Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 11

4.

GAIA
AZIDO NUKLEIKOAK
NUKLEOTIDOAK

Biomolekula organikoak dira: C, H, O, P, N-z osatuta daude.


Nukleotido gehienak azido nukleikoen osagaiak dira; hau da, ADN edo ARN sortzeko
elkartzen diren monomeroak dira. Kasu honetan,bizidun guztien material genetikoa osatzen
dute eta betetzne duten funtzio garrantsitzuena informazio genetikoa gorde eta proteinen
sistesia da.

EGITURA KIMIKOA

MONOSAKARIDOA (pentosa) + BASE NITROGENATUA + AZIDO FOSFORIKOA

MONOSAKARIDOA

β − 𝐷 − 2´𝑑𝑒𝑠𝑜𝑥𝑖𝑟𝑟𝑖𝑏𝑜𝑓𝑢𝑟𝑎𝑛𝑜𝑠𝑎 β − 𝐷 − 𝑒𝑟𝑟𝑖𝑏𝑜𝑓𝑢𝑟𝑎𝑛𝑜𝑠𝑎
ADN ARN

BASE NITROGENATUAK

ADN molekulan : A G C T
ARN molekulan: A G C U

AZIDO FOSFORIKOA

1
4. GAIA
AZIDO NUKLEIKOAK
ERAKETA

NUKLEOSIDO baten eraketa:

monosakaridoa + b. nitrogenatua nukleosidoa + ura


Lotura N-glukosidikoa

Pentosaren 1 ´posizioan
dagoen karbonoa
(karbono anomerikoa)
base pirimidinikoaren 1
posizioan, edo, base
purikoaren 9 posizioan
dagoen nitrogenoarekin
elkartuko da.

Erribonukleosidoak: adenosina, zitidina, guanosina, uridina

Desoxirribonukleosidoak: desoxiadenosina, desoxizitidina, desoxiguanosina, desoxitimidina

Nukleosido bat base puriko batekin

2
4. GAIA
AZIDO NUKLEIKOAK
NUKLEOTIDO baten eraketa:

nukleosidoa + az. fosforikoa nukleotidoa + ura


ESTERIFIKAZIOA
Ester fosforikoa

Azido fosforikoa pentosaren 5 ´ karbonoarekin lotuko da, ester loturaren bidez.

3
4. GAIA
AZIDO NUKLEIKOAK
NUKLEOTIDO EZ- NUKLEIKOAK : GARRANTZI BIOLOGIKOA DUTEN NUKLEOTIDO
ASKEAK

Nukleotidoek, azido nukleikoen monomeroak izateaz gain, beste hainbat funtzio garrantzitsu
ere badituzte zeluletan.

1.- ENERGIA TRANSFERITZEKO MOLEKULAK: NUKLEOTIDO TRIFOSFATOAK

ATP eta GTP: talde fosfatoen arteko loturak (lotura anhidro fosforikoak) hidrolizatzerakoan,
energia askatzen da. Nukleotido hauek energia bektore gisa erabiltzen dira zelulan.

2.- ERREGULATZAILEAK

AMP ziklikoa: mezulari kimiko bat da, eta zelulen barnean zebait seinale aktibatzen ditu.

3.- KOENTZIMAK

NAD, FAD,....:Oxidazio-erredukzioko
erreakzio metaboliko askotan parte hartzen
dute (elektroiak transferitzeko)

4
4. GAIA
AZIDO NUKLEIKOAK
POLINUKLEOTIDOAK

Nukleotidoz osatutako makromolekulak dira.


Nukleotido baten 5´ karbonoa eta 3´karbonoaren artean lotura fosfodiesterra eratuz
sortzen dira.

5
4. GAIA
AZIDO NUKLEIKOAK
DNA: AZIDO DESOXIRRIBONUKLEIKOA

Zelula eukariotikoetan DNA nukleoa egoten da gehien bat, mitokondria eta kloroplastoetan
ere egon arren. Zelula propkariotetan, aldiz, DNA zitoplasman egoten da.

Zelula prokariotikoetan kromosoma bakarra dagoenez, DNA osoa makromolekula bakar


batean egongo da (molekula bikoitza, zirkularra eta biluzik). Zelula eukariotikoetan
kromosoma bat baino gehiago dagoenez, DNA makromolekula batean baino gehiagotan
egongo da.(molekulak bikoitzak eta linealak eta histonekin elkartuta).

DNAren EGITURA PRIMARIOA

Nukleotidoen sekuentzia da. Desoxirribonukleotidoak elkarren artean


modu kobalentean lotzen dira, 5´- 3´ fosfodiester loturen bidez. Horrela
fosfatoz eta pentosaz osatutako eskeleto kobalente bat osatzen da, eta
baseak perpendikularki kokatzen dira ardatzarekiko.

Base nitrogenatuen senkuentzian informazio genetikoa idazten da.


Informazio genetiko hori hiru mekanismoen bidez kontserbatzen eta
espresatzen da: erreplikazioa, transkripzioa eta itzulpena.

DNAren EGITURA SEKUNDARIOA

James Watson eta Francis Crick zientzialariek DNAren hiru dimentsioko egitura azaltzeko
eredua proposatu zuten 1953 urtean eta Nobel Saria jaso zuten Wilkinsekin batera . Garai
hartan zituzten datu esperimentaletan oinarritu ziren:

- Chargaffek ikertutako baseen baliokidetasunean:

(A+T)ren eta (G+C) ren arteko


proportzioa espezie bakoitzaren
ezugarria da eta konstantea ehun
guztietan.

- Rosalid Franklinek eta Wilkinsek X izpiak erabiliz DNAren irudiak lortu zituzten

51. IRUDIA

6
4. GAIA
AZIDO NUKLEIKOAK
HELIZE BIKOITZAREN EREDUA edo B forma

1.- DNA molekulak bi kate polinukleotidiko ditu.

2.- Kate horiek antiparaleloak dira, hau da, kateek aurkako norabidea dute.

3.- Kateak destrogiroak dira, biak elkarren kiribiltzen dira helize bikoitza osatzeko.

4.- Pentosak eta fosfatoak helize bikoitzaren


kanpoaldean kokatzen dira egituraren eskeletoa
osatuz (eskailera bateko eskubandaren gisa)
eta baseak perpendikularki barrualderantz
(eskailera-mailen gisan).

5.- Di kateak osagarriak dira. Helize bikoitzak


zabalera bera du luzera osoan, hori gertatzen
da base purika bakoitza pirimidiniko batekin
elkartzen delako: A - T , C - G. Base hauek
hidrogeno loturen bidez elkartzen dira.

6.- Neurri molekularrak:

Helizearen diametroa: 2nm

Bira oso bat: 3,4 nm

Buelta bakoitzean 10 nukleotido parez osatuta

Bi baseen arteko distantzia: 0,34 nm

OHORRA: DNA-B egitura da ohikoena, baina A eta Z formak ere badaude. A forma ez da
aurkitzen baldintza fisiologikoetan. Z forma agertzen da gene transkripzioaren zehar.

7
4. GAIA
AZIDO NUKLEIKOAK

DNAren EGITURA TERTZIARIOA

Egitura tertziarioa helize bikoitza tolestean eratzen da. Desberdindu behar da:

- Prokariotoetan (mitokondrioetan eta kloroplastoetan) DNA bikatenarioa, zirkularra eta


biluzik (histonarik gabe). Aske zitoplasman eremu jakin batean: nukleoidea. Helize
bikoitza hainbat mailatan
superkiribilduta egon daiteke.

- Eukariotoetan: DNA modu konplexuagoan paketatzen da, eta normalean prozesuan


histonak erabiltzen dira.

Nukleoa interfasean dagoenean DNA kromatina forman agertzen da. Zatiketa


fasean sartzen denean, DNA kromosoma gisa agertzen da.

Zuntz nukleosomikoa (perlazko


lepokoa) da helize bikoitzaren
lehen trinkotze maila. DNA
histonekin elkartzen da
nukleosomak osatuz.
Nukleosoma bi zati ditu:

- Nukleoa: 8
histona eta inguruan helize
bikoitza.(146 base bikote
inguru)
- DNA
espaziatzailea.(200 base
bikote inguru)

Zuntz nukleosomikoa
trinkotzez doa kromosoma
osatu arte.

OHARRA: kromatina ez da egitura uniforme bat, trinkotze maila desberdineko hainbat


eremu ditu. Desberdintzen dira EUKROMATINA (aktiboki transkribitzen diren eremuak) eta
HETEROKROMATINA (espresatzen ez diren
eremuak).

8
4. GAIA
AZIDO NUKLEIKOAK
DNA ren DESNATURALIZAZIOA

Egitura sekundarioa galtzea da, hau da, DNA


molekula eratzen duten bi kateak bereiztea.

Tenperatura altuen eta pH baldintza batzuen


ondorioz gertatzen da baseen artean eratzen diren
hidrogeno loturak apurtzen direlako.

Prozesu itzulgarria da.

RNA: AZIDO ERRIBONUKLEIKOA

Zelulako azido nukleiko ugariena da. Polinukleotido bat da, erribonukleotidoz osatura:

- Pentosa: β − 𝐷 − 𝑒𝑟𝑟𝑖𝑏𝑜𝑓𝑢𝑟𝑎𝑛𝑜𝑠𝑎
- Baseak: A, U, C, G

RNA molekulak kate bakarrekoak dira eta egitura primarioa baino ez dute, salbuespenak
salbuespen (birus batzuk,...). Batzuetan, katea bereko base osagarriak parekatu egin
daitezke helize bat osatuz.

Hainbat mota daude:

1.- RNA mezularia:

RNA guztien proportzio txikiena. Egitura primarioa du.

DNAn proteniak sintetizatzeko gordeta dagoen informazio genetikoa zitoplasmara


(erribosometara) garraitzeaz arduratzen da. Iraupen gutxigo molekula da, proteina
sintetizatzean desegiten da.

(transkripzio prozesuan sakonago ikertuko dugu)

2.- RNA erribosomikoa:

RNA guztien proportzio handiena. Erribosomak osatzen ditu eta bere funtzio nagusia
itzulpena da. Monokatenarioa da, baina helize bikoitzeko eremuak ditu.

Bi azpiunitate dituzte: txikia eta handia

9
4. GAIA
AZIDO NUKLEIKOAK
3.- Transferentziako RNA:

Zitoplasman sakabanatuta aurkitzen da, aminoazidoak hartzeaz eta erribosometara


garraiatzeaz arduratzen da (proteinak ekoizteko).Informazio genetikoa deskodetzeko
prozesuan parte hartzen du.

Konformatzio tridimentsionala du, hirusta hostoaren itxuran tolestua. Desberdintzen dira:

- Beso hartzailea: 3´ muturra hemen dago eta puntu honetan dagokion aminoazioa
elkartzen da. Aminoazidoak ester loturen bidez elkartzen dira, elkarketa hau
aminoazil-tRNA sintetasa entzimak katalizatzen du.

- Antikodonaren besoa: base-hirukote bat dauka, mRNAren kodonarekin osagarria.

4.- RNA nukleolarra:

Nukleoloaren osagai da, RNA erribosomikoaren aitzindari da.

5.- RNA nuklear txikia:

Uraziloz aberatsa. Eukariotoetan RNA mezulariaren heltze prozesuan laguntzen du.

10
4. GAIA
AZIDO NUKLEIKOAK

11

You might also like