(Teoria) - Wa - HTML

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 55

HTML

WEB APLIKAZIOAK
132KB
Sarrera: webguneak
¿Zer da webgune bat?

• Hierarkikoki antolatutako web orri bilduma bat da.


• Web orri bakoitzak testuak, grafikoak, fitxategiak…izaten ditu web nabigatzaile batekin ikus daitezkeenak.
• Webgune bakoitzak hasiera orri bat dauka: index.html → Orri printzipala da, webgunearen domeinua
atzitzen dugunean ikusten dugun lehen orria da.

Adibidea
▪ index.html → webguneko orri printzipala
▪ kontaktua.html → kontaktuaren informazioa edota harremanetan jartzeko formularioa erakutsiko du
▪ info1.html → informazio zehatza azalduko du
▪ info2.html → informazio zehatza azalduko du
▪ login.html → atal pribatura sartzeko formularioa azalduko du (beste web-orri batera birbideratuko du erabiltzailea)
Webguneak
Webgune baten organizazioa

• Web-orriak karpetetan edo erro direktorioan (raíz) gorde daitezke. Webgune motaren eta
kudeaketa motaren arabera izango da: kategoriak, azpiguneak…

➢ Erro direktorioan gordetzen badira → domeinua/orria.html


➢ Karpeta batean gordetzen badira, web-orriak bisitatu ahal izango ditugu domeinua eta
hau gordeta dagoen karpeta eta gainetik dituen azpikarpetak adieraziz:
domeinua/karpeta/azpikarpeta/orria.html
➢ Gordetako dokumentuekin gauza bera gertatzen da.

Helbide absolutua: dokumentu batera edo web-orri batera iristeko beharrezkoa den informazio
guztia ematen du → http://www.domeinua.com/karpeta/orria.html

Helbide erlatiboa: web-orri batetik helbide edo direktorio berberean dagoen beste orri edo
dokumentu bat estekatu edo lotu nahi bada, ez da beharrezkoa helbide absolutua adieraztea.
Webguneak
Galderak

• ¿Zer da web-orri estatikoa? ¿Eta web-orri dinamikoa? Bila ezazu mota bakoitzeko adibide bat.

• Web-orri baten luzapena .html edo .htm da orokorrean. Bila ezazu beste luzapen batzuk eta zein
motatako web-orriak dituzten luzapen horiek.

• ¿Zein da HTML bertsio berriena?

• ¿Zein da HTML-ren elementu nagusienetako bat?


Webguneak
Web estatikoa eta dinamikoa

• Web-orri estatikoa: eguneratzen ez diren web-orriak dira. Sortu zirenean sartutako informazioa aurkeztuko
dute soilik. Aldaketak egiteko Iturburu-kodea “ukitu” behar da.

• Web-orri dinamikoa: erabiltzailearen interakzioaren bidez sortutako web-orriak dira. Etengabe eguneratzen
dira eta informazioa denbora errealean aurkezten da. Adibideak: blog, merkataritza elektronikoa…

Luzapenak
• html, y htm: web-orri estatikoak duten fitxategi-luzapen estandarra (HTML kodea dutenak).
• asp (Active server pages): bisitatzen diren momentu berean sortzen web-orri dinamikoak dira. Visual Basic-en
antzeko programazio lengoaiarekin sortzen dira.
• jsp (Java server pages): aurrekoak bezalako web-orriak dira, baina Java programazio lengoaiarekin sortuta.
• php (Personal Home Page): PHP programazio lengoaiarekin idatzita dauden web-orri dinamikoak. HTML
kodea daukate ere bai.
Webguneak
Web motak

Web 1.0

• Hasierako web-orriak. Erabiltzaileen interakziorik gabeko web orri estatikoak.


• Web-orri hauek “eskuz” idatzita daude, HTML kodea erabiliz. Denbora asko behar da hauek sortzeko eta
editatzeko
• Ez dute datu-baserik erabiltzen ezta erabiltzaile zehatzik ere.
Webguneak
Web motak

Web 2.0
• Datu-baseak erabiltzen dituzte: erabiltzaileak erregistratzeko aukera,
erabiltzaileen interakzioa …
• Sare sozialak
• Erabiltzaileek dokumentuak gorde eta partekatu ditzakete era erraz
batean.
• Web aplikazio kolaboratiboak
• Erabiltzaileek bere espazio pertsonala sortzeko aukera dute, argazkiak,
bideoak, bideoak, artikuluak etab. publikatzeko.
• Adibideak: sare sozialak (Facebook, Instagram…), foruak, bideoak
partekatzeko webguneak (Youtube, Vimeo…), blog-ak, bulegotika
aplikazioak odeian (Google Docs, Office 365…), …
Webguneak
Tipos de webs

Web 3.0

• Datu-base antolatu handi bat bezalako webgunea


• Dispositibo ezberdinetatik ikus daitekeen webgunea: smartphone,
tablet, telebista…
• Adimen artifiziala (machine learning) erabiltzen da erabiltzaileekin
interakzioa errazteko eta eduki pertsonalizatua erakusteko.
• 3D ingurunea: espazio tridimentsionalak aurkezten dituzten
webguneak erabiltzaileen interakzioa dinamikoagoa izateko.
HTML
¿Zer da HTML?

• HTML (HyperText Markup Language) web-orriak sortzeko eta maketatzeko erabiltzen den markaketa-
lengoaia da.

• Web-nabigatzaileek (Chrome, Firefox…) HTML dokumentuak interpretatzen dituzte.

• HTML dokumentuek erabiltzailearentzat aurkeztu nahi den informazioa zein den komunikatzen diete
nabigatzaileei.

• Ez da programazio lengoai bat → markaketa-lengoaia da. Hala ere, HTML dokumentu batean
programazio lengoaiak erabil daitezke operazioren bat exekutatzeko edo portaera bat gehitzeko.

• Web-orrien fitxategien luzapena (orokorrean): .html edo .htm


HTML
HTML-ren eboluzioa

1991 HTML
1994 HTML 2
1996 CSS 1 + JavaScript
1997 HTML 4
1998 CSS 2
2000 XHTML 1
2002 Tableless Web Design
2005 AJAX
2009 HTML 5
2014 CSS 3
HTML: Sarrera
Etiketa

• HTML-n erabiltzen den elementu nagusia da.

• Orokorrean, elementuak bi etiketen bidez markatzen dira: hasierako etiketa eta bukaerako etiketa

• Oharra: badaude bukaerako etiketarik ez dutenak.

• Etiketak beste etiketa batzuen barruan sar daitezke, baina ordena mantendu behar da.

<etiketa> Testua </etiketa>

Hasierako edo Edukia Bukaerako edo


irekiera-etiketa itxiera-etiketa
HTML dokumentuen egitura

<!DOCTYPE html>
HTML dokumentu baten etiketa printzipalak hurrengoak dira:
<html lang="es">
• html <html>
• head <head><meta charset="UTF-8">
• title <title> Orriaren titulua </title>
• body </head>
<body>
(Orriaren gorputza)
</body>
</html>

Ariketa: nabigatzaile bat erabiliz web-orri bat ireki eta aztertu bere Iturburu kodea. Bila itzazu aipatutako etiketa
printzipalak.
HTML dokumentu baten oinarrizko egitura
<!DOCTYPE html> <!DOCTYPE html> → Dokumentua HTML motakoa dela adierazteko
<html lang="es"> <html lang=“es”> → edukiaren hizkuntza adierazteko
<html>
<head>
Orriaren goiburua. Nabigatzaileek zuzenean erakusten ez duten
<meta charset="UTF-8"> informazioa azaltzen da: web-orriaren izenburua edo titulua
<title>Orriaren titulua</title> (title), metadatuak (charset), estiloak (style), beste dokumentuen
</head> arteko erlazioa (link)…
<body> Orriaren gorputza. Ikusten den atala da eta nabigatzailean ikusten
(Orriaren gorputza) diren elementuak sartzen dira hemen. Gorputz bakarra egon
</body> daiteke web-orri batean.
</html> Dokumentuaren etiketa nagusia. Gainerako elementuek <html>
eta </html> etiketen artean sartuta egon behar dute.
HTML dokumentu baten egitura
HTML vs HTML5

HTML5
GOIBURUA
Metadatuen adibideak:

<meta charset="UTF-8">
<meta name="description" content=“Web aplikazioak - SMR">

<meta name="keywords" content="HTML, CSS, PHP">

<meta name="author" content=“Eren Jaeger">

<meta http-equiv="refresh" content="60">

<meta name="viewport" content="width=device-width, initial-scale=1.0">


ARIKETAK
Apunteetako ariketak gordetzeko karpeta bat sortu. Ariketak burutzeko “Bloc de notas” erabiliko dugu.

1- Sor ezazu lehenengo web-orria hurrengo kodean oinarrituz:


<!DOCTYPE html>
<html lang="es">
<head>
<meta charset="UTF-8">
<title>Nire lehenengo web-orria</title>
</head>
<body>
Nire lehenengo web-orriaren gorputza hau da
</body>
</html>

➢ Dokumentua aurretik sortu duzun karpetan gorde hurrengo izenarekin: ariketa1.html


➢ Sortu duzun fitxategia ireki: klik bikoitza egin ondoren nabigatzailea irekiko da emaitza erakutsiz.
HTML ARAUAK

• Etiketen izenak maiuskulaz eta minuskulaz idatz daitezke: <html> = <HtmL> = <HTML>

• Atributuen izenak maiuskulaz eta minuskulaz idatz daitezke: <h1 align=“CENTER”> = <H1 align=“center”>

• Baina kontuz, atributuek dituzten balioetan maiuskulak eta minuskulak bereizten dira (fitxategien izenak, adibidez)

• Etiketen izenek ezin dituzte hutsunerik izan: <img> ≠ <i m g>

• Atributuen balioak hutsuneak izan ditzakete komatxoen artean idazten badira.

• Etiketak itxi behar dira, orokorrean (kontuz, ez guztiak).

• Etiketak beste etiketen barruan idatz daitezke.


GOIBURUA (<head>)
Goiburuaren etiketaren barruan, <head>, titulua edo izenburua, metadatuak eta beste dokumentuekin
loturak edo estekak ezartzen ditugu (CSS edo estilo-orriak, fitxategiak, Javascript kodea…):

Etiketa Atributuak Esanahia


<title> ... </title> Orriaren titulua ezartzen du (leihoaren goiko barran)
<style> … </style> Etiketa hauen artean CSS estiloak idazten dira. Estilo horiek
soilik dokumentu horretarako balio dute.
<link> href, rel, media, type Beste dokumentu batekin erlazioa ezartzen du.
<meta> name, content, http-equiv, charset HTML dokumentuan metadatu zehatz bat ezartzen du.
<script> … </script> Etiketa hauen artean dokumentu berberean exekuta
daitekeen kodea sartzen da.
<base> href, target Helbide erlatiboentzat dokumentuaren oinarrizko URL-a
ezartzen du.
TESTUA FORMATEATZEKO ETIKETAK
Tituluen etiketa: tituluak edo azpitituluak idazteko etiketak dira. <h1> handiena da eta <h6> txikiena.

Etiketa Emaitza

<h1> Testua </h1> Testua


<h2> Testua </h2> Testua
… …

Paragrafoaren etiketa: Paragrafo bat mugatzeko balio du. Testu baten gainean eta behean hutsune edo lerro
huts bat uzten du.

<p> Testua </p>


2. Ariketa
ARIKETAK
2- “Bloc de notas” erabiliz, web-orri berri bat sor ezazu, hurrengo izenarekin: ariketa2.html

➢ Goiburuaren barruan hurrengo titulua sar ezazu (<head></head>): Ariketa 2


➢ Gorputzaren barruan (<body></body>): paragrafoen (p) eta tituluen (h1, h2, …) etiketak erabil itzazu
nabigatzailean hurrengoa ikusteko:
TESTUA FORMATEATZEKO ETIKETAK
Testu-etiketak: testuari formatua emateko balio duten etiketak dira. Etiketa bat baino gehiago erabil
daitezke aldi berean, baina ordenean ireki eta itxi behar dira.

Testu etiketak Erabilera


<b>Testua</b> Testua letra lodiz . Beste etiketa: <strong></strong>
<i>Testua</i> Testu etzana. Beste etiketa: <em></em>
<u>Testua</u> Testua azpimarratuta
<sup>Testua</sup> Testua goi-indize bezala idatzi
<sub>Testua</sub> Testua azpiindize bezala idatzi
<del>Testua</del> Testua marratu
Oharra: Gogora ezazu etiketa bat beste baten barruan sartzeko aukera duzula. Adibidez, paragrafo baten atal
bati formatua eman ahal diogu:
<p> Kaixo, gaur <u>HTML</u> ikasiko dugu <b>Ekaitzekin</b></p>
3. ariketa
BESTE ETIKETAK
Beste etiketak

Etiketa Erabilera HTML etiketa


Barra horizontala sartzen du. Ez dago itxiera-etiketarik
Barra horizontala <hr>
Lerro jauzi bat sartzen du. Ez dago itxiera-etiketarik
Lerro jauzia <br>
Kodea komentatzeko balio du. Nabigatzaileak komentarioak ez
Komentarioak
ditu erakusten. <!-- Komentarioa -->

4. ariketa
ATRIBUTUAK
• Atributuak elementu baten propietateak definitzeko balio dute.

• Atributuak irekiera-etiketan idazten dira.

• Atributuak hurrengo eran erabiltzen dira:

Propietatea=“Balioa” <img src="img/irudia.jpg" alt="Irudia">

1 2
Atributua

<img src="img/mandalorian.jpg" alt="Mandalorian" width="500" height="250" align="right">

1 2 3 4 5
ATRIBUTUAK

Atributuak ez dira estandarrak. Etiketa bat ez du zertan beste etiketa baten atributu berberak onartu beharrik.

Adibideak:

<hr size=“5px” color=“red”> ✓


<p color="red">Paragrafoetan ezin da atributu hau erabili.</p> X
<p align=“center”> Zentratutako testua</p> ✓
<h1 align=“center”> Zentratutako testua </h1> ✓
LISTAK EDO ZERRENDAK
Ordenatu gabeko listak:

• Balio estandarra: puntuak (disc) → <ul></ul>


• Listaren elementuak (elementu bakoitzeko) → <li>elementua</li>
<ul>
<li>SMR</li>
<li>DAM</li>
<li>DAW</li>
<li>ASIR</li>
</ul>

• Lista mota alda daiteke: square, disc, circle:


<ul type="square"> → Laukizuzen itxurako buletak
<ul type="disc"> → Disko beltz baten itxurako buletak (defektuz)
<ul type="circle"> → Zirkulu itxurako buletak (hutsak)
LISTAK EDO ZERRENDAK
Zerrenda edo lista ordenatuak (zenbakidunak):

• Balio estandarra: zenbakiak → <ol></ol>


• Listaren elementuak (elementu bakoitzeko) → <li>elementua</li>

<ol>
<li>SMR</li>
<li>DAM</li>
<li>DAW</li>
<li>ASIR</li>
</ol>
• Aunque por defecto son listas de números, se pueden cambiar de tipo:
<ol type="a"> → Letra xehea edo minuskulak
<ol type="A"> → Letra larriak edo maiuskulak
<ol type=“I"> → Zenbaki erromatarrak (I, II, III, IV…)
<ol type=“i"> → Zenbaki erromatarrak minuskulaz
<!DOCTYPE html>
<html>
<head>
<title> Listen adibidea </title>
</head>
<body>
<h2>ÍNDICE DE LISTAS</h2>
<ol type="I">
<li>Números romanos: 1</li>
<li>Números romanos: 2</li>
<ol type="A">
<li>Letras mayúsculas: A</li>
<li>Letras mayúsculas: B</li>
<ol>
<li>Numerada : 1.</li>
<li>Numerada : 2.</li>
</ol>
<li>Letras mayúsculas: C</li>
</ol>
<li>Números romanos: 3</li>
</ol>
</body>
</html>
5. ariketa
LISTAK EDO ZERRENDAK
Definizio listak

• Etiketa printzipala → <dl></dl>


• Definitu beharreko hitza → <dt></dt>
• Definizioa → <dd></dd>

<dl>
<dt>SMR</dt>
<dd>Sistema Microinformáticos y Redes</dd>

<dt><b>DAM</b></dt>
<dd>Desarrollo de Aplicaciones Multiplataforma</dd>
</dl>

6. ariketa
ESTEKAK, LINK EDO HIPERESTEKAK
• Etiketa: <a></a>

• Atributua (derrigorrezkoa): href → Estekan klik egiterakoan erabiltzailea nora joango den zehazten du

Estekak mota ezberdinetakoak izan daitezke:


Barnekoa - href="#nombredelancla"
▪ Barne esteka: orri berbereko atal zehatz batera (aingura, “ancla”)
▪ Esteka lokalak: domeinu berbereko beste orrietara Lokala - href="../img/foto.jpg"
▪ Esteka globalak: webgunetik kanpo, beste domeinuetako orrietara Globala - href="http://www.webaplikazioak.com/"

<a href="http://www.webaplikazioak.com/">WA irakasgaia</a>

Oharra: domeinu berberean dauden fitxategiak sar ditzakegu esteka bezala 7. ariketa
ESTEKAK, LINK EDO HIPERESTEKAK
• target atributuak nabigatzaileari esaten dio esteka non ireki: leiho berberean ala berri batean.

_self" Orria leiho berberean irekitzen da –> DEFEKTUZ


_blank" Leiho berri batean irekitzen da
target="
_parent"
_top"

<a href="http://www.google.com/" target="_blank">Google </a>

Irekiera etiketa Testua Itxiera-etiketa


Helbidea URL Non ireki
8. ariketa
ESTEKAK, LINK EDO HIPERESTEKAK
Barne estekak edo aingurak HTML-n

• Web-orri baten atal zehatzetara joateko hiperestekak sartzeko aukera dago.

• Artikulu oso luzeak dituzten web-orrietan sartzen dira (Wikipediako artikulu batean, adibidez)

• Adibidea:

ESTEKA → <a href=“#InfoG”>Informazio gehiago</a>

ESTEKAN KLIKATUZ GERO IRITSIKO GAREN EDUKIA → <a name=“InfoG”>Informazio gehiago</a>

<p>Informazio gehiago <a href="#InfoG"> hemen </a>


...
<p><b><a name="InfoG">Informazio gehigarria</a></b></p>
IRUDIAK
• Etiketa: <img src=”x”>, non “x” irudia gordeta dagoen helbidea azaltzen duen (karpeta berberean,
sarean, beste domeinu batean…)

• Hautazkoa den atributu bat erabil daiteke ere bai, alt → Honen balioa testu bat izango da: irudia
azaltzen ez bada edo kurtsorea irudiaren gainean jarriz gero agertuko dena.

<img src=“irudiaren_helbidea/irudia.jpg”>

<img src=“irudiaren_helbidea/irudia.jpg” alt=“Testu alternatiboa”>

Esteka lokala(src) Deskribapena


src="image.jpg" Irudia html dokumentuaren maila berberean kokaturik dago.
src="../image.jpg" Irudia html dokumentuaren goiko mailan kokaturik dago.
src="../img/image.jpg" Irudia “img” izeneko karpetan gordeta dago, html dokumentuaren goiko mailan.
IRUDIAK
<!DOCTYPE html>
<html>
<head>
<title> Imágenes </title>
</head>
<body>
<h2>Imágenes</h2>
<p> La siguiente imagen está alojada en un dominio diferente </p>
<img src="https://www.dominio.com/images/baby_yoda.jpg" alt="Baby Yoda>
<br>
<hr>
<br>
<p> Esta imagen se encuentra dentro de la carpeta "img" </p>
<img src="img/mandalorian.jpg" alt="Mandalorian“>

</body>
</html>

9. ariketa
IRUDIAK
Irudiaren atributuak

• Irudiaren src (derrigorrezkoa) eta alt atributuez gain, irudiari formatua emateko beste atributu batzuk
erabil ditzakegu:

Atributua Deskribapena
width Irudiaren zabalera
height Irudiaren altuera
align Irudiaren lerrokatze horizontala (right, left, center)
valigh Irudiaren lerrokatze bertikala (top, bottom, center)
border Irudiaren inguruan ertzak (1, 2, 3…)

<img src="img/mandalorian.jpg" alt="Mandalorian" width="500" height="250“ align=“right”>

10. ariketa
TAULAK
Taulak sortzeko erabiltzen diren etiketak hurrengoak dira:

Etiketa Esanahia
<table> … </table> Taularen hasiera eta amaiera (beste etiketak hauen barruan idazten dira)
<th> … </th> Taularen zutabeen tituluak (ez da beharrezkoa etiketa hau beti erabiltzea)
<tr> … </tr> Taularen errenkada bakoitza
<td> … </td> Errenkada baten barruan sartzen diren zutabeak. Hemen testuak, irudiak edo beste
elementuak sartzen dira.

<table border=1>
<tr><th>Primera columna</th><th>Segunda columna</th></tr>
<tr><td>Fila 1, Columna 1</td><td>Fila 1, Columna 2</td></tr>
<tr><td>Fila 2, Columna 1</td><td>Fila 2, Columna2</td></tr>
</table>
TAULAK
• Tauletan eta bere elementuetan erabiltzen diren atributu batzuk:

Atributua Erabilera
border=x Taularen, errenkaden edo zutabeen ertzak, x = 1, 2, 3… (ertzaren lodiera)
bgcolor=“kolorea” Taula, errenkada edo zutabearen atzeko planoaren kolorea zehazten du
bordercolor=“kolorea” Taula, errenkada edo zutabearen ertzaren kolorea zehazten du
align=“left”|”center”|”right” Errenkadaren, gelaxkaren edo zutabearen goiburuaren testua lerrokatzen du
valign=“top”|”bottom”|”right” Gelaxken edukia bertikalki lerrokatzen du
cellpadding=“pixelak” Gelaxken ertzen eta bere edukiaren arteko espazioa zehazten du, pixeletan
cellspacing=“pixelak” Ertzen arteko espazioa definitzen du, pixeletan
height=“%zbkia”|”pxkantitatea” Taula, errenkada edo zutabearen altuera zehazten du, pixeletan edo portzentaietan
width=“%zbkia”|”pxkantitatea” Taula, errenkada edo zutabearen zabalera zehazten du, pixeletan edo portzentaietan
TAULAK
• Gelaxken elkarketa edo konbinaziorako taularen goiburuaren (th) edo zutabeen (td) atributuak:

Atributua Erabilera
rowspan=“balioa” Balioak elkartu (edo konbinatu) nahi diren errenkada multzoa adierazten du
colspan=“balioa” Balioak elkartu (edo konbinatu) nahi diren zutabe multzoa adierazten du

<table border=1>
<tr><td>Dato 1</td><td>Dato 2</td></tr>
<tr><td colspan=2>Dato3</td></tr>
</table>

<table border=1>
<tr><td>Dato 1</td><td rowspan=2>Dato 2</td></tr>
<tr><td>Dato3</td></tr>
</table>
11. eta 12. ariketak
FORMULARIOAK
• Formularioak erabiltzaile baten informazioa eskuratzeko balio dute (email, izena, helbidea, telefonoa…)

• Harremanetan jartzeko, atal pribatu batera sartzeko (erregistroa eta identifikazioa) balio duen baliabide bat
dira, adibidez.

• Formularioen bidez sortutako informazioa fitxategi edo datu-base batean gorde daiteke.

FORMULARIOA
FORMULARIOAK
• Formularioen etiketa printzipalak: <form> … </form>
<form>
• Formulario barruko sarrerako eremuak: <input type =“mota”/> Testua:<input type="text"/>
</form>

• Sarrerako eremuak: <input>, <textarea>, <option>, <select> …


• “type” atributuaren motak: text, password, checkbox, radio, submit, …

<form>
NOMBRE: <input type=“text"/><br><br>
FECHA DE NACIMIENTO: <input type="date"/> <br><br>
EMAIL: <input type="email"/> <br><br>
MES :<input type="month"/> <br><br>
NÚMERO: <input type="number"/>
</form>
FORMULARIOAK
<form> etiketan erabil daitezkeen atributuak:

Atributua Erabilera
action=“akzioa edo ekintza” Formularioarekin burutuko den akzioa edo ekintza. Atributua jartzen ez bada,
formularioak ez du ezer egingo eta datuak ez dira inora bidaliko.
method=“post” edo “get” Formularioaren datuak bidaltzeko era. Balio erabiliena post da

<form action=“programaren_izena.php” method=“post”> … </form>

<form action=" " method=“post”> … </form>


FORMULARIOS
• Formularioen elementu batzuk:

Sarrerako elementuak Erabilerak


<input type=“mota”> Establece un elemento de entrada de un tipo. En la siguiente diapositiva hay varios tipos.
<button> Formularioaren botoia
<textarea> Lerro anitzeko testu eremua
<select> Elemento de control que permite elegir un elemento entre un conjunto de opciones <option>
<option> <select> elementuaren aukera bat errepresentatzen du
<legend> Formularioaren goiburua zehazten duen atributua da
<label>…</label> Testu etiketa bat sartzeko balio du. Etiketa honen datuak ez dira prozesatzen
<fieldset>…</fieldset> Formularioaren atal bat multzokatzen du (formularioaren atal ezberdinak bereizteko)

Atributu garrantzitsua: name=“izena” → formularioaren kontrola izendatzeko balio du, sartzen diren datuak ongi
prozesatzeko. Gomendagarria da beti erabiltzea.
FORMULARIOAK
Formularioetan gehien erabiltzen diren input-ak:

• <input type="button"> • <input type="number">


• <input type="checkbox"> • <input type="password">
• <input type="color"> • <input type="radio">
• <input type="date"> • <input type="range">
• <input type="email"> • <input type="search">
• <input type="file"> • <input type="submit">
• <input type="image"> • <input type="tel">
• <input type="month"> • <input type="text">
• <input type="url"> • <input type="time">
• <input type="week"> • <input type="reset">
FORMULARIOAK
Formularioaren eremuetan erabil daitezkeen atributu batzuk:

Atributua Deskribapena

placeholder=“testua” Eremuan defektuz agertuko den testua zehazten du

required=“true”|”false” Derrigorrezko eremua den ala ez zehazten du

minlength=“zenbakia” Sarrerako eremu batean sartu behar den karaktere kopuru minimoa zehazten du

maxlength=“zenbakia” Sarrerako eremu batean sartu behar den karaktere kopuru maximoa zehazten du

disabled=“true”|”false” Eremua desgaitua (deshabilitado) dagoen ala ez zehazten du. Defektuz ez dago.

pattern=“patroia” Sarrerako baldintzak (patroiak) zehazten ditu: [abc], {1, 5}, …

autocomplete=“true”|”false” “Autocomplete” aukera (web-nabigatzaileen berbera)

Testu-kutxaren eremuaren zabalera zehazten du. (input type =“text”). Defektuz, 20


size=“zenbakia”
karaktere dira
FORMULARIOAK

formulario_adibidea1.html
FORMULARIOAK
<select> eta <option>

<h2>Form con Select</h2>


<h3>Selecciona uno de los siguientes valores:</h3>
<form action="">
<select name="milista">
<option value="uno"> Uno </option>
<option value="dos“ selected> Dos </option>
<option value="tres"> Tres </option>
<option value="cuatro"> Cuatro </option>
</select>
</form>
FORMULARIOAK
<input type=“checkbox” name = “izena”>

<h2>Checkbox</h2>
<form>
<p><input type="checkbox" name="opa">Opción A</p>
<p><input type="checkbox" name="opb">Opción B</p>
</form>

Oharra: Bat baino gehiago aukera daiteke, guztiak edo bat ere ez.
FORMULARIOAK
<input type=“radio” name=“izena” value=“balioa”>

<h2>Radio button</h2>
<h3>Tipo de música</h3>
<form>
<input type="radio" name="musica" value="jazz">Jazz
<input type="radio" name="musica" value="rock">Rock
<input type="radio" name="musica" value="metal">Metal
<input type="radio" name="musica" value="pop">Pop
</form>

Oharra: Bakarrik bakar bat aukera daiteke (edo bat ere ez)
FORMULARIOAK
<input type=“submit” name=“izena” value=“balioa”> Formularioaren datuak bidaltzen ditu (<form action=“….”>)

<input type=“reset” name=“izena” value=“balioa”> Formularioaren datuak ezabatzen ditu.

<h2>Botones</h2>
<h3>Botón de envío y de borrado</h3>
<form>
<input type="submit" name="enviar" value="Botón de enviar">
<input type="reset" name="borrar" value="Borrar datos">
</form>
MULTIMEDIA: AUDIO
AUDIO
Etiketa Deskribapena
<audio …> … </audio> Audioa sartzeko etiketa.
Atributuak Deskribapena
controls Kontrolak erakusteko atributua: play, pause, bolumena, … DERRIGORREZKOA
autoplay Audioa automatikoki erreproduzitzen den ala ez zehazteko (nabigatzailearen arabera)
loop Audioa amaitzen denean berriz erreproduzitzeko
preload=“auto”|”metadata”|”none” Web-orria kargatzen denean audioa kargatu behar den ala ez zehazten du
muted Audioa hasieran soinurik gabe jartzeko
src=“helbidea” Audioaren helbidea zehazteko. DERRIGORREZKOA <source> azpietiketa jartzen ez bada
Azpietiketa/Atributua Deskribapena
<source … > … </source> Audioaren fitxategiaren atributuak zehazteko etiketa
src=“helbidea” Audioaren helbidea zehazteko. DERRIGORREZKOA
type=“audio/mp3”|”audio/ogg”… Audio mota zehazteko atributua (mp3, ogg, mp4…)
MULTIMEDIA: AUDIO
Adibideak:

<audio controls>
<source src=“lautada_audio.mp3">
</audio>

<audio controls loop>


<source src=“lautada_audio.mp3“ type=“audio/mp3”>
</audio>

<audio controls autoplay loop>


<source src=“lautada_audio.mp3“ type=“audio/mp3”>
</audio>
MULTIMEDIA: BIDEOA
BIDEOA
Etiketa Deskribapena

<video …> … </video> Bideoak sartzeko etiketa.

Atributuak Deskribapena

controls Kontrolak erakusteko atributua: play, pause, bolumena, … DERRIGORREZKOA

autoplay Bideoa automatikoki erreproduzitzen den ala ez zehazteko (nabigatzailearen arabera)


height Bideoaren altuera ezartzeko

width Bideoaren zabalera ezartzeko

preload=“auto”|”metadata”|”none” Web-orria kargatzen denean bideoa kargatu behar den ala ez zehazten du

poster=“url” Bideoa kargatzen den bitartean azaltzen den irudia zehazten du.

loop Bideoa amaitzen denean berriz erreproduzitzeko

muted Bideoa hasieran soinurik gabe jartzeko

src=“helbidea” Bideoaren helbidea zehazteko. DERRIGORREZKOA <source> azpietiketa jartzen ez bada


Azpietiketa/Atributua Deskribapena
<source … > … </source> Bideoaren fitxategiaren atributuak zehazteko etiketa
src=“helbidea” Bideoaren helbidea zehazteko. DERRIGORREZKOA
type=“video/mp3”|”video/ogg”… Bideo mota zehazteko atributua (mp3, ogg, mp4…)
MULTIMEDIA: BIDEOA
Adibideak:

<video controls>
<source src="https://media.w3.org/2010/05/sintel/trailer.mp4">
</video>

<video controls loop>


<source src=" https://media.w3.org/2010/05/sintel/trailer.mp4“ type=“video/mp4”>
</video>

<video controls height=“100” width=“250” loop>


<source src=" https://media.w3.org/2010/05/sintel/trailer.mp4“>
</video>

<video controls height=“200” width=“450” poster="https://media.w3.org/2010/05/sintel/poster.png">


<source src=" https://media.w3.org/2010/05/sintel/trailer.mp4“>
</video>

Iturria: https://media.w3.org/2010/
MULTIMEDIA
HTML5-n multimedia etiketak erabil daitezke audioa <audio> eta bideoa <video> sartzeko.

Audio/Bideo
Source: fitxategi Track: Bideoaren
motak (.mp3, .wav, informazio gehigarria
etc..)

• Etiketa printzipala <audio> edo <video> izango dira.


• Etiketa printzipalaren arabera <source> etiketa bat baino gehiago sar ditzakegu, bakoitza eskaintzen dugun
elementu berberaren formatu ezberdin baterako.
• Bideo baten deskribapena, azpitituluak edo beste informazioa sartzeko, <track> etiketak erabil ditzakegu.
• GARRANTZITSUA: multimedia fitxategien formatuek web nabigatzaileekin bateragarriak izan behar dute.
ARIKETAK ETA PRAKTIKA

You might also like