'Brien 1933 - 1933 Demokrata
Fiorello H. La Guardia 1934 – 1945 Demokrata
William O'Dwyer 1946 – 1950 Demokrata
Vincent R. Impellitteri 1950 – 1953 Demokrata
Robert F. Wagner Jr. 1954 – 1965 Demokrata
Errepublikarra/Liberala 1966–69;
John V. Lindsay 1966 – 1973 Liberala 1969-70;
Demokrata/Liberala 1970–73
Abraham D. Beame 1974 – 1977 Demokrata
Edward I. Koch 1978 – 1989 Demokrata
David N. Dinkins 1990 – 1993 Demokrata
Rudolph W. Giuliani 1994 – 2001 Errepublikarra Manhattango udal eraikina.
Errepublikarra 2002-07;
Michael R. Bloomberg 2002 - ?
Independentea 2007.

Batzarra hautatzeko, hiria bost barrutitan banatuta dago, hots, hiriko bost auzoetan.

Barrutiak

New York City bost auzo edo barrutik (ingelesez, "boroughs") osatzen dute:
Brooklyn, Queens, Bronx, Manhattan eta Staten Island ("The Five Boroughs").

Barruti bakoitzaren barruan gune oso ezberdinak daude, eta jatorri askotako
bizilagunak: txinatarrak, latinoamerikarrak, ekialdeko europarrak... Dena dela, auzo
askoren mugak ez daude oso zehazturik.

Manhattan: New Yorkeko auzorik ezagunena da eta finantza,


merkataritza eta ikusgai turistiko gehienen kokalekua. 1.564.798
biztanle[13] eta 59,5 km²-ko azalera dauka. Uharte bat da, 21,5
kilometroko luzera duena (iparraldetik hegoaldera) eta zabalera, berriz,
3,7 kilometrokoa (punturik zabalenean) eta 1,3 kilometrokoa (punturik
estuenean). Mendebaldeko muga Hudson ibaia du (ibaiaz bestaldeko
lurraldea New Jersey estatua da), eta ekialdekoa, East River.
Ikuskizunen artean:

Central Park parke zabala.


Ellis uhartea, garai batean etorkinen sarrera bideratzen zuen
uhartea. Bost barruti nagusiak:1: Manhattan, 2: Brooklyn,
Chinatown, txinatar giroa, dendak eta jatetxeak gozatzeko. 3: Queens, 4: The Bronx, 5: Staten Island
Etxe orratzak, hiriaren ikurra bihurtu diren eraikin handiak,
Chrysler Building, Empire State Building edo Flat Iron Building,
triangelu formako, New Yorkeko lehen etxe orratza.
Fifth Avenue, eraikin garrantzitsuenak eta dendarik garestienak dituena.
Harlem, afroamerikar kultura eta musikaren sorterria.
Horretaz gain, museo anitz (Guggenheim adibidez) ditu, kultur guneak (Lincoln Center), antzerki aretoak, Soho, etab.

Brooklyn: Hiriko hego-ekialdean dago, Long Island uharte handiaren mendebaldeko muturrean. 2.472.523 biztanle dauzka[13],
eta New Yorkeko auzorik populatuena da. Herbehereetako Breukelen hiriaren izenetik eratorria da haren izena. 182,9 km²-ko
azalera dauka. "City of Churches" (Elizen hiria) izenpean ere ezaguna da eta nortasun berezkoa mantendu du. Telebistari eta
zinemari esker, lekurik ezagunena Brooklyn Zubia da, Manhattanekin lotzen duena. 1870ean eraiki zenean, haren 1.825
metroekin, bere garaiko zubi esekirik luzeena zen eta altzairuzko kablez zintzilikako lehena.
Queens: New Yorkeko bost auzoetatik lurralde handiena hartzen duena da, 282,9 km² baitauzka. Populazioa 2.225.486
biztanlekoa du[13]. Auzo hura ere Long Island uhartearen mendebaldeko muturrean dago, Brooklynen ipar-ekialdean. Hiriko
aireportu handienetakoak han daude, hots, John F. Kennedy International Airport eta La Guardia Airport. Greziatiko eta
Indiatiko komunitate handiak ditu, beren jatetxeak, dendak eta guzti[26]. Antzerki eta museoaz gain, Corona Park parke handia
du: bertan dago munduko bolaren eskultura handia, Queenseko irudirik ezagunena.
Bronx: 1.363.198 biztanle[13] eta 108,9 km² ditu. New Yorkeko bost auzoetako iparraldekoena da. Halaber, beste lau auzoak
ez bezala, ez dago uharte batean. Izena Jonas Bronck-i zor dio: Suediatik iritsitako etorkina zen, lurralde horretako
lehenbiziko biztanlea. Bronx auzoak, nahiz eta entzute txarra izan, leku arriskutsua delako, ikuskizunak ditu. Haien artean,
Bronxeko zoologikoa[27] eta Lorategi Botanikoa, 47 lorategi dituena, munduko larrosa lorategirik handiena barne. Gainera,
Yankee Stadium famatua Bronx-en dago
Staten Island: 459.737 biztanle[13] eta 151,5 kilometro koadro dauzka. Uharte bat da, Manhattanen hego-ekialdean eta
Brooklynen mendebaldean kokatua. Brooklynekin lotuta dago Verrazano-Narrows zubiaren bitartez (bidesaria ordaindu behar
da). Staten Islandeko punturik altuena, Todt Hill, era berean New York hiriko punturik garaiena da. Ez dauka eraikin
famatuenik baina bai parke eta leku historiko ugari[28]. Haien artean, Estatu Batuetako gotorleku zaharretariko bat, "Ford
Warsworh" alegia, 200 urteetan portua defendatu zuena eta askatutako lehen esklaboen komunitatea, bertan nekazaritzan
aritu zena. Horretaz gain, Manhattan eta Askatasunaren Estatuaren ikuspegi famatuenak bertatik lortzen dira.

Ekonomia
New York nazioarteko merkataritza gune eta munduko ekonomiaren hiriburuetako bat (Paris, Londres eta Tokiorekin batera) da[29]. 2005ean bere
gune metropolitarraren metropolitar produktu gordina (BPG moduko magnitudea) 952,6 milioi estatubatuar dolarrekoa zen, Estatu Batuetan
handiena izanik[30]. Bertan enpresa nagusi askok dute bere egoitza, tartean Fortune aldizkariak argitaratutako 500 aberatsenen zerrendaren
44k[31].

Herrialde independentea balitz, munduko 15 nagusien artean egonen litzateke. Wall Streeteko New Yorkeko burtsa eta NASDAQ munduko
lehendabiziko eta bigarren burtsarik handienak dira, kapitalizazioa kontuan hartuta[32].

Turismoa

Hiriko jarduera ekonomikorik nagusienetariko bat turismoa da, New Yorkek urtero 40 milioi bisitari inguru dituelako[33]. Empire State, Ellis
uhartea, Broadwayeko antzerkiak, Met museoa, Central Park, Rockefeller Center, Times Square, Bronxeko zoologikoa edo Lorategi Botanikoa
lekurik bisitatuenak dira. Bosgarren eta Madison etorbideetan daude hiriko saltoki garestienetako batzuk.

Gaueko ikuspegia. Erdian, Empire State Building

Hezkuntza
Hiriko eskola publikoen sistema udalerriak ustiatzen du. Haren 1.200 eskoletan 1,1 milioi ikasle daude[34]: Gainera, badaude beste 900 eskola
pribatu, tartean Estatu Batuetako nagusietariko batzuk[35]

Hirian, Barnard Collegek, Columbiak, Fordhamek eta New Yorkeko Unibertsitateak beren egoitzak dituzte.

Garraioa
Newyorkarrek garraio publikoa erabiltzen dute[36], izan ere, familia gehienek ez baitute automobilik.

New Yorkeko metroa New York eta inguruko herriak batzen dituen garraiobidea da. 1904ko urriaren 27an
inauguratu zuten eta gaur egun, munduko luzeenetakoa da, guztira 370 km baititu. Metroa 27 lineak eta 468
geltokik osatzen dute.

Hiriak 12.000 taxi baino gehiago[37] ditu eta autobus eta trenbide asko[38]. Hiru aireportu nagusi ditu: John
F. Kennedy, Newark-Askatasuna eta LaGuardia aireportua, urtero 100 miloi bidaiarik baino gehiagok
erabiliak[39].

Kultura
New Yorkeko metroaren mapa.
Tom Wolfe idazleak New Yorken «kultura airean dagoela ematen du, klimaren ezaugarri bat izango balitz»
esan zuen[40]. Hirian hainbat mugimendu kulturalek izan zuten bere jaioterria, tartean Harlemen
berpizkundea. Musikan 1940ko hamarkadan jazz, 1970eko hamarkadan hip hop eta 1980ko hamarkadan punk eta hardcore mugimenduen
hiriburu bilakatu zen. Metropolitan Opera House eta Carnegie Hall opera aretoak izateaz gain, 1880ko hamarkadan Broadway eta 42. kaleko
antzerkiek genero berria sortu zuten, musikala, hain zuzen ere.
Hiriko gastronomia bere biztanleen bezalako aniztasuna du, italiar eta juduen bagel, cheesecake edo
pizza famatuak lekuko. Egun, gero eta falafel eta kebab gehiago badaude, halaber, eta kaleetan
oraindik hot dogak eta pretzelak dira nagusi[41]. Hirian ere hainbat haute cuisine jatetxe daude[42].

Arkitektura

New York hiriarekin loturarik estuena duen eraikin-mota etxe orratza da. Hain zuzen ere, etxe
orratzaren agerpenaren ondorioz aldatu zen bertako hiri-paisaia, Europako tradizioaren ildoko etxe
txikiz osaturiko hirigune bat izatetik negozio-auzoetan gailenduriko bertikaltasunera[43].
Metropolitan Museum of Art 2008ko abuztuan, New Yorkek garaiera handiko 5.694 eraikin zeuzkan eta haietako 48k 200 metro
baino gehiagoko garaiera dute: hortaz, munduko beste edozein hirik baino gehiago dauzka.

Arkitekturaren ikuspegitik, New Yorkeko eraikinak estilo askotakoak dira. Horien artean, aipatzekoa da
Woolworth Building (1913), "Gothic Revival" estiloko etxe orratza, espaloitik ikus daitezkeen xehetasun
gotiko ugariz hornitua.[44]

Equitable Building eraikitzean sortu zen arazo larriari aurre egiteko asmoz 1916an onetsiriko arau batek
("Zoning Resolution") ezarri zuenez, handik aurrera eraikitzekoak ziren etxe guztiek "atzeraguneak"
behar zituzten izan; hau da, eraikin batek, bere garaierako puntuetan, "lodiera" ezberdina behar zuen
izan, halako moduan non goragoko solairuen azalera txikiagoa izango baitzen beheragokoena baino.
Horren ondorioz, eraikin garaiek harturiko itxura da hainbat "koskaz" osatuta egotearena. Antolaketa
horren helburua zera zen, modua egotea eguzkiaren argia espaloietaraino iritsi ahal izateko. Art Déco
estiloko Chrysler Building (1930) eraikinaren diseinuak (zenbat eta garaiago iritsi, hainbat eta estuago
bilakatzen da eraikina, gailurrean daukan altzairuzko orratz batean amaitzeraino) baldintza horiek
betetzen ditu. Eraikin horixe bera da, historialari eta arkitekto ugariren iritziz, New Yorkeko eraikinik
onena, dituen apaingarri bereizgarri-bereizgarriak kontuan harturik[45]. Nazioarteko estiloko eraikinei
dagokienez, Estatu Batuetako adibiderik argienak Lever House (1952) eta Seagram Building (1957)
dira, azken hori Ludwig Mies van der Rohe arkitektoarena.

Kirola

New Yorken Estatu Batuetako lau kirol-liga profesionalen taldeetako batek du egoitza. Hona hemen
hiriko talde nagusiak:

Izena Liga Estadioa Sorrera Txapelketak


New York
MLB beisbola Yankee Stadium 1901 26
Yankees
New York Mets MLB beisbola Citi Field 1962 2
New York
NHL izotz hockeya Madison Square Garden 1926 4
Rangers Yankee Stadium, non New York
New York Nassau Veterans Memorial Yankees taldeak2009tik aurrera
NHL izotz hockeya 1972 4
Islanders Coliseum jokatzen duen.
New Jersey
NHL izotz hockeya Prudential Center 1982 3
Devils
NFL amerikar
New York Giants Giants Stadium 1925 7
futbola
NFL amerikar
New York Jets Giants Stadium 1960 1
futbola
New York Knicks NBA saskibaloia Madison Square Garden 1946 2
New Jersey Nets NBA saskibaloia Izod Center 1967 2

Zenbait lehiaketa ospetsu ere ospatzen dituzte hirian: ezagunenak AEBetako Irekia tenisean eta New Yorkeko maratoia dira.

Ondarea

Museoak

Manhattango Metropolitan Museum of Artek bi milioi artelan ditu[46]. Urtero 4,5 milioi bisitari izanik[47] , munduko museo nagusietariko bat da.
Hiriko beste museo garrantzitsu bat Museum of Modern Art da, ingelesezko haren siglekin ezaguna (MoMA). Beste hainbat museo ere badaude:
Frick Bilduma, Brooklyn museoa, Queenseko Arte Museoa, The Cloisters edo Solomon R. Guggenheim museoa.
New York Hall of Science, Skyscraper Museum eta Staten Island Institute of Arts & Sciences zientzia museoak izan arren, famatuena Estatu
Batuetako Historia Naturalaren Museoa da[48].

Parkeak

New Yorkek 113 km²-ko azalerako parkeak eta 22 kilometroko hondartza publikoak ditu[49][50].
Natura-gune nagusiak honako hauek dira:

Central Park, 3,41 km² laukizuzena da (4 km x 800 m). Manhattanen dago eta Estatu
Batuetako parkerik bisitatuena da, urtero 25 milioi turista baititu. Frederick Law
Olmstedek eta Calvert Vauxek diseinatu zuten.
Flushing Meadows-Corona Park, Queensen kokatuta. Bertan 1939 eta 1964ko
Nazioarteko Erakustaldiak ospatu zituzten.
Central Park.
Prospect Park-ek, Brooklynen, 2,1 km² azalera du[51].

Hedabideak
New Yorken munduko telebista, publizitate, musika eta hedabide industriaren talderik nagusietariko batzuk daude, adibidez Time Warner, News
Corporation, Hearst Corporation edo Viacom. Estatu Batuetako hiru egunkari nazionaletako bi newyorkarrak dira: The Wall Street Journal eta
The New York Times hain zuzen ere. Beste egunkari asko daude halaber: esaterako, The New York Daily News eta The New York Post.
ABCk, CBSk, FOXek eta NBCk, Estatu Batuetako telebista-kate nagusiek, egoitza bertan dute, MTV, Fox News, HBO eta Comedy Central
kablezko kanalek bezala.

Newyorktar ospetsuak
Steven Weinberg (1933-), fisikaria.
Washington Irving (1783-1859), idazlea.
Woody Allen (1935-), zinemalaria.
Herman Melville (1819–1891), idazlea.
Jack Nicholson (1937-), aktorea.
Theodore Roosevelt (1858-1919), AEBetako presidentea
(1901-1909). Lenny Wilkens (1937-), saskibaloilaria.
Franklin D. Roosevelt (1882-1945), AEBetako presidentea George A. Romero (1940-), zinemalaria.
(1933-1945). Al Pacino (1940-), aktorea.
Marx anaiak (1887-1979), aktore eta umoristak. Art Garfunkel (1941-), abeslaria.
Al Capone (1899-1947), gangsterra. Stephen Jay Gould (1942-2002), paleontologoa.
Humphrey Bogart (1899-1957), aktorea. Connie Hawkins (1942-), saskibaloilaria.
Lou Gehrig (1903-1941), beisbol jokalaria. Martin Scorsese (1942-), zinemalaria.
Stanley Kramer (1913-2001), zinemalaria. Robert De Niro (1943-), aktorea.
Arthur Miller (1915-2005), idazlea. Billy Cunningham (1943-), saskibaloilaria.
Susan Hayward (1917-1975), aktorea. Jon Kabat-Zinn (1944-), mindfulness tekniken bultzatzailea.
Will Eisner (1917-2005), komikigilea. Sylvester Stallone (1946-), aktorea.
Florence Wald (1917-2008), erizaina. Oliver Stone (1946-), zinemalaria.
Richard Feynman (1918-1988), fisikaria. Paul Auster (1947-), idazlea.
Jerome Robbins (1918-1998), zinemalaria. Kareem Abdul-Jabbar (1947-), saskibaloilaria.
Jerome David Salinger (1919-), idazlea. Art Spiegelman (1948-), komikigilea.
Red Holzman (1920-1988), saskibaloi entrenatzailea. Nate Archibald (1948-), saskibaloilaria.
Judy Holliday (1921-1965), aktorea. H. David Politzer (1949-), fisikaria.
Maria Callas (1923-1977), sopranoa. Sigourney Weaver (1949-), aktorea.
Geraldine Page (1924-1987), aktorea. Russell Hulse (1950-), astrofisikaria.
Baruch Blumberg (1925-), medikua. Spike Lee (1957-), zinemalaria.
Roy J. Glauber (1925-), fisikaria. Steve Buscemi (1957-), aktorea.
Mel Brooks (1926), zinemagilea. John McEnroe (1959-), tenislaria.
Herbert Ross (1927-2001), zinemalaria. Michael Jordan (1963-), saskibaloilaria.
Stanley Kubrick (1928-1999), zinemalaria. David Schwimmer (1966-), aktorea.
Eric Cassell (1928-2021), medikua. Lindsay Lohan (1966-), aktorea.
Bob Cousy (1928-), saskibaloilaria. Diddy (1969), abeslaria.
Dolph Schayes (1928-), saskibaloilaria. Alex Rodriguez (1975-), beisbol jokalaria.
William Safire (1929-2009), idazlea. Claire Danes (1979-), aktorea.
Melvin Schwartz (1932-2006), fisikaria. Scarlett Johansson (1984-), aktorea.
Sheldon Lee Glashow (1932-), fisikaria. Carmelo Anthony (1985-), saskibaloilaria.
Lady Gaga (1986-), abeslaria, ekintzailea.

Herri eta hiri senidetuak


New York ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
Heidelberg Madril
Calgary (Kanada)[52]
(Alemania)[52] (Espainia)
Caracas (1982)[52][53][56]
Addis Abeba Helsinki
(Venezuela)[52] Rotterdam
(Etiopia)[52] (Finlandia)[52] Manila
Chicago (Illinois) (Filipinak)[52] (Herbehereak)[52]
Akkra (Ghana)[52] (Ameriketako Estatu Ho Chi Minh Hiria
(Vietnam)[52] Marrakex San Petersburgo
Aljer (Aljeria) Batuak)[52]
(Maroko) (Errusia)[52]
Amsterdam Chongqing (Txina)[54] Hong Kong (Hong
Medellín Santiago (Txile)
(Herbehereak)[52] Kong)[52]
Córdoba (Kolonbia)[52]
Istanbul (Turkia)[52] Santiago de Cali
Anberes (Belgika)[52] (Argentina)[52] Melbourne (Kolonbia)[52]
Baku (Azerbaijan) Cuernavaca Jakarta (Australia)[52] Santo Domingo
Baltimore (Maryland) (Mexiko)[52] (Indonesia)[52] Mexiko Hiria (Dominikar Errepublika)
(Ameriketako Estatu Curitiba (Brasil)[52] Jerusalem (Israel) (Mexiko)[52] (1983)[52][53]
Batuak)[52] (1993)[52][53]
Dhaka Milan (Italia)[52] São Paulo (Brasil)[52]
Bangalore (India)[52] (Bangladesh)[52] Johannesburgo
Monterrey
(Hegoafrika) Seul (Hego
Bangkok Delhi (India)[52] (Mexiko)[52] Korea)[52]
(2003)[52][53]
(Thailandia)[52] Dubai (Arabiar Montreal
Kairo (Egipto) Shanghai (Txina)[52]
Bartzelona Emirerri Batuak)[52] (Kanada)[52]
(1982)[52][53] Shenyang (Txina)[52]
(Katalunia)[52] Dublin (Irlandako Mosku
Karatxi Singapur
Beijing (Txina) Errepublika)[52] (Errusia)[52]
(Pakistan)[52] (Singapur)[52]
(1980)[52][53] Düsseldorf Mumbai
(Alemania)[52] Kiev (Ukraina)[52] Stockholm
Belfast (Ipar Irlanda) (India)[52]
(Erresuma Batua) Edinburgh (Eskozia) Kopenhage (Suedia)[52]
Munich
Berlin (Alemania)[52] (Erresuma Batua) (Danimarka)[52] (Alemania)[52] Sydney
Edmonton Kuala Lumpur (Australia)[52]
Bogota (Kolonbia)[52] Nairobi
(Kanada)[52] (Malaysia)[55] (Kenya)[52] Taipei (Taiwan)[52]
Borås (Suedia)
Boston
Erroma (Italia) Lagos (Nigeria)[52] Oslo Tel Aviv (Israel)
(Massachusetts) (1992)[52][53] Lima (Peru)[52] (Norvegia)[52] (1996)[52][53]
(Ameriketako Estatu Filadelfia Tokio (Japonia)
Lisboa (Portugal)[52] Ottawa
Batuak)[52] (Pennsylvania)
(Kanada)[52] (1960)[52][53]
(Ameriketako Estatu Londres (Ingalaterra)
Brasilia (Brasil) (Erresuma Batua) Panama Hiria Toronto (Kanada)[52]
Batuak)[52]
Brusela (Belgika)[52] (2001)[52][53] (Panama)[52] Vancouver
Geneva (Suitza)[52]
Bukarest Los Angeles Paris (Kanada)[52]
(Errumania)[52] Glasgow (Eskozia) (Kalifornia) (Ameriketako (Frantzia)[52] Varsovia (Polonia)[52]
(Erresuma Batua)[52] Estatu Batuak)[52]
Budapest (Hungaria) Praga Viena (Austria)[52]
(1992)[52][53] Guangzhou (Txina)[52] Lurmutur Hiria (Txekia)[52] Winnipeg
Buenos Aires Haga (Hegoafrika)[52] Pristina (Kanada)[52]
(Argentina)[52] (Herbehereak)[52] Luxenburgo (Kosovo)[52]
Hanburgo (Luxenburgo) [52] Rio de Janeiro
(Alemania)[52] Lyon (Frantzia)[52] (Brasil)[52]

Erreferentziak
12. ↑ Bureau du recensement. 2005 population estimate for New
1. ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako York city. (http://factfinder.census.gov/servlet/SAFFPopulatio
toponimia. (https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Arau n?_event=Search&geo_id=16000US3403940&_geoContext
a_0170.pdf). =01000US%7C04000US34%7C16000US3403940&_street
2. ↑ Google Maps: New York (http://maps.google.com/) =&_county=new+york+city&_cityTown=new+york+city&_stat
3. ↑ Lopate, Phillip. (2004). Waterfront: A Walk Around e=04000US36&_zip=&_lang=en&_sse=on&ActiveGeoDiv=
Manhattan. Anchor Press ISBN 0385497148.. geoSelect&_useEV=&pctxt=fph&pgsl=160&_submenuId=po
4. ↑ New York City Department of City Planning. Land Use pulation_0&ds_name=null&_ci_nbr=null&qr_name=null&re
Facts. (http://home2.nyc.gov/html/dcp/html/landusefacts/land g=null%3Anull&_keyword=&_industry=Census).
usefactshome.shtml). 13. ↑ a b c d e f New York City Department of City Planning. The
5. ↑ Howard, David. (2002). Outside Magazine's Urban Current Population of NYC (2005). (http://www.nyc.gov/html/
Adventure New York City. (https://archive.org/details/outside dcp/pdf/census/detailed_narrative_2005.pdf).
magazines0000howa) W. W. Norton & Company, 35 (https:// 14. ↑ New York City Department of City Planning. (2006-12).
archive.org/details/outsidemagazines0000howa/page/35) or. New York City Population Projections by Age/Sex and
ISBN 0393322122.. Borough, 2000-2030. (http://www.nyc.gov/html/dcp/pdf/censu
6. ↑ a b c New York State Climate Office. The Climate of New s/projections_report.pdf).
York. (http://nysc.eas.cornell.edu/climate_of_ny.html). 15. ↑ Roberts, Sam. (2006-2-19). «By 2025, Planners See a
7. ↑ Txantiloi:Cita web Million New Stories in the Crowded City» (http://www.nytime
8. ↑ Txantiloi:Cita web s.com/2006/02/19/nyregion/19population.html?ex=1298005
200&en=c586d38abbd16541&ei=5090&partner=rssuserlan
9. ↑ Txantiloi:Cita web d&emc=rss) New York Times.
10. ↑ "Gotham Center for New York City History" (http://www.got 16. ↑ United States. United States -- Places and (in selected
hamcenter.org/) Timeline 1500 - 1700 states) County Subdivisions with 50,000 or More Population;
11. ↑ Gibson, Campbell. (1998). Population of the 100 Largest and for Puerto Rico. (http://factfinder.census.gov/servlet/GCT
Cities and Other Urban Places in the United States:1790 to Table?_bm=y&-geo_id=&-ds_name=DEC_2000_SF1_U&-_
1990. (http://www.census.gov/population/www/documentatio lang=en&-mt_name=DEC_2000_SF1_U_GCTPH1R_US13
n/twps0027.html). S&-format=US-13).
17. ↑ New York City Department of City Planning. (2005). 37. ↑ New York City Taxi and Limousine Commission. (2006-3-
Appendix Table 5-4: Ten Largest Sources of the Foreign- 9). The State of the NYC Taxi. (http://www.nyc.gov/html/tlc/do
Born by County New York Metropolitan Region, 2000. (http:// wnloads/pdf/state_of_taxi.pdf).
home2.nyc.gov/html/dcp/pdf/census/nny_table_5_4.pdf). 38. ↑ NJ Transit. (2005). Facts at a Glance. (http://www.njtransit.c
18. ↑ United Jewish Appeal-Federation of New York. (2002). om/pdf/an_factsataGlance_FY.pdf).
Jewish Community Study of New York. (http://www.ujafedny. 39. ↑ The Port Authority of New York and New Jersey. (2006-11-
org/atf/cf/%7BAD848866-09C4-482C-9277-51A5D9CD624 2). 2005 Annual Airport Traffic Report. (http://www.panynj.go
6%7D/JCommStudyIntro.pdf). v/CommutingTravel/airports/pdfs/traffic/Air_Traffic_2005.pdf).
19. ↑ Asian American Federation of New York. (2004). Census 40. ↑ Consulate General of the United States: Frankfurt,
Profile:New York City's Indian American Population. (http://w Germany. (2007-5-9)..
ww.aafny.org/cic/briefs/indianamer.pdf). 41. ↑ Bleyer, Jennifer. (2006-5-14). «Kebabs on the Night Shift»
20. ↑ NYeko Euskal Etxearen webgunea (http://www.eeny.org/) (http://www.nytimes.com/2006/05/14/nyregion/thecity/14ven
21. ↑ www.euskalkultura.com. (2009/04/07). 'Alkate entzun, New d.html) The New York Times.
York euskaldun' oihuarekin heldu zen Korrika 16 Central 42. ↑ Collins, Glenn. (2005-11-3). «Michelin Takes on the City,
Park-era, Eusko Etxeari esker. (http://www.euskalkultura.co Giving Some a Bad Taste» (http://select.nytimes.com/gst/abs
m/albisteak/korrika-new-yorkeko-centralparkera-heldu-zen-l tract.html?res=F30911F83D5A0C708CDDA80994DD40448
ehen-aldiz-eusko-etxeari-esker). 2) The New York Times.
22. ↑ García Rosado, Francisco. (2004-10). «Entrevista a 43. ↑ Emporis. About New York City. (http://www.emporis.com/e
Ainhoa Arteta: "Me siento libre de equipaje"» (http://www.rev n/wm/ci/?id=newyorkcity-ny-usa).
istasculturales.com/articulos/58/opera-actual/165/1/entrevist 44. ↑ http://www.wdl.org/en/item/11376/
a-a-ainhoa-arteta-me-siento-libre-de-equipaje.html) Ópera
Actual (74). 45. ↑ The Skyscraper Museum. (2006-1-22). Favorites! 100
Experts Pick Their top 10 New York Towers. (http://www.sky
23. ↑ Brown, Mick. (2008-1-19). «Julian Schanbel: Larging It» (ht scraper.org/EXHIBITIONS/FAVORITES/fav_exhibits.htm#).
tp://www.telegraph.co.uk/arts/main.jhtml?xml=/arts/2008/01/1
9/sm_julianschnabel119.xml&page=3) The Daily Telegraph 46. ↑ Metropolitan Museum of Art. (2007). Works of Art:
(Londres). Permanent Collections. (http://www.metmuseum.org/Works_
of_Art/collection.asp?HomePageLink=permanentcollection_
24. ↑ New York City Council. About the Council. (http://www.nyc l).
council.info/tools/about_council.cfm).
47. ↑ Vogel, Carol. (2006-3-29). «3 Out of 4 Visitors to the Met
25. ↑ New York City Board of Elections. (2005-11-8). Statement Never Make It to the Front Door» (http://www.nytimes.com/20
and Return Report for Certification: General Election 2005. 06/03/29/arts/artsspecial/29web.html?ex=1187323200&en=
(http://www.vote.nyc.ny.us/pdf/results/2005/general/Manhatta 39ee799cd8fd2084&ei=5070) The New York Times.
n/New%20York%20Mayor%20NY%20Recap.pdf).
48. ↑ American Museum of Natural History. Overview and
26. ↑ O'Donnell, Michelle. (2006-7-4). «In Queens, It's the Programs 2006-2007. (http://www.amnh.org/about/programs.
Glorious 4th, and 6th, and 16th, and 25th...» (http://www.nyti php).
mes.com/2006/07/04/nyregion/04fourth.html) New York
Times. 49. ↑ New York City Mayor's Office. (1999-2-3). Mayor Giuliani
Announces Amount of Parkland in New York City has
27. ↑ Ward, Candace. (2000). New York City Museum Guide. (htt Passed 28,000 acres Mark. (http://www.nyc.gov/html/om/htm
ps://archive.org/details/newyorkcitymuseu0000unse) Dover l/99a/pr042-99.html).
Publications, 72 (https://archive.org/details/newyorkcitymuse
u0000unse/page/72) or. ISBN 0-486-41000-5.. 50. ↑ New York City Department of Parks & Recreation.
Beaches. (http://www.nycgovparks.org/sub_things_to_do/fac
28. ↑ New York City Department of City Planning. (2006-03). ilities/af_beaches.html).
Fresh Kills Park: Lifescape - Draft Master Plan. (http://www.n
yc.gov/html/dcp/pdf/fkl/dmp.pdf). 51. ↑ Prospect Park Alliance. General Information. (http://www.pr
ospectpark.org/general/main.cfm?target=home).
29. ↑ Sassen, Saskia. (2001). The Global City: New York,
London, Tokyo. (https://archive.org/details/globalcitynewyor0 52. ↑ a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad ae af ag
0unse) Princeton University Press ISBN 0691070636.. ah ai aj ak al am an ao ap aq ar as at au av aw ax ay az ba bb bc bd

30. ↑ The United States Conference of Mayors. (2006-1-13). The be bf bg bh bi bj bk bl bm bn bo bp bq br bs bt bu bv bw bx by bz


role of metro areas in the U.S. economy. (http://www.usmayo ca cb cc cd ce cf cg ch ci cj ck cl cm cn co (Ingelesez)
New York
rs.org/74thWinterMeeting/metroeconreport_January2006.pd City Global Partners. (https://web.archive.org/web/20130814
f). 165415/http://www.nyc.gov/html/ia/gp/html/partner/partner.sh
31. ↑ NYC Business Climate - Facts & Figures. (http://www.nyce tml) (Noiz kontsultatua: 2018-08-09).
dc.com/Web/NYCBusinessClimate/FactsFigures/FactsFigur 53. ↑ a b c d e f g h i j k New Yorkeko Udala. The New York City
es.htm) New York City Economic Development Corporation. Partners. (http://www.nyc.gov/html/unccp/scp/html/sc/main.s
32. ↑ Claessens, Stjin. (2000-9). Electronic Finance: Reshaping html).
the Financial Landscape Around the World. (http://www.worl 54. ↑ (Ingelesez) The New York State Senate. (https://www.nysena
dbank.org/research/interest/confs/upcoming/papersjuly11/E- te.gov/legislation/resolutions/2011/k1084) (Noiz kontsultatua:
finance.pdf) The World Bank. 2018-08-16).
33. ↑ NYC & Company. NYC Statistics. (http://www.nycvisit.com/ 55. ↑ (Ingelesez) Poskod. (https://web.archive.org/web/201308302
content/index.cfm?pagePkey=57). 01710/http://poskod.my/features/kls-sister-cities/) (Noiz
34. ↑ New York City Department of City Planning. (2000). kontsultatua: 2018-08-16).
School Enrollment by Level of School and Type of School 56. ↑ (Gaztelaniaz) Portal web del Ayuntamiento de Madrid. (http
for Population 3 Years and Over. (http://home2.nyc.gov/html/ s://web.archive.org/web/20120616185024/http://www.madri
dcp/download/census/sf3edp302.xls). d.es/portales/munimadrid/es/Inicio/Ayuntamiento/Madrid-Glo
35. ↑ National Center for Education Statistics. Private School bal/Ciudades-Hermanadas/Mapa-Mundi-de-las-ciudades-he
Universe Survey. (http://nces.ed.gov/surveys/pss/). rmanadas?vgnextfmt=especial1&vgnextoid=4e84399a0300
36. ↑ U.S. Department of Transportation, Bureau of 3110VgnVCM2000000c205a0aRCRD&vgnextchannel=4e9
Transportation Statistics. (2001). NHTS 2001 Highlights 8823d3a37a010VgnVCM100000d90ca8c0RCRD&idConte
Report, BTS03-05. (http://www.bts.gov/publications/highlight nido=208ac435a6b5b010VgnVCM100000d90ca8c0RCRD)
s_of_the_2001_national_household_travel_survey/pdf/entir (Noiz kontsultatua: 2018-08-09).
e.pdf).
Bibliografia
Lankevich, George L.. (1998). American Metropolis: A History of New York City. (https://archive.org/details/americanmetropol00lank) NYU
Press ISBN 0814751865.. Burrows, Edwin G.; Wallace, Mike. (1998). Gotham: A History of New York City to 1898. (https://archive.org/details/i
sbn_9780195140491) Oxford University Press. Burgess, Anthony. (1976). New York. Little, Brown & Co.. Federal Writers' Project. (1939). The
WPA Guide to New York City. The New Press. Jackson, Kenneth T.. (1995). The Encyclopedia of New York City. Yale University Press. Jackson,
Kenneth T.; Dunbar, David S.. (2005). Empire City: New York Through the Centuries. (https://archive.org/details/isbn_9780231109086)
Columbia University Press. White, E. B.. (1949). Here is New York. Little Bookroom. Whitehead, Colson. (2003). The Colossus of New York: A
City in 13 Parts. (https://archive.org/details/colossusofnewyor00whit) Doubleday. Belden, E. Porter. (1849). New York, Past, Present, and
Future: Comprising a History of the City of New York, a Description of its Present Condition, and an Estimate of its Future Increase. (http://book
s.google.com/books?id=Jv-nXd8W8b0C&printsec=titlepage) G.P. Putnam.

Ikus, gainera
AEB
New York estatua

Kanpo estekak
New Yorkeko Udalaren webgune ofiziala (http://www.nyc.gov/)
New Yorkeko turismo webgunea (http://nycvisit.com/)

Wikimedia proiektuak · Datuak: Q60 · Multimedia: New York City (https://commons.wikimedia.org/wiki/Category:New_York_City)

Identifikadoreak · WorldCat (https://www.worldcat.org/identities/containsVIAFID/266415900) ·


VIAF: 266415900 (https://viaf.org/viaf/266415900/) ·
ISNI: 0000 0001 2196 6726 (https://isni.oclc.org/cbs/DB=1.2//CMD?ACT=SRCH&IKT=8006&TRM=ISN%3A0000%200001%202196%206726) ·
BNA: 000032207 (https://catalogo.bn.gov.ar/F/?func=direct&local_base=BNA10&doc_number=000032207) ·
BNE: XX450884 (https://datos.bne.es/resource/XX450884) ·
BNF: 11938130m (https://catalogue.bnf.fr/ark:/12148/cb11938130m) (data) (http://data.bnf.fr/ark:/12148/cb11938130m) ·
Autoritate kontrola CANTIC: a11445713 (https://cantic.bnc.cat/registres/CUCId/a11445713) · GND: 4042011-5 (https://d-nb.info/gnd/4042011-5) ·
LCCN: n79007751 (https://id.loc.gov/authorities/n79007751) · NDL: 00628906 (https://id.ndl.go.jp/auth/ndlna/00628906) ·
NKC: ge130170 (https://aleph.nkp.cz/F/?func=find-c&local_base=aut&ccl_term=ica=ge130170) ·
NLA: 35382461 (https://librariesaustralia.nla.gov.au/search/display?dbid=auth&id=35382461) ·
NARA: 10045276 (https://catalog.archives.gov/id/10045276) · SNAC: w6zm66qw (https://snaccooperative.org/ark:/99166/w6zm66qw) ·
SUDOC: 027311538 (https://www.idref.fr/027311538) · BIBSYS: 9054633 (https://authority.bibsys.no/authority/rest/authorities/html/9054633) ·
Hiztegiak eta entziklopediak · Britannica: url (https://www.britannica.com/place/New-York-City) · Lekuak ·
OSM: 175905 (https://www.openstreetmap.org/relation/175905) · TGN: 7007567 (https://vocab.getty.edu/page/tgn/7007567) ·
Medikuntzako identifikadoreak · MeSH: D009519 (https://meshb.nlm.nih.gov/record/ui?ui=D009519)

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=New_York&oldid=9424972"(e)tik eskuratuta

You might also like