Garapena - Joane Rodriguez

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 13

Joane Rodríguez

Teknologia berrien eragina gizartean

HELBURUA:

Aurretik aipatu bezala, teknologia berriek gizarteari zein neurritan eragiten dioten eta
gizarteko hainbat arlotan zelan eragiten duten aztertuko da; honetarako, gizarte
hezkuntzako ikuspuntua erabiliko da, hau da, gizarte hezkuntzarekin harremana duten
gaiekin harremanduko dira, besteak beste, bazterketarekin edo hezkuntzarekin.

2. ERREALITATE SOZIALAREN DESKRIBAPENA ETA GIZARTE EGITURAREN ETA


ALDAKETAREN LOTURA

2.1. Teknologia berriak eta hauen garapena

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiaren (IKT) terminoak informazioa tratatzeko


eta komunikatzeko teknologia aurreratu guztiak biltzen ditu (Cacheiro, 2011). IKTak
komunikazioa eta informazioa erraztera bideratutako bitarteko tresna teknologiko digitalak
dira; hauen irisgarritasunarengatik eta online informazio-iturriekiko interkonexioagatik
nabarmentzen dira (Grande et al., 2016).

Azken hamarkadetan definizio ugari eman dira teknologia berriak azaltzeko, honez gain,
dagoen terminologia-aniztasun handia ere aipatzekoa da. Alde batetik, lexikoari dagokionez,
Teknologia Berriak, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak edo Ikaskuntzaren eta
Ezagutzaren Teknologiak bezalako izendapenek informazioaren eta komunikazioaren
kontzeptu horiek aipatzen eta definitzen dituzte (Grande et al., 2016).

Bestalde, azken urteotan, hainbat egilek IKTei buruzko ikuspuntua eman dute. Hawkridgeren
(1985) definizioari dagokionez, IKTak “Informazioa sortzeko, biltegiratzeko, hautatzeko,
eraldatzeko eta banatzeko teknologiak.” Aldiz, Roblizo eta Cózarren (2015) aburuz,
“Fenomeno iraultzailea, zirraragarria eta aldakorra, arlo teknikoa eta soziala barne hartzen
dituena eta giza jarduerak, lanekoak, prestakuntzakoak, akademikoak, aisialdikoak eta
kontsumokoak hartzen dituena.” (Grande et al., 2016).

Aurreko defizioei erreparatuz, batetik bestera urte-aldea dago, eta honek teknologia berriak
ulertzeko eran eragiten du. Azter daitekeenez, bigarren definizioak IKTei buruzko ikuspegi
ebolutiboa eta gizarteko gertakari berriak islatzen ditu; azken hamarkadetan nabarmen
aldatu eta garatu diren interakzio-aukerak islatuz (Grande et al., 2016).

Garapena ulertuz, esan beharra dago IKT-ek gizartea hobetzeko gaitasuna dutela, baina
aurrera eramandako aurrerapenek ez dute zertan helburu altruista izan behar, interes
ekonomikoak ere jokoan sartzen dira. Teknologia berrien berehalakotasunak sakon eragiten
dio gizarteari, transmititu eta prozesatzeko duen abiadura. “Informazioaren gizartea”
kontzeptua erabili ohi da azken aldian: gizarte batek zenbat eta informazio gehiago sortu,
orduan eta handiagoa da informazio hori ezagutza bihurtzeko beharra (Grande et al., 2016).

Mundu globalizatu batean bizi gara, denak integratzeko apustuaren alde eginez; baita
etengabe espazio zein denboran konektatuta egotearen alde egiten dute ere. Aurretik aipatu
bezala, aldiberekotasunak eta bat-batekotasunak hurbiltzen gaituzte. Alderdi positibo
aipagarrienen artean honako hauek aipa daitezke: planetako edozein lekutatik informazioa
eskuratzeko aukera, mugak eta distantziak kenduz; baita hezkuntza- eta
prestakuntza-eremuan ere, irakaskuntza eta ikaskuntza erosoago bihurtzeko aukera, gela
birtualen bidez, Internet bidez, erabiltzaile bakoitzaren ezaugarri zehatzetara egokituz.

Hala ere, IKTek ondorio ez hain onuragarriak izango ditu gizarte-prozesuetan. Hala nola,
pertsona batzuk egun osoan sarean konektatuta egoteagatik isolatzea, pertsonen arteko
harremanen kaltetan; irakaskuntzaren hoztasuna bideokonferentzien bidez, pertsonen
arteko harreman zuzenik ez dagoelako, kasu honetan irakasle-ikaslea; edo botere
ekonomikoaren zerbitzura dauden bitartekoak, desberdintasunen nukleo sortzaile bihurtzea.

2.2. Teknologia berrien inpaktua gizarteko hainbat arlotan

Denbora aurrera doan heinean, komunitatearen egitura eta antolamendua aldatuz joan da,
eta gizarteak itxuraldaketa bat sufritu du (Rocher, 1973). Hainbat autoreren arabera, Delors
(1996) edo Tedsco (2002), gizartea jasaten ari den aldaketa ezin daiteke koiunturaltzat
hartu, gizarte, ekonomia eta politika estrukturari zuzen eragiten dio (Santibáñez, 2004), eta
gizarte egituren aldaketa esanguratsua egituraren beraren aldaketa eragiten du, giza
elkarrekintzen eraldaketa sortuz (Goirigolzarri, 2023). Globalizazioaren ondorioz sortu den
gizartearen ezaugarri nagusienetako bat konplexutasuna izan da, eta gizarte aldaketaren
eragileen artean, teknologikoak aipa daitezke.
Aurretik aipatu bezala, teknologia berrien agerpenak hainbat arlotan eragina izan du,
horregatik hurrengo orrietan aldaketa hauek aztertuko dira, gizarteko dimentsioekin lotura
eginez.

Lehenik eta behin, aipatzekoa da teknologia berriak lan esparruan sartzeak izan dituen
ondorioak; azken batean, gaur egun ezarrita dagoen sistema kapitalistaren ardatzean
enplegua kokatzen da, soldata eta merkatua tresna garrantzitsuak izanik. Produktibitatea
gailentzen den sisteman, lanaren garrantzia produkzioaren bidez neurtzen da, eta produkzio
zein produktibitate horretan teknologia berriek haien zeregina izan dute, hauek hobetuz
(Germinal, 2016). Ordea, gizarteko kideei zuzen eragin izan dien ondorioak ere ekarri
dituzte, besteak beste, hobeto ordaindutako lanpostuak murriztea eta soldata askoz
apalagoak dituzten zerbitzuen sektoreko beste lanpostu batzuk sortzeko beharra ekarri dute.

Automatizazioa hedatu ahala, enpleguen izaera aldatu egin da. Lan batzuk zaharkitu egin
dira, eta beste batzuk teknologiaren arloan sortu dira. Gaitasuna eta trebetasun berrien
garapena funtsezkoak dira ekonomia berri honetan (Santibañez, 2004). Enpleguen aldaketa
hauen harira, aipatzekoa da Bilbon bertan, arropa-dendatan ikus daitekeen lan-dinamika
berria; lehen dendetako kutxazainak zeuden tokian, orain makinak bakarrik daude.
Autopagoa ezarri da lan-postu asko alde batera utziz; lehen 5-6 pertsona egoten ziren
tokian, bakar bat utziz.

2023ko Global Consumer Insights Pulse Survey txostenaren arabera, inkestatuen % 27k
saltzaile kualifikatu eta arretatsuekin harremana izatea nahiago du, % 16ren aldean, berriz,
autopago-kutxak nahiago dituztela. Oraindik konfiantza handiagoa dago kutxazain on
batengan, kutxa automatizatuen sistema batengan baino.

Enrique Pérez-ek (2023) Xataka plataforman gizarteko gertakarien inguruko argitalpenak


igotzen ditu; plataforma honetan, teknologia berrien inguruko albiste eta esperientzia biltzen
anitz biltzen dira. Enriqueren testigantza oinarritzat hartuz, erosteko esperientzia erosoa eta
eraginkorra den arren, erabat gizatasunik gabetzat hartzen du. Erostera joatea eginkizun
hotza eta aspergarria bihurtu da haren ikuspuntutik. Momentu honetan, dendara joatea ez
da Internet bidez erostea baino sozialagoa. Supermerkatuan ez dela lagunik egingo, baina
interakzio sozial txiki horiek eskertzen direla aipatzen du. Gizarte baten parte garela
sentitzeko aukera ematen digute, eta aukera hau albo batera uzten ari gara (Xantaia, 2023).
Pertsona askoren pentsamenduak edo errealitateak testigantza honekin bat datoz; hala ere,
ez da aurreikusten honen inguruko gizarte mailako aldaketarik.
Efizientziari dagokionez, argia da honen onura; esate baterako, robotikaren edota adimen
artifizialaren bidez, zerbitzuak emateko eta ekoizteko eraginkortasuna nabarmen hobetu da,
produktibitatea igoz, eta aldi berean enpresen kostuak murriztuz. Enpresen zein honen
antolaketaren eraldaketa aipatzekoa izan da, epe luzera lehiakortasun handiagoa eta
errendimendu orokor hobea lortzeko bitarteko gisa. Informazioaren eta komunikazioaren
teknologiek baliabideak lantzeko eta kudeatzeko modua eraldatu dute. IKTak funtsezko
elementuak dira lana emankorragoa izan dadin: komunikazioak arinduz, talde-lanari eutsiz
eta produktuak merkatuan sustatuz, beste askoren artean. IKTak funtsezkoak dira enpresen
produktibitatea, kalitatea, kontrola eta komunikazioa hobetzeko, besteak beste, baina modu
egoki eta adimentsuan aplikatu behar dira (Cano, 2018) .

Enpresa prozesuetan teknologia sartze hutsa ez da abantaila horietaz gozatzeko bermea.


Teknologia berria ezartzeak ondorio positiboak izan ditzan, hainbat baldintza bete behar
dira: enpresaren prozesuen ezagutza sakona izatea, informazioaren teknologiako beharrak
xehetasunez planifikatzea eta sistema teknologikoak pixkanaka txertatzea,
oinarrizkoenetatik hasita. Erankunde edo enpresa batzuetan IKTen inplementazioa ez da
guztiz eraginkorra izan; osagai teknologiko bat gehitu aurretik, erakundea edo enpresa ondo
ezagutu behar da. Ikusi da % 90ean porrota ez dela softwarearen edo sistemen ondorio,
baizik eta jendeak ez duela nahikoa ezagutza bere enpresari edo enpresa-prozesuei buruz;
horregatik, aurretik aipatu bezala teknologia berrien inguruko ezagutza eta formazioa
ematea ezinbestekoa da, horietatik etekina lortu ahal izateko (Cano, 2018).

Aldi berean, Interneten gorakadak ekonomia digitala bultzatu du; honen bidez, enpresek
produktuak eta zerbitzuak online sal ditzakete, eta horrek aukera komertzial berriak sortu
ditu eta industria osoak eraldatu ditu. Erosotasun handiagoa ekarri du, produktu-aukera
zabalagoa, prezio lehiakorrak eta merkataritza-aukerak tamaina guztietako enpresentzat.
Hala ere, aurretik aipatu bezala, segurtasun zibernetikoari eta datuen pribatutasunari
buruzko erronkak ere planteatu ditu, eta horiek modu eraginkorrean jorratu behar dira,
erosketa-esperientzia segurua eta egokia bermatzeko (Más eta Quesada, 2005).

Salerosketei dagokionez, Espainian, erosketa guztien % 24 inguru Internet bidez egin ziren
2021ean. Izan ere, urte horretako azken hiruhilekoan, online merkataritzak lortutako
fakturazioa maximo historikora iritsi zen, 16,5 milioi eurotik gorakoa izan baitzen lurralde
nazionalean. Hori bai, salerosketa esparru guztiek ez dute modu berean jasotzen haien
artikuluak eta zerbitzuak sarean eskaintzeko aukera. Arroparekin eta
finantza-bitartekaritzaren zerbitzu osagarriekin lotutako establezimenduak dira merkataritza
digitalari esker gehien fakturatu zuten negozioak Espainian 2021ean (Orús. 2023).
Online bidez erosteak eskaintzen dituen erraztasunak kontuan izanda, probabilitate oso
handia dago hau denboran mantentzeko, gero eta erosoago bizi nahi duen gizartearen parte
garela jakinda (Más eta Quesada, 2005).

Teknologia berriak hezkuntzarekin harremantzean, ikasketa prozesurako onuragarriak diren


erraztasunak aipa daitezke. Hezkuntza helburuak lortzeko lagungarritzat har daitezke, eta
aldi berean, herritarrek hezkuntza formalean ezagutzak jasotzeko bidea izan daiteke. IKTak
irakaskuntzaren munduan sartzeak eta onartzeak, hauek duten potentziala edo etekina
behar bezala ustiatuz, onurak ekar ditzazkete eskola arloan; eta herritarren prestakuntzan
edo formazioan modu positiboan eragin dezake, eskola-sistema eraginkortasunez eta
efizientziaz integratuko duen erreforma integral eta beharrezko batekin (Buxarrais eta Ovide,
2011), hau da, hezkuntza esparruan ere, IKTeen integrazio egokirako ezinbestekoa da behar
bezalako formakuntza eta ezagutza izatea.

Etikan murgilduz, Delors-ek (1996) hezkuntzaren inguruan egindako txostenean baieztatzen


duen bezala, teknologia berriek pertsonen arteko lokarriak edo harremanak apurtzera
bideratzen gaituzte, eta honek indarkeria, delinkuentzia eta gatazkak areagotzen ditu. Honez
gain, teknologia berriek etikaren eta moralaren esparruan ere efektuak sortu dituzte, interes
ekonomikoak pertsonaren gainetik gainjarriz; pertsonen beharrizanak eta ongizatea bigarren
planoan utziz (Aznar et al., ).

Pertsonen hezkuntza moralean IKTek funtsezko zeregina izan dezakete. Egia da teknologiek
edo tresnek ez dutela ongiaren eta gaizkiaren arteko bereizketa ulertzen; horregatik,
erabilera postitiboak eta negatiboak erabiltzailearen araberakoak dira. Erabiltzaileek
prestakuntza egokia jasotzen ez badute, arriskuak edo arazoak azalean gera daitezke.
Komenigarria izango litzateke arrisku horiekin dagoen ziurgabetasunaren aurrean
prestakuntza emotea, orientazioan edo aholkularitzan oinarrituta (Buxarrais eta Ovide,
2011).

Orokorrean, teknologia berriek gizarteko hainbat arlotan zelan eragin duten aztertu ostean,
hiru esparru zehazki aztertzea edo azaltzea gustatuko litzaidake. Lehenik eta behin,
desberdintasunen areagotzea eta gizarte bazterketa, bigarrenik, pentsamendu
kritikoaren balio-gutxitzea, eta amaitzeko, bizi-kalitatean izan duten eragina.

Lehenik eta behin, gai honetan sartu aurretik, esan beharra dago, pertsona guztiek
informazioa eskuratzeko eskubidea izateak bi arazo sortzen dituela gaur egun; informazio
horretara heltzen ez diren pertsonak sistematik kanpo geratzea, eta bestalde, informazioa
modu bakarrean filtratzea, eta horrek, pentsamendu bakarra homogeneizatzera eta
inposatzera eramatea. Honek zuzen eragiten du pertsonon bizi-kalitatean.

ESTRATIFIKAZIOA:

Gizarte baten egiturazko dinamiken ondorioz sortutako desberdinkeriak. Desberdinkeri


“nabarmenena”: klase estratifikazioa.

estratifikazioa: gizarte bereizketa eta giz desberdinkeria, gizakiak deb gara ezaugarri
askorengaitik, behar dogu gure artean bereiztu . zer da: pertsonak dekogun posizio
sozialaren arabera, eukiko dogula sarrera hand edo txikiagoa baliabide eta zerbitzuetarara.
zenbat eta homonegeneoagoa izan, ezberdintzzen gaituen ezer (lehen ehiztaria), deb
txikiagoa, baina gure artean desberdintzen garen

2.2.1. Desberdintasunen areagotzea eta gizarte bazterketa

Informazioaren gizartean, gizarte-, lan- eta hezkuntza-munduan teknologia berrien sarrerak


edo honen erabilera gehitzeak, zuzenki eragiten dio gizarteari eta honen funtzionamenduari;
gizarteratzeko tresna bezala erabili beharrean, desberdintasunak orekatzeko edo gutxitzeko,
desberdintasunak areagotu ditugu hainbat arlotan, arrakala digitala sortuz. Adin
desberdinetako pertsonen edo maila ekonomiko desberdinak dituzten pertsonen arteko
aldeak edo desparekotasunak indartuz eta azalean utziz (Santibáñez, 2004).

Arrakala digitala Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) sarbidean,


erabileran edo eraginean gizarte-taldeen artean dagoen desberdintasunari dagokio. Talde
horiek irizpide ekonomiko, geografiko, genero, adin edo kulturalen arabera zehaztu ohi dira.
Dauden arrakala digital moten artean, sarbidearekin zerikusia duen eten digitala
ohikoenetako bat da. Pertsonek baliabide hori eskuratzeko dituzten aukerez ari da. Hemen
pertsonen arteko desberdintasun sozioekonomikoak sartzen dira jokoan. Beste eten digitalik
ohikoena erabilera-arrakala da, teknologia erabiltzea eragozten duen gaitasun digitalik ezari
erreferentzia egiten diona (Gurutze Gorria, 2023).

Gaur egungo gizartean herritartasun defizita pairatzen duten pertsonen errealitatea agerikoa
da, errekurtso ezagatik formalki ezarritako eskubideak gauzatzeko aukerak ekidatuta izatean
(Lockwood, 1996, 537. orr). Hau da, eskubideak praktikan jartzeko ezintasuna errekurtso
faltagatik; pertsona askok baliabide nahikoa ez izateagatik ezin dira teknologiara heldu, eta
baztertuta geratzen dira, sistemako funtzionamendutik at. Honekin ikus daiteke teknologia
berriek desberdintasun sozialak markatzen eta iraunarazten dituztela. Hau azaltzeko asmoz,
lanaren eta hezkuntzaren arloak aztertuko dira alde batetik, eta beste alde batetik, pertsona
nagusien errealitatea teknologia berriei dagokionez.

Hasteko, esan beharra dago gaur egun, hezkuntzaren, lanaren edo osasunaren arloan,
IKT-ak guztiz barneratuta daudela; bereziki, COVID-19aren pandemiaren ostean. Lanari
dagokionez, telelana pandemiaren aurretik oso zabalduta ez zegoen joera zen, nahiz eta
urteen zeharreko hazkundea nabaria izan; momentura asko enpresa gutxik izan zuten
telelana ezarrita lan egiteko eran. Adibidez, Espainian, 2019an, etxetik etengabe lan egiten
zuten pertsonen ehunekoa % 4,3tik % 4,8ra igo zen, eta noizean behin lan egiten zutenen
ehunekoa % 3,2tik % 3,5era igo zen (Vales, 2021). Grafikoan ikus daitekeen bezala, egoera
hori erabat aldatu zen azken hilabeteetan pandemia iristerakoan, enpresek lan era hori
ezartzearen beharra ikusi duten; konfinamenduaren asteetan telelana egiten zuten
pertsonen ehunekoa % 34raino igoz.

Irudia 1. Espainian tele-lana egiten duten pertsonen egunekoa.

Aipatutako pandemia garaian, telelana aurrera eraman ahal izateko, ezinbestekoa izan zen
gailu teknologikoak etxean izatea eta hauek erabiltzeko aukera izatea lanaldian zehar.
Ordenagailuak, abiadura handiko Interneteko konexioa edo etxean lan egiteko espazio
egokirik ez zuten pertsonek zailtasunak izan zituzten telelanera egokitzeko. Horrek eragina
izan zuen enpleguak mantentzeko eta ekonomian parte hartzeko zuen gaitasunean.

Telelanaz gain, ikasketa prozesuetarako ere ezinbestekotzat jo ziren ordenagailuak, klaseak


eta eginkizunak aurrera eraman ahal izateko. Online hezkuntza ikasleen eguneroko bihurtu
zen munduko leku askotan, ordenagailuak edo tabletak bezalako gailuetarako sarbiderik
gabe utziz, eta pertsona batzuk desabantaila egoeran geratuz. Hori hezkuntza-arrakala bat
izan zen teknologiarako sarbidea zutenen eta ez zutenen artean. Espainian, haurren % 27,1
pobrezia-atalasea gainditzen ez duten etxekoen unitateetan bizi dira, eta datu hori oso
handia da. Pandemia honetan, Gurutze Gorritik antzeman dugu 16 urtetik beherako
adingabeak dituzten familien herenak baino gehiagok (% 34,5) zailtasunak izan dituela
ikasturtea normaltasunez jarraitzeko: % 23,6k ez duela ekipo informatikorik izan, eta %
12,7k ez du Interneteko konexiorik izan. Horri zailtasun sozialak gehitu behar zaizkio, hala
nola, ikastetxearen, irakasleen edo familiaren laguntzarik ez izatea (Gurutze Gorria, 2023).

Egoera honetan baliabide teknologikoek, eta aldi berean, baliabide ekonomikoek paper
garrantzitsua izan zuten, familien eta pertsonen arteko desparekotasunak azalean utziz.
Izan ere, iraultza digitala oso presente dago gure gizartean, baina beharrezkoa da, halaber,
denboran zehar dagoen eten digitalaz hitz egitea, hau da, IKTak eskuratzeko gizarte-talde
desberdinen arteko desberdintasunaz. Pertsona guztiek ez dute hezkuntza formalerako
beharrezkoak izan daitezkeen teknologietarako sarbidea, adibidez, teknologia berriak
ezarrita dauden eskoletara joan behar duten umeez ari garenean, eta beharrezkoa da
ordenagailuak edo Interneterako sarbidea izatea. Hezkuntzak aldebiko izaera dauka, alde
batetik, berdintasun, kohesio eta justizia soziala sustatzeko, eta, era berean, diskrminazioan
eta desberdintasun sozialetan sortzeko eta sakontzeko gai den elementu gisa; horregatik
ezinbestekoa da hezkuntza eskubide berdintasuna bermatzea pertsona guztietan
(Santibañez, 2004).

Bestalde, esan daiteke Espainian arrakala digitala aipatzekoa daela, eta, batez ere, adineko
pertsonei eragiten diela. Eurostaten datuen arabera, Internet erabiltzen duten 65 eta 74 urte
bitarteko pertsonen ia erdiek gaitasun digital baxuak dituzte, eta mundu digitalarekiko
distantzia hori are gehiago nabarmendu da konfinamenduan (Gurutze Gorria, 2023).

Pertsona nagusiak bereziki zaugarrriak izan dira pandemian, bereziki, osasun arloari
erreparatuz. Sistema immunologikoak ahultzeko joera du adinarekin, eta horrek zailagoa
egiten dio gorputzari birusari aurre egitea, horregatik, adineko pertsonak kontu handiarekin
ibili behar izan dira urte batzuetan zehar. Honekin estu lotuta, arreta medikurako zitak
hartzearen kontua aipatu beharrekoa da. Pandemian zein pandemia ostean, beharrezkoa
izan da internet bidezko tramiteak egitea osasun sistemara heldu ahal izateko; txertoak
jartzeko epeak adosteko edota txertaketa-ziurtagiriak lortzeko. Honek, adineko pertsonen
kopuru handi bat isolatzea ekarri dute, eta horrek ondorio negatiboak izan ditzake haien
osasun mentalean eta ongizatean. Isolamendua eta bakardadea ohiko arazoa da adinekoen
artean, baita baldintza normaletan ere, eta pandemiak arazo hori areagotu du; horregatik
hainbat elkarte honetan aritu dira, isolamendu-egoera murrizteko eta arrakala ez handitzeko.
Joaquin Perez-ek, Gurutze Gorriko Adinekoen Arloko arduradunak dionaren harira,
"Pertsona guztien eskura dauden gailu teknologikoak izatea beharrezkoa dela ikusi dugu,
baina baita horiek erabiltzeko konektibitatea eta gaitasun teknikoak ere", zehaztu du. Beraz,
ez da kontu ekonomiko hutsa, tabletak banatuz kaudimena lortzen duena, baizik eta orain
arte teknologiatik urrun egon direnak prestatu behar ditugu (Gurutze Gorria, 2023).

Aipatutako azken honetan, faktore ekonomikoak eragiteaz gain, ezagutzaren faktorea ere
sartzen da. Teknologia berrien beharra eta honen erabilera ezagutzearen somatu da azken
urteetan, eta ezinbestekotzat jo dira, gizarte kopuru handi bat kanpo utziz. Osasun arloan
ikus daitezkeen desabantailez gain, erosketak egiterako momentuan edo banku kontuetan
ere nabarmena da pertsona nagusiek sufritu dezaketen bazterketa. Adibidez, banku
digitalaren sorreraren eta hedapenaren ondorioz, 3.000 sukurtsal desagertu dira Espainian
azken urteetan; presentzialki bankuetara joateko aukerak mugatuz.

5- kulturagaz lotu???????????????????????

file:///C:/Users/joane/Downloads/Internet%20cambia%20nuestra%20forma%20de%20pensa
r%20(1).pdf

file:///C:/Users/joane/Downloads/Dialnet-ElImpactoDeLasTICEnLaSociedadDelMilenioNueva
sExige-6871706.pdf

honek biek erabili direz hurrengo zatirako, baia falta dire zitak

2.2.2. Kritikotasuna murriztea, pentsamenduaren homogeneizazioa

Internetek informazioa ematen digu, baina kopuru handian; informazioa bereiztea eta
egokiena aurkitzen jakitea ez da eginkizun erraza. Gainera, informazio gehiegi izateak
kontrako efektua eragiten du: desinformatu egiten du. Horri gehitu behar zaio batzuetan
informazio partzial, beste batzuetan alferrikakoa eta kasu askotan benetan faltsua dagoen
informazio-kopuru handia existitzen dela, sarean berehala zabaltzen diren buloak eta
zurrumurruak sortzen dituena (Urquijo, 2016). Albiste faltsuak eta online desinformazioa
ugaritzeak pertsonen gaitasuna ahuldu dezake informazio faltsua behar dela bereizteko.
Pentsamendu kritikoa garatzea funtsezkoa da informazio okerrez betetako mundu digitalean
nabigatzeko.
Sarean eta teknologien bidez informazio asko eskuratu ahal izateak eraginak ditu. Alde
batetik, informazio asko egotearen ondorioz, informazio horren filtrazioa zailtzea, eta
informazio fidagarria edo esanguratsua bidean galtzea. Beste alde batetik, pentsamendu
kritikoa alde batera uztea, eta irakurritakoa gure gain hartzea horren inguruan hausnartu
barik, pentsamendu kritikoaren balioa gutxituz, eta gizarte pentsamendu homogeneoa
sortuz.

Elkarreraginean dagoen gizarte sarearen parte gara, eta “informazio-zirkuituek” bideratzen


dute gure egunerokoa. Aipatutako informazio-zirkuitu hauek, iritzi pertsonalak sortzeko
momentuan eragina dute, eta hauek eratu eta baldintzatzen dituzte. Aurrerapen
teknologikoak gero eta handiagoak direla ikusiz, hezkuntza-sistemak bere eginkizuna dauka;
batetik, gizartean arrazoitze kritikoa, autonomoa eta gogoetatsua garatzeko gaitasuna, eta,
bestetik, informazio-iturrietara iristeko teknika eta prozedura egokiak aplikatzeko gai izan
beharko du (Grau, 2008). Teknologia berrien bidez, pentsamendu materiala lor daiteke,
baina aldi berean, pentsatzeko prozesua moldatzen dute.

Estimuluz eta informazioz josita gaude momentu oro; teknologia berrien bidez etengabe
jakinarazpenak eta mezuak jasotzen ditugu, eta hauekiko dependentzia handituz joan da
urteetan zehar. Inguruko distrakzio guztiekin, zaila da denbora luzez jarduera bakar batean
kontzentratzea.

Erabiltzaileen portaera behatu zen ikerketako bi web-orritan, bata British Library-koa eta
bestea Joint Information Systems Comittee-koa, beste baliabide batzuen artean,
aldizkarietarako eta liburu elektronikoetarako sarbidea ematen duen estatuko hezkuntza
esparrua. Erregistroak biltzean, ikertzaileek ohartarazi zuten erabiltzaileek "begiratu" egiten
zutela informazioa, bertan irakurtzen gelditu beharrean. Artikulu batetik bestera egiten zuten
salto, eta ez ziren atzera bueltatzen. Orri bat edo bi irakurtzen zituzten iturri bakoitzean, eta
beste orri bat klikatzen zuten. Liburu elektroniko bakoitzeko lau minutu ematen zituzten
batez beste, eta zortzi minutu aldizkari elektronikoetan.

Ikerketa honetatik ondorioztatu zen irakurtzeko modu tradizionala alde batera utzi dela, eta
irakurketa metodo berriak erabiltzen direla, zeinetan irakurketa horizontala nabarmentzen
den. Irakurketa mota honetan berehalako gogobetetzea bilatzen da, erakargarriak diren
izenburuak, orrialdeak eta laburpenak bilatuz.
Mehatxurik handiena kontzentratzeko, hausnartzeko eta kontenplatzeko dugun gaitasuna
murrizteko duen ahalmena da. Denbora luzez pentsamendu-ildo jarraitua mantentzeko
gaitasuna galtzen dugu. Lineako informazio azkar eta zatikatua etengabe eskuratzeak
azaleko pentsamendu bat bultza dezake. Pertsonak azkarrago irakurtzeko eta edukia
eskaneatzeko joera handiagoa izan dezakete, gaietan sakondu beharrean, eta horrek
eragina izan dezake analisi kritikoa egiteko gaitasunean.

IKTen inguruko erabilera modu honetan mantentzen den heinean, hauekiko


menpekotasunaren tendentzia has daiteke, etorkizuneko beharra bihurtuz. Zer egingo
genuke gaur egun Internet barik? Gure bizitzako parte da momentu honetan, eta honen
desagerrarazpenak eragin handiak izango lituzke gure egunerokoan.

Kalkulu matematikoa edo ortografia bezalako zereginetarako teknologiekiko


mendekotasunak murriztu egin dezake arlo horietan pentsamendu kritikoa izateko
gaitasuna. Adibidez, kalkulagailuek eta zuzentzaile ortografikoek trebetasun horietan
gaitasun gutxiago izatea eragin dezakete. Honez gain, batzuek argudiatzen dute arazoak
ebazteko teknologiarekiko mendekotasunak sormena inhibi dezakeela. Eskuzko problemak
ebaztea edo pentsamendu abstraktua berehalako soluzio teknologikoekin ordezka daitezke.

Aurretik aipatu bezala, hainbat autorek Internet buruzko ondorio negatiboak azaltzen
dituzten arren, Kurzweil moduko zientifikoek honako hau aurkezten dute: “zenbat eta
konfiantza handiagoa dugun gure adimenaren alde ez-biologikoan (hau da, makinetan),
orduan eta lan gutxiago egiten du alde biologikoak, baina konbinazio osoak adimena
handitzen du”. Baieztapen honetan azaltzen den bezala, Internet tresna bezala erabiltzen
da; Nicholas-ek aipatzen duen bezala, burmuina bilaketa-lanetatik askatzeko balio duen
tresna, beste ekintza batzuetan erabili ahal izateko.

ESTRATIFIKAZIOA: AZKENEAN TEKNOLOGIA BERRI HORRETARA HELDU AHAL IZATEAK EDO EZ


BALDINTZATZEN DAU ZURE BIZITZA, KASU BATZUETAN, KALTEGARRIA IZENGO DA ZE EZINGO DOZU
HEZKUNTZA JASO EDO LANA. BAINA BESTE ALDE BATETIK ERE, ONURADUNAK DIRENEN ARTEAN ETA
TEKNOLOGIA BERRI HORRETARA HELDU AHAL DIRENAK DIRELA PRIBILEGIATUAK BAIA EUKINGO
DABELA ERAGIN NEGATIBOA EUREN BIZITZAKO ASPEKTU ASKOTAN BE
ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK:

Caride, J.A., Vila, E.S., Vieties, M.F. (2020). Hacia una pedagogía del tiempo en la sociedad-red. En J.A.
Caride, M.B. Caballo y R. Gradaílle. Tiempos, educación y ocio en una sociedad de redes (pp.
31-47). Octaedro. DOI: https://doi.org/10.36006/16264-02. IRAKURKETA BIZI KALITATEA

Santibáñez, R. (2004) “Exclusión y ciudadanía. Los retos de la pedagogía social.” En Burrows, F.


(comp.). Caminos para la ciudadanía. Actas del Congreso de Participación ciudadana,
Pedagogía Social y Desarrollo Local de Villarrica. IRAKURKETA ESKLUSIOA

- https://www.pediatriaintegral.es/publicacion-2015-11/las-nuevas-tecnologias-de-la-inf
ormacion-y-comunicacion/ DEFINIZIOA

- file:///C:/Users/joane/Downloads/Dialnet-SociedadYNuevasTecnologias-5889948.pd
f ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK OROKORREAN

- https://repositorio.21.edu.ar/bitstream/handle/ues21/19774/gomez.pdf?sequence=
1&isAllowed=y OROKORREAN + HEZKNUTZA (interesgarriena
aipatzeko hogogeneotasuna eta desberdintasunak indartu)

- https://www.scielo.org.mx/scielo.php?script=sci_arttext&pid=S1665-109X2011000
200002&lng=es&nrm=iso&tlng=es EN LA EDUCACION EN VALORES, CALIDAD D
VIDA? (Buxarrais eta Ovide, 2011)

- https://uvadoc.uva.es/bitstream/handle/10324/49394/TFG-G5129.pdf?sequence=1
&isAllowed=y PERTSONA NAGUSIETAN BAKARDADEA

- file:///C:/Users/joane/Downloads/Dialnet-ElImpactoDeLasTICEnLaSociedadDelMileni
oNuevasExige-6871706.pdf ALFABETIZACIÓN TECONOLOGICA
- Grau, A. (2008). Internet cambia la forma de leer…¿y de pensar?
file:///C:/Users/joane/Downloads/Internet%20cambia%20nuestra%20forma%
20de%20pensar.pdf GURE PENTSATZEKO ERA ALDATU

- Vidales, M. eta Sádaba, C. (2017). Adolescentes conectados: La medición del


impacto del móvil en las relaciones sociales desde el capital social.
file:///C:/Users/joane/Downloads/La%20medicion%20del%20impacto%20del
%20movil%20en%20las%20relaciones%20sociales.pdf SARE SOZIALAK
KAPITAL SOZIALEAN

You might also like