Coulomb-En Legea

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

COULOMB-EN LEGEA

GALDERA: Coulomb-en legea. Eremu elektrikoaren intentsitatea. Definizioa.


Adibideak. Karga puntual (edo esferiko) positibo batek eratutako eremu
elektrostatikoa; eta karga puntual (edo esferiko) negatibo batek eratutakoa.
Deskribatu nolakoak diren indar-lerroak, bi kasuetan.

COULOMB-EN LEGEA
Bi karga elektriko puntualen arteko erakarpen- edo aldarapen- indarra bi kargen
biderkaduraren zuzenki proportzionala da eta bien arteko distantziaren karratuaren
alderantziz proportzionala

Oharra: UNITATEAK JARRI MAGNITUDE BAKOITZARI (N, m, eta C)


INDAR ELEKTRIKOEN EZAUGARRIAK
Indar elektrikoen ezaugarriak hurrengo hauek dira:
- Indarra kargak biltzen dituen lerro zuzenaren norabidekoa da. Kargak zeinu berekoak
direnean indarra aldaratzailea da. Bi kargak aurkako zeinukoak direnean, ostera,
elkar erakarri egiten dute.
- Distantziarako indarrak dira. Ez da inolako ingurune materialik behar kargen artean
indar horiek eragin dezaten.
- Akzio-erreakzio legean oinarrituz, beti binaka agertzen dira; Hau da ⃗ eta ⃗
indarrek modulu eta norabide berak dituzte, baina elkarren aurkako noranzkoa.
⃗ =−⃗
| || |
= =
EREMU ELEKTRIKOA
Gorputz kargatu batek karga elektrikoa edukitzeagatik bere inguruko espazioan sortzen
duen perturbazioari eremu elektrikoa deritzo.
Beste karga elektriko bat espazio horretan kokatzean, karga horrek eta eremuak elkarri
eragin, eta indar elektrikoa jasaten du.
Eremu elektrikoaren intentsitatea
Eremu elektrikoa deskribatzeko, espazioko puntu bakoitzari eremu elektrikoaren
intentsitatea esleitu ohi zaio.

Espazioko puntu bateko eremu elektrikoaren intentsitatea, ⃗ , puntu horretan karga


positibo unitatea (1 C) jarriz gero, azken honek jasango lukeen indarra da.
SI sisteman eremu elektrikoaren intentsitatearen unitatea N/C da.

⃗ ⃗
⃗= = → ⃗= ⃗

KARGA PUNTUAL BATEK SORTUTAKO EREMU ELEKTRIKOA


Q karga puntualak sortutako eremu elektrikoak dituen propietateak hurrengo hauek dira:
- Erradiala da eta distantziaren karratuaren arabera txikiagotzen da; beraz, eremu
zentrala da.
- Eremuaren noranzkoa Q kargaren zeinuaren araberakoa da. Karga negatiboa bada,
eremu elektrikoa kargaranzkoa da; positiboa bada, kargatik urruntzeko noranzkoa du.

Eremu elektrikoaren intentsitatea ⃗ deneko puntuan kokaturiko q kargak jasaten duen


indar elektrikoa hauxe da:
⃗= · ⃗

You might also like