Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

PLANIFIKAZIOA

EGOERA
Azken urtean, Orereta Ikastola beste talde eragile askorekin etengabe
lanean ari da. Eragile horietako batzuk ( Eusko jaurlaritzako ingurumen saila,
Elhuyar fundazioa, Teknalia, Geoparkea, Aranzadi, EHU…) ingurumenaren
ezagutza eta zaintzaz arduratzen dira.

Ezagutza hori indartzeko,


esparru jakin bateko
habitatak eta
bertako bizidun
bereizgarrienak jasoko
dituen karta-jokoa sortzea
proposatu dizue
Orereta Ikastolarekin
elkarlanean aritu den
erakunde hauetako batek.

Karta-jokoa osatu aurretik, esparru jakin horretako habitatak aztertuko


dituzue, bertan agertzen diren elika-kate batzuk identifikatu, eta bizidunei
buruzko fitxak osatu ondoren, kartak sortuko dituzue.

Amaieran, esparru jakin horretako


ekosistemak lantzeko jolas entretenigarri eta
baliagarria lortuko duzue, HH eta LHko maila
desberdinetako ikasleentzako.
LEHENENGO ZEREGINA
ESPARRU JAKIN BATEKO HABITAT ETA EKOSISTEMEN
DIBERTSITATEA EZAGUTZEA

Esparru jakin bateko habitat eta ekosistemen dibertsitatea ikertuko duzu jarduera
honetan, eta, horretarako…

Jarri 3-4 ikasleko taldeetan, eta irakasleak adieraziko dizkizuen bideak jarraituz,
ekosistema bat aukeratu. Habitat horri buruz hainbat alderdi kontuan harturik, osatu
ezazue ikerketa-dokumentua.

Ikerketa dokumentatzeko webguneak

euskalnatura.eus

BIGARREN ZEREGINA

BIZIDUNEN INFORMAZIO FITXAK OSATZEA

Aurreko ikerketa-fitxako 5. ariketan hainbat elika-kate identifikatu dituzu. Aukeratu ezazu


kate horietatik bat eta kate horretako bizidun bakoitzaren inguruko informazioa bildu
ezazu. Horretarako informazio-fitxa erabili ezazu.

HIRUGARREN ZEREGINA
KARTA JOKOAREN EKOIZPENA

Iritsi da karta-jokoa sortzeko momentua!


(1) Adostu ezazue erabiliko duzuen diseinuaren zirriborroa.

(2) Kate-trofikoko bizidun bakoitzaren karta sortu.

You might also like