Platonen Eragina Agustinengan

You might also like

Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 1

Platonen eragina Agustinengan

Agustinen filosofiian Platonen pentsamenduaren eragin nabaria dugu, nahiz eta berak
kristautausarekin lotzen dituen greziarraren ekarpenak.
Errealitateari dagokionez, Platonek bezala errealitatea bi mailatan bereizten du: alde batetik
mundu sentikorra (aldakorra, ez benetakoa, ez perfektua), eta bestetik, ideien mundua
(Platoenentzat) eta Jainkoaren Erreinua (Agustinentzat). Bigarren hori dabenetakoa,
aldagaitza eta perfektua.
Ezagutzarekin ere beste hainbeste gertatzen da: zentzumen bidezkoa ez da benetako
ezagutza, aldakorraren berri ematen digunez, ez baita fidagarria Platonen ustez; Agustinek
modu beretsuan dio zentzumenen bidez ezin dugula deus iraunkorrik ezagutu. Benetako
ezagutza Platonen ustez ideien mundua arrazoimenaren bidez ezagutzea litzateke.
Agustinen iritziz ere, arrazoimenak ezagutzen du Egia Jainkoraen argitzapenari esker.
Platonen pentsamenduan Ongiaren ideiak ideia guztia argitu eta ezagugarri bihurtzen dituen
moduan argitzen du Agustinen Jainkoak gizakiaren arima ideia eredugarriak ezagutu ditzan.
Bi egieleentzat arima da ezagutza printzipioa, ariman dago arrazoia (gizakiak ezagutzeko
duen ahalmena). Dena den, Platonen ustez ezagutzea gogoratzea da, eta beraz, arimak
(hilezkorra eta betierekoa) dialektikaren bidez egia ezagutzen duenean gogoratu egiten du
(arima ideien mundukoa baita); Agustinen ustez, arima Jainkoak sortua da eta berak jarri
ditu han ideia eredugarriak; ideia horiek ezagutzeko argia ere berak emana da.

You might also like