Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 3

Kaixo. Ikus dezakezuenez, klase-saio honetan gonbidatu berri bat dugu.

Cristian da
eta gure klasearen martxa ikustera etorri da.

Horregatik, duela gutxi ebaluazio berri bat hasi dugunez, denon artean azalduko
diogu zer ikusten eta lantzen ari garen. Ongi?
Ebaluazio honetan, bi unitate batera lantzea erabaki dugu, biak erlazionatuta daudelako:
6 .eta 7 unitateak. Biek emango dizkigute bigarren ebaluazioaren proiektua burutzeko
beharrezkoak diren ezagutzak. Proiektuak Nire ametsetako bidaia Iberiar Penintsulatik du
izenburu, bai?.

Abendutik, Europako kontinentearen ezaugarri fisikoak ikusten hasi gara. Gabonen


ondoren, Iberiar penintsulakoak ikusiko ditugu.
Horregatik, gure bidaiak gutxieneko gurpil batzuk behar dituenez, gaur Europako gurpila
osatuko dugu.

Gogoratzen baduzue, Europako kontinenteko eta kostaldeko erliebearen


ezaugarriak eta unitateak ikusita ditugu, ibaiak ere, eta gaur eta segur aski bihar, oro har,
Europako klimak eta paisaiak ikusten saiatuko gara.
Gaur azalpen txikia emango diogu klima bakoitzari, eta honen bitartean, joango zarete
betetzen, honi dagokion txostenaren orria.

Dakizuenez, Europako kontinentea planetaren latitude epel batean kokatzen da,


eta horrekin batera esan behar dugu bere perimetro kontinentalaren zatirik handiena
itsasoz inguratua dagoela: ozeano atlantikoa eta itsaso mediterraneoa, zehazki.

Itsasoak tenperaturak bi eratara leuntzen laguntzen du: neguan hotza tenkatu eta
orekatzen du, eta udan tenperatura altuak freskatu eta arintzen ditu.

Hau dela eta, orokorrean, Europak badu klima epelak. zeintzuk? diapositiban
agertzen direnak. Klima mediterraneoa, ozeanikoa, kontinentala. Baina, badira beste
ezaugarri batzuetako klima batzuk, beste aldaera edo faktore batzuetara mugatzen eta
egokitzen direnak, hala nola, klima polarra, goi, mendikoa eta subtropikala.
Prest zaudete bakoitzaren ezaugarriak apuntatzeko?
Saio honetan klima epelak, mediterraneoa, ozeanikoa eta kontinentala baino ez
ditugu ikusiko. Ez kezkatu, laster igoko dut Classroomera txostenaren zuzenketa eta bihar
jarriko dugulako klasean.

Non aurki dezakegu Klima mediterraneoa eta honi lotutako paisaia?


Iberiar penintsula ia osoan (ipar-mendebaldeko zerrenda kenduta), Frantziako
hegoaldean, Italian, Grezian, batez ere, Peloponesoko Peninsulan. Eta, bitxia bada ere,
mediterraneotik kanpoko beste itsaso batean: Itsaso Beltzak bustitako penintsula da.
Krimeako Peninsula da.
 Zein ezaugarri klimatikoak ditu?
Udak berotsuak eta lehorrak dira eta,
Mediterraneo itsasoaren eragina dela eta, neguak leunak dira, nahiko
jasangarriak edo gozoak,
 Euri gutxi egiten du, eta hauek udazkenean eta udaberrian ematen dira.
 Zer landaredi mota aurki dezakegu?
- Zuhaitz hostoiraunkorrak, urtaro guztietan hostoak mantentzen
dituzten zuhaitzak, adibidez:
 Artelatzak - Alcornoques
 Arteak - Encinas
 Ereinotza - Laurel
 Erromeroa - Romero
 Olibondoak – Olivos
 Sahatsak – sauces
- Sastraka – matorral
- Garriga – zuhaixka edo arbusto mota (romero, tomillo)

Non aurki dezakegu Klima ozeanikoa eta honi lotutako paisaia?


zerrenda atlantikoan eta hortik hurbil dauden lur-eremuetan, adibidez, kantauriar
itsasoko eremuan, Frantzia, Alemania, Britainia Handia osorik Ukraniako lurraldea hasten
den eremura arte, eta Jutlandiako penintsula eta Escandivaniakoa ere , hau da,
Danimarka, Norvegia eta Suedia klima hau hedatzen den gunearen barnean daude.
Klimatikoki, aurrekoan bezala, tenperaturak nahiko leunak dira ozeano
atlantikoaren eragina dela eta., Baina, benetako aldea prezipitazio handiagoa izatean
datza.
Udan gutxitu arren, urtean osoan zehar mantentzen baita. Hori dela eta,
prezipitazioak erregularrak direla esaten dugu.
Landarediaren aldetik, basoak hosto erorkorreko zuhaitsez osatuta
daude, hau da, pagoaz (hayas) , haritzak (robles) eta gaztainondoaz
(castanós) , batez ere,. Erorkorra da caducifolio, hau da,
hostoak urtero galtzen dituzten zuhaitzak, urtaro hotz eta lehorrean,
udazkenean gehienetan.
Bestetik, txilarrez (brezo edo brezales) edo otez (argoma) osatutako
otelurra ohikoa da, hau da, sastrakako zuhaixkak.

Europa erdialdetik eta, batez ere, ekialdetik aurrera, ukraniatik bertatik, klima
kontinentala aurkitzen dugu.
Klimakoki gogorragoa da, kontrasteak nabarmenagoak baitira, negu luze eta eta, batez
ere, hotzak direlako, elurra neguan ia eguneroko gauza da, eta bestetik, eta
aurrekoarekin aldea handia izanez, ba udak oso beroak dira. Bai hotz bai bero
muturreko tenperaturak dira. Prezipitazioak udan gertatzen direla da aldea.
Zein landaredia lotuta dago honi? Taiga – taiga da
koniferoen baso sistema edo multzoa, landaretza mota bat, normalean izeia (abeto)
eta pinuaz osaturik, oso ondo jasaten dituztela bai tenperatura baxuak bai
tenperatura altuak.

You might also like