Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 4

IRAKASGAIA: FISIKA

MAILA: 2. batx.

09. Eremu magnetikoa


ARIKETAK:

1. Kalkulatu koordenatuen jatorritik igarotzen denean abiaduraz higitzen den


q = +200 μC karga puntual batek zer eremu magnetiko sortuko duen puntu hauetan: A(1,0,0),
B(0,1,0), C(0,2,0) eta D(–2,0,0). Koordenatuak zentimetrotan daude. Marraztu puntu horietako
bakoitzetik igarotzen den eremu-lerroa.

2. Z ardatz moduan aukeratu dugun eta bertikal jarrita dagoen luzera handiko eroale zuzen
batetik, 15 A-ko korronte elektrikoa igarotzen da gorantz, eta hori hartuko dugu noranzko
positibotzat. Kalkulatu zer moduIu, norabide eta noranzko izango dituen eroaleak honako
puntu hauetan sortutako eremu magnetikoak: A(3,0,0), B(5,0,0), C(0,3,0) eta D(3,0,4).
Koordenatuak cm-tan daude. Marraztu horietako bakoitzetik igarotzen den eremu-Ierroa.

3. Kalkulatu Z ardatzean zehar jarrita dagoen eroale zuzen batetik igaro behar den korrontearen
intentsitatearen noranzkoa eta balioa, eremu magnetikoak balio badu
(0,4,0) puntuan. Koordenatuak cm-tan daude.

4. Papereko plano batean dagoen 20 cm-ko diametroa duen espira zirkular batetik, 12 A-ko
korronte zuzena igarotzen da erlojuko orratzen noranzkoan:

a. a) Kalkulatu espiraren zentroan sorturiko eremu magnetikoaren modulua.

b. Norantz zuzenduta dago eremua?

c. Zein da espiraren ipar aurpegia?

5. Irudiak bi eroale zuzen erakusten ditu, 1 eta 2, oso


Iuzeak, bata bestearekiko paraleloak eta papereko
planoarekiko perpendikularrak. Horietako bakoitzetik
20 A-ko korrontea igarotzen da, irakurlerantz
zuzenduta. 1 eroalea Z ardatzean dago, eta 2 eroalea
(4,0,0) puntutik igarotzen da. Koordenatuak cm-tan
daude. Kalkulatu eremu magnetikoaren osagai
kartesiarrak irudiko A (2,2,0), B(2,0,0) eta C(2,-2,0)
puntuetan.

6. Bata bestetik 60 cm-ra dauden bi eroale zuzen paralelotik, I​1 = 20 A eta I​2 = 10 A korronteak
igarotzen dira, noranzko berean. Kalkulatu:

a. Eremu magnetikoa bi eroaleen arteko erdigunean.

SANTA MARÍA IKASTETXEA


Alberto Palacio, 2, 48920 Portugalete 09.1
www.santamariaikastetxea.com​ 94 4937330
IRAKASGAIA: FISIKA

MAILA: 2. batx.

b. Eremua zer puntutan anulatzen den.

7. Irudiko I​1 eta I​2 korronte zuzenak papereko planoarekiko perpendikularrak dira. Kalkulatu zer
balio eta noranzko izan behar duen korronteak P puntuko eremu magnetikoa nulua izateko.
Zein da eremuaren balioa M puntuan?

8. Erradioa 7 cm-koa duten 2 500 espirak eratutako 19 cm-ko solenoide batetik, 3 A-ko korrontea
igarotzen da. Kalkulatu:

a. Eremu magnetikoa barrualdean hutsik badago μ​r = 1200-ko material ferromagnetiko


bat badu.

b. Eraikitzeko behar den alanbrearen luzera.

Solenoide batek sortutako eremu magnetikoa:

9. Deskribatu eremu magnetiko uniforme batek honako partikula hauei eragindako ekintza:

a. Eremuarekiko perpendikular higitzen den neutroi bat.

b. Eremuarekiko paralelo higitzen den protoi bat.

c. Geldiunean dagoen ioi positibo bat.

d. Eremuarekiko perpendikular higitzen den eIektroi bat.

10. Protoi bat perpendikular sartu da 0,02 T-ko balioa duen eremu magnetiko uniforme batean,
3·10​4 m/s-ko abiaduraz. Kalkulatu: a) Protoiari eragiten dion indarraren modulua. b) Bere
azelerazioaren modulua. c) Bere ibilbide zirkularraren erradioa. d) Bere abiadura angeluarra.
e) Bira bat emateko behar duen denbora. f) Eremu magnetikoak zirkunferentzia erdia egin
duenean egindako lana. Datua: m​protoia​ = 1,67·10​–27​ kg.

11. Elektroi batek 2 cm-ko erradioa duen ibilbide zirkularra egiten du eremu magnetiko batean
perpendikular sartzean. Bira bat egiteko 2,36·10​–7 s behar baditu, kalkulatu eremu
magnetikoaren balioa eta elektroiaren abiadura. Datua: m​elektroia​ = 9,1·10​–31​ kg.

12. Kalkulatu Na​+ katioiaren masa, eremuaren norabidearekiko perpendikularra den 0,03 T-ko
eremu magnetiko uniforme batean 5·10​3 m/s-ko abiaduraz sartzen denean, 8 cm-ko diametroa
duen ibilbide zirkularra egiten duela kontuan hartuta.

SANTA MARÍA IKASTETXEA


Alberto Palacio, 2, 48920 Portugalete 09.2
www.santamariaikastetxea.com​ 94 4937330
IRAKASGAIA: FISIKA

MAILA: 2. batx.

13. Protoi bat ( ) eta alfa partikula bat ( ) energia zinetiko berdinarekin sartu dira
partikulen abiadurarekiko perpendikularra den eremu magnetiko uniforme batean. Kalkulatu
zer erlazio dagoen: a) Bi partikulen abiadura linealen artean. b) Horien ibilbideen erradioen
artean. c) Horien errotazio-maiztasunen artean. Datuak: m​alfa​ = 4·m​protoia​; q​alfa​ = 2·q​protoia​.

14. Cl​- ioien izpi bat, abiadura hautagailu batetik irtetean, perpendikular sartu da 0,5 T-ko eremu
magnetiko batean, 5·10​4 m/s-ko abiaduraz. Bi ibilbide desberdin sortu dira, d​1​=7,6 cm eta
d​2​=7,2 cm diametrokoak. Kalkulatu:

a. Kloro isotopoetako bakoitzaren masa.

b. Eremu elektrikoa abiadura hautagailuan, eremu magnetikoa barrualdean irteeran


dagoen berdina bada.

15. Espazioko eskualde batean, -ko eremu elektriko bat dago, eta

-ko eremu magnetiko bat. Zein izan behar da eskualde horretan sartzen den
elektroi baten abiadura-bektorea, bere ibilbidea zuzena izateko? Eta protoi bat bada?

16. Z ardatzaren gainean dagoen eroale zuzen mugagabe batetik 25 A-ko korrontea igarotzen da
ardatz horren noranzko positiboan. Zehaztu Y ardatzaren gainean, eroaletik 2 cm-ra dagoen
elektroi baten indarraren eta aldiuneko azelerazioaren osagai kartesiarrak, baldin eta:

a. Geldiunean badago.

b. Bere abiadura 500 m/s-koa bada, Y ardatzaren noranzko positiboaren arabera,

c. Bere abiadura 500 m/s-koa bada, Z ardatzaren noranzko positiboaren arabera.

d. Bere abiadura 500 m/s-koa bada, X ardatzaren noranzko positiboaren arabera.

17. Kalkulatu 3 A-ko korronte batek zeharkatzen duen 40 cm-ko luzera duen eroale zuzen bati
egindako indarra 0,05 T-ko eremu magnetiko batean ezarriz gero, eremuaren norabidea eta
korrontearena: a) Paraleloak badira. b) 45°-ko angelua eratzen badute. c) Perpendikularrak
badira.

18. Bata bestetik 50 cm-ra dauden bi eroale zuzen paraleloetatik, hurrenez hurren, I​1​= 20 A eta I​2​=
10 A-ko intentsitateko korronteak igarotzen dira noranzko berean. a) Kalkulatu batak besteari
luzera unitateko egiten dion indarra. b) Elkar aldaratzen edo erakartzen dute?

19. I​1 korrontea daraman eroale zuzen bat, luzera unitateko ​n espira zirkular dituen eta I​2 korronte
batek zeharkatzen duen solenoide oso luze baten ardatzean zehar jarrita dago. Kalkulatu
eroale zuzenaren gaineko indarra.

20. Kalkulatu azpiko irudiko beheko eroaletik igaro behar den I​2 korrontearen intentsitatea eta
noranzkoa, 0,25 g-ko masa duen ​AB alanbre zuzena orekan egon dadin airean, bertatik 40
A-ko korrontea igarotzen denean.

SANTA MARÍA IKASTETXEA


Alberto Palacio, 2, 48920 Portugalete 09.3
www.santamariaikastetxea.com​ 94 4937330
IRAKASGAIA: FISIKA

MAILA: 2. batx.

SANTA MARÍA IKASTETXEA


Alberto Palacio, 2, 48920 Portugalete 09.4
www.santamariaikastetxea.com​ 94 4937330

You might also like