Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 4

INDARRA

Pisu bat edo erresistentzi bat gainditu edo honi aurre egitea baimentzen
duen gaitasunari Indarra deritzo.

Indar mota ezberdinak bereiz ditzazkegu:

 Indar Maximoa:
o Gainditu beharreko erresistentzia edo pisua oso handia da,
kasik pertsona egin dezakeenaren maximora iristen da.
o Adibide moduan harri-jasotzaile bat edo halterofilia egiten
duen kirolari bat.

 Indar Lehergarria:
o Ahalik eta indar gehiena oso denbora laburrean egiteari
deitzen zaio. Mugimendua oso azkarrak izaten dira.
o Adibidez jauzi bat edo eta jaurtiketa bat egiten dugunean.

 Erresistentzi Indarra:
o Giharra askotan uzkurtzeko (contraer) gaitasunari deritzo.
o Lan honen adibidea arraunlari bat edo eskalatzaile bat egiten
duen indarra izan daiteke.
INDARRA GARATZEKO ENTRENAMENDU SISTEMAK

Modu ezberdinak erabili ditzakegu indarra lantzeko:

 Norbere pisua erabiliaz


o Kirolariak ariketa sinpleak egiten ditu bere
gorputzaren pisua erabiliaz. Esku hutsean edo
horma-barrak (espaldera), suediar bankuak,
eskailera horizontalak eta antzekoak lagunduaz
egin ditzakegu.
o Indarra lantzeko modu sinpleena da.
Erresistentzi indarra lantzeko erabiltzen da.

 Bikotearen karga erabiliaz


o Lagunaren karga edo pisua erabiliko dugu.
Laguna bultzatu, erakarri, garraiatu,
lagunarekin borrokatu, edo berak
jarritako erresistentzia gaindituz landu
daiteke.
o Indarra lantzeko modu erraz honen
bitartez indar mota ezberdinak landu
ditzakegu.

 Pisu edo karga txikien bitartez


o Tresna sinpleak erabiliko ditugu; Areaz betetako
botiltxoak, gomak, txinga txikiak, pisua duten
orkatilako edo gerrikoak, eta abar.
o Tresnaren arabera indar mota bat edo beste landu
daiteke.

 Salto anitzak:
o Norbere pisua erabiliaz egiten
den ariketa mota bat da. Kasu
honetan orokorrean zangoak
indartzeko erabiliko dugu.
o Indar lehergarria lantzen da
batik bat.
 Jaurtiketa anitzak:
o Normalean kilo bat eta bost kilo tarteko
baloi zamatuak erabiltzen dira. Lana baloia
modu ezberdinetan lagun bati edo pareta
bati jaurtitzean datza.
o Sistema honen bitartez indar lehergarria
lantzen da

 Zirkuituak:
o Sei eta hamabi ariketa ezberdin artean aukeratuko ditugu.
Ariketa bakoitzari estazioa edo txokoa deitzen zaio. Txokoz
txoko lana eta atsedena txandakatuz zirkuituari hainbat birak
emango dizkiogu.
o Erresistentzi indarra lantzeko aproposa.
 Prestatu 40’ minutuko entrenamendu saio bat INDARRA lantzeko.
Nahi dituzun entrenamendu sistema eta ariketak erabili ditzakezu.
Kontutan hartu saioa orekatua izan behar duela; gihar talde guztiak
landu behar dituzula. Gogoratu beroketa eta lasaitze fasea ere
kontutan hartu behar dituzula. Ariketa bakoitzeko denbora edo egingo
ditugun errepikapenak eta atseden tarteak azaldu behar dituzu.
Azalpena marrazkitxoez lagundu. Azaldu ere erabili beharko duzun
materiala.

You might also like