Nietzsche Disertazioa

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

Aurrean daukagun testua, Nietzscheren “Ecce Homo” liburuko atal bat da eta liburu

honetan hainbat gai aztertzen dira; haien artean, Jainkoaren ideia. Pasarte honetan
defendatzen den tesia, Jainkoaren ideia bizitzaren antinomia modura asmatu dela
da. Baina zein da Jainkoaren benetako kontzepzioa?
Hasteko, Nietzschek defendatzen du Jainkoak ez dituela pertsonak sortu baizik eta
guztiz kontrakoa, pertsonek sortu dutela Jainkoa. Sortu behar izanaren arrazoia da
hiltzeari beldurra diotela eta ezin dutela haien patua onartu. Honekin batera,
metafisika ere kritikatzen du, ez duelako uste benetako munduaz aparte beste
mundu absolutu eta perfektu bat dagoenik, hau beldurragatik ere sortu izan den
zerbait da, azken finean pertsonek pentsatuko lukete hil ondoren beste zerbait
dagoela.
Bestalde, San agustinek guztiz kontrakoa pentsatzen zuen; hau da, lehenik eta
behin, Jainkoa gauza guztiak sortu zituen. Gainera, Jainkoaren existentzia
frogatzeko, esaten zuena zen, egia existitzen denez eta Jainkoa egia absolutua
denez, Jainkoa existitzen dela.
Honekin batera, bi mundu bereizten ditu San Agustinek, Jainkoaren hiria eta lurreko
hiria, beraz, erlijioa metafisikaren barruan kokatzen du. Kasu honetan, Jainkoaren
hirian bizi zirenak, Jainkoa beste gauza guztien gainetik jartzen zutenak ziren eta
lurreko hirian bizi zirenak ziren Jainkoari uko eginez, haien burua beste edozein
gauzaren gainetik jartzen zutenak. Nietzschek, lurreko hiria existitzekotan, bertan
amaitu nahiko luke.
Bukatzeko, Nietzscheren eta San Agustinen ideien artean, hurbilago nago
Nietzscheren ideiekin. Azken finean, Jainkoa nonbaitetik sortu dela uste dudalako;
hain zuzen ere, gizakiek munduari, bizitzari eta bizitzaren ondoren ezer ez egoteari
dioten beldurragatik. Honen ondorioz, kristauek beste mundu bat sortu dutela ere
uste dut, azken finean, horrela pertsonak engainatuko lituzke eta horrela esperantza
pixka bat izango lukete.

You might also like