Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

EREMU MAGNETIKO UNIFORME BATEN BARRUALDEAN ERAGINDAKO

INDAR MAGNETIKOA

GALDERA: Eremu magnetiko uniforme baten barrualdean eragindako indar


magnetikoa:
a) higitzen ari den karga puntual baten gainean (adibidea: ibilbidea kargaren
abiadura eremuaren perpendikularra denean)
b) korronte elektrikoaren eroale lineal baten gainean

HIGITZEN ARI DEN KARGA PUNTUALAREN GAINEKO INDAR MAGNETIKOA:


LORENTZ-EN LEGEA

Eremu magnetikoak karga elektrikoari egindako indar magnetikoak honako propietate


hauek ditu:

- Karga pausagunean badago, eremuak ez dio inolako indarrik eragiten.


- Karga ⃗ abiaduran higitzen ari bada, ezaugarri hauek dituen indar magnetikoa
jasaten du kargak:
 Kargaren balioaren, | |, proportzionala da.
 ⃗ abiadurarekiko perpendikularra da.
 Modulua abiaduraren norabidearen menpekoa da.

Propietate horiek guztiak Lorentz-en indarra deritzon legean batu daitezke:

⃗= ⃗× ⃗

- Lorentz-en indarraren modulua honela kalkulatzen da:

=| |· · · sin non angelua ⃗ eta ⃗ bektoreen arteko angelua den.

- Lorentz-en indarraren norabidea ⃗ × ⃗ biderkadura bektorialak zehartutakoa da.


Hau da, indar magnetikoa kargaren abiaduraren eta eremu magnetikoaren
perpendikularra izango da. Noranzkoa ezker eskuaren arauaren bidez zehazten
da.
Ondorioak:

- Kargari eragiten dion indar magnetikoa beti da kargaren abiaduraren


perpendikularra; hau da, ibilbidearen perpendikularra. Beraz, karga
elektrikoaren gaineko indar magnetikoak ez du lanik egiten.
- Indar magnetikoa beti abiadura bektorearen perpendikularra denez, indar
magnetikoak ezin dezake aldatu kargaren abiaduraren modulua. Hara ere,
norabidea aldatu dezake.

Karga positibo bat eremu magnetiko uniforme batean sartzen bada eremuarekiko
perpendikularra den abiadura batekin, Lorentz-en indarrak higidura zirkular uniformea
burutzera behartuko du karga. Ibilbide zirkular horren R erradioa, B indukzio
magnetikoarekin eta kargaren v abiadurarekin erlazionatu dezakegu.

Higidura Zirkular Uniforme (HZrU) horretan,


kargarengan eragiten duen indar zentripetua,
hain zuzen Lorentz-en indarra izango da:

Alde batetik: =

Bestalde, higidura zirkular uniformean: =

Azelerazio normala honela ere adieraz daiteke:

Ondorioz, eta ordezkatuz:

= → =

KORRONTE ELEMENTU BATEN GAINEKO INDAR MAGNETIKOA

Barnetik korronte elektrikoa zirkulatzen ari den eroaleak indar bat jasaten du eremu
magnetiko batean kokatuta badago. Indar hori, eremu magnetikoak korrontea osatzen
duten kargei egindako Lorentz-en indar guztien erresultantea da.

Demagun · ⃗ korronte-elementua. Elementu horrek denbora-tartean garraiatzen


duen karga elektrikoa honela adierazten da: = · . Karga guztiek abiadura
berbera, ⃗, dutela suposatuz gero, korronte-elementuari egindako Lorentz-en indarra
era honetan idatz daiteke:

⃗= ⃗× ⃗ = · ⃗× ⃗ = ⃗· × ⃗
⃗= ⃗× ⃗
⃗eremu magnetikoan dagoen luzerako hari
eroale zuzenaren kasuan, hariaren gaineko
guztizko indarra hauxe da:

⃗= ⃗× ⃗

Indar horren modulua honela kalkulatzen da:

= · · · sin non → ⃗ eta ⃗ bektoreek osatutako angelua den.

Indar horren norabidea, korrontearen eta eremu magnetikoaren norabideekiko


perpendikularra izango da, eta noranzkoa ezker eskuaren arauaren bidez zehazten da.

You might also like