Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 2

OINARRIZKO IDEIAK (1)

Lerro: egiazko edo irudizko marra jarraia

Zuzen: Norabidez aldatzen ez dena, alde batera nahiz bestera makurtzen edo okertzen ez dena. Bi punturen
arteko biderik motzena.

Zuzenkia: Bi puntuz mugatutako zuzen-zatia

Zuzenerdia: Zuzen bateko puntu batetik aurrera, norantza batean luzatzen den zuzen-zatia

x
Zuzen paraleloak: puntu komunik ez duten lerro planokideak edo planoak

Zuzen perpendikularra: Plano edo lerro zuzenei buruz, haien artean angelu zuzena eratzen dutenak

Erdibitzaile: zuzenki bat bi zati berdinetan ebakitzen duen zuzen


perpendikularra

Angelua: Elkar ebakitzen duten bi zuzenek edo bi planok mugatzen duten plano edo espazio-zatia,
gradutan neurtzen dena. Puntu batek eta handik abiatzen diren bi zuzenerdik
definitzen dutena.

Erpin: Angelu baten bi aldeek, poligono baten bi aldek edo poliedro baten
hiru alde edo gehiagok elkar ebakitzen duten puntua.

Mediatriz Bisectriz

Erdikaria: Angelu bat bi zati berdinetan banatzen duen A


Szuzenerdia

A 1 B
C
B
Zirkunferentzia: Kurba lau itxia, bere puntu guztietatik zentro
izeneko punturainoko distantzia berdina duena

Zirkulua: Zirkunferentzia batek bere barne hartzen duen plano-


zatia

Korda: Zentrutik pasa gabe, zirkunferentzia edo zirkuluaren bi


puntu elkartzen dituen zuzenkia

Diametroa:
Erditik igaroz, zirkunferentziaren edo zirkuluaren bi puntu
elkartzen dituen zuzenkia

Erradioa: Zirkulu edo zirkunferentziaren eta esfera edo gainazal esferikoaren diametroerdia.
Zirkunferentziaren edozein puntu erdigunearekin lotzen duen lerroa da

Arkua: Lerro kurbatu baten zatia.

Perimetroa: Irudi geometriko lau bat mugatzen duen lerroaren luzera; poligono bati dagokionez, bere
aldeen luzeren batura.

Poligonoa: Irudi geometriko lau itxiek, poligono izena hartzen dute.

Poligonoaren elementu nagusiak hauek dira:

 Aldeak: poligonozko lerroaren elementu bakoitza.


 Erpinak: bi segmentu edo hurrenez hurreneko alboen arteko intersekzio-
puntuak. .
 Diagonalak, edo hurrenez hurrenekoak ez diren bi erpin elkartzen
dituen segmentuetako bakoitza.

Aldeen kopuruaren arabera, poligonoak triangeluak (3 alde), laukiak (4),


pentagonoak (5), hexagonoak (6), heptagonoak (7), oktogonoak (8)...

Apotema: Poligonoaren erdigunea honen alde alde baten erdigunearekin lotzen


duen lerroa

Diagonala: Poligono batean, elkarren ondokoak ez diren bi erpin lotzen dituen lerro
zuzena; poliedro batean, aurpegi berekoak ez diren bi erpin lotzen dituen lerro
zuzena.

You might also like