Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

HIGITZEN ARI DEN KARGA BATEN GAINEKO INDAR MAGNETIKOA.

Karga elektrikoa duen partikula bat (partikula kargatua) q, v abiaduraz eremu magnetiko
uniforme batean sartzen denean, F indar magnetikoa jasotzen du, Lorentz-en indarra:

Eremu magnetikoa eta partikularen abiadura perpendikularrak


direnean, indar magnetikoaren (Fm) norabidea, eremua (B) eta
abiadura (v ) osatzen duten planoari perpendikularra izango da eta
noranzkoa ezkerreko eskuaren arauaren araberakoa da.

Partikularen gain dagoen indar bakarra indar magnetikoa bada,


indar zentripetua izango da. Higidura
zirkularrean duen ibilbidearen erradioa kalkula dezakegu:

Indar magnetikoak egindako lana: partikularen gainean eragindako indar magnetikoa


abiadura bektorearen eta desplazamenduaren elkarzuta da beti. Hori horrela izanik:

KORRONTE BATEN GAINEKO INDAR MAGNETIKOA.


Korronte elektrikoa daraman eroale batek indar bat jasaten du eremu magnetikoan kokatuta
dagoenean.
Indar hori, eremu magnetikoak korrontea osatzen duten kargei egindako Lorentz-en indar
guztien erresultantea (batura) da.
Eman dezagun l luzera duen eroale zuzen bat dugula, bertatik zirkulatzen duen korrontearen
intentsitatea I izanik. Eroale barruan, v abiaduraz higitzen ari diren hainbat karga positibo
badaude, guztira Q karga dutena, eta t denbora behar badute L distantzia egiteko:

You might also like