Errotazio Higidura - Ariketa Sorta

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

ERROTAZIO HIGIDURA (DINAMIKA)

1. ariketa
Oliozko tanke batean biraka ari den disko baten higidura honako adierazpenak

deskribatzen du: , radianetan eta t segundutan. Jakinik 0 =
0.40 rad dela, kalkulatu diskoaren posizio, abiadura eta azelerazio angeluarra
a) t = 0, b) t = 3 s, eta c) t = denean.

2. ariketa
Motor batek 6 s behar ditu 3300 bira/min-ko abiadura nominala lortzeko, eta
motorra itzali ondoren 80 s behar ditu pausagunera iristeko. Higidura uniformeki
azeleratua dela jakinik, kalkulatu motorrak eginiko bira kopurua a) abiadura
nominala lortzeko, eta b) gelditzeko.

3. ariketa
A eta B hortzdun diskoak elkarrekin biratzen
dute, eta B-k aldi berean P polearekin batera
biratzen du. L karga pausagunean dago
hasierako unean. Azelerazio konstantearen
bidez igoarazten da, 0,8 m iristean bere abiadura
2 m/s-koa delarik. Kalkulatu, C puntuan sokak
izango duen azelerazioa, eta b) A hortzdun
diskoaren abiadura eta azelerazio angeluarra.

4. ariketa
Gezi baten azelerazio angeluarra honako adierazpenak deskribatzen du
, non rad/s2 eta rad/s. Jakinik t=0 unean geziaren abiadura
angeluarra 20 rad/s-koa dela, kalkulatu a) gelditu aurretik geziak emango duen
bira kopurua, b) geziaren abiadura angeluarra hasierakoaren %1 txikiagoa
izateko pasa beharko den denbora.

5. ariketa
Irudiko sistema AB ardatzak eta CDE xaflak osatzen
dute (soldatuta daude). Sistema AB ardatzaren
inguruan biraka ari da 7,5 rad/s abiadura angeluar
konstantez. B-tik begiratuz biraketa erlojuaren
orratzen aurkakoa bada, kalkulatu E izkinaren
abiadura eta azelerazioa.
6. ariketa
Irudiko ABCDE hoditeriak A eta E puntuak
lotzen dituen ardatzaren inguruan egiten du
bira 99 rad/s-ko abiadura angeluar konstantez.
Jakinik biraketa E-tik aztertuz erlojuaren
orratzen aldekoa dela, kalkulatu C izkinaren
abiadura eta azelerazioa.

7. ariketa
Elkarrekin biratzen dute irudiko bi poleak
azeleratu egiten dira zintaren bidez. Zintaren
abiadura m/s denean, P puntuaren
azelerazioa 8 m/s2-koa da. Une horretarako
aurkitu zein izango den poleen azelerazio
angeluarra eta zintako B puntuaren azelerazioa.

8. ariketa
Irudiko lixagailua pausagunean aurkitzen da hasierako unean. B gurpilaren
azelerazio angeluar konstantea 120 rad/s2-koa bada (erlojuaren orratzen
aurka), kalkulatu zein izango den bandako C puntuaren azelerazioa a)
, b) unean.

You might also like