Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 33

1.- Kaxa batean 31 pintzel daude. 17 luzeak badira, zenbat pintzel labur daude?

DATUAK ARRAZOIKETA
1 2

3 ERAGIKETA 4 EMAITZA
H B

2.- Asierrek 125 kromo dauzka eta Mikelek 136 kromo . Zenbat dromo dauzakate
biek batera?
3.- Peruk 19 urte ditu eta Ekaitzek 4 urte gutxiago. Zenbat urte dituzte guztira?

4.- Baserritar batek 169 eurotan erosi du behia eta gero 250 eurotan saldu du.
Zenbat diru irabazi du?
5.- 235 marrubi saldu ondoren beste 167 gelditu dira kaxan. Zenbat marrubi
zeuden kaxan?

6.- Ardiak eta oiloak 51 kg pisatzen dute. Ardiak 48kg pisatzen baditu, zein da
oiloaren pisua?
7.- Aitonak mahai bat erosi du. 1.500 euro eman dizkio dendariari eta honek 285
euro itzuli dizkio. Zenbat diru balio du mahaiak?

8.- Zelai batean 93 tximeleta eta 85 matxinsalto daude. Zenbat animalitxo daude
guztira?
9.- Goizez 79 egunkari saldu ditu dendariak eta arratsaldez 24 gutxiago. Zenbat
egunkari saldu ditu egun osoan?

10.- Baserrian 45 ardi, 67 untxi eta 4 behi daude. Zenbat animali daude guztira?
11.- Lorategi batean 20 zuhaitz daude. Denek dauzkate hostoak, 6 zuhaitzek izan
ezik. Zenbat zuhaitzek dauzkate hostoak?

12.- Patxik eta Karmelek 34 zigilu dauzkate. 18 Karmelerenak badira, zenbat zigilu
dauzka Patxik?
13.- Pakete batean zeuden gominolak banatu ditugu gure artean. Begoñak 26
hartu ditu, Anek 45 eta niri 37 geratu zaizkit. Begoñak baino zenbat gominola
gehiago dauzkat nik?

14.- Okinak 2.406 ogi egin ditu gaur. Goizeko hamarretarako 584 ogi saldu ditu
eta gero beste 1.176 saldu ditu. Zenbat ogi gelditu dira okindegian?
15.- Lehen 420 euro balio zituen telebistak, orain 396 euro balio ditu. Zenbat
euro merketu dute?

16.- Banketxe batean 3.589 bezero daude eta bestean 574 bezero gehiago.
Zenbat falta zaie 10.000 bezero lortzeko bien artean?
17.- Unaxek 120 pegatinako bilduma bat dauka. Asko direla eta, Maiteri 25 eta
Mikeli 12 ematea erabaki du. Zenbat pegatina geratu zaizkio Unaxi?

18.- Ainarak 56 urte ditu eta bere amak 95. Zenbat urte gehiago ditu amak
Ainarak baino?
19.- Kanpin batean 1.200 pertsona sar daitezke. Uztailean 458 pertsona etorri
dira eta abuztuan 537. Zenbat persona sar daitezke oraindik?

20.- Poztari batek 882 pakete handi, 103 pakete ertain eta 514 pakete txiki
banatu behar ditu. Zenbat pakete banatu behar ditu guztira?
21.- Zirkuan, 1.500 sarrera jarri dituzte salgai azken emanaldirako. Goizean,
horietatik 567 sarrera saldu dituzte; eta arratsaldean, 345. Zenbat sarrera
gelditzen zaizkie saldu gabe?

22.- Xabierrek eskumuturrekoak egiteko 43 goma urdin, 67 goma gorri era 58


goma berde dauzka. Zenbat goma dauzka guztira?
23.- Gaur txirrindulariek 325 kilometro egin behar dituzte. Albertok 229 km egin
ditu eta Jonek 266 km. Zenbat km falta zaizkio bakoitzari?

24.- Hipermerkatu bateko dendariak 132 prezio-etiketa jarri behar ditu


apalategietan. Dagoeneko 19 jarri baditu. Zenbat jarri behar ditu oraindik?
25.- Iban eta aita arrantzara joan dira. Horretarako, 173 zizare dituen kaxa bat
erosi dute. Ibanek 85 zizare hartu eta gainerakoak aitari utzi badizkio, zenbat
zizare izango ditu aitak?

26.- Zinemako sarrerak 4 euro balio baditu, zenbat euro ordaindu behar dituze
zortzi lagunek?
27.- Zenbat hilabete daude 7 urtetan?

28.- Kaxa batean 12 lorontzi sartu ditugu. Zenbat lorontzi egongo dira hiru
kaxatan?
29.- Ahate batek 9 arraultza jarri ditu. Zenbat arrautza jarri dituzte 75 ahatek?

30.- Txerri batek 168kg pisatzen du. Zenbat pisatzen dute 4 txerrik ?
31.- Poxpolu kaxa bakoitzean 72 poxpolu daude. Poltsa batean 9 poxpolu kaxa
sartu ditugu. Zenbat poxpolu daude poltsan?

32.- Anderrek 7 urte ditu eta osaba Felipek Anderren hirukoitza.


Zenbat urte ditu osaba Felipek? Zenbat urte dituzte biek batera?
33.- Arrautza saltzaile batek 288 arrautza saltzen ditu egunero.
Zenbat arrautza salduko ditu aste batean?

34.- Zapatadenda batean 8 apal daude eta apal bakoitzean 54 zapata pare.
Zenbat zapata daude dendan?
35.- Balkoian 6 lorontzi daude eta lorontzi bakoitzean 9 larrosa. Zenbat Larrosa
daude guztira?

36.- Fotokopiagailuak ordu bakoitzeko 245 fotokopia egiten ditu. Zenbat


fotokopia egingo ditu zazpi ordutan? Ç
37.- Nire kaleko garajean 17 auto eta 8 motor daude. Zenbat gurpil daude
guztira?

38.- Liburutegian 3.544 liburu daude. Aurton 347 liburu erosi dira eta datorren
urtean aurtengoen hirukoitza. Zenbat liburu egongo dira liburutegian?
39.- Ipuin bat irakurtzeko 9 lerro Irakurri behar izan ditugu bakoitzak. Ikasgelan
26 ikasle gaude. Zenbat lerro dauzka ipuinak?

40.- Gure Gelan 23 mahai daude eta mahai bakoitzak 4 hanka ditu. Zenbat hanka
daude guztira?
41.- Burdindegian 100 kaxa txintxeta daude. Kaxa bakoitzean 8 txintxeta
badaude, zenbat txintxeta daude burdindegian?

42.- Taberna batean 285 otarteko saltzen dituzte jai egun bakoitzean. Herriko
jaiak 9 egun badira, zenbat otarteko salduko dituzte jai guztietan?
43.- Ikastetxeko ikasle bakoitzari 9 liburu eman zaizkio. Ikastetxean 1.287 ikasle
daude. Zenbat liburu banatu dira guztira?

44.- Madariondoan 101 madari daude, 5 txori etorri dira eta bakoitzak
7 madari mokokatu ditu. Zenbat madari mokokatu dituzte guztira? Zenbat
madari gelditu dira mokokatu barik?
45.- Bidaia bakoitzean furgoneta batek 567 adreilu garraiatzen ditu. Zenbat
adreilu garraiatuko ditu egun batean 5 bidaia egiten baditu goizean eta 4
arratsaldean?

46.- Ipuin batek 296 orrialde dauzka. Ikerrek 8 orrialde irakurtzen ditu egunero
eta orain dela 27 egun hasi zen ipuina irakurtzen. Zenbat orrialde Irakurri ditu?
47.- Autobus batek 60 jesarleku dauzka eta horietako 12 libre daude, besteak
hartuta. Billeteak 6 euro balio badu, zenbat euro lortuko ditu empresak bidai
horrekin?

48.- Futbol zelai batean 5.287 pertsona sar daitezke. Gaurko partiduan 493
eserleku hutsik geratu dira. Zenbat diru lortu dute sarrera bakoitzak 2€ balio
baditu?
49.- Arrantzaleak portura iritsi dira 9.150 kg sardina eta 7.840 kg antxoarekin.
Kilo sardina 6 eurotan eta kilo antxoa 8 eurotan saltzen dituzte. Zenbat diru
lortuko dute arrain guztiaren salmentarekin?

50.- Arotz batek 952 euro irabazten ditu 9 egunetan. Zenbat diru irabazten du
egunero?
51.- Mozorro bakoitzak 8 euro balio baditu, zenbat eros ditzaket 680 eurorekin?

52.- 6 aulki eta mahai batek 1.125 euro balio dute. Mahaiak 375 euro balio
badu, zenbat balio du aulki bakoitzak?
53.- Basoan 378 zuhaitz daude 9 lerrotan jarrita. Zenbat zuhaitz daude lerro bakoitzean?

54.- 162 euroko opari bat erosi nahi dute 9 lagunek. Zenbat diru eman beharko
du bakoitzak?
55.- Lore saltzaile batek 648 arrosa dauzka eta 6 arrosako sortak egin nahi ditu.
Zenbat sorta egin ditzake?

56.- 15. 968 litro kokakola banatu behar dituzte litroko botilatan. Zenbat botila
beteko dira?
57.- Zenbat izozki eros ditzaket 42 eurorekin, izozki bakoitzak 3 euro balio
baditu?

58.- Hozgailuan marrubizko 12 yogurt, bananazko 6 eta ananazko 4 daude. Zenbat yogurt
geratuko lirateke hozkailuan, erdiak jango bagenitu?
59.- Gaur lantegian saskibaloiko 792 baloi egin dituzte. Erdiak dendetara bidali
dituzte. Zenbat baloi geratzen dira lantegian?

60.- Tximeleta bildumatzaile batek 1.746 tximeleta dauzka kaxatan sartzeko.


Kaxa bakoitzean 8 tximeleta jartzen baditu, zenbat kaxa beharko ditugu?
61.- Ipuin batek 7 euro balio ditu. Zenbat eros ditzaket 434 eurorekin?

62.- Aingeruk goizean 64€ zituen eta bere aitak arratsaldean berak zeuzkanaren
erdia eman zion. Zenbat euro ditu orain Aingeruk? Zenbat falta zaio 200 €
izateko?

You might also like