Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 4

SAREKO ZERBITZUAK

UD1 - SARBIDE ETA URRUNEKO KONTROL ZERBITZUA (SSH)


1. PRAKTIKAK: SSH ZERBITZUA

AURREIKUSITAKO DENBORA: 6 ordu

HELBURUA

Praktika hauen helburua SSH bezero-zerbitzari zerbitzu bat instalatzen eta konfiguratzen ikastea da:

• Erabiltzaile eta pasahitzaren bidez autentifikatuz.

• Gako publikoko algoritmoa erabiliz autentifikatuz.

Funtzionalitate hauek modu seguruan izateko.

• Urrutiko terminal bat erabiltzea.

• Urrutiko terminal grafiko bat erabiltzea.

• Fitxategiak bidali.

• Fitxategiak deskargatu.

ZEREGINA

Jarraian, praktika hauetan egin behar diren jarduerak zerrendatzen dira.

• Praktika bakoitzean, zehatz-mehatz adierazi behar dituzu egin dituzun urratsak eta/edo
horiek egin izana frogatzen duten pantaila argazkiak egin behar dituzu.

• Makina hauek erabili beharko dituzue:

o Zerbitzaria (urruneko makina): Ubuntu Server 22.04

o Bezeroa: Linux Lite 6


SAREKO ZERBITZUAK

PRAKTIKA 1: SARRERA

1. Frogatu bezeroan SSH bezeroa instalatuta dagoela.

2. Instalatu urruneko makinan SSH zerbitzua:

a) Frogatu SSH zerbitzaria instalatu dela.

b) Frogatu SSH zerbitzaria exekutatzen ari dela.

c) Bistaratu pantailatik SSH zerbitzariaren instalazioan zehar sortu diren gakoen


zerrenda.

d) Identifikatu non dagoen SSH zerbitzariaren konfigurazio fitxategi nagusia.

PRAKTIKA 2: SSH ZERBITZARIA KONFIGURATZEN

3. Zerbitzariak 15 segundoren ostean behar bezala baliozkotu ez diren erabiltzaileak


deskonektatu behar ditu.

4. Zerbitzariak pasahitz bidezko konexioak onartzen ditu.

5. Zerbitzariak SSH zerbitzuaren lehenetsitako ataka erabili behar du.

6. Zerbitzariak ongietorri mezu hau eman behar du: "Ongi etorri <zureErabiltzailea>ren SSH
zerbitzarira".

7. Zerbitzariak ezin du root bidezko konexiorik onartu.

a) Zer esan nahi du SSH zerbitzariko konfigurazio fitxategi nagusian PermitRootLogin


without-password edo PermitRootLogin prohibit-password aukerak?

PRAKTIKA 3: ERABILTZAILE/PASAHITZ BIDEZ KONEXIOA

8. Konektatu bezerotik zerbitzarira oinarrizko autentifikazio metodoa erabiliaz.

a) Azaldu urruneko makinara lehenengo aldiz konektatzen zarenean gertatzen dena.

b) Kopiatu ezazu zerbitzaritik konexioa ezarri duzun unean pantailan agertu den
fingerprint-aren gako publikoa eta frogatu komando baten bidez gako publikotik
ateratzen den fingerprint hori eta hasieran pantailan agertu den fingerprint-a
berdinak direla.

9. Exekutatu whoami eta ls -l /etc komandoak zerbitzarian modu ez interaktiboan.


SAREKO ZERBITZUAK

PRAKTIKA 4: SSH BIDEZ FITXATEGIAK TRANSFERITZEN

10. Bezeroan zaudelarik bidali fitxategi bat zerbitzarira eta deskargatu beste bat zerbitzaritik
bezerora.

PRAKTIKA 5: GAKO PUBLIKO BIDEZ KONEXIOA

11. Sortu ECDSA motako gako publiko-pribatu parea lehenetsitako izenarekin.

12. Kopiatu gako publikoa zerbitzarira.

13. Konektatu zerbitzarira.

14. Zein fitxategitan gordetzen da zerbitzarian konektatu diren erabiltzaileen/makinen gako


publikoak? Eta ni konektatu naizen urruneko makinen informazioa zein fitxategitan gordetzen
da?

15. Sortu RSA motako gako publiko-pribatu parea zure izenarekin.

16. Nola kopiatuko zenuke orain gako publikoa zerbitzarian? Zergatik oraingoan ez dizu pasahitza
eskatu?

17. Saiatu zaitez azken gako honekin konektatzen eta behin urruneko makinan zaudela d puntuko
fitxategitik ezabatu lehenengo gako publikoa. Orain itzuli zure makinara eta saiatu zaitez gako
zaharrarekin konektatzen. Uzten al dizu?

18. Imajinatu gako publikoa galdu duzula. Nola birsortuko zenuke gako pribatutik gako publikoa?

19. Zein da passphrase baten funtzioa?

PRAKTIKA 6: SSH AGENT

20. Zein da passphrase batekin babestuta daukadan gako pribatu bati ssh-agent batek ematen
didan abantaila?

a) Ikusi ea ssh-agent exekutatzen ari den bezeroan.

b) ssh-agent erabilera:

i. Sortu RSA motako gako publiko-pribatua passphrase batekin babestua.

ii. Gehitu gako pribatu hori SSH agentera.

iii. Zerrendatu SSH agenteak dauzkan gako pribatuak.


SAREKO ZERBITZUAK

PRAKTIKA 7: MODU GRAFIKOAN KONEKTATU

21. Konektatu SSH bezero batetik SSH zerbitzarira modu grafikoan.

PRAKTIKA 8: known_hosts ETA authorized_keys FITXATEGIAK

22. Nola jakin dezaket ea zerbitzari batetako gako publikoa badaukadan nire known_hosts
fitxategian?

23. Desinstalatu guztiz SSH zerbitzua zerbitzarian.

24. Instalatu berriz SSH zerbitzua zerbitzarian.

25. Saiatu bezerotik berriro konektatzen. Zer gertatzen da?

26. Zer egingo zenuke mezu hori ez agertzeko?

ENTREGA

• Praktika ezberdinak egiteko emandako urratsen azalpen eta pantaila argazkiak


jasotzen dituen dokumentu bat entregatu behar duzue.

• Dokumentuaren izena: 1P_Izena_Abizena.pdf

You might also like