Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 32

HAURDUNALDIAREN HASIERA

1. Definizio garrantzitsuak
2. Haurdunaldiaren diagnostikoa
3. Haurdunaldiaren luzeera zehaztea
4. Giza garapenaren aroak
5. Karena
6. Isuri amniotikoa

Yolanda Gago Rodríguez


Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskola
2022-2023 ikasturtea
GOGORATU... (interstiziala)

(infundibulua)

⚫ Geruza funtzionala: askatzen dena


⚫ Geruza basala: erregenerazioaz
arduratzen da

Bagina. 8-12 zm. Zulo itxia da.

Ziklo endometriala
⚫ Hilekoa (1-4) → geruza funtzionala askatu eta basala erregeratu egiten da. Estrogenoak eta progesterona ↓
⚫ Proliferazio epea (4-14) → estrogenoak ↑. Geruza funtzionala garatzen dihoa.
⚫ Jariapen epea (15-25) → guruinen garapena, baskularizazioa ↑, endometrioaren edematizazioa.
⚫ Epe iskemikoa → endometrioaren arterien iskemia.
GOGORATU...

Ziklo obarikoa
⚫ Epe estrogenikoa → estrogenoak ↑, FSH, folikuluaren garapena.
⚫ Obulazioa → LH pikoaren 24-36 orduetara obulua askatzen da.
⚫ Epe luteoa → gorputz luteoa eratzen da, progesterona ↑.
GOGORATU...

Obulazioaren ostean folikulua kolapsatu egiten da eta gorputz luteoan edo gorputz horian bilakatzen da,
progesterona eta estrogenoak (azken hauek kantitate txikian) ekoizten dutelarik.
⚫Ernalketa ematen bada: Gorputz luteoa “gorputz grabídikoa” izatera pasatuko da eta progesterona jariatzen
jarraituko du karenaren sorrera arte. HCG hormonari esker mantentzen da.
⚫Ernalketa gertatzen ez bada: gorputz horia “gorputz albicans” (gorputz zuria) izatera pasatuko da eta

estrogenoen eta progesteronaren ekoizpena jaitsiko da, odoljarioa eragiten (hilekoa).


GOGORATU...
1. DEFINIZIO GARRANTZITSUAK
• Haurdunaldia: ernalduriko obulua inplantatzen denetik erditze arteko denborari deitzen zaio. Normalean 280
egun edo 40 aste irauten du, hilekoaren azkenengo dataren lehenengo eguna abiapuntutzat hartuta.
• Hilekoaren Azkenengo Data(HAD): Azkenengo hilekoaren lehenengo eguna (Fecha de última regla- FUR).
Haurdunaldia egun honetatik zenbatzen da (0 eguna).
• Erditzea gerta daitekeen data: 40. astea zehazten da, erditzea GERTA DAITEKEEN data bezala. Bakarrik
%4-5 jaiotzen da egun horretan.
• Bukaerararte helduriko haurdunaldia (a término): haurdunaldia 37-42 asteen barnean dagoenean.
• Erditze goiztiarra (pretérmino): erditzea 37 aste baino lehenago ematen denean.
• Haurdunaldi luzatua (postérmino): haurdunaldiaren 42. astea pasata erditzen denean.
• Abortua: Enbrioia <500 gr edo 22. aste baino gutxiago dituenean kanporatzen denean.
• Haurdunaldiaren hiruhilekoak:
– 1. hiruhilekoa: 14 astera arte
– 2. hiruhilekoa: 14-28 asteen artekoa
– 3. hiruhilekoa: 28tik haurra jaio arte
2. HAURDUNALDIAREN DIAGNOSTIKOA
⚫Presuntziazko zeinu/sintomak: bularretan aldaketak, amenorrea,goragaleak, nekea, polakiuria,
mugimendu fetalak (primigestetan 18-20 asteetan, multigestetean 16-18asteetan).
• Probabilitatezko zeinu/sintomak: umetokiaren lepoa biguntzea, baginaren kolore gorri-morea,
umetokia asimetrikoki hastea, haurdunaldi proba (hCG hormona).
− Odolean: ezarketaren ostean, hau da, gestazioaren 3. astean.
− Gernuan: ezarketatik 2 asteetara, hau da, gestazioaren 5. astean. Hobe goizeko gernuaren lagina.
⚫ Ziurgarriak diren irizpideak:
− Fetuaren bihotz taupadak: ekografiaren bidez 6. astetik hilekoaren azkenengo datatik,
dopplerrarekin 12-14 asteetan eta 18 asteetatik aurrera pinardeko estetoskopioa erabiltzean .
− Mugimendu fetalak → ikustea edo ukitzea.
− Fetua ekografiaren bidez ikustea.
3. HAURDUNALDIAREN LUZEERA ZEHAZTEA
⚫ Naegelaren erregela: Erditzearen data = HAD + 7 egun – 3 hilabete
⚫ FUR: 2021ko urtarrilaren 1
⚫ Erditze data: 2021ko urriaren 8

⚫ Gestograma: Erditzearen data HADtatik kalkulatzen du.

⚫ Ekografia: metodo zehatzena HAD ezezaguna denan edo zikloak


irregularrak direnean:
⚫ 5-12 asteeetan: LCC (longitud cefalocaudal).

⚫ 2 hilabetean: femurraren luzeera edo biparietalen diametroa (DBP).

⚫ 3. hilabetea: femurraren luzeera.

⚫ Umetokiaren altuera: pubiseko sinfisitik umetokiaren hondoraino, zinta


metrika batekin neurtzen dena. Adin gestazionalaren gorabeherazko
datuak ematen ditu.
4. GIZA GARAPENAREN AROAK
• Enbrioi aurreko aroa: ernalketa eman denetik hirugarren asterarte. Bere ezaugarri
garrantzitsuena biderketa zelularra da. Hirugarren astean, gastrulazio prozesua ematen
da.

• Enbrioi aroa: 4. astetik 8. asterarte. Organogenesia burutzen da garai honetan.


Bereizketa zelularra ematen da. 8. aste bukaeran organo guztiak eratu dira. Aro honetan
substantzia teratogenoek malformazio fetalak sor ditzakete.

• Feto aroa: ernalketaren 9. astetik jaiotzerarte. Aurreko garaian sorturiko organoen


garapena ematen da.
4.1. ENBRIOI AURREKO AROA (ernalketatik – 3. astera)
• Obulazioa suertatzen denean obuluak tronpa zeharkatzen du 24 orduetan tronpen mugimenduari esker eta umetokira
ailegatzen da.
• Eiakulaziotik 5-10 orduetara espermatozoideek tronpen kanpoko herenera heltzen dira, eta bertan emango da
ernalketa, gune anpularrean. Espermatozoidea obulura heldu baino lehen zenbait geruza pasa behar ditu: korona
radiada eta gune pelluzidoa. Zona pelluzidoa zeharkatzean erreakzio akrosomikoa ematen da, non entzima batzuk
askatzen diren beste espermatozoideen sarrera ekiditeko. Ondoren bi gametoen pronukleoak batzen dira: zigotoa
osatzen da.
• Ernalduriko obuluak tronpa zeharkatzen duen bitartean, zigotoa garatzen dihoa. 30 ordutan bi zelulaz osaturik dago
(blastomerak), 3.egunean zigotoak 32 zelulaz osatuta dago eta morula deritzo eta umetokira heltzean (5.-7. egunean)
blastozistoa deritzo (100 zelulez osatua). Blastozistoak bi geruza zelular ditu:
• Trofoblastoa (karenari sorrera emango diona) → Sinzitotrofoblastoan (kanpokoa) eta zitotrofoblastoan
(barrukoa) banatzen da.
• Enbrioblastoa (enbrioiari sorrera emango diona) → bi geruzetan banatzen da (disko germinatibo
bilaminarra deitzen dena): hipoblastoa (kanpokoa) eta epiblastoa (barrukoa).
• Ernalduriko obuluaren ezarpena umetokian 5.-7. egunetan ematen da. Zelula trofoblastikoek dezidua (endometrioa
haurdunaldian zehar jasotzen duen izena) inbadituko dute bertan dauden elikagaiak enbrioia elikatzeko erabiliz.
Horrek odoljario txikia eragin dezake.
4.1. ENBRIOI AURREKO AROA (ernalketatik – 3. astera)
• Falopio tronpen gune anpularrean: Ernalketa
− Korona radiada edo puluzido gunea zeharkatu behar ditu
Zigotoa
espermatozoideak.
− Erreakzio akrosomikoa ematen da. Morula
Blastozisto
• Zigotoa
• Morula (3.egunean 32 zelula)
• Blastozistoa (5-7.egunean 100 zelula). Umetokira garraiatua da.
Bi geruza zelular:
Trofoblastoa: karenari sorrera
Enbrioblastoa: enbrioiari sorrera.
• Ezarpena: 5.-7. egunean. Zelula trofoblastikoek dezidua
(endometrioa) inbadituko dute. Horrek odoljario txikia sor ditzake.
• Deziduaren elikagaiak enbrioia elikatuko dute, karena sortu arte. Obulazioa
Ezarpena
4.1. ENBRIOI AURREKO AROA (ernalketatik – 3. astera)
4.1. ENBRIOI AURREKO AROA (ernalketatik – 3. astera)
4.1. ENBRIOI AURREKO AROA (ernalketatik – 3. astera)

Disko germinatibo bilaminarra


(2. astean)
4.1. ENBRIOI AURREKO AROA (ernalketatik – 3. astera)
⚫ Enbrioblastoa bi geruzetan ezberdinduta dago 2. astetik: epiblastoa eta hipoblastoa →
disko bilaminarra.
⚫ Fekundazioaren 3. astera (5 astea HADetik) gastrulazioa emango da. Aurreko bi
geruzen artean mesodermoa eratzen da, endodermo eta ektodermoaren artean → hiru
orriko ernetze diskoari sorrera ematen dio, hortik gorputzaren organo guztiak irtengo
direlarik.
⚫ Notokorda eratzen da → bizkar hezurraren aurrekaria.
4.2. ENBRIOI AROA (ernalketa osteko 4-8. astea)
• Organogenesia ematen da
Ektodermo Mesodermo Endodermo
• NSZ • Muskuluak • Digestivo eta arnas
• Azala (epidermis) • Kartilagoak sistemaren epitelioa
• Hilea, azazkalak • Hezurrak • Gernu-maskuria
• Hipofisia • Bihotza • Gibela
• Izerdi guruinak • Odol-hodiak
• Urogenital sistema
• Dermisa

• Fekundaziotik 4. astera (HADtik 6. astean) ekografian bihotz taupada ikus daiteke.


• Neurulazioa ematen da (hodi neuralaren sorrera). Ondo ixten ez bada hodi neuralen
akatsak agertzen dira:
⚫ Anenzefalia: ez da alde kranealaren garapena ematen, hau da, garunarena.

⚫ Espina bifida: alde kaudala eztali gabe dagoenean, meningeak eta bizkarrezur

muina kanporatuz.
HODI NEURALEN AKATSAK

ANENZEFALIA ESPINA BIFIDA


Prebentzio bezala haurdunaldia baino hilabete bat
lehenago azido folikoa (B9) hartu behar da, eta
haurdunaldiaren 12. astera arte mantendu.
4.3. FETAL AROA (9. astetik-erditzeraino)

• 9-13: 7,5zm neurtzen du. Karena sortzen da. Bermix kaseosoa:


• 14-18: sexuaren diferentziazioa. fetua babesten duen
gantzezko substantzia.
• 19-23: bermix kaseosoa eta lanugoa.
• 24-28: umetokitik kanpo bizitzeko aukera,
biriketako surfaktantea jariatzen da.
• 29-33: aurpegi-lanugoa desagertu eta Lanugo: Gorputza
estaltzen duen ile fina.
barrabilak eskrotora jaisten dira. 32 astetik Babeserako.
aurrera xurgapena/irensketa/arnasketa
prozesua egitea posible dute.
• 34-38: biriken funtzionamendua ezartzen da.
5. KARENA
⚫ Ama-feto arteko elkartrukea baimentzen duen organo
diskoidea, bien odolak kontaktuan ipini gabe.
⚫ Funtzioak (10. astetik - 40. asterarte): barrera, biriki,
giltzurrun, hepatikoa eta endokrinoa.
⚫ Tamaina: 500 gr. 15-20 zm diametro, 2-3 zm lodiera.
⚫ Bi aurpegi:
− Alde fetala: amnios geruza, zilbor-hestea
− Amaren aldea: kotiledoiak (15-20)
− Bi mintz obular:
− Korion (kanpokoa): deziduarekin kontaktuan
− Amnios (barrukoa): likido amniotikoarekin kontaktuan.
Erresistenteagoa.
ARGAZKIAK
5. KARENA
5.1. ZIRKULAZIOA
• Karenaren alde fetaletik zilbor hestea ateratzen da, fetoaren komunikazioa ezartzen
duenak. Barnetik bi arteria (fetuaren odol benosoa karenera) eta zain bat (karenatik
ailegatzen den odol oxigenatua fetura) pasatzen dira (AVA).
• Whartoneko gelatinaz inguraturik daude babes moduan.
• +- 50zm neurtzen du.
5. KARENA
5. KARENA
5.2. HORMONAK

PROGESTERONA
⚫ Gorputz luteoak jariatzen du hasieran,eta 3. hilabetetik aurrera karenak.
⚫ Lasaigarri efektua dauka umetokiko muskulaturan eta bularra
edoskitzerako prestatzen du.
ESTROGENOA
⚫ PH aren azidotasuna eragiten du, azalaren pigmentazioa aldatzen du,
bularreko guruinaren estimulazioa eta umetoki-karenaren arteko odol
fluxua areagotzen du.
GONADOTROPINA KORIONIKOA (hCG)
⚫ Sinzitiotrofoblastoak jariatzen du.
⚫ Gorputz luteoa funtzionamenduan mantentzen du karena hormonak
sintetizatzeko gai izan arte (8-12.astean).
⚫ Odolean (ezarpenaren ostean) edo gernuan (5.astean) haurdunaldiaren
diagnostikoaren oinarria da.
⚫ 10.astean bere maila altuena lortzen du.
5. KARENA
5.2. HORMONAK

KARENAREN LACTOGENOA (hPL) edo GIZA


SOMATOTROPINA KORIONIKOA (hCS)
• Sinzitiotroflobastoak jariatzen du.
• Diabetogenikoa, antiintsulinikoa, lipolisia errazten du (energia
lipidoetatik ateratzeko eta glukosa fetoari pasatzeko). Helburua:
fetoari glukosa eman.
• 3. astetik odolean, bere maila haurdunaldiaren amaiera arte
hasi egiten da.
RELAXINA
• Umetokia erlaxaturik mantentzen du, artikulazioak erlaxatzen
ditu eta umetokiaren lepoko elastizitatea baimentzen du
erditzean.
PROSTAGLANDINAK
• Erditzearen hasieran ezinbestekoak dira. Umetoki lepoaren
dilatazioa eta umetokiaren uzkurdurak eragiten dute.
6. ISURI AMNIOTIKOA
• Mintzen barnean dagoen likidoa, fetua inguratzen duena. Ez du usainik eta gardena da.
• Etengabe berritu egiten da (500 ml egunero), haurdunaldian zehar fetuak likidoa irentsi eta
gernuaren bidez kanporatzen duelako. Horregatik poltsa apurtzen denean likidoa ez da
bukatzen.
• Funtzioak:
− Mugimenduak baimendu.
− Lesioengandik babesa eman.
− Birikien garapena.
− Tª egokia mantendu.
− Giltzurrunen aktibitatea baimendu.
• Konposizioa: Ura (98%), proteinak (1%), materia organikoa (1%).
• Bolumen normala (500-2000ml) : 20. astean 400ml, 38. astean 1000ml, 40. astean 800 ml.
ARGAZKIAK
ARGAZKIAK
ARGAZKIAK
ARGAZKIAK

You might also like