Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 1

Gaia: Jostailu-katalogoetan, sexismoa nagusi

Jugguetos enpresaren arduradun hori:

Pasaden astean jasotako jostailu katalogoaren kontengua dela eta helarazten dizuet gutun hau. Izan
ere, nire ustez falta larria dena egin duzue: genero estereotipoak isladatu dituzue. Mutilentzako eta
neskentzako jostailuak argi desberdinduta eta bananduta ipintzeaz gainera, eskainitako jostailuak
guztiz diskriminatiboak dira, mutiltxoei suhiltzaile kamioia ipiniz eta neskatxoei supermerkatuko
kutxazain tramankulua (besteak beste). Nire ustez gai hau, gaur egungo egoera larria ezagututa, ez
duzue merezi duen errespetuarekin tratatu.

Gaia modu aproposean jorratzea oso garrantzitsua da, gaur egun oraindik ikuspuntu atzerakoia
dugulako gizartean barneratuta. Gizona ausarta, indartsua eta azkarra da; heroia hain zuzen.
Emakumea berriz, ahula eta zerbitzaria. Nahiz eta gero eta pausu aurrerakoi gehiago eman,
estereotipo hauen aurka, guztion subkontzientetik erradikatzea lan zaila eta luzea dugu. Horregatik,
rol-estereotipoak ahal den heinean deuseztatzeko beharkizuna dugu guztiok. Batez ere umeekin lan
egiten duten helduek. Kontuz ibili behar dira gazteek estereotipo hauek barneratu ez dezaten; hau
izan baitaiteke etorkizunean sexismoa ez egotearen urrats garrantzitsuenetakoa.

Gauzak horrela, umeentzako bidalitako mezuak arreta bereziaz tratatu behar ditugu. Zuen jostailuen
iragarkiak ikusita, katalogoan egondako estereotipo berberak ikustarazten dituzue. Mutilen
jostailuek suhiltzaile, polizia edo pirata rolak iragartzen dituzte. Neskek, ordez, panpinak zein
sukaldeak, batzuk aipatzearren, aukeran dituzte. Edonola ere, emakumeek soldaduak izateko eta
mutilek etxeko gizon bilakatzeko gaitasuna izateaz aparte, nahia ere izan dezakete, beraz; zergatik
rolak ez deuseztu? Feminismoari faborea egiteaz gain, merkatu handiago batera helduko zarete hau
eginez.

Nire aburuz, katalogoa generoetan desberdindu beharrean, adinetan bananduta egon beharko
litzateke. Bertan, neskak zein mutilak isladatu jostailuak erabiltzen. Mutilak panpina bat zaintzen eta
neskak polizia kaskoaz jantzita. Horrela katalogo inklusiboa egingo duzue, merkatu handiago batera
helduko zarete eta irabazi handiagoak izango dituzue. Feminismoak eta zuek enpresa moduan, biok
irabaziko duzue hau burutzekotan.

Aldez aurretik eskerrak emanez eta gutun hau kontuan hartuko duzuen esperantzarekin:

Leire Ocio

You might also like