Merkataritza Zuzenbidea Eta Zerga Betebeharrak

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 8

2

MERKATARITZA ETA ZERGA

LEGEDIA
Enpresak zenbait lege-betebehar ditu, enpresa sortzerakoan eta enpresaren

funtzionamenduari dagokionez. Horrez gain, zerga-betebeharrak ere baditu.

Unitate honetan enpresa-arloa arautzen duten Merkataritza Zuzenbideaz eta

Zerga Zuzenbideaz (bereziki Sozietateen gaineko Zerga eta Balio Erantsiaren

gaineko Zerga) jardungo dugu.

2.1- MERKATARITZA LEGEDIA

Estatu espainoleko ekonomia merkatu ekonomia den heinean, gure ordenamendu

juridikoak “enpresa askatasuna” bermatzen du. Horrek ez du esan nahi, ordea, ez

dagoenik bere jardueran bete beharreko araurik, eskubideak inoiz ez bait dira

absolutuak. Enpresen eremuan jarduteko lege garrantzitsuenak, ondorengoak dira:

Merkataritza Zuzenbidea, enpresaren ekonomia-jarduera arautzen duen

zuzenbidearen adarra da. Enpresaren forma juridikoa, kontabilitatea edo publizitatea

bezalako gaiak hartzen ditu. Merkataritza Kodea da merkataritza-eragiketak arautzen

dituen lege nagusia da (salerosketak, alokairuak, garraioak, seguruak,…). Hala ere,


1
merkataritza xedapen gehienak lege berezietan aurkitzen dira (enpresa-jarduera azkar

aldatzen eta bilakatzen delako). Besteak beste:

• Lehia: Merkatuetan lehia bermatzeko eta hura leiala izango dela ziurtatzeko zenbait

lege egin dira. Lehiaren defentsarako legeak, merkatuan lehia eragotzi, murriztu

edo faltsutu dezaketen jarduerak zigortzen ditu; prezioak adostea, lehiakideen

produktuak gutxiestea...

• Publizitatea: Publizitatearen Lege Orokorrak, publizitatea eremu zintzo batean

egitea bilatzen du; hirugarrenei kalterik sortu gabe, beste pertsonen aurka joan

gabe eta eskubideak urratu gabe. Horregatik, legeak publizitate iruzurtia, desleiala

eta subliminala debekatzen ditu.

• Industria jabetza: Estatuak zenbait arau sortu ditu industria jabetza (asmakuntzak

eta ikur bereizgarriak) babesteko. Patenteen eta Marken Legeak, asmakizun eta

teknika berrien sortzaileak babestea bilatzen du. Patentearen bitartez, industrian

aplikatu daiteken asmakizun bat sortu duenari, berau epe batean esklusiboki

ustiatzeko eskubidea onartzen zaio. Honetaz aparte, markak, logotipoak eta

bestelako ikur bereizgarriak babesten dira baita.

• Kontsumitzaileen defentsa: Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako

Legeak, kalte-ordainak jasotzeko eskubidea aitortzen die ondasunak

kontsumitzerakoan kalteak jasan dituztenei, eta zenbait zigor ezartzen ditu legea

betetzen ez duten enpresentzat.

• Kontabilitate arauak: Enpresak burutzen dituen merkataritza eragiketak

kontabilitate liburu batzuetan jaso behar ditu eta, ekitaldi amaieran, urteko

kontuak prestatu (egoera balantzea zein galdu-irabazien kontua) eta merkataritza

erregistroan aurkeztu. Hau guztia Kontabilitate Plan Orokorrean ezarritakoaren

arabera.

2
Merkataritza erregistroa, Estatuaren erakunde bat da, bertan

izen emanda dauden enpresen egoeraren berri ofizialki ematea

helburu duena. Probintzia hiriburu bakoitzean bulego bat dago,

eta Madrilen Erregistro Nagusia. Enpresak eratzen direnean,

erregistro honetan inskribatu beharra dute, eta kontabilitate

liburuak ere bertan legeztatzen dituzte.

2.2- ZERGA LEGEDIA

Estatuak diru sarrerak behar ditu gastu publikoak ADI!

estaltzeko (Estatuaren Aurrekontu Orokorretan


Euskal Autonomia Erkidegoan,
jasotakoak), eta arau batzuk onartzen ditu horretarako: zerga garrantzitsuenak Foru
Zerga Zuzenbidea osatzen dutenak. Aldundiek kudeatzen dituzte.

Biltzen duten zergen zati bat EAE-

2.2.1- Tributuak: Tasak, kontribuzio ko gastuak estaltzeko erabiltzen

da, eta beste zati bat Estatuaren


bereziak eta zergak
eskumeneko gastuak ordaintzeko

("kupoa"), Ekonomia Itunean


Tributuak, Estatuari egin beharreko ordainketak
ezarritakoari jarraituz.
dira, zergapetuarentzat nahitaezkoak izanik. Hiru

tributu mota bereiz ditzakegu:

Tasak: Zerbitzu publiko baten truke egiten diren ordainketak dira. Adibidez,
unibertsitate publikoko matrikula edo udal polikiroldegiko karneta.

Kontribuzio Estatuak egindako obra publiko baten onuradunak izan diren partikularrek
ordaintzen dituzte. Adibidez, auzo baten urbanizazio-lanak.
bereziak:
Zergak: Erakunde publikoek eskatutako ordainketak dira, kontraprestazio zuzenik
ez dutenak.

3
2.2.2- Zerga motak

A. ZERGA ZUZENAK:

Pertsonak eta enpresak zuzenean zergapetzen


Zerga-iruzurra
dituzten zergak dira, ondare bat edukitzeagatik

Ongizate estatuetan errentaren edo errenta bat lortzeagatik. Garrantzitsuenak


birbanaketa egokiak herritarren
ondokoak dira.
bizimoduan eragin zuzena du.

Gastu publikoa finantzatzeko diru • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga


bilketa oso inportantea da.
(PFEZ): Pertsona fisikoen errenta zergapetzen
Ahalmen ekonomiaren arabera
duen zerga progresiboa da (errenta handitzean
ordaintzen dira

(progresibotasuna). zerga tasa igotzen da), haren zirkunstantziak

kontuan hartuta.
Zerga iruzurra insolidariotzat

jotzen da, oinarrizko zerbitzuak Zerga honek laneko errendimenduak (soldatak), kapital
finantzatzeko gabeziak ekar errendimenduak (interesak, akzioen dibidenduak...), jarduera
ditzake (gizarte segurantza, ekonomikoen errendimenduak (norbere enpresa) eta ondare
hezkuntza, osasuna…). gehikuntzak hartzen ditu. Enpresa munduari dagokionez,

zergaduna banako enpresaria bada (autonomoa), errentaren

aitorpena egiterakoan lortutako irabaziak sartu beharko ditu, jarduera ekonomikoen errendimenduen

artean.

• Sozietateen gaineko zerga (SZ): Sozietateen mozkinak zergapetzen dituen zerga

proportzionala da. Nortasun juridiko propioa duten enpresek ordaintzen dute

(sozietate edo bazkide-enpresek).

Zerga-oinarria, ekitaldian lortutako diru-sarrerei horiek lortzeko sortutako gastuak kenduz lortzen da.

Zerga tasa, oro har %30ekoa da, zenbait hobari jasotzen diren arren (tasa baxuagoa enpresa

txikientzat, ikerkuntzan zein ingurumena zaintzeko egindako gastuengatiko kenkariak...).

4
• Ekonomia Jardueren gaineko zerga (EJZ): Lurralde batean enpresa jarduerak,

jarduera artistikoak edo jarduera profesionalak burutzea zergapetzen duen zerga

zuzena da (pertsona fisiko zein juridikoek).

• Ondarearen gaineko zerga: Pertsona fisikoen ondare garbia

(ondasunak+eskubideak-zorrak) zergapetzen duen zerga zuzena da, kopuru batetik

aurrera.

ADIBIDEA

Kontserba enpresa batek ondoko diru-sarrera eta gastuak izan ditu ekitaldi
ekonomiko batean:
- Salgaien salmenta: 95.000 €
- Salgaien erosketa: 38.000 €
- Finantza gastuak: 2.500 €
- Finantza sarrerak: 1.200 €
- Langileen soldatak: 22.500 €
- Lokal baten salmentaren irabazia: 10.000 €

Kalkula ezazu:

a) Ekitaldiaren emaitza gordina (irabazi/galerak zergen aurretik).

▪ Sarrerak = 95.000 + 1.200 + 10.000 = 106.200 €


▪ Kostuak = 38.000 + 2.500 + 22.500 = 63.000 €
▪ Ekitaldiaren emaitza = Sarrerak – Kostuak = 106.200 – 63.000 = 43.200

b) Ordaindu beharreko zergaren zenbatekoa (SZ, %30).

SZ = Emaitza gordina x zerga tasa = 43.200 x 0,3 = 12.960 €

c) Ekitaldiaren emaitza garbia (zergen ondoren).

Emaitza garbia = Emaitza gordina – SZ = 43.200 – 12.960 = 30.240 €

5
B. ZEHARKAKO ZERGAK,

Produktu edo zerbitzu bat erostean ordaintzen diren zergak dira, kontsumoa

zergapetzen dute. Garrantzitsuenak honakoak dira:

• Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ): Balio erantsia, ekoiztutako ondasunaren

balioaren (OUTPUT) eta ekoizpenean erabilitako lehengai eta bitarteko ondasunen

(INPUT) kostuaren arteko diferentzia da. BEZ-a, balio erantsi honen gainean

aplikatzen den zeharkako zerga da. Eragiketa guztietan ez da BEZ-a ordaintzen,

batzuk salbuetsita baitaude: hezkuntza, osasuna, aseguruak...1

BEZ-aren zerga tasa produktu motaren araberakoa da. Honela kalkulatzen da:

Tasa oso murriztua,%4: Tasa murriztua, %10: Tasa orokorra, %21:


Premiazko ondasunei kontsumo arrunteko
ezartzen zaie: gainontzeko ondasun
ondasun askori ezartzen
eta zerbitzuei aplikatzen
esnea, zaie: gainontzeko
zaie: kotxeak, telefono
ogia... elikagaiak, etxebizitzak,
mugikorrak...
bidaiarien garraioa...

Zerga oinarriari zergaren zenbatekoa gehitzen zaio, eta horren emaitza

eragiketaren guztizko zenbatekoa izango da (zerga oinarria, eragiketaren zenbateko

totala da, komisioak, garraioak, aseguruak eta abar sartuta).

BEZaren
Zerga zenbatekoa Eragiketaren
Oinarria (ZO) (ZOxZerga guztizko
tasa)

1
lamoncloa.gob.es/serviciosdeprensa/notasprensa/hacienda/Paginas/2023/090123-bajada-iva-
alimentos.aspx

6
Enpresaren ikuspuntutik BEZ-a bi eratakoa izan daiteke:

- Jasandako BEZ: BEZa enpresa eta profesionalek beraien erosketak eta

gastuak ordaintzen dituztenean jasaten dute,

- Erasandako BEZ2: hau da, jasanarazi egiten dute saldutako produktuak

kobratzen dituztenean.

- Zerga kitapena: enpresek “zerga-biltzailearen” lana egiten dute eta

ogasunean sartzen dute jasanarazi dutenaren eta jasan dutenaren arteko

aldea. Horrenbestez, zerga benetan jasaten duena azken kontsumitzailea

da.

BEZ-aren kitapena (likidazioa):

Erasandako
BEZ

BEZ-aren
kitapena:
• (+):
Ordaintzeko
• (-) Itzultzeko
Jasandako
BEZ

2
Erasandako BEZ = Eragindako BEZ = Jasanaraziko BEZ

7
BEZa, normalean, hiru hilabetero likidatzen du enpresak. Ogasunak eskatuko diolako,

jaulkitako zein jasotako faktura guztien erregistroa eraman behar du.

C. ADIBIDEA:

Ederzur S.A. enpresak zura erosi du. 1000 € ordaindu du zura, garraioa 100
€ eta bilgarriak 15 €.
a) Kalkula ezazu jasandako BEZ-a (%21) eta erosketaren guztizkoa.
▪ Jasandako BEZ = (1.000 + 100 + 15) x 0,21 = 234, 15 €
▪ Erosketaren guztizkoa = 1115 + 234,15 = 1.349,15 €
b) Enpresak jangeletarako 3 mahai saltzen baditu bakoitza 600 €,
zenbatekoa izango da jasanarazitako BEZ-a?
Jasanarazitako BEZ = 1.800 x 0,21 = 378 €
c) Egizu enpresa honen BEZ-aren kitapena.
BEZ Kitapena = Jasanarazitako BEZ – Jasandako BEZ
378 – 234,15 = 143,5 € ogasunari ordaintzeko

• Zerga bereziak: Ondasun konkretu batzuen kontsumoa zergapetzen duten zergak

dira. Adibidez, edari alkoholdunei buruzko zerga, tabakoari buruzkoa,

hidrokarburoei buruzkoa...

You might also like