7.testua Eskema

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

7.

testua: 1876ko KONSTITUZIOA (1876-06-30)

Sailkapena:Lehen mailako testu historikoa

Forma: Juridikoa
Gaia: Politikoa
Egilea: Kolektiboa
Mota: Testu publikoa
Noiz: Berrezarkuntzan

Analisia:konstituzioaren 8 artikulu

11. artikuluan:Estatu konfesionala bihurtuko da.

13. artikuluan:Askatasunak finaktzen dira

18. artikuluan:Botere legegilea erregea eta gortearena izango da

19. artikuluan:bi ganbera senatua eta diputatuen kongresua

20. artikuluan:Senatuko kideak zeintzuk izango diren zehazten da

28. artikuluan Sufragia ez zen zehaztu baina

50. artikuluan 1878ko Legeak sufragio zentsitarioa ezarri zuen, eta 1890ekoak, aldiz, sufragio unibertsala.

75. artikuluan Espainiar estatuaren uniformetasuna aldarrikatzen da,

Testuinguru historikoa

Seiurteko Demokratikoak 1868-1874 urteen bitartean iraun zuen. 1874an I. Errepublika amaitu zen Pavia jeneralak emandako estatu kolpearekin.
garai hartan asko eta asko izan ziren monarkia berrezarri eta Alfontso XII.a errege izendatu nahi izan zutenak, Alderdi Alfontsinoak, besteak
beste. Horrela, 1874an Borboien monarkia berrezarri zen, Berrezarkuntza garaiari hasiera emanez; 1875ean hasi eta 1931ra arte iraun zuen.
Alfontso XIII.a (1902-1923) egon ziren agintean. 1923an, Primo de Riverak estatu-kolpea eman eta lehen diktadura militarra ezarri zuen. 1931ko
apirilaren 14an Espainiako II. Errepublika aldarrikatu zen.

Konstituzioa Berrezarkuntza sistemaren lehenengo aldian, Alfontso XII.aren erreinaldian kokatzen da , Antonio Cánovas del Castillo
kontserbadorea izan zen. Izan ere, bere ideien arabera antolatu zen Berrezarkuntzako sistema politikoa. Oinarrizko egiak (monarkia, askatasuna,
zentralizazioa eta jabetza pribatua) onartu behar ziren

1876ko Konstituzioa kontserbadorea izan zen, eta 1845eko Konstituzio moderatuan eta 1869ko Konstituzio progresistan zegoen oinarrituta.
1845eko konstituzio moderatuan oinarrituta erregearen botereei dagokienez, eta progresistan oinarrituta, berriz, banakakoen eskubideei
dagokienez. Testua ez da zehatza, interpretazioak izan ditzake. 1869koa baino malguagoa eta anbiguoagoa zenez, kontserbadore eta liberalek
onartu egin zuten.Elizarekin mantentzen zuen harremana nahiko sendoa zen eta ekonomikoki protekzionismoa ezarri zen.

Joera kontserbadorea zuen eta balio tradizionaletan oinarrituta zegoen konstituzio honen ezaugarriak:

● Erregearen eta Gorteen arteko subiranotasun partekatua. Erregeak zituen ahalmenak zabalak ziren, armada-burua zen eta hiru botereak
arautzen zituen. Gorteak ganbera bikoak ziren: herri hauteskundeen bidez aukeratutako Diputatuen Kongresua, eta Senatua, berezko eskubidea
zuten senatariez

● Sufragio eskubidea ez da zehazten; zentsitarioa hasieran eta gizonezko sufragio unibertsala 1890etik aurrera.

● Erlijio katolikoa Estatuko erlijio ofizialtzat hartu zen, beste gurtzak soilik modu pribatuan onartuz.

● Askatasun indibiduala zabaltzeko ekimena, baina hauek murrizteko lege ugari egin ziren ondoren

Alderdi biko sistemari dagokionez, batetik, Cánovasen Alderdi Kontserbadorea zegoen, eta bestetik, Sagastaren Alderdi Liberal Fusionista.
Lehenengoa 1875ean sortu zen, eta garaiko liberal moderatuak eta unionistak biltzen zituen, baita finantzari eta jabe handiak ere; hauek Elizaren
eta aristokraziaren eskubideak defendatzen zituzten. Bigarrena, berriz, antzinako liberal progresistez osaturik zegoen; burgesia industriala,
profesional liberalak eta erdi-mailako klaseak ziren beraien oinarri soziala. Bi alderdi hauen txandakatzea aurrera eramateko isilpeko ituna egitea
beharrezkoa izan zen. gainerako alderdi guztiak sistematik kanpo gelditu ziren: errepublikarrak, sozialistak, karlistak eta nazionalistak.

1885ean Alfontso XII.a hil zenean, bere emazte Maria Kristina jarri zen erreginaorde. Bere erregeordealdian (1885-1902) txandakatze sistema
sendotu egin zen. 1902an, Alfontso XIII.ari adin nagusitasuna eman zitzaion eta sistemaren krisia areagotu egin zen arazo berriekin:
Bartzelonako Aste Tragikoa, 1917ko krisia eta Annualgo Hondamendia. Sistema 1923an bukatu zen, Primo de Riveraren estatu-kolpearekin.

Balorazioa

1876ko Konstituzioak garrantzi historiko handia izan zuen, Espainiako historia garaikidean denbora luzez egon baitzen indarrean (1876-1923).
Gainera, Berrezarkuntza sistemaren oinarri garrantzitsuenetako bat izan zen eta sistemaren arrakastak neurri handi batean Konstituzioari zor dio,
alderdien txandakatzea eta ondoren etorriko zen Maria Kristina Habsburgo-Lorenaren (1885) erregeordealdia ahalbidetu baitzituen

You might also like