Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 2

HOBEKUNTZA-PROPOSAMENA IRIZPEN ARRAZOITUETARAKO

1. Erabili duen egitura-multzoa anitza da / askotarikoa, zabala … leudeke ondo.


2. Ez da komeni balorazioa azterketariarengana zuzendu eta bigarren pertsonan
idaztea, nahiz eta hark irakurriko duela jakin.
3. Egitekoa bete du, eginbeharrekoa bete du / Hobe, aukeran: Bete du egitekoa,
eginbeharrekoa.
4. Akatsak ez dira ugariak / Akatsak ez dira asko. Kantitatea adierazteko mugagabean
erabiltzen da “ugari”, eta, mugatzailea erantsitakoan, singularrean beti,
“oparotasun” adieran: iturri ugaria, uzta ugaria…
5. Maila erakutsi (709 agerraldi Euskal Testuen Corpusean) / Maila eman (2006
agerraldi).
6. Minimoa bete, gutxienekoa bete / Gutxienekora iritsi, gutxienekoa eman.
7. HABEk marratxoa erabiltzea dauka hobetsita erakunde barruan hitzak elkartzean.
(aberastasun-maila, zehar-estiloa…)
8. Idazlanak eginkizuna ondo bete du / Azterketariak ondo bete du eginkizuna.
9. Kohesioan ez du aparteko arazorik erakutsi / Kohesioan ez du aparteko arazorik izan.
10. Baliabide-falta erakutsi du / Ez du baliabiderik, ez du behar adina baliabide.
11. Ideiak modu onean, modu egokian lotu ditu / Ideiak ondo, egoki lotu ditu.
12. Iritzia komunikatu / Iritzia eman.
13. Ideiak hari logiko baten inguruan antolatuta daude / Ideiak logikoki daude
antolatuta.
14. Ergatiboaren erabilera oker sistematikoa / Ergatiboa oker erabili du sistematikoki.
15. Rola hartu (agerraldirik ez Euskal Testuen Corpusean) / rola jokatu (lau agerraldi, eta,
gainera, hala erabiltzen da Europako inguruko hizkuntza guztietan)
16. Mailari dagozkion egiturak erakutsi ditu / erabili ditu.
17. Eskatutako puntu guztiak landuta daude / Eskatutako guztiari erantzun dio.
18. Esaldi antolatzaileen falta nabaria dago / Apenas dagoen esaldi antolatzailerik.
19. Aberastasun-maila nahikoa ageri da / Aberastasun-maila dezentekoa da, behar
adinakoa da.
20. Mailako egiturak egiten saiatu denean… / egiturak erabiltzen, baliatzen.
21. Eginkizuna nolabait bete du, batzuetan zailtasunak daudelako zer esan nahi duen
ondo ulertzeko / Eginkizuna hala-hola, hala-moduz bete du, batzuetan zaila baita
esan nahi duena ondo ulertzea.
22. Ondo egindakoak huts egiteak konpentsatu ditu / Ondo egindakoak hutsegiteak
adina edo gehiago dira; ondo egindakoak berdindu, orekatu egin ditu hutsegiteak;
ondo egindakoak dira nagusi, hutsegiteen aldean.
23. Zuzentasun-arazoak / hobe zuzentasun-akatsak, hutsegiteak, okerrak. Amurizak esan
ohi du, gainera, “arazo” ez dela sekula “problema” izan. Beno, orain bada (kar-kar-
kar).
24. Akatsak handiak edo txikiak izan daitezke; sarri ez zaizkit oso zehatzak iruditzen
erabiltzen ditugun adjektiboak. Aukera hauek hauxe proposatzen ditut:
a) Akats txikiak: arinak, azalekoak, soka laburrekoak.
b) Akats handiak: pisuzkoak, nabarmenak, soka luzekoak.
Gainerako parametroei asko eragiten dieten akatsak lirateke soka luzekoak, eta
testuari gehiegi eragiten ez diotenak soka laburrekoak.

25. Ez ditu ideiak modu ordenatuan antolatu / Ez ditu ideiak dagokien hurrenkeran
antolatu.
26. Esaldiak telegrama moduan bota / Esaldiak telegrama moduan idatzi.

You might also like