Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 7

Helena Carrascosa, Jone Garcia, Irati Martinez

JERUSALEM: GARAPEN HISTORIKO ETA HIRITARRA ERROMATAR


INPERIOTIK ISLAMAREN KONKISTAK ARTE

1 SARRERA, Helena Carrascosa


Jerusalem hiri santuak mendeen poderioz aldaketa nabarmenak jasan ditu, gaur egun
bilakatu den hiria izatera ailegatzeko. Aldaketa horiek konkista eta gerren eraginez
gertatu dira, hiriaren garapenean zuzenean eragin zutenak. Beraz, Erromatar
Inperioa, Bizantziar Inperioa eta Islamak izandako eragina Jerusalemen aztertuko
dugu bai historikoki bai arkeologikoki, milurte batean jasandako aldaketak ulertzeko.

2 TESTUINGURU HISTORIKOA, Helena Carrascosa


2.1 Colonia Aelia Capitolina
Jerusalem hiria Asiria eta Babiloniaren menpe egon zen garai batean, baita
Akemeniden menpe ere. Dena den, lan honetan Erromatar Inperioari, Bizantziar
Inperioari eta garai Islamikoari arreta jarriko diogu.
70 urtean Tito enperadoreak hiria suntsitu zuen, kontrol erromatarra ezarriz. Handik
mende batera,131. urtean Hadriano enperadoreak Colonia Aelia Capitolina hiria sortu
zuen, bere izenaren (Aelius) eta Jupiterren (Triada Capitolinaren parte zenaren)
omenez.
Okupazio honen aurka zeuden Jerusalemen bizi ziren judutarrak, baina Hadrianok
hiria utzi arte ez ziren altxatu. Oso altxamendu garrantzitsua izan zen, eta iturri askok
diote Jerusalemen tenplu garrantzitsuenaren gainean Jupiterren omenez tenplu bat
eraiki zelako altxatu zirela 1.
Altxamendua K.o.132 urtean gertatu zen, Hadrianok hiria utzi ostean. Hiria azkar hartu
zuten, baina handik urte pare batera erromatarrek kontrola berreskuratu zuten.
Jerusalemeko garai erromatarraren datu asko ez ditugu, beraz, zaila da Aelia
Capitolinaren historia osoa idaztea.
Hirugarren mendearen amaieran, Inperio Erromatarra lau enperadoreek gobernatzen
zuten, 293 urtetik 306 urtera arte Tetrarkia sistema erabili zen Inperioa kudeatzeko 2.
306 urtean Konstantino enperadore izendatu zuten, eta azkar boterea eskuratzeko

1
BIEBERSTEIN, Klaus. “Aelia Capitolina”. In: KAFAFI, Zeidan eta SCHICK, Robert (ed.). Jerusalem
before Islam. Oxford, BAR Publication Series, 2007, 134-168 or.
2
HEKSTER, Olivier et al. “Acommodating Political Change under de Tetrarchy (293-306)”. De
Gruyter, Klio, 101, 2 zk., 2019, 610-639 or.

1
Helena Carrascosa, Jone Garcia, Irati Martinez

nahian gerran hasi zen. 312 urtean Maxentzio hil eta Inperio osoko enperadore
bakarra izendatu zuten 3.

2.2 Bizantziar Inperioaren konkista


395 urtean Teodosioren heriotzaren ostean Inperio Erromatarra behin-betirako banatu
zen, eta Ekialdeko Inperioa Bizantziar Inperioan bilakatu zen. Laster honek Jerusalem
hirian zuzenean eragingo zuen, inperio kristau honen menpe geratuko baitzen.
610 urtearen inguruan Pertsiar Inperioaren buru zen Kosroes II.a, eta honek Bizantziar
Inperioaren erasoari ekin zion. Urte horietan inperioaren hainbat hiri erasotu zituen,
eta 614ean Jerusalemen erasoa gertatu zen.
Hiru astetako setioa izan zen, eta denbora horretan Pertsiarrek Jerusalemeko eraikin
nagusiak suntsitzera ekin zioten. Hiria hartzea lortu zuten pertsiarrek 66.000 kristau
baino gehiago akabatu ostean. Kristauak hiriatik kanporatu zituzten eta judutarrak
(pertsiarren aliatuak) hiriaren kudeaketaz arduratu ziren.
Aipagarria da setio eta garaipen honen ostean, pertsiarrek Jerusalemen zegoen
Benetako Gurutzea (non Jesus gurutziltzatua izan zela esaten zen) lapurtu zutela,
kristauak lur jota utziz.
622an Herakliok, Bizantzioko enperadorea, Pertsiaren aurka eraso zuen, Kosroes
erail zuen eta azkenean bi inperioen arteko bakea adostea erabaki zen, bata
bestearen lurraldeatik atera zezan.
Herakles bera izan zen Jerusalemera Benetako Gurutzea eraman zuena berriz oso
prozesio garrantzitsu batean, burututako lorpena ospatzeko.
Jerusalem kristauen menpe geratu zen berriz ere, eta euren munduaren hiri nagusi
bilakatu zen, hiria defendatzearren egindako sakrifizioa zela eta. Dena dela, 632.
urtean Mohammed profeta hil egin zen, eta handik 5 urtetara musulmanak jada
Jerusalemen atetan zeuden, konkista burutzeko.4

2.3 Islamiar munduaren etorrera


633 urtean Abu Bakr Mohammeden ondorengo kalifa izendatu zuten, eta euren artean
zion.

3
BARNES, Timothy David. Constantine and Eusebius. Kalifornia: School of Theology at Claremont,
1981.
4
ARMSTRONG, Karen. A History of Jerusalem. One City, Three Faiths. Glasgow: William Collins,
1996.

2
Helena Carrascosa, Jone Garcia, Irati Martinez

636 urtean, ‘Umar kalifa zela, Heraklioren aurka Yarmukeko bataila irabazi zuten,
Jerusalemerantz bide irekia utziz. 638 urterako kristauek amore eman zuten eta
Jerusalem hiria musulmanen kontrolpean geratu zen.
“Muhammad had not expected Jews or Christians to convert to Islam unless they
especially wished to do so, because he believed that they had received valid
revelations of their own.” 5 idazten du Karen Armstrongek, Mohammeden hitzak bilduz.
Ez zuten euren erlijioa inposatu hirian, jadanik existitzen ziren sinesmenak errespetatu
zituzten.
Islamiarren kontrol nagusia Jerusalemengan 1099 urtean amaitu zen, Lehen
Gurutzadetan. Siria eta Palestinako ingurunea oso egoera latzean zegoen, eta
kristauek hiria setiatu ostean hiri osoa hartzea lortu zuten. Islamiarrentzat ondorio
latzak izan zituen euren hiriburu erlijiosoetako bat galtzea suposatu zuelako, al-Quds
(Jerusalem) 6.

3 JERUSALEMEKO HIRIGINTZAREN GARAPENA


3.1 Erroma eta Bizantzioko hirigintza, Jone Garcia
Jerusalemeko hirigintzari dagokionez hainbat zalantza egon dira beti datazioa
jartzerako orduan, eraikin ezberdinak kultura bati edo beste bati ezarri izan
zaizkiolako.

XIX. mendean egindako indusketa batek Erroma eta Bizantzioko garaian


Jerusalemeko kaleak eta estrukturak berdinak zirela adierazten du, Aelia Capitolina
plano jeneralean nabarmenduz. Bi kale nagusi zeuden (Cardo printzipala eta
Decumano sekundarioa). Bi kale hauek hiriaren kale garrantzitsuenak ziren. Hauetan
batez ere dendak eta eraikin publikoak zeuden eta trafiko handiko tokia zen.

1969-1978 bitartean egindako indusketa baten ondorioz gaur egungo judutarren


auzoko monumentu guztiak erromatarrek Jerusalem bereganatu zutenekoak direla
adierazten du, Damascoko ateak (Jerusalemeko harresiaren ate garrantzitsuenetako

5
Ibid.
6
ALBARRÁN IRUELA, Javier. “El renacimiento del yihad desde la conquista cruzada de Jerusalén
hasta la muerte de Nur Ad-Din”. Vínculos de Historia, 3 zk., 2014, 199-218 or.

3
Helena Carrascosa, Jone Garcia, Irati Martinez

bat), ekialdeko foroa eta mendebaldeko foroa barne. Hauek iparraldean kokatzen dira,
Decumanoaren ertzean 7.

Bizantzioko garaian gauza batzuk aldatu zituzten, Erromak egindako kaleen


estrukturekin erabili bazituzten ere (honen irudia Jerusalemeko iparraldean ikus
daiteke, Erromako kaleak ikusten baitira).

Baina hegoaldeari dagokionez aldaketa handiak gertatu ziren. Asko handitu zen
Jerusalem eta hedapen hori hegoalderantz egin zen. Kale hauek oso praktikoak eta
solidoak dira, baina aldi berean kale hauek ardurarik gabe egindako kaleak izan ziren,
azkar egin behar izan zirelako (hedapenaren ondorioz).

Hedapen azkar hori dela eta, gaur egun arkeologoek zalantza handiak dituzte
Jerusalem hiriarren mugak jartzeko.

Bizantzioko garaian hiria harresitua zegoen, honek gerren aurrean laguntzen zieten
eta sinbolismo handia ematen zion hiriari, ez zuten beldurrik erasotuak izateko. Hiri
oso aurreratua zen, interbentzio asko egin ziren hiria handitzeko eta nekazariak
etortzeko, horrela nekazariak Jerusalemeko lurretan lana egiten zuten eta hauen
dendetan erosten zuten. Gainera pertsona asko erlijioaren ondorioz joaten ziren,
Jerusalem garai horretan eta gaur egun ere hiri sakratu bat zelako.

Indusketak egin dituztenean hainbat galtzada-harri ezberdin aurkitu dituzte


iparraldean aurkitutakoak. Hauek harri handi eta sendo batetik sortuak ziren eta
kalearen norabidearen ondorioz jarri zituzten.
Baina beste galtzada-harri bat ere aurkitu dute, Erromako azken garaiko eta
Bizantzioko hasierakoan jarri izan zirenak. Hauek, lehenengoarekin konparatuz,
kaleak konpontzeko erabili ohi ziren 8.

7
MAGNESS, Jodi.s “Aelia Capitolina: A Review of Some Current Debates about
Hadrianic Jerusalem”. In: GALOR, Katharina eta AVNI, Gideon (ed.). Unearthing Jerusalem. 150 years
of archaeological research in the Holy city. Winona Lakua, Indiana: Eisenbrauns, 2011, 313-326 or.
8
GUTFELD, Oren. “The Urban Layout of Byzantine-Period Jerusalem”. In: GALOR, Katharina eta
AVNI, Gideon (ed.) Op. Cit., 327-350or.

4
Helena Carrascosa, Jone Garcia, Irati Martinez

3.2 Islam kontrolpeko hirigintza, Irati Martinez


Musulmanen hirigintzari dagokionez, kalifa Omeiatarrak egindako kupula eta al-Aqsa
meskita izan ziren eraikin garrantzitsuenak. Hau dela eta, erlijioaren fokoa Santu
Seprulkotik Tenpluko mendira aldatu zen. Bi eraikin hauek kenduta beste hainbat
eraikin ere egin ziren, gaur egun suntsituta daudenak. Indusketa baten ondorioz, 4
eraikin nagusi egin zirela jakin izan da, jauregi edo administrazio eraikin moduan.
Kalifak Jerusalem bereganatu zuenean hainbat sinagoga eta Bizantzio garaiko eliza
bota zituzten.

Jerusalem inguratzen zuen harresiak hainbat ate zituen, zortzi zehazki. Horietatik bost
hegoaldean eta beste hirurak bakoitza alde batean (mendebaldean, iparraldean eta
ekialdean hurrenez hurren). Hegoaldean hainbeste ate izateak hainbat arrazoi izan
ditzake, judutarrak hiriaren hegoaldean kokatu zirela uste da baina baita abandonatuta
zegoela hasiera batean eta pixkanaka bertara zabaldu zirela ere.

Ipar-mendebaldeko eta ipar-ekialdeko harresi islamiar-goiztiar hau harresi erromatar-


bizantziarretik distantzia nahiko handi batera eraiki ziren kanpoaldean eta iparraldeko
harresia, berriz, harresi zaharretik oso gertu eraiki zen (8-10m-tara). Hiriaren ipar-
mendebaldean eta ipar-ekialdean eraikitako zatiak, beraz, bi harresiren artean zeuden
eta hiriaren erdigunea bi harresiz itxita geratu zen iparraldean.

Bainu bat ere bazen hirian (hammam-a), hipokausto batekin, 100m2 baino gehiago
zituen caldarium batekin eta diwan bat 9.

Musulmanek judutarrak lehen beren tenplu zaharra zuten lekuan eraiki zuten beraien
santutegia, musulmanentzat ere Jerusalem santutuz. Kapera oktogonala Arrokaren
Kupula (Qubbat as-Sak’ra) izendatu zuten, bertan Abrahamek Isaaken sakrifizioa
prestatu baitzuen eta aurrerago Mohammed bertatik zerura igo zen tokia izan zen
Alarekin biltzeko 10.

9
WEKSLER-BDOLAH, Shlomit. “Early Islamic and Medieval City Walls of Jerusalem in Light of New
Discoveries”. In: GALOR, Katharina eta AVNI, Gideon (ed.). Unearthing Jerusalem. 150 years of
archeological research in the Holy city. Winona Lakua, Indiana: Eisenbrauns, 2011, 417-452 or
10
IDINOPOULOS, Thomas A. Jerusalén. Santiago, Txile: Editorial Andrés Bello, 1995.

5
Helena Carrascosa, Jone Garcia, Irati Martinez

4 ONDORIOAK, Jone Garcia


Egindako lana ikusiz eta hausnarketa bat eginez 4 ondorio nagusi atera ditzakegu.
Jerusalemeko hiria oso garrantzitsua izan da ia mundu guztiarentzat, mundu honetako
3 erlijiorik garrantzitsuenak (kristautasuna, islama eta judaismoa) hemen hasi eta
hemendik hedatu zirelako.
Bigarren ideia lehengoarekin lotuta dago. Kultura ezberdinak Jerusalemeko boterea
bereganatzen saiatu izan dira (Erromatarretik hasita, gaur egunera arte), hiria
sinbolismo handiak inguratzen duelako (boterearen irudi baita).
Gobernu berriak ezartzen zirenean, gobernu zaharreko eraikin deigarrienak,
garrantzitsuenak eta ospetsuak suntsitu edo beste motako eraikin bat sortzen zuten.
Aurreko gobernuen ideia eta irudia ezabatuz. Adibidez, erromatarren garaian hiriko
tenplu nagusiaren gainean Jupiterren omenez eraiki zuten euren boterearen
adierazgarri.
Kultura ezberdinen bereganatzearen ondorioz hiriak hainbat aldaketa izan ditu.
Horregatik gaur egun oraindik ez dugu Jerusalemeko historia guztiaren berri.

6
Helena Carrascosa, Jone Garcia, Irati Martinez

5 BIBLIOGRAFIA
ALBARRÁN IRUELA, Javier. “El renacimiento del yihad desde la conquista cruzada
de Jerusalén hasta la muerte de Nur Ad-Din”. Vínculos de Historia, 3 zk., 2014, 199-
218 or.

ARMSTRONG, Karen. A History of Jerusalem. One City, Three Faiths. Glasgow:


William Collins, 1996.

BARNES, Timothy David. Constantine and Eusebius. Kalifornia: School of Theology


at Claremont, 1981.

BIEBERSTEIN, Klaus. “Aelia Capitolina”. In: KAFAFI, Zeidan eta SCHICK, Robert
(ed.). Jerusalem before Islam. Oxford, BAR Publication Series, 2007, 134-168 or.

GUTFELD, Oren. “The Urban Layout of Byzantine-Period Jerusalem”. In: GALOR,


Katharina eta AVNI, Gideon (ed.) Unearthing Jerusalem. 150 years of archaeological
research in the Holy city. Winona Lakua, Indiana: Eisenbrauns, 2011, 327-350or.

HEKSTER, Olivier et al. “Acommodating Political Change under de Tetrarchy (293-


306)”. De Gruyter, Klio, 101, 2 zk., 2019, 610-639 or.

IDINOPOULOS, Thomas A. Jerusalén. Santiago, Txile: Editorial Andrés Bello, 1995.

MAGNESS, Jodi.s “Aelia Capitolina: A Review of Some Current Debates about


Hadrianic Jerusalem”. In: GALOR, Katharina eta AVNI, Gideon (ed.). Op. Cit., 313-
326 or.

WEKSLER-BDOLAH, Shlomit. “Early Islamic and Medieval City Walls of Jerusalem in


Light of New Discoveries”. In: GALOR, Katharina eta AVNI, Gideon (ed.). Unearthing
Jerusalem. 150 years of archeological research in the Holy city. Winona Lakua,
Indiana: Eisenbrauns, 2011, 417-452 or.

You might also like