Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 12

LEHEN KAPITULUA

ASTEARTEA, 2010EKO EKAINAK 15. Goizeko hamaikak. Izena emanda nagoen aldi
baterako laneko hogeita zazpi enpresetako batetik deitu didate. Ingelesez dakiten
zerbitzariak behar dituzte, hil honetako hurrengo hamabostaldian lan egiteko.
Ingelesa menperatzen dudala jarri dut curriculumean eta ea egia den galdetu didate.
“Yes” erantzun dut eta nahikoa izan da. Kontratatuta nagoela esan didate. 1000 euro
ordaintzen dute. Dirutza da sosik gabe zaudenean. “Okay” erantzun diet. Hotelaren,
jatetxearen edo dena delakoarena helbidea galdetu dut. Luxuzko kruzero bat dela
esan didate. Ezin didate informazio gehiago eman segurtasun nazionaleko
arrazoiengatik. Galdetzen dut ea hain ondo ordaintzen duten atentatu arriskua
dagoelako edo antzeko zerbait. Berriro esan didate ezin didatela informazio gehiago
eman segurtasun nazionaleko arrazoiengatik, eta baietz ala ezetz.

ASTEAZKENA, 2010EKO EKAINAK 16. Sutan jarri da Alizia. “Nola bi aste emango
dituzula luxuzko kruzero batean? Etzi betetzen dut-eta haurdunaldi-denbora!” Ez
nauela sinesten esan dit, aitatasunak kakalarria sortu didala eta hanka egiteko
aitzakia dela. Erantzun diot, hanka egin nahi izatera, tabako bila nindoala esango
niola, eta ez kruzero batean zerbitzari izatera bi astez, badakiela ez dudala irudimenik
eta ezin diodala xehetasun gehiagorik eman segurtasun nazionaleko arrazoiengatik.

OSTIRALA, 2010EKO EKAINAK 19. Aliziak ia egun osoa eman du negarrez. Berriro dio
orain badakiela erditzean bakarrik egongo dela, eta haurdunaldi osoan sumatu duela
horrela izango zela. Gogorarazi diot ginekologoak hilabete daramala haurdunaldia
oraindik oso-oso berde dagoela esaten. Aliziak erantzun dit ginekologoa erabat
galdurik dagoela, ez baitu asmatzen alaba ala semea dugun, sexua aldatzen diolako
bisita bakoitzean. Aliziari galdetu diot ea egia den ia bisita guztietan aldatzen diola
sexua gure haurrari, baina esan diot hori nahiko arrunta dela orain. Gogoratu diot,
baita ere, bere ginekologoan sinetsi behar duela esan diola ginekologoak berak, eta
erditzeko eta zilbor-hestea mozteko garaiz iritsiko naizela agindu diot, Urdangarinek
Cristina infantarekin egin zuen bezala. Aliziak gogorarazi dit Gizarte Segurantzan
senarrak ez direla ebakuntza-gelan sartzen, eta, sartzekotan, ez dietela osasun-
tresneriara hurbiltzen uzten. Bere baitan ondo dakiena azaldu diot Aliziari: ez
daukagula dirurik eta 1000 euro horiek behar ditugula, supermerkatuko
saskitxoarekin eta Zapateroren 2500 euroekin ez dugulako urte osoa pasatzen, ezta
Mercadonan Hacendado markako arroza eta diseinu tristeko Lidl produktuak
bakarrik erosita ere.
Ateratzen zaizkidan lanak hartu behar ditut, Kuala–Lumpurren zerbitzari izan behar
badut ere. Aliziak ez du besterik esan, hori izaten da niri arrazoia emateko modua.

IGANDEA, 2010EKO EKAINAK 20. Gaur da joateko eguna. Alizia negarrez ari da
eskaileretako atsedenlekuan. Maleta igogailuaren ondoan utzi eta besarkatu egin dut.
Alizia negarrez ikustean, negar-malko batzuk isuri zaizkit niri ere. Eskailerak
garbitzen ari da atezaina eta, ezin gaituenez horrela ikusi, negarrez hasi da. Biok
batera besarkatu gaitu. Aurreko auzokidea, 91 urtekoa, negar-hotsak entzun eta zer
gertatzen den ikustera irten da. Hirurok besarkatu gaitu, negar batean. Askatu egin
gara laurok. Zergatik ari garen negarrez galdetu digu auzokideak. Orduari begiratu
diot. Berandu nabil. Urduri jarri naiz.

Bostekoa eman diot Aliziari eta atezaina musukatu dut. Ziztu bizian irten naiz. Metroz
noa Madrilgo Castilla plazara. Autobus-geltokiaren ondoan aldi baterako 50 langile
daude, ni bezalakoak ia denak, aldi baterako lan-enpresetan zerbitzari-lanetarako
bezero ohikoak izatearen ageriko itxura dutenak. Itsasontzian hamabost egun egiteko
maleta bana daramate. Orduan ohartu naiz igogailuaren ondoan utzi dudala nirea,
negarrez ari nintzen bitartean.

Otoitzean hasi naiz, itsasontziko dendetan galtzontziloak sal ditzaten erregutuz.


Autobus batean sartu gaituzte lehenik, Barajasera garamatzate. Tupolev hegazkin
batera igo gaituzte ondoren. Eserlekuak Air Comet dira, eta fuselaje-txapak Alitalia.
Pilotua turkiarra da. Azalpenak eskatu ditugu. Esan digute ezin digutela azalpenik
eman segurtasun nazionaleko arrazoiengatik. Aireratu gara. Hegaldian ez digute deus
eman. Komuna buxatuta dago. Lisboan lurreratu da hegazkina. Beste autobus batera
igo gaituzte. Lisboako portura eraman gaituzte. Mila kontrol.

“Segurtasun nazionala, ezta?”, galdetu dut. “No, seguridade internacionais”, zuzendu


du polizia portugaldar batek. Orduantxe izutu naiz, benetan. Kaietan barrena ibili
gara oinez, harik eta transatlantiko itzel batera iritsi garen arte. Madrilgo Vallecas
auzoan bizi naizen apartamentu-blokea baino handiagoa da. Barruan sartu gara eta
itsasontzia erakutsi digute. Igogailuak ditu. Tenis-pista bat. Golfean aritzeko kantxa.
Dantzalekua. Kasinoa. Auditorioa. Hamalau jatetxe. Ulertzekoa da zerbitzarien
premian izatea. Zabala da dena. Tira, ia dena.
ASTELEHENA, EKAINAK 21. Itsasontziko auditoriora eraman gaituzte langile guztiak,
aldi baterakoak eta finkoak. Pertsonal-buruak, Calabriako italiar suminkor batek,
orain arte isilpean eduki beharreko informazioa eman digu. Nirea baino ingeles
kaxkarrago batean azaldu du Silvio Berlusconi, Italiako lehen ministroa, bere biloba
izan litekeen modelo batekin ezkontzera doala. Zerbitzari portugaldar batek esan du
bere herrian ez dietela aitonei beren bilobekin ezkontzen uzten. Begiradaz akabatu
du pertsonal-buruak. Noemi Letizia izena du modeloak. Mar-mar ugari entzuten da.

Beste marinel batek esan du ur asko sartzen ari dela beheko geletatik, urpeko ontzia
osorik sartuta dagoela itsasontziaren barruan, eta errusiarrek vodka-botilak hartu
eta zurrutari eman diotela. Sarkozyk esan du hori onartezina dela, prentsaurreko bat
eman behar duelako arratsaldean. Kapitaina salbamendu-ontzietara azkar igotzeko
oihukatzen ari zaigu. 150 lagun sartzen dira ontzi bakoitzean. Kapitainak esan du ez
dagoela lekurik pertsona guztientzat salbamendu-ontzietan, ez zituelako musikariak
kontuan hartu. Orkestrak jotzeari utzi dio eta musikariak salbamendu-ontzietara
joaten hasteko imintzioa egin dute. Istilutan dabil jendea ontzietan leku bat hartzeko.
Alizia eta datorkigun haurtxoa ditut gogoan.

Neure burua salbatu behar dut. Felix Millet izeneko batek 500 euroko billeteetan
5000 euro ordainduko diela agindu die Berlusconik musikariei, baldin eta jarraian
jotzen baldin badituzte Beethovenen sinfonia guztiak. Berlusconik esan du
musikariek kortxea asko dituztela aurretik eta lasai egoteko, guztientzat lekua
dagoela orain.
Zapaterok baietz esan du, baina, hala ere, emakumeek eta haurrek sartu behar dutela
lehenik.

Berriro ere emakumeen kontuarekin matrakan hasi dela esan dio Berlusconik
Zapaterori. Politikariek hala moduz bete dute Zapateroren esana: lehentasuna eman
diete emakumeei, baina paso egin dute haurrez. Carlesek ohartarazi dit 18 urtetik
beherakoek ez dutela botorik ematen. Modelo guztiak salbamendu-ontzi berean
joateko agindu du Berlusconik, eta ontzi horretan izango da, baita ere, Noemi edo
Letizia. Kapitaina laugarren izan da itsasontzitik irteten. Ontzia uzten azkena ez ote
duen izan behar galdetu dio norbaitek kapitainari. Kapitainak erantzun du hori
pelikuletan eta yateko kapitain izateko azterketan bakarrik dela. Soketatik eutsita,
itsas mailaraino jaitsi dute gure salbamendu-ontzia. Baita gainerakoak ere.
Transatlantikoa hondoratzen ari da. Orkestrak jotzen jarraitu du azken unera arte,
desafinatzeari utzi gabe. Ekaitz izugarria dago itsasoan. Tximistak. Trumoiak. Ura
non-nahi. Olatu handiak. Beste salbamendu-ontzietakoekin hitz egiten aritu gara.
Olatuen noranzkoan joan nahi dute guztiek, Azoreetara baitaramate. Aznar nire
ontzian dago eta esan du ez dela hori noranzkoa, hark ingurua ezagutzen duela eta
kontrako noranzkoan egin behar dugula arraun. Nahi dugun norabidea hartzeko esan
du Berlusconik, baina ez galtzeko begien bistatik modeloen ontzia.

IGANDEA, EKAINAK 27. Ez dago Aznar konbentzituko duenik. Salbamenduko


bederatzi ontziek gutaz paso egin dute eta bakarrik geratu gara. Nire egunerokoa
salbatzea lortu dut. Idazten jarraitzen dut goseaz eta egarriaz ahazten saiatzeko.
Itsasoko ura edan dut. Medusa bat jan dut. Ibarretxek esan du ez duela ez goserik, ez
egarririk, eta bilbotarrek egunak eman ditzaketela jan eta edan gabe.

Zapatero nire ontzian dago. Ondoan dut. Sinpatikoa iruditu zait. 400 euro eskatu
dizkit.

ASTELEHENA, EKAINAK 28. Piratarik ez agertzea espero duela esan du Carme


Chaconek. Nire ontzian doa Obama. Lagun egin du Carles. Obamak Carlesi azaldu dio
gaztetan Saloun eman zuela uda bat eta bere bizitzako udarik ederrena izan zela,
dantzan aritu zela ordu txikiak arte eta emakume ingelesak, edaten dutenean, oso
abegikorrak izaten direla. Marihuana saldu ziola esango luke Carlesek. Esandakoa
zuzendu du Obamak: Doñana Parke Nazionalean pasa zuen uda, boluntario-lanak
egiten GKE batentzat. Oholez bermatzen zituen hegazti zangaluzeen zango hautsiak.
Gure ontzian dago Michael Jackson ere. Abesteko eskatu diogu, giroa alaitzeko.
Habanera bat kantatu du: El meu avi va anar a Cuba (Kubara joan zen nire aitona).
Mekanikari eta zerbitzari asko gara eta txandaka ari gara arraunean. Politikariek ez
dute arraunean egiten, baina txaloz markatzen dute erritmoa, Michael Jacksonek
kantatzen dituen habaneretara lerratuz. Politikariek ziurtatu digute erritmoa
markatzea oso inportantea dela eta, txalo egitea arraunean aritzea baino arinagoa
izan daitekeen arren, erantzukizun handiagoko lana dela. Ekaitza baretu da eta
eguzkia azaldu da. Bero handia egiten du. Badoaz orduak, banan-banan. Une larrian
gara. Agintari batzuk zorabiatu egin dira. Espasmoak ditu Maria Teresa Fernandez de
la Vegak: 48 ordu daramatza soinekorik aldatu gabe. Helikopteroak eta hegazkinak
entzuten ditugu ingurua miatzen, oso urrun, baina ez gaituzte ikusten, olatu handiak
baitaude oraindik. Nire ontzian dago Berlusconi ere, eta esan du egoera honek luze
jotzen baldin badu elkar jaten amaituko dugula, Alpeetako hegazkinekoek egin zuten
bezala. “Andeetakoa —esan du ondoan dudan ile kizkur beltzeko gizon batek—. Eta
marxista batek ez du inolaz ere onartuko liberal baten bazka izatea”, erantsi du. Hugo
Chavez da.

ASTEARTEA, EKAINAK 29. Ontzian Botin, Greenspan, Fernando Alonso, Flavio


Briatore, Durao Barroso, Florentino Perez, Angela Merkel, Esperanza Aguirre, Mariano
Rajoy, Juan Jose Ibarretxe, Alberto Ruiz–Gallardon eta Jordi Pujol ezagutu ditut,
besteak beste. Gainerakoak, 150 osatu arte, zerbitzariak eta mekanikariak gara.

Politikariak gorri-gorri daude, piperrak eguzkitan bezala. Jordi Pujolek intsolazio


handia du eta haluzinazioak ditu. Obama hura lasaitzen saiatzen da, baina, Ipar
Amerikako agintaria ikustean, Katalunia Estatu Batuetara beste estatu bat bezala
anexionatu dutela uste izan du Pujolek. Obamari galdetu dio ea High School-etan
laugarren katalan-ordua ematen den. Erabat etsitzear gaudenean, lurra ikusi dugu.
Greenspan izan da konturatzen lehena, urpeko betaurreko graduatuak baitaramatza.
Pozezko oihuak eta algarak. Rajoyk eta Zapaterok elkar besarkatu eta musu eman
diote elkarri. Alai eta zoriontsu ari gara arraunean. Salbatuta gaude.

Carles dut gelakide, Salouko zerbitzari bat. Dotore aritzen da ingelesez. Carlesek
azaldu dit Vatikanoak ez duela Berlusconiren ezkontza baliogabetu, eta nazioarteko
uretan ezkontzea erabaki duela bikoteak. Horregatik antolatu dute ditxosozko
kruzeroa. Carlesi galdetu diot Noemi eta Letizia bi izen diren, bi abizen edo
bakoitzetik bana. Carlesek erantzun dit pertsona ospetsu eta klasedunak izenez
ezagutzen ditugula, Jesulin, Paquirrin eta el Fary kasu.
Pertsonal-buruak gonbidatuen zerrenda irakurri digu. Zur eta lur geratzeko modukoa
da. Zentzugabea litzateke denen izenak esatea: munduko goi-politikari eta -agintari
guztiak daude. Carod–Rovira ez dago zerrendan.

ASTEARTEA, EKAINAK 22. Goizeko hamarretatik arratsaldeko zortziak arte igo dira
handikiak transatlantikora. Gonbidatuen zerrenda ez zen handinahikeria hutsa.
Obama ikusi dut. Zapatero ikusi dut, Obamaren atzetik beti. Haren itzala dirudi.
BIGARREN KAPITULUA

ASTEAZKENA, EKAINAK 30. Ez gaude, bada, uste bezain salbu. Ez da inor bizi
uhartean. Handi samarra da, baina ez dago ezertxo ere, txori exotikoak, narrasti
izenda ezinak eta palmondotik palmondora dabiltzan tximinoak baino ez. Uharteak
sumendi bat du erdi-erdian. Lotan jarraituko al du erreskatatzen gaituzten arte!
Atlantikoaren erdian galdutako uhartetxo bat da. Obamak oso argi dauka: kolonia
estatubatuar batean gaude. Durão Barrosok esan du uhartea Portugalen dagoela, “e
com certeza”. Zapaterok iradoki du, ur-lasterrak Mediterraneo aldera eraman baldin
bagaitu, Perejil uhartean egon gaitezkeela. Hugo Chavezek esan du Venezuelako
lurretan gaudela, kamarada. Aznarrek behin eta berriro esan du Azoreetako
artxipelagoko uharte bat dela eta beste bederatzi salbamendu-ontziek erreka jo
dutela. Egun osoan entzun ditugu abioien eta ehiza-hegazkinen motor-hotsak.
Erreskate-lanetan ari dira, baina ez gaituzte aurkitzen. Gauean, hotzez akabatu gara
ia.

OSTEGUNA, UZTAILAK 1. Uhartean zehar ibili gara. Erreka bat aurkitu dugu. Ura edan
dugu. Kokoak jan ditugu. Pujolek edan bakarrik egin du, oraingoz. Eta hau ohartarazi
digu:

Montilla ikusi dut, Zapateroren atzean denbora guztian. Ez ditut Zapateroren alabak
ikusi. Briatore ikusi dut. Angela Merkel ikusi dut. Sarkozy ikusi dut. Errieta egin didate
Sarkozyri sorbaldaren gainetik begiratzeagatik. Ez dakit nola begiratu Sarkozyri
berriro errieta egin gabe, beraz Carla Bruniri begiratzea deliberatu dut. Errieta egin
didate Carla Bruniri begiratzeagatik. Beste aldera begiratu eta Emilio Botin ikusi dut.
Bidaia-poltsa txiki bat eta hamabi maleta daramatza. Florentino Perez ikusi dut.
Bidaia-poltsa txiki bat eta hogei maleta ditu. Aznar ikusi dut. Padeleko zortzi erraketa
eta Antena 3 Teletiendako MuscleGym makina bat daramatza. Modelo batzuk ikusi
ditut, eta espero dut Aliziak ez nauela inoiz ere haiengandik hain hurbil ikusiko. Rafa
Nadal ikusi dut. Eskaileretan Rajoy ikusi dut, baina zaila da igotzen ala jaisten ari den
jakitea. Nire gelara itzuli naiz eta, bidean, Michael Jackson berbera dirudien pertsona
batekin gurutzatu naiz.

Komunera joan da korrika, ezkutatzera. Segurtasun-agente batzuk etorri dira eta


inguruan polizoi liliazeo bat ikusi dudan galdetu didate. Polizoiak pena eman dit eta
ez dudala inor ikusi erantzun dut. Salouko Carlesi kontatuko diot gertatutakoa.
Michael Jackson iaz hil zela esan dit. Komunean sartu naiz eta ezkutatuta aurkitu dut
kantariaren ustezko mamua. Michael Jacksonen zonbia ote den galdetu diot. Zerbait
erantzun dit, katalanez. Carod–Roviraren ahotsa gogorarazi dit. Oinez aurreraka
abiatu da, baina nigandik urrundu da. Nahastu egin nau bere oin-mugimenduak.
Michael Jackson izan behar du.
Ibarretxek dio oraindik ez dela gose, ezta egarri ere. Palma-hosto erraldoiak hartu
ditugu, gauez haiekin babesteko. Gauerdian, Sarkozy tripako minez dago. Beherakoa
du. Berdin Carles, ni, Obama, Carla Bruni, Berlusconi eta gainerako guztiak. Denak,
Jordi Pujol izan ezik. Eta Ibarretxe, noski. Ibarretxek, ordea, lipotimia bat izan du. Ura
eman diogu. Jatekoa ere bai. Bere onera etorri da eta esan digu Bilbokoak gainerako
pertsonak baino denbora laburragoan zorabiatzen direla.

OSTIRALA, UZTAILAK 2. Ura edan dugu ibaian. Kokoa jan dugu. Beherakoa daukagu.

LARUNBATA, UZTAILAK 3. Ura edan dugu ibaian. Kokoa jan dugu. Beherakoa
daukagu.

IGANDEA, UZTAILAK 4. Ura edan dugu ibaian. Kokoa jan dugu. Obamak esan du gaur
Independence Day dela eta ospatu egin behar dugula. Zapaterok Independence Day
Canal Plusen ikusi duela esan dio Obamari. Hiru koko-pusketa jan ditu Obamak
urtemuga nazionala ohoratzeko. Gaitz egin dio eta disenteriaz hiltzeko arriskua du.

OSTIRALA, EKAINAK 25. Mila eta zortziehun trago inguru zerbitzatu ditudala
kalkulatzen dut. Doan da dena gonbidatuentzat. Berlusconi poz-pozik dago. Poz-
pozik dago haren neska-laguna ere. Itsaso txarra egiten du. Alan Greenspan izeneko
tipo bat zorabiatu egin da eta kareletik botaka ari da. Oka egiten aritu denean,
Atlantikora erori zaizkio betaurreko handiak. Ontzia gelditzeko eskatu du. Kapitainak
ezetz esan dio. Greenspanek interes-tasak beste hamabost urtez jaisteko mehatxua
egin du. Trichet delako batek, mozkor samar, interes-tasak jada bereak ez direla
oihukatu dio. Urpeko betaurreko graduatuak utzi dizkiote Alan Greenspani.
Lasaitu egin da Greenspan. Daudenean utzi ditu interes-tasak. Bostekoa eman diote
elkarri Trichetek eta Greenspanek, eta lan pixka bat egitea komeni zaiela onartu dute.
Partida bat hasi dute dadoekin.

LARUNBATA, EKAINAK 26. Gaur izango da, azkenean, ezkontza. Maria Teresa
Fernandez de la Vegak soineko fuksia oso deigarria jantzi du. Oso dotore dagoela
esan dio Carme Chaconek. Agatha Ruiz de la Pradaren soinekoa dela erantzun dio
Maria Teresa Fernandez de la Vegak, eta gaur gauean 11 soineko estreinatuko dituela.
Orkestra desafinatzen ari da, sekulako ekaitza sortu delako. Espero ez zen zerbait
gertatu da une horretantxe. Kapitaina Berlusconi eta Noemi edo Letizia ezkontzear
dela, itsasontzia okertu du bat-bateko kolpe bortitz batek, lurrera erori dira bidaiari
asko eta zilipurdika dabiltza kubiertan. Izua zabaldu da. Oihuak. Zerbaiten kontra
talka egin dugula ohartarazi du eskifaiako marinel batek. Kontramaisua etorri da eta
urpeko ontzi nuklear errusiar bat dela esan dio kapitainari. Nolatan dakien galdetu
dio kapitainak. Moskukoa dela erantzun dio kontramaisuak, infiltraturik dagoela
itsasontzian eta nolatan ez dituzten Putin eta Medvedev gonbidatu, sumingarria dela.
Atrilaren azpitik azaldu da Michael Jackson eta esan du sumingarria dela, baita ere,
esparru politiko katalaneko politikari inportanteena ez gonbidatu izana. “Konplota,
konplota!” oihukatu du norbaitek.
Ibarretxek Laudion jaio zela aitortu du, ez Bilbon, eta hasi da gurekin kokoak jaten
eta ura edaten. Jordi Pujol ahituta dago erabat, eta kokoak jatera errenditu da.
Harrigarria bada ere, gauez ez du libratzeko premiarik izan.

ASTEAZKENA, UZTAILAK 7. Florentino Perez aurkitu duen leku batetik bueltan etorri
da. Haitzulo bat da. Urduri dago. Mirarizko agerkunde bat gertatu dela esan du. Jordi
Pujolek esan du ezinezkoa dela, Lourdesetik oso urrun gaudelako. Sarkozyk arrazoia
eman dio, Atlantikoan Portugal aldetik baikindoazen, eta ez Frantziako aldetik eta,
edonola ere, Lourdes Pirinioetan dagoelako.

Agertu zaion ama birjinak zer hizkuntzatan hitz egin dion galdetu diogu Florentinori.
Hark esan digu ez zela ama birjina, gizonezko bat agertu zaiola, Adam izenekoa.
Ibarretxek galdetu du Adam hori ez ote zegoen Eva izeneko beste emakume baten
ondoan. Florentinok ezetz esan du, eta ez duela uste Adam hori denik, Smith baitu
abizen. Adam delako horrek, hotsandiz, errebelazio hau egin dio Florentinori: “bide
okerretik zoazte; gainera, norbaitek jostorratzak egiteko premia baldin badu, ez ditu
bakarrik egiten, batek metala erosten baitu, beste batek urtu, hirugarren batek forma
eman eta laugarren batek saldu egiten baitu”. Zapaterok jostorratzak zertarako behar
ditugun galdetu du.
OSTEGUNA, UZTAILAK 8. Luze aritu gara eztabaidan. Batzuek esaten dute norberak
eskuratu behar dituela kokoak eta ura. Beste batzuek, berriz, lanak banatu behar
ditugula, jostorratzen adibidean erakusten den bezala. Ez gara ados jarri eta
haitzulora joatea erabaki dugu, Smith horrekin hitz egitera. Ez da inor azaldu.

Hugo Chavezek Florentino iruzurgile trebea dela esan du eta agerkundearena


asmakeria hutsa dela, proletarioak mendean hartzeko.

“Zergatik ez zara isiltzen?” erantzun dio Florentinok. Chavezek esan dio bere adiskide
on Juancarri bakarrik onartzen dizkiola horrelako erantzunak. Zer egin bozkatu dugu.
Smithen esanera errendituko gara. Lanak banatuko ditugu. Hau esan du Hugo
Chavezek, mendebaldera begiratu ondoren:

You might also like