Iberiar Penintsulako Historia Genetikoa

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 6

Iberiar penintsulako azken 8.000 urteetako hist... about:reader?url=https://aldizkaria.elhuyar.eus/...

aldizkaria.elhuyar.eus

Iberiar penintsulako azken 8.000


urteetako historia genetikoa
argitaratu da
5-6 minutu

Zabaldu:

Twitter

Facebook

Emaila

Science aldizkariak Iberiar penintsulako azken 8.000


urteetako historia genetikoa azaltzen duen lana argitaratu
berri du. Hainbat aztarnategitan bildutako 271 iberiarren
DNA aztertu dute, eta zehaztu dute zer-nolakoa izan zen
urte haietako migrazioek eragindako fluxu genetikoa.
Erdialdeko Europatik penintsulara etorritako migrazioen
eragina oso handia izan zela argitu dute; ia gizonezkoen
populazio osoa ordezkatzerainokoa. Eta agerian jarri dute
euskaldunok penintsulako beste populazioekin ditugun
desberdintasun genetikoak azken 2.000 urtekoak besterik
ez direla.

1/6 19/3/18 11:56


Iberiar penintsulako azken 8.000 urteetako hist... about:reader?url=https://aldizkaria.elhuyar.eus/...

Iberiar penintsulako historia genetikoaren irudikapena. Arg.


Olalde et al.

Iberiar penintsulako aztarnategietan azaldutako hezurrekin,


antzinako DNAren azterketa erraldoia egin dute David
Reich eta Carles Lalueza-Fox ikertzaileen
zuzendaritzapean, azken 8.000 urteetan Iberiar penintsulan
eragin genetiko handiena izan duten migrazioak identifikatu
nahian. Emaitzen arabera, Erdialdeko Europatik
etorritakoek, erromatarrek eta musulmanek utzi zuten
arrasto genetikorik nabarmenena.

“Lortu dugun emaitzarik ikusgarriena eta zeresan handien


emango duena da duela 4.500 urte inguru, Brontze Aroan
kokatutakoa: Errusiako estepatik Erdialdeko Europara eta
handik Iberiar penintsulara etorritako migrazioek izugarrizko
eragin genetikoa izan zuten penintsula osoan, baita
euskaldunongan ere” –adierazi du Iñigo Olalde Bostoneko
Harvard Medical School-eko ikertzaile eta lanaren egile
nagusietako batek-. “Gure emaitzen arabera, penintsulako
populazio lokalekin nahastu eta populazio homogeneoa
sortu zuten, kanpoko populazioen % 40ko arbasotasuna
zutenak. Baina gizonezkoen leinuei begiratzen badiegu,
ikusten da denak kanpotar jatorrikoak direla. Alegia, Kristo

2/6 19/3/18 11:56


Iberiar penintsulako azken 8.000 urteetako hist... about:reader?url=https://aldizkaria.elhuyar.eus/...

aurreko 2.000. urtea baino lehenago penintsulan bizi zen


lerro maskulino osoa kanpotik etorritako populazioez
ordezkatu zen”. Emakumezkoek kanpotik etorritako
gizonezko horiekin izango zituzten ondorengoak, eta 500
urte nahikoak izan ziren gizonezkoen ordezkapen osoa
gertatzeko, Olalderen esanetan.

Ciudad Realeko hilobi honetan, jatorri oso desberdineko


bikotea aurkitu zuten elkarrekin lurperatuta: emakumezkoa,
urte luzez penintsulako biztanle izandakoen jatorrikoa, eta
gizonezkoa, Erdialdeko Europatik etorritako artzainen
ondorengoa. Arg. Luis Benítez de Lugo Enrich eta José
Luis Fuentes Sánchez

3/6 19/3/18 11:56


Iberiar penintsulako azken 8.000 urteetako hist... about:reader?url=https://aldizkaria.elhuyar.eus/...

Iñigo Olalde, Bostoneko Harvard Medical School-eko


ikertzailea. Arg. Iñigo Olalde

Geroko Burdin Aroa ere garai interesgarria da, hori baita


Iberiar penintsulan hitz egiten ziren hizkuntzen berri dagoen
garairik zaharrena. Hizkuntza ez indoeuroparrak hitz egiten
ziren Euskal Herriko eremuan (euskararen aurrekaria) eta
mediterraneoan (iberoa), eta hizkuntza indoeuroparrak
penintsularen erdi eta mendebaldean (hizkuntza zeltikoak).
“Eremu horietako indibiduoak aztertu ditugu, argitzeko
hizkuntzetan ikusten ziren desberdintasun horiek bat egiten
ote zuten arbasotasunarekin”-dio Olaldek. “Oso jatorri
desberdineko hizkuntzak hitz egin arren, antzeko
arbasotasuna zutela ikusi dugu: Erdialdeko Europatik
penintsulara etorritako haiekiko antzekotasun genetiko
handia dute”. Burdin Aroa amaitu eta Garai Klasikoan
sartutakoan galdu ziren guztiz hizkuntza zeltikoak eta
iberoa, erromatarrak iristearekin batera.

Euskal Herrian, ordea, ez zen hizkuntza galdu, ez duela


4.500 urteko Erdialdeko Europako migrazioekin, ez eta
erromatarren etorrerarekin, eta Mendebaldeko Europako
hizkuntza aurre indoeuropar bakarra da egun. “Ikusi duguna
da egungo euskaldunek antza genetiko handia dutela
Burdin Aroko populazioekin. Gainerako populazioetan,
geroago iritsitako populazioen arrasto genetiko handiak

4/6 19/3/18 11:56


Iberiar penintsulako azken 8.000 urteetako hist... about:reader?url=https://aldizkaria.elhuyar.eus/...

dituzte: erromatarrak, musulmanak… Euskaldunongan,


ordea, ez zuten eragin genetikorik izan” –dio Olaldek.
“Lehen esaten zen euskaldunak mesolitikoko populazioen
jarraipena izan zitezkeela, duela 8.000 urtekoa. Gero
neolitikoko jarraipena zirela esan zen. Baina gure datuek
erakusten dute duela 4.500 urteko migrazioek gurean ere
eragina izan zutela, eta azken 2.000 urteetakoa dela
desberdintasun nagusia, Burdin Arotik”, argitu du Olaldek.

Afrikako iparraldeko jatorria duen gizonezkoa aurkitu zuten


penintsulako erdialdean, Kobre Arokoa. Arg. Miguel
Rodríguez Cifuentes

Iberiarrek milurteko hauetan Afrikako iparraldearekin


izandako interakzioa ere aztertu dute ikertzaileek. Izan ere,
duela 4.500 urteko afrikar gizoneko baten hezurrak
identifikatu dituzte penintsulako erdialdean, musulmanak
iritsi baino askoz ere lehenagokoa. “Gure emaitzek erakutsi
dute garai hartan jada bazegoela jendearen mugimendua

5/6 19/3/18 11:56


Iberiar penintsulako azken 8.000 urteetako hist... about:reader?url=https://aldizkaria.elhuyar.eus/...

ere, txikia izango bazen ere. Handik ekarritako marfila


aurkitu izan da. Gibraltarko Itsasartea zeharkatuta etorri
ziren”.

Lanak emandako emaitzez harago, antzinako DNA


aztertzeak egungo populazioen eraketa deskribatzeko balio
duela azpimarratu dute ikertzaileek.

Proiektu honen laguntzaile izan nahi baduzu, harpidetu!


Urtean 20 € baino ez.

6/6 19/3/18 11:56

You might also like