Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 8

ERRUSIAR IRAULTZA ETA SESBren SORRERA

ERRUSIAKO EGOERA IRAULTZA BAINO LEHEN


1900. urtean, Errusia inperio izugarria zen: itsaso Baltikotik(mendebaldean) ozeano Barera;
herri askok osatzen zuten.

TsarrAK ZUEN AGINTE GUZTIA:

- absolutismoa zegoela eta askatasunaren falta oztopo nagusiak izan ziren Errusiako
bizitza politikoaren garapenerako eta herriaren modernizaziorako.
- Errusia Europako potentzia handia zen; baina, aldi berean, kontinenteko herririk
atzeratuenetarikoa

Ezaugarriak:

● Politika:

- Tsarrak agintzen zuen noblezia, Eliza, armada eta administrazioaren


laguntzarekin.
- Ez zegoen, askatasun politikorik eta errepresioa oso handia zen.

● Ekonomia:

- nekazaritza atzeratuan oinarritzen zen.


- Baina XIX. mendearen amaieran industria garatzen hasi zen, baina eremu
batzuetan bakarrik eta industria hori atzerriko kapitalen menpe zegoen.
- Trenbidearen eraikuntzarekin, eta beste sektore industrial batzuen
garapenarekin, proletariotza (langileak)(“LA CLASE OBRERA”) ere sortzen
hasi zen Errusian.

● Gizartea:

- Gutxiengo txiki batek dirutza


- industria langileen gehiengoa egoera negargarrian bizi zen;
- Arazoetako bat erdiko klaserik ez egotea zen, hau da, burgesia indartsurik ez
egotea.

(DESBERDINTASUN OSO HANDIAK BI TALDE NAGUSI)

Tsarismoaren garaian eratutako alderdiak

Alderdi politikoak eratzea debekatuta bazegoen baina hainbat alderdi sortu ziren
(klandestinitatean biltzen ziren):
(TALDE HAUEK KLANDESTINITATEAN EGITEN ZUTEN LAN)

- Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokrata: Lenin.

bi joeratan banatu ziren: mentxebikeak eta boltxebikeak.

● Mentxebikeen; Haien ustez iraultza sozialista egin aurretik , beharrezkoa zen


Errusian iraultza burgesa egitea eta ekonomia kapitalista garatzea.
Moderatuagoak ziren eta pixkanaka aldaketak lortzearen aldekoak.

● Boltxebikeak: tsarismoa amaierazi nahi zuten eta “proletarioen diktadura


demokratiko iraultzailea” ezarri nahi zuten.

(EKINTZAK BEREALA; IRAULTZA SORTU, INDARRAREKIN,


IRAULTZA SORTZEKO)

- Sozialista Iraultzailea:
- nekazariek eta intelektualek
- Bere burua Kerensky izan zen.

- Demokrata Konstituziogilea: burgesia liberalak sortu zuen; tsarren erregimen


absolutua eraldatu eta erregimen konstituzionala ezartzea nahi ziten,

Tsarismoaren krisia: 1905eko iraultza (IGANDE ODOLTZUA)

XX. mendeko lehen urteetan, Errusiako egoera ekonomikoa kaskarra zen eta arazo sozialak
zein politikoak areagotu ziren: langileen grebak, nekazarien altxamenduak. Horrez gain,
1905ean, Errusiak Japoniaren aurkako gerra galdu izanak tsarraren irudia kaltetu zuen.

Gerra galdu izateak eta Errusia jasaten ari zen krisi ekonomikoak herriaren protestak eragin
zituzten San Petersburgon. Langileen manifestazio baketsua egon zen neguko Jauregiaren
aurrean. Gehiegikeriak amaierazteko, eskubideak eta askatasunak onartzeko eta lan
baldintzak hobetzeko eskatu zioten tsarrari. Baina trasarren EJERZITOAK eraso egin zien eta
manifestazioa armekin zapaldu zuten; e ehunka hildako eta zauritu egon ziren. Gertaera horri
Igande Odoltsua izena eta horrek iraultza eragin zuen.(NOLA ZABALDU ZEN
IRAULTZA)= Grebak, matxinadak eta altxamenduak Errusia osoan hedatu ziren.

(OGIA ETA BAKEA ZIREN BERARIEN ESKAKIZUNAK ETA HORI LORTZEKO


MODU BAKETZUAN AMNIFESTATZEN ZIREN)

(HORREN AURREAN)

Altxamenduan eskatutakoa:

- Nekazariek lur-jabe handien gehiegikeriak amaitzeko eskatu zuten.


- Langileek greba-batzordeak eratu zituzten, eta lehen langile kontseiluak edo sobietak.
-
Hauek lan baldintzak hobetzea eskatzen zuten.

(SOBIEK= LANGILE TALDEAK)

- Armadan ere tirabirak sortu ziren;

Protesta-ekintzak ikusita, Nikolas II.a tsarrak erreforma batzuk onartu zituen:

1. Lanaren eta gizarte arloko hobekuntzak: adierazpen-askatasuna zein biltzeko eta


elkartzeko askatasuna, 10 orduko lanaldia… (GERO EZ ZIREN BETE)

2. Ordezkarien biltzarra edo Duma ezarri zuen, eta botere legegilea zuena.

(BAINAA…)

Baina tsarrak botere absolutua zuen oraindik. Izan ere, Dumak botere legegile oso mugatua
zuen, tsarrak edozein legeri betoa jartzeko eskubide baitzuen. Tsarrak boikota egin zion
Dumari, eta erreforma politiko guztiak ezabatu zituen. Horrela, autokrazia itzuli zen
Errusiara.

(BETO ESKUBIDEA TSARRAK= DIPUTATUAK LEGE BAT EGITEN DUTENEAN


BERARI EZ BAZAION GUZTATZEN LEGE HORI KENDU ETA EZABATU EGITEN
ZUEN)..... (DUMAREN LANA EZERTARAKO BALIO)

1917KO IRAULTZA
(Estatu sobietarraren sorrera)

Leninek bi dekretu:

- Bakeari buruzko dekretua: bakea lortzeko proposamena


- Lurrari buruzko dekretua: lur-jabe handiei, koroari eta Elizari lurrak kendu eta
nekazari-sobieten esku utzi.

Berehala, beste neurri batzuk ere ezarri ziren, kontrol politikoa indartzeko eta herriaren
babesa sendotzeko:

- Fabriken eta meatzeen kontrola langile-sobieten esku


- Zortzi orduko lanaldia
- Herri guztien berdintasuna aldarrikatu eta autodeterminaziorako eskubidea aitortu.
- Biltzar Konstituziogilea (“gaur egungo parlamentua”) eratuko zela agindu
(1)Leninen helburua aurkaritza oro desegitea=Horretarako, prentsari buruzko dekretua
egin zuen; horren bidez, itxi zitzakeen Sobieten aurka argitaratzen zituzten egunkariak.
Horrez gain, polizia politiko edo Txeka sortu zuen aurkariak kontrolatzeko.

(2)Inperio zentraletako bakoitzarekin armiztizioa adostu zuten, Brest-Litovskeko Bake ituna


sinatu zuten. Alemaniarrek hainbat baldintza inposatu zizkion Errusiari: Polonia eta (Estonia,
Letonia eta Lituania) Alemaniaren mende geratu ziren; eta Georgiak, Ukraniak eta
Finlandiak, berriz, independentzia eskuratu(lortu) zuten.

(3)1917an hauteskundeak deitu ziren Biltzar Konstituziogilea eratzeko.

Leninek ez zuen emaitza onartu; DEUSEZTATU ZUEN BILTZARRA. ORDUAN,


SOBIETEN KONGRESUAK HARTU ZUEN AGINTEA. Errusiako Errepublika Sozialista
Federalaren konstituzioa onartu zuen. Estatu berria proletarioen diktadura zen, eta alderdi
bakarraren mende zegoen; Errusiako Alderdi Komunista.

GERRA ZIBILA ETA GERRAKO KOMUNISMOA

Boltxebikeek erregimen totalitarioa ezarri nahi zutela agerian geratu zen, eta horrek gero eta
aurkaritza handiagoa sortu zuen. BOLTXEBIKE Erregimen aurkari nagusia Armada Zuria
izan zen: tsarismoaren aldeko tropak ziren 1918an Errusiako Gerra Zibila lehertu zen

“Zuriek” Erresuma Batuaren, Frantziaren, Ameriketako Estatu Batuen eta Japoniaren tropak,
dirua eta armak jaso zituzten; herri horiek boltxebikeen erregimen suntsitu nahi zuten,
iraultza Europan heda ez zedin.

ARMADA BURUA= Troski “Armada Gorria”

Boltxebikeek tsarra eta haren senideak hil zituzten,

1921ean gerra amaitu egin zen.(ARMADA GORRIAK IRABAZI)

Gerra GARAIAN, ekonomiak behera jo zuen eta 1921ean gosetea izan zen. Horrek atsekabe
handia sorrarazi zuen herritarrengan eta grebak eta altxamenduak izan ziren.

(HORREN AURREAN; POLITIKA EKONOMIKO BERRIA SORTU ZUEN LENINEK)

POLITIKA EKONOMIKO BERRIA

krisiari aurre egiteko irtenbidea izan zen.

Ekonomia liberalizatu egin zen eta neurri batzuk hartu ziren:

● Barne-merkataritzan askatasuna ezarri


● Nekazariek soberakinak askatasunez saltzeko aukera
● Industrietan eta zerbitzuetan, enpresa pribatu txikiak sor
● Atzerriko kapitala sartzeko aukera

Dena den, Estatuak ekonomiako sektore nagusien kontrola beretzat gorde zuen: trenbide eta
enpresa handi, banku eta kanpo-merkataritzarena.

Hasieran, emaitza onak izan zituen=Gosetea murriztea, nekazaritzako produkzioak eta


industriako produkzioak gorantz egin zuten. Baina, beste alde batetik, arazo sozialak sortu
ziren nekazari talde aberats bat sortu baitzen, kulakak, eta merkatariak nahiz enpresariak
aberastu egin ziren.

(Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren sorrera (SESB))

DENA DEN, NEPak ez zuen geldiarazi alderdi bakarreko diktadura ezartzea. Politika
gogortu egin zen:

(ZERGATIK)

- Armadak matxinadak zapaldu zituen.


- Oposizio politikoaren aurkako errepresio gogorra izan zen.
- Eskubide zibilak murriztu ziren, eta intelektual kritikoak atxilotu zituzten. Elizak
jazarpena jasan zuen. (BILTZEKO ESKUBIDEA…. KENDU ZITUZTEN)

1922an Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna –SESB- sortu zuten. Federazio horretan
sartu ziren Ukraniako, Bielorrusiako , Errusiako eta Transkaukasiako

LENINEN HERIOTZA ETA BOTEREAGATIKO BORROKA

1924 Lenin hil egin zen, eta Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistan boterea eskuratzeko
borroka zabaldu zen, batez ere Trotski eta Stalinen artean.

● Trotski: San Petersburgoko sobieten burua izan zen 1905ean, urriko iraultzaren
antolatzailea eta Armada Gorriaren sortzailea.

● Stalin: Aktiboa izan zuen 1905eko iraultzan; gainera, 1917ra arte erbesteratuta egon
zen. Leninen jarraitzaile sutsua zen, eta kargu garrantzitsuak eduki zituen Alderdian.
GAINERAalderdiaren idazkaritzara

Pixkanaka-pixkanaka, Stalinek bere etsai politikoekin bukatu zuen eta SBAK-ren buru
bihurtu zen. Bere helburu nagusia, SESBren iraultza sendotzea eta ez Trotskyk nahi zuen
mundu mailako iraultza bat bideratzea

(SBAK=SOBIERTAR BATASUN ALDERDI KOMINISTA)

Lenin hil zenetik, Trotskiren posizioa gero eta ahulagoa izaten joan zen. Karguak galdu
zituen, atxilotu egin zuten eta Siberiara erbesteratu zuten; azkenik. Mexikora joan eta, bertan,
Stalinen agentea zen espainiar batek erail zuen.
(HORRELA HASI ZEN ESTALINEN DIKTADURA)

DIKTADURA ESTALINISTA (1928 – 1953)


Stalinek erregimen autoritario eta pertsonalista ezarri zuen (BERE BURUA JARRI) lider
bakarra.

Ezaugarriak

- Liderraren gurtza. (ADORATU LIDERRA=KARTELAK)


- Alderdi Komunistaren boterea sendotu
- Izua (BELDURRA) erabili zen biztanleriaren kontrola mantentzeko. Alderdi
Komunistaren BARRUAN zuen aurkaritza osoa eta alderdiaren zuzendaritzan
berarekiko leialak ziren pertsonak ipini zituen.
(ALDERDI KOMUNISTARE BARRUAN BERE KONTRA ZEUDENAK KENDU
ETA ZUZENDARITZAN BERAREKIKO LEIALAK ZIRENAK JARRI)

Izuaren politika purgen bidez aplikatu zen (aurkari politikoak atxilotzeko eta hiltzeko
kanpainak). Purgen ADIBIDE gorena 1936tik 1939 Moskuko epaiketak. Aurkari ezkertiar
nahiz eskuindarrak desagerrarazi zituzten.
(ESTALINEN IDEOLOGIA DESBERDINA EDO KONTRA ZEUDENAK HIL EGIN
ZITUZTEN MOSKUKO EPAIKETETEAN )

Era berean, zortzi bat milioi pertsona Gulag-etara bidaliak izan ziren (kontzentrazio –
esparru sobietarrak).

Kultura ere guztiz kontrolatua izan zen, adibidez, orduko mugimendu artistikoak
(abangoardiak) debekatuak izan ziren, eta errealismo sozialista inposatu egin zen.

Ekonomiaren estatalizazioa

Stalinen erregimena SESB mundu mailako potentzia ekonomiko bihurtzen saiatu zen.
Garapen hori aurrera eramateko,erakunde berezi bat sortu zen GOSPLAN bost plan
diseinatuko zituen eta NEP (leninen politika ekonomikoa) ordezkatu zuen. Gosplanak, beraz,
bost urteko planak diseinatu zituen.

Helburu nagusiak:

● SESB atzerapen ekonomikotik ateratzea.


● Industria garapena lortzea.
● Nekazaritzan eta militar arloan autosufizienteak izatea.

Helburu horiek lortzeko industria estatuaren menpe jarri zen eta zen.
(LENINEK HARTUTAKO NEURRI GUZTIAK LENINEK KENDU EDITEN DITU ETA
SISTEMA KOMUNISTA EZARTZEN DU)

Nekazaritzaren kolektibizazioa

(KOLEKTIBIZATU=Nekazarien lana goraipatu)

Gobernuak landa-eremuko jabetza pribatua ezeztatu, eta landetxe kolektiboak sortu zituen:
koljosak: lurraren jabetza estatuarena zen. Makinak eta ekoizpena berriz, koljosaren jabetzak
ziren; eta sovjosak estatuaren jabetzako landetxe handia, estatuko langileek kudeatuta.

Industriaren garapena

bi helburu= industria astun (siderurgia, metalurgia…) boteretsua sortzea eta independentzia


ekonomikoa, teknologikoa eta militarra lortzea. Hori lortzeko bost urteko planak diseinatu
zituen, bost urtean bete beharreko helburuak jarriz.

Planak:

- Bost urteko lehen planak industria astunaren garapenera. Teknikariak eta


eskulan espezializatua trebatu zuten eta herrilan erraldoiak (subiak,
urtegiak…)eraiki zituzten.
- Bost urteko bigarren planak armagintza sendotzea.
- Bost urteko hirugarren plana eten egin zen Bigarren Mundu Gerraren ondorioz.
(EZ ZEN AURRERA ERAMAN)

You might also like