Liburu Hasiera Zauri Ezkutuak

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 28

Liburuzainaren fitxa:

Morillo, Fernando (1974 - )

Zauri ezkutuak, bullying-a eskolan - Irun: Gaumin, 2014


144 or.; 14,8x21 cm.

Gaiak: eskola-jazarpena, adiskidetasuna, heziketa, bazterketa,


desberdin izatea...

Liburu honek Eusko Jaurlaritzako


Kultura Sailaren laguntza jaso du.

Testuarena: Fernando Morillo

Edizio honena: Gaumin

1. edizioa: 2014ko abendua

Azalaren diseinua: Cristina González


Azaleko modeloa: Cristian Bastias Urbieta
Maketazioa: Gaumin
Inprimatzailea: Gráficas Díaz Tuduri, S.L.

ISBN: 978-84-942417-6-5
L.G.: SS-1547-2014
Herri oso bat behar da haur bat hezteko
(afrikar esaera zaharra)

Hezi itzazu haurrak


eta ez duzu heldurik zigortu beharrik izango.
(Pitagoras)
Zauri ezkutuak
Bullying-a eskolan
Zauri ezkutuak

1. Iria

Klaseko lehen eguna. Beste eskola bat. Beste


jende bat. Eta ni. Iria. Ilusioari itsu eta gor mantendu
nahian. Ametsen esperantzei eskua ukatzeko prest.
Hamaika kezka beltz nituen buruan. Milisegundo
bakar batean ezabatu zitzaizkidan: gizon bat neukan
aurrean, lurrean etzanda eta odol putzu batean!
Itxaron. Perspektiba pixka bat.
Hamar minutu atzera egingo dut, ikastetxeko
atetik sartzen ari nintzen unera.
Nire hirugarren ikastetxea zen hiru urtetan. «Ez
duzu kurrikulum txarra hamalau urte izateko, Iria»,
pentsatu nuen. Ezta apropos egin banu ere. Baina
ez, ez nuen apropos egin. Ez ninduten eskoletatik
bidaltzen, nik joan behar izan nuen guztietatik,
malkotan eta ihesi. Gaiztoengandik ihesi, baina baita
nigandik ihesi ere. Ez da erraza, ordea, norberaren
itzala atzean uztea.
Nire hirugarren ikastetxea, bada. Oinak bertan
ipini bezain pronto, banekien noizbait hasiko zirela
arazoak eta mina, isekak eta zauriak. Aurreko
eskoletan bezalaxe. Baina ez nuen sekula santan
pentsatu hain bizkor eta bortitz izango zenik.
Patioa zeharkatu eta zuzen-zuzen jo nuen eraikin

7
barrura. Ez nuen inor ezagutzen eta ez neukan
inorekin hitz egiteko asmorik. Ez denak apur bat
kontrolatu arte behintzat: bakoitza nor eta batez ere
nolakoa zen, zenbaterainoko mina egin zezaketen
jakin arte.
Korridore ilun samar batera iritsi nintzen. Ikasle
eta irakasleak patioan ari ziren hitz eta pitz, eta
ez zen ni beste inor han. Horrek pitin bat lasaitu
ninduen.
Orduan entzun nuen kolpea. Oihua jarraian.
Eta beldurrak hartu ninduen, tsunami basati baten
modura.

2. Irakaslea odoletan

Arrokazkoa banintz bezala geratu nintzen,


zirkinik egin ezinda eta nora jo ez nekiela. Ez
nintzen garrasirik ñimiñoena ere egiteko gauza.
Nori, gainera?
Nire alboko atetik zetorren zarata. «Dabid
Zuazola. Matematika», zioen karteltxo batek.
Bulegoko atea irekiko nuen? Korrika hasi, txinpart
jaurtika eta arnasa amaitu arte ez geratu?
Nire zalantzek labur jo zuten: atea derrepentean
zabaldu eta lurrera bidali ninduen. Kolpe galanta
hartu nuen bizkarrean. Norbait sentitu nuen nire
ondotik pasatzen, lasterka. Burua altxatu nuenerako,
joanda zegoen.

8
Zauri ezkutuak

Zer zen hura guztia?


Bizkarra igurzten hasi nintzen, minaren minez.
Bulego barruko gorri biziak erakarri zuen nire
arreta. Gizon bat zegoen lurrean, odol putzu baten
erdian. Arnasa eten egin zitzaidan.
«Erreakzionatu, Iria. Erreakzionatu!»
Eskola hartan ez nuen inor ezagutzen. Ezta inor
ere! Garbi baino garbiago nuen: zerbait eginez
gero, edozer, foku guztiek nigana joko zuten. Eta
horrek suntsitu egingo ninduen. Berriro suntsitu.
Ezin nuen. Nigatik. Aitagatik. Baina nola utziko
nuen gizon zauritu hura han?
«Erne!» Pauso hotsak.
Norbait zetorren. Gizon hura jo zuena? Auskalo.
Hala bazen, ospa egin behar nuen. Baina hala ez
bazen ere… Eta nik egin nuela uste bazuten?
Komunak ikusi nituen korridorearen beste
aldean, atea zabalik. Herio suharrean sartu nintzen,
estropezu eginez eta arnasestuka. Barruan ez zen
inor, nire pozerako.
Neska batzuen ahotsak entzun nituen hurbiltzen.
Komuneko atea hondaturik zegoen eta ez zen
erabat ixten. Putza. Ahotsak bertan zeuden jada.
Ateak uzten zuen zirrikitutik espiatu nuen. Hiru
neska ziren. Bulegoaren parera iristean, haietako
baten oihua entzun nuen.
Izerdiak eta izuak blai nengoela ohartu nintzen.
Eta hori oraindik ez nekiela hura ez zela izango
preseski eskolako tragedia bakarra, inondik ere. Eta
are gutxiago ni zirimola guztien erdi-erdian izango
nintzela.
Redios, a ze ikasturte hasiera.

9
3. Iluntasunean gorderik

Hurrengo ordu-laurdena bereziki nahasia izan


zen. Imajinatu! Gizon hura lurrean odoletan. Gero
eta jende gehiago haren inguruan pilaturik, edo
batera eta bestera korrika eta deiadarka. Eta ni non,
eta pare-pareko komunean sartuta, dardara bizian
eta ateko zirrikitutik zelatan.
Hanka egin behar nuen norbaitek ni aurkitu
aurretik, edo azalpen xelebreegiak ematen hasi
beharko nuen.
Zorionez ez zen uste bezain zaila izan, guztiak
baitzeuden lurreko gizonari begira, jakin-minez
edo lagundu nahian. Disimuluan irten nintzen
komunetik, apurka zurrunbilotik urrundu, eta
patioan amaitu nuen.
Euri lanbroa ari zuen.
Txanoa jantzi eta aurkitu nuen txokorik
baztertuenera joan nintzen, barruko dardara geratu
ezinik.
Anbulantzia bat etorri zen sirena piztuta. Polizia
ere etorri zen. Zalaparta galanta.
Eta ni txanopean, izkina hartan kameleoi bihurtu
nahian, atzeko horma nintzela itxuratzeko, inor
nire presentziaz ez ohartzeko. Baina ikarak ez zidan

10
Zauri ezkutuak

horma itxurosoa izaten uzten.


Zer demontre egin behar nuen? Korridorean
izan nintzela esan? Baina zertarako? Zer ikusi nuen,
ba, egiazki? Ezertxo ere ez! Lurrean amaitu nuen
eta. Ahoa zabalduz gero, nire superbibentzia arau
nagusia triskatuta. Alegia, deigarri ez bilakatzea,
ezta inola ere. Linternak urruti! Utzi ni iluntasunean
gorderik, itzalik beltzena izaten.
Deigarri izatea zen behar nuen azkena.
Isilik, beraz. Ohi bezala. Mila eta hamaika
dardarizoz bazen ere.

4. Istripua?

Ordubete inguru iraun zuten iskanbilek, sirenek,


jende multzo neurotikoek. Pixkanaka, patioa
baretuz joan zen. Eta nik, bitartean, nire txokoan
jarraitzen nuen, jada euri lodi zenaren azpian , zirti-
zarta, baina keinurik txikiena ere egin gabe.
Gizon-emakume batzuk sakabanatu ziren patioan
zehar, guztiok ikastetxe barrura egiteko eskatzen,
eztarriak ozen. Atezainak, irakasleak… Nik zer dakit
ba. Artzainak. Gu, ardiok, areto handi batean bildu
gintuzten.
Irakasleak urduri zebiltzan. Ikasleak gehiago.
Gizon bat igo zen aurreko oholtzara. Argala,
kopeta majo soildua eta panazko txaketa batekin.

11
Serio zegoen, baina serioa zirudien bestela ere.
Haren atzetik, emakume bat azaldu zen. Lehenago
ikusia nuela konturatu nintzen, komunean ezkutatuta
nengoela: odol putzuan zegoen gizonaren ondoan
egon zen hasieratik, zaurituaren albotik mugitu
gabe. Orain, emakumeak zeharo nahasia zeukan
bere melena luzea, eta begiak malko isilez beterik.
Lur jota zirudien. Itxuraz, gehienak bere hitzen zain
zeuden, baina emakumeak panazko txaketarekin
zegoenari egin zion keinua, bere ordez mintza
zedin.
Gizona mikrofono baterantz hurbildu zen:
—Oso laburra izango naiz —hasi zen—. Ikasturte-
hasiera zalapartatsua egokitu zaigu. —Eztul txiki
batez garbitu zuen eztarria—. Zoritxarrez, Dabid
Zuazola irakasleak istripu bat izan du. Hortik etorri
da ikusi duzuen guztia. Orain, Dabid ospitalean
da eta laster izango dugu haren berri. Onerako,
dudarik gabe.
Zurrumurruak entzun nituen. Ez ziren
zurrumurru neutroak, larritu nintzen. Ezagutzen
nituen. Irakasleak istripu esan zuenean ozendu
ziren bat-batean. Zurrumurru haiek ez ziren ezuste-
zurrumurruak, beldur-zurrumurruak baizik. Batek
baino gehiagok Dabid izeneko irakasle harena
istripua izan zenik sinetsiko ez balu bezala. Nik
nekiena eta ikusi nuena jakin gabe ere.
Panorama latza. Gero eta latzagoa.
—Orain, lasaitu gaitezen apur bat, horixe onena
—jarraitu zuen hizlariak—. Lanean hasteko ordua.
Segi zuen geletara. Ea!

12
Zauri ezkutuak

5. Martxel kaskamotza

Nire gela non zen lokalizatu nuenean, pauso


motelean sartu nintzen, arnasa bildurik eta begirada
jaitsia, baina guztiari adi. Bestela bezala, noski:
disimulu hutsean. Irrika pixka batez eta hotzikara
puska batez.
—Ei! —entzun nuen.
Mutil baten ahotsa zen. Ematen zuen niri ari
zitzaidala. Ez entzunarena egin nuen.
—Ei! —aditu nuen berriro.
Mutila nire aurrean zegoen. Morroskoa, ile iluna,
motza eta puntan zuen. Begirada… Hezea? Masaila
okertu zitzaion, irribarre egin behar balu bezala.
Ez zen irribarrea, ordea. Bigarrenez egin zuenean
ohartu nintzen. Tik bat. Ez nekien zehatz-mehatz
zergatik, baina ez zitzaidan ale hura gustatu.
Edonola ere, ezin nuen nire tuntun-itxura gehiago
luzatu. Kasu egin behar nion. Irribarre egiten saiatu
nintzen.
—Aupa —agurtu nuen—. Barkatu, nirekin ari
zara?
—Zu zara beste berria.
Beste berria. Ez nintzen hasiberri bakarra, beraz.
Nire hitzen zain zen, nonbait.

13
—Ez dakizu hitz egiten? —galdetu zidan ile
puntadun kaskamotzak. «Neurtu, Iria. Aztertu
guztiak ahal bezain pronto». Atentzioa emateko
beharra zuenetakoa iruditu zitzaidan. Oraindik ezin
nuen jakin, ordea, arriskutsua ote zen.
—Bai, badakit hitz egiten —erantzun nion—. Ni
behintzat berria naiz.
—Izena? Zure izena.
—Iria.
—Iria —errepikatu zuen astiro. Irribarre egin
zuen, atsegina bere ustez, paparra bat-batean oso
tente, indioilarraren antzera—. Ni Martxel.
—Aupa, Martxel —esan nion. Gainetik kendu
nahi nuen.
Buruaz agurtu, eta nire motxilari eskaini nion
arreta osoa, bakean utziko ninduen itxaropenaz.
Zorionez, asmatu. Martxel hura urrundu egin zen,
mutil ile-kizkur batenganantz. Gelako ikaskide
dezente zituen ile-kizkur hark begi-bazterraz begira.
Nik bezainbeste. Hura izango zen ziur asko beste
ikasle etorri berria.
Baina zer… Zer gertatzen zitzaion mutil hari
aurpegian?

14
Zauri ezkutuak

6. Unax mutil orbainduna

Mutil ile-kizkurrak sekulako orbaina zeukan


aurpegian, kopetatik hasi, eskuineko masail osoa
zeharkatu eta kokotseraino. Belarri zati bat ere
faltan zuen. Berak ematen zuen atentzioa nik baino
askoz gehiago, oraingoz behintzat, eta horrek pixka
bat lagundu bazidan ere, pena hartu nuen. Mutil
gaixoa. Zer gertatu ote zitzaion horrela markaturik
amaitzeko?
Unax izena zuela entzun nion urrunetik. Unax.
Ezpainak gorri bizi, begirada iheskorra eta irribarre
lotsatia zeukan. Isila ematen zuen.
—Bakoitza bere lekura!
Lehen oholtzan zegoen emakume ile-luzea zen,
erdi-negarrez ari zena, gelan sartu berritan. Gure
irakaslea.
«Bakoitza bere lekura.» Ederki. Zein zen nire lekua?
Nola ordenatzen ziren ikastetxe hartan? Berehala
jakin nuen. Segundo gutxitan denak zeuden nonbait
eserita, bi izan ezik: Unax eta biok. Berriok. Bi leku
bakarrik zeuden libre: ate ondoko lerroan, lehen eta
bigarren ilaratan.
Unax atzekoan jarri zenez, geratzen zen leku
bakarrean eseri behar izan nuen nik: lehenbiziko
ilaran. Kaka zaharra. Hura ez ba. Gelakoen itxurazko
perspektibarik gabe eta guztien bista-bistan. Karta
txarrak partidarako. Nire osasun mentala jokatzen
zen partidarako.

15
Zauri ezkutuak

7. Lierni Ikasketa Burua

Lierni izena zuen eta historia irakaslea zen.


Hurbilagotik aztertzeko aukera nuen orain. Atsegina
bezain gozoa zen, eta buruko ileak adina irribarrez
hartu gintuen. Oso begi ameslariak zituen, negarrak
apur bat handituta bazituen ere.
—Elkarri zor diogun laguntza azpimarratu nahi
dizuet —azaldu zigun, ideia politez beteriko diskurtso
batean. Zoritxarrez, hitz politez desengainatuegi
nengoen ni jada—. Bizitzaren une berezi batean
zaudete. Goxatu. Ausartu. Ikasi, baina batez ere
ohartu: lagunarekin ondo pasatzeaz gain, lagunak
laguntza behar duenean, eskaini.
Nik ez nekien zer pentsatu. Zertara zetorren
kalaka hura? Beharrezkoa zen? Beharrezkoa zuen?
Itxaropenaren garrantzia errepikaturik amaitu zuen.
Azkenik ere, une hartan ezinbestekoagoak nituen
datuak eman zizkigun:
—Neu naiz Ikasketa Burua —esplikatu zigun—,
eta neu naiz, halaber, zuen tutorea. Edozertarako,
edozein problemaren aurrean, jo nigana dudarik
eta lotsarik gabe.
Klasea amaitzera zihoala, niri begira harrapatu
nuen pare bat aldiz. Edo nire irudipena zen? Ez.
—Iria —deitu zidan Liernik, txirrina jo bezain

17
laster. Niri ari zen? Derrigorrean. Beste Iriarik ez
zen—. Eta zu ere bai, Unax. Zatozte.
Bi berrioi. Zer nahi zuen? Mesfidati hurbildu
nintzaion.
—Bigarren atsedenaldian, pasa zaitezte nire
bulegotik —adierazi zigun—. Zuekin hitz egin
behar dut.
Hasieratik bertatik ere nabarmentzen. Malo.

8. Lehen atsedenaldia

Lehen atsedenaldia etorri zenean, ez nekien zer


egin. Norbaitekin hitz egiten saiatu? Gelatik kanpora
joan eta lurrunaren moduan airean desagertu?
Atzera begiratu nuenean, oraindik nora edo zer
erabaki gabe, Unax begira aurkitu nuen. Nik begiak
desbideratu aurretik desbideratu zituen hark bereak.
Liburu lodi bat zuen mahaian, zeinu arraroz betea.
Formula moduko batzuk ziren, nik sekula ikusi ez
nituenak. Unaxek mugimendu azkar batez itxi zuen
liburua, gorri-gorri eginda. Gero arin agurtu, eta
gelatik atera zen.
Unaxek behintzat ez zuen arriskutsua ematen.
Xelebrea bai.
Eta besteek? Zer ematen zuten besteek?
—Lagun bat behar duzu —entzun nuen orduan.

18
Zauri ezkutuak

9. Maite

Neska bat zen. Argala. Oso argala. Aurpegian


halako mestizo itxura bat hartu nion. Erdizka
europar zuria-edo, baina Ertamerikako indigenen
trazu indartsua ere bazuen.
—Lagun bat behar duzu —errepikatu zidan.
Hasieran galdera iruditu zitzaidan, baina berehala
konturatu nintzen baieztapena zela. Baieztapen
hotz eta motza. Lagun bat behar nuela. Bistakoa
izan arren, ez nuen batere ondo hartu horrela
aurpegiratzen ibiltzea.
—Nik? —galdetu nion, motzarena egiten egun
hartan auskalogarrenez.
—Zuk. —Neskak bizi-bizi mugitzen zituen
hatzak, fideoak baino finagoak—. Berria zara. Ez
duzu hemengo ezer, ez inor ezagutzen. Lagun bat
behar duzu.
Irribarre egiten saiatu nintzen:
—Horrela esaten baduzu, neska, doinu horretan,
norbait izutu dezakezu. Eskela-tonu batez ari zarela
ematen du. Ehorzketa batez!
Neskak ez zuen barrerik egin. Alderantziz,
izatekotan.
—Ehorzketa batez ari naiz —erantzun zidan—.
Hilketa batez.

19
10. Hilketa?

Mutu geratu nintzen bizpahiru segundoz. Ez zen


txantxetan ari? Ez. Ez, antza. Nahi baino gehiago
larritu nintzen, eta lurrean odoletan zegoen gizona
etorri zitzaidan gogora kolpetik.
—Nola hilketa? —galdetu nion, inuzente tonu
batez—. Noren hilketa?
—Ikusi duzu zer gertatu den gaur? Dabidekin.
Dabidekin. Dabid Zuazola. Odoletan ikusi nuen
irakaslea. «Zuk baino hobeto ikusi dut, ziurrenik»,
pentsatu nuen.
—Entzun dut zerbait —erantzun nion—. Istripu-
arena diozu.
—Istripua. Ja! —jarraitu zuen neskak, karkara
triste batez—. Istripua, e? Hau marka… Istripua
baita zera ere. Gezurra!
—Gezurra?
—Gezurra! Gezur hutsa eta ustela! Ezin duzu jakin
oraindik, noski, hemen inoiz egon ez zarelako, baina
laster antzemango diozu. —Hatz erakuslea altxatu
zuen—. Ikastetxe honetan sartzean, badakizu nora
etorri zaren? Badakizu? Infernura. Infernura zuzen-
zuzenean. Eta “istripu hori” —kakotxak irudikatu
zituen airean bere hatz argalez— lehenbiziko abixua

20
Zauri ezkutuak

baino ez zen. Laster hasiko dira gehiago. Abixuak


eta abusuak. Eta orduan nire bila etorriko zara.
Eta akaso beranduegi izango da ordurako. Ei, bide
batez, Maite naiz.
—Ni…
—Zu Iria, badakit —eten zidan—. Galdetu dut.
Ongi etorri geurera, jadanik zeurera ere badena.
Zorterik onena, Iria. Beharko duzu. —Buelta eman
zuen—. Aio!

11. Neurria hartzen

Maite nola urruntzen zen ikusi nuen. «Hilketa»,


oroitu nuen. Eta «infernua». Izututa nengoela esatea
oso motz geratzea zen.
—Hara. Ezagutu duzu gure zorotxoa —esan zidan
mutil ahots batek. Biratzean, morrosko kaskamotza
ikusi nuen berriro. Martxel. Ttak, haren masaileko
tika: irribarre/sasi-irribarrea.
Nik tuntunarena egitea beste erremediorik ez
nuen. Beeeerriro ere.
—E? —esan nion.
—Oso ondo entzun didazu, Irria, Birria, Tirria…
edo…
Nire neurria hartu nahian jarraitzen zuen, nondik
jo zezakeen jakiteko. Ez zen modu lañoan ari.
Aitzitik, maltzurkeria usaindu nion berehala.

21
—Iria —moztu nion. Nire zorionerako, xomorro
baten burla tontoak baino ez ziren. Ni hondoratzetik
hurbil egon izanagatik ere, jai zuen tipo hark halako
txorradekin desorekatu nahi baninduen.
—Hori: Iria —esan zuen—. Ba gela bakoitzean
dago zoro bat. Gutxienez. Eta gureak zugana jo du
zuzenean. —Martxelek karkara bat egin zuen—.
Jaramon gehiegi egiten badiozu Maiteri, paranoia
izango da zure abizena. Irria Paranoia. Zeuk ikusi.
Buelta hartu zuenean, bakarrik geratu nintzen.
Ikaskideez inguratua, baina bakarrik bezain hotz.
Eta kezkaturik.

12. Beldurra airean

Normalean ona naiz jendeak mozorrotzen


dituen beldurrak detektatzen. Hobe dut, apurtuko
ez banaiz. Leku hartan, ordea, ez nuen ezeren
beharrik beldurra antzemateko, batere estali gabe
zegoen eta. Ukitu ere egin nezakeen ia. Ikasle
batzuen begiradetan, alarma baino gehiago zen
zerbaiti erreparatu nion, baina, nire harridurarako,
baita irakasle batzuen aurpegian ere.
Asmatu ezinda nenbilena zen nork demontre
sortzen zuen agonia kamuflatu hura. Irakasleen
beldur ziren ikasleak? Ez zitzaidan iruditzen hori
zenik. Ez oro har behintzat. Irakasle edo ikasle

22
Zauri ezkutuak

jakinen bat? Beste zerbait? Ez nekien. Baina


lehenbailehen jakin behar nuen.
Nora joan nintzen, ene?

13. Matematika liburua

Antena guztiak piztuta nenbilen denei begira.


Ikasleak, irakasleak, goizean zehar azaldu ziren
gurasoak eta bertako atezainak, zein idazkariak.
Bakoitzari fitxa mentalak betetzen aritu nintzen.
—Ei, pantxita! —entzun nuen Martxelen oihua.
Tonua guztiz harroa eta iraingarria.
Nirekin ari zela iruditu zitzaidan une batez, nire
aldera begira zegoelako. Bihotzak salto egin zidan.
Pantxita deitu al zidan?
—Zer, pantxita? —esan zuen Martxelek lehen
baino ozenago. Hurbiltzen ari zitzaidan—. Aurten
kasurik ez edo?
Orduan konturatu nintzen Maite atzean nuela,
eta neskaren aurpegiak nabarmen uzten zidan
bera zela gezi pozoitsu haien diana. Nire baitan bi
sentsazio guztiz kontrajarriak lehertu zitzaizkidan
batera: batetik, ni ez izatearen arindua; baina
bestetik, beste edonor izatearen sumina eta samina.
—Ikasturte berri on, pantxita! —esan zion
Martxelek neska argalari, pantxita hitza behin eta
berriro markatuz.

23
Aurrez aurre zeuden biak, mutila zuzen begira,
eta Maite burua makurtua. Berriro ttak, mutilaren
masailean tika, irribarre/sasi-irribarre madarikatua.
Neskak bi liburu zeramatzan eskuetan. Bularraldera
igo zituen, babes txiki bat eskainiko baliote bezala,
nahiko alferrikakoa bazirudien ere. Martxelek libu-
ruetako bat hartu zion mugimendu bizkor batez.
—Hara, ze ondo! Nik ezin izan dut liburu hauxe
erosi. Oparituko didazu?
Isiltasuna.
Inguruko ikaskide guztiak begira, hasieran, baina
gehienek burua biratu zuten segituan. Ikusten ez
duen begiak, negarrik ez. Gizakion aldebaterakeria
selektibo maitea!
Ni amorrutan eta lotsaz nengoen. Lotsa nigatik,
zerbait txukuna erantzuteko kapaz ez nintzelako,
Martxeli pare bat zaplazteko eman eta lerdokeria
haiek brausta eteteko.
Martxelek esku batez altxatu zion kokotsa Maiteri.
—Opari? —errepikatu zion.
Isiltasun astunagoa.
Azkenean, Maitek begiak itxi zituen. Begi
bustiak. Poliki ireki zituen berriro. Baietz adierazi
zion Martxeli buruko mugimendu labur batez.
Opari. Mutilak irribarre batez hartu zuen liburua:
—Zu bai neska txintxoa —esanez urrundu zen.

24
Zauri ezkutuak

14. Julio hotza eta zehatza

Oholtzan hitz egin zuen gizon erdi-burusoila


sartu zen gelara, panazko txaketa zuena. Julio izena
omen zuen.
—Informatika ematen dut berez —azaldu zigun—,
baina Dabid Zuazola itzuli, edo ordezkoa aurkitzen
diogun bitartean, matematika ere emango dizuet.
Ulertuko duzuenez, lehenbiziko egunetan apur bat
inprobisatu beharko dut. Egitaraua ganbaran —bere
burua seinalatu zuen— sartu arte.
Iruditu zitzaidan natural posea eman nahi zuela.
Espontaneo tankera. Baina lehen serio itxura hartu
nion bezala, orain hotza iristen zitzaidan haren hitz
eta keinuetatik. Hotza eta zehatza, pontifikatzen
ziharduen santu-uste ezin dogmatikoago baten
modura. «Egia nirea da, eta kitto» aldarrikatuko balu
bezala, eztabaidaezin. Tira, agian horixe behar zen
matematika irakasteko: hoztasuna eta zehaztasuna.
Ja! Oso laster ikasiko nuen zenbateraino nenbilen
oker!
Juliok asko zekien, argi zegoen. Bere emozio
izoztuak, ordea, ez zion gogorarazten, nonbait,
irakaslea zenik. Une hartan irakaslea zela, beste
ezer baino lehen. Bai desberdina Lierniren aldean!

25
Harengan epeltasuna zena, honengan hozkirria
baino ez.
Juliok ikasturte osoko programaz hitz egin zuen…
eta baita hurrengo ikasturteetakoez. To. Sarreratxo
moduko bat egin beharrean, eta listo, gai batetik
bestera hasi zen jauziz jauzi. Zirkulu eta esferez hitz
egiten abiatu, gainazalak, ardatzak, erradioak… eta
hortik Grezia klasikora egin zuen salto. Pitagorasen
zenbaki irrazionalen aurkikuntzatik, Arkimedesen
originaltasun eta irudimen eskergara.
Ni arraina larrean bezala nengoen, zera baino
galduago.
—Laster kalkulua ikusi ahal izango duzue.
—Sabairantz begiratu zuen—. Aaaa, kalkulua.
Izadiaren funtsa. —Arbelari begira geratu zen—.
Adibidez.
Eta funtzioen azalerak kalkulatzeko metodoez
hasi zitzaigun. Ez nekien apunteak hartu behar
nituen edo ez, gai hura ikasgai-zerrendatik urrutitxo
zegoela iruditzen zitzaidalako. Edo ez? Kapaza zen
Julio programa nahierara eraldatzeko? Agian bera
ere urduri zebilen, ustekabeko ikastordu bat eman
behar izan zuelako.
Ikaskideak aztertu nituen. Elkarri begira eta nola
jokatu ez genekiela, antzera geunden ia guztiok.
Ia. Ze Unax oharrak hartzen ari zen, bizkor eta
seriotasun osoz, arreta erabat arbelean jarrita.
Juliok funtzio bat idatzi zuen arbelean.
Funtzioaren azpiko azalera kalkulatzeko zerbaitez
hasi zenean, Unaxi begira geratu zen. Jaramon
egiten zion bakarra zelako, ziur asko.
—Ea, Unax. Badirudi hau interesatzen zaizula.
Zeu boluntario. Zatoz.
Unaxek ulertu gabe begiratu zion.

26
Zauri ezkutuak

—Ea ba, etorri. Etorri arbelera.


Unaxek batera eta bestera begiratu zuen. Lurrean
itsatsi zituen begiak jarraian.
—Etortzeko ba! —exijitu zion Juliok.
Unax jaiki egin zen, gorrituta eta nahasita.

15. Unax arbelean

Juliok tira egiten zion, eta bultza, baina Unax


trakets aritzen zen arbelean. Normala. Ni neu ibiliko
nintzatekeen bezala.
Laster, gorri baino gehiago, Unaxen aurpegia
more zegoen, erremolatxaren antzera. Izerdi tantak
ikusten zitzaizkion kopetan. Eta Julio tira eta tira,
garapen matematiko batzuen zatitxoak eginez,
garapen guztiz ulergaitzak gainontzekoontzat.
Hotza eta zehatza, gizona. «Zehotza», pentsatu
nuen umore pitin batez.
—Ea ba, Unax —animatu zuen irakasleak
azkenekoz.
Ikusita Unaxek ezin zuela, berak eman zion
azkena problemari.
—28 metro karratu! —oihukatu zuen irakasleak
beso bat jasota, helmugara iritsitako kirolaria balitz
bezala—. Ez al da metodo zoragarria?
Unax isilik eseri zen bere lekuan, kopeta eta
begirada eta adorea makurtuak. Mahaian zuen

27

You might also like