Garapen Psikologiko Normala Eta Patologikoa Haurtzaroan 17-18

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 4

Zer da jokabide anormala edo patologikoa?

1
Jokabide patologikoa zer den jakiteko,
lehendabizi, argi izan behar dugu
jokabide normala zer den, eta
normaltasuna beti zerbaiten arabera
ezarri ohi da.

Normaltasunaren eta anormaltasunaren irizpideak:


zein dira portaera normalaren eta anormalaren
irizpideak eta zein dira pertsonaren ezaugarriak
normaltzat edo anormaltzat hartzeko irizpideak?

Normaltzat hartuko dira pertsona bati ingurunera


egokitzen laguntzen dioten portaera eta ezaugarriak.
Era berean, normaltzat hartuko dira pertsonaren nahiz
ingurukoen garapenari laguntzen dioten bereizgarri eta
jokaerak.

2
Portaera, sentimendu edo jarduera mental bat
desbideratutzat, patologikotzat edo anormaltzat
hartzeko hainbat irizpide hartu behar dira kontuan
(1):
Maiztasun estatistikoaren arabera: portaera anormala ez da
oso ohikoa. Kritika: maiztasun gutxiko portaera guztiak ez dira
patologikoak
Gizarteko arauak haustea ere anormaltasunaren ezaugarritzat
har liteke. Kritika: arauak hausten dituztenak anormaltasunaren
barnean sartzen dira?
Portaera anormalak sufrikarioa eragiten du.
Kritika: osasuntsu egoera batean ez dugu sufritzen?

Portaera, sentimendu edo jarduera mental bat


desbideratutzat, patologikotzat edo anormaltzat
hartzeko hainbat irizpide hartu behar dira kontuan
(2):
Portaera anormalak ezintasuna edo disfuntzio-maila
eragiten du. Kritika: ez beti
Psikopatologiak dituzten pertsonek ez dute garapen
sozial, afektibo intelektual eta fisiko egokirik lortzen.
Kritika: Nahaste psikologikoaren mailak daude, eta maila
guztietan ez da gabeziarik gertatzen
Bukatzeko, osasuna ez da gaixotasun-gabezia,
ongizatearen presentzia baizik

3
Ikusi dugunez, irizpide guztiak
eztabaidagarriak dira. Zaila da normala eta
anormala/patologikoa zer den zehaztea.
Haurtzaroan jokabide patologikoa zer den
ulertzeko, garapen ebolutibo normala zer
den jakin behar da, adin jakin batean
normalak diren jokabideak, beste adin batean
patologikoak izan daitezkeelako.
Adibidez: 18 hilabeteko haurrak esfinterrak ez kontrolatzea normala
da, baina 6 urterekin jokabide hori patologikotzat jo daiteke.

Zailtasunak-zailtasun, psikologoek
orokorrean honela definitzen dute jokabide
anormala/patologikoa:

Pertsonengan larritasuna edo sufrimendua


eragiten duten eta eguneroko bizitzan
funtzionatzea ekiditen duten jokabideak.

You might also like