Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 15

FILOSOFIA POLITIKOA

1.- Sarrera: Filosofia politikoa

● Gaiak

● Funtzioa

● Joerak : eskola arauemailea


eskola analitikoa
2.- Estatuaren oinarri filosofikoak
2.1.- Estatuaren jatorria

● Lehendabiziko gizarteak: Estaturik gabeko gizarteak

● Estatudun gizarteak

2.2.- Estatua: legitimitatea eta legezkotasuna


3.- Teoria politiko nagusiak

● Antzin Aroa

⮚ Platon

⮚ Aristoteles

● Berpizkundea: Makiavelo

● Aro Modernoa

⮚ Kontraktualismoa: Rousseau
Hobbes
Locke
Montesquieu
⮚ Kant

● XIX. Mendea

1
⮚ Stuart Mill

⮚ Marx

● Gaur egungo teoriak

⮚ Rawls-en justiziaren teoria

⮚ Apel-en eta Habermas-en teoria dialogikoa

4.- Pentsaera utopikoa


5.- Zuzenbidezko estatu sozial eta demokratikoa
1.- SARRERA: FILOSOFÍA POLITIKOA
Filosofia politikoa filosofiaren adar bat da. Bere egitekoa politikaren gaineko
fenomenoei buruz hausnartzea da modu arrazionalean, sistematikoki eta kritikoa
izanik. Zientzia politikoak ez bezala ez ditu gertaerak eta datu enpirikoak oinarri
hartzen, baizik eta egoera politikotatik sortzen diren galdera errotikoak.

FILOSOFIA POLITIKOA ZIENTZIA POLITIKOA

1. Jakintza teorikoa 1. Jakintza enpirikoa


2. Arauzko eta arauemailea 2. Deskribatzailea eta esplikatzailea
3. Zergatia du oinarri 3. Modua du oinarri
4. Proposamen metafisikoak 4. Proposamen zientifikoak
5. Irizpide idealak 5. Gertaerak
6. Jakintza askea eta kritikoa 6. Jakintza arautua

Asko dira filosofia politikoaren alorrean nagusi izan diren gaiak; dena den, lau
multzotan banatu ditzakegu:
- Gobernatzeko modu onenaren bilaketa
- Estatuaren oinarriak eta justifikazioa
- Politikaren izaera
- Diskurtso politikoaren analisia
Beraz, filosofia politikoa gizakien arteko hartu-emanak eta gizakiak gizartean
antolatzeko dituen moduak aztertzen dituen filosofiaren adarra da. Horrenbestez,
mota honetako galderak dagozkio:
- Zein da gizartea antolatzeko modurik onena?
- Zer da hobea, pertsona bakar batek gobernatzea, gutxi batzuek gobernatzea ala
gehiengoak gobernatzea?

2
- Ekonomiak ala etikak baldintzatu behar du politika?
- Estatuak herritarren bizitza pribatuan esku hartu behar du ala eremu pribatu
zabalagoa eman behar die? …...
Hau ikusita, ulertu dezakegu zein den filosofia politikoaren funtzioa: askatasunaren
eta berdintasunaren ideal politikoen interpretazio teorikoak orekatzea giza
bizikidetzaren eredu demokratiko hobea defendatzeko.
Bi joera nagusi daude filosofia politikoaren baitan, politika alorra aztertzeko
moduan erabakigarriak: eskola arauemailea eta eskola analitikoa:

● Eskola arauemailea (Platon eta Marx) → politika berez den bezalakoa


baztertu egiten dute eta izan beharko lukeenaren bila dabiltza; hots, utopia
du xede: nola izan beharko lukeen izan politikoak (cómo debería ser la politica).
● Eskola analitikoa (Aristoteles eta Makiavelo) → politika deskribatzaile
hutsaren aldekoa da. Politika berez denari (ez izan beharko lukeenari)
buruz hausnartzen dute. Xedea ez da onena bilatzea, baizik eta txarretan
onena.

2.- ESTATUAREN OINARRI FILOSOFIKOAK


Etika eta politika jakintza praktikoak dira, hau da, gure bizitza bideratzen eta
eraikitzen laguntzen digute. Etikak dimentsio pertsonala eraikitzen laguntzen digu eta
politikak eremu sozialean laguntzen digu. Bietan xedea da duintasunez eta zoriontsu
bizitzea, gure jokabidea bideratzeko arauak ematea: “gehien komeni zaiguna
hautatzeko eta ahalik eta ondoen bizitzeko artea da etika; politikaren xedea da
gizarte-bizikidetza ahalik eta ondoen antolatzea, bakoitzak komeni zaiona hauta
dezan” (Fernando Savater).
Gizakia, bere existentzian, hartu-eman sozialen eta politikoen eremuan
murgilduta dago. Hartu-eman horiek botere-harremanen bidez adierazten dira.
Botere politikoa deritzo besteak modu jakin batean jokatzera behartzeko ahal edo
indarrari. Beraz, botere politikoaren ezaugarri bereizgarria da, denek helburu bera
edukitzea eta eduki behar izatea.
2.1.- ESTATUAREN JATORRIA
Gizarte guztietan, hasierakoetatik gaurdaino, beti izan dira botere formak;
esaterako, patriarkatua eta matriarkatua. Gizartea eta kultura pixkanaka garatu ahala,
gizarteko kideen eskubideak eta betebeharrak gobernatzeaz arduratu diren
instituzioak egon dira.
Egungo gizarteetan, botere politikoa Estatuaren eta bere instituzioen bidez
gauzatzen da, batez ere.

3
● Lehendabiziko giza komunitateak ESTATURIK GABEKO GIZARTEAK (GIZARTE
TRIBALAK) izan ziren. Hona hemen gizartea antolatzeko modu horren
ezaugarri bereizgarriak:
o Kide gutxiko taldeak dira, ahaidetasunez lotuta
o Iraupeneko ekonomia dute eta kideen artean ez dago ekonomia-
desberdintasun handirik
o Ez dute sistema juridikorik, ez eta antolaketa politikorik
o Gizabanakoak taldearen mendekotasuna du, eta gizarte-ohituren eta
oinarrizko instituzioen bidez arautzen dira beren arteko hartu-emanak;
esaterako, familiaren eta ezkontzaren bidez.

● Lehendabiziko ESTATUDUN GIZARTEAK zibilizazio handiekin batera sortu ziren


K.a. 3300 urtearen inguruan. Hauek dira gizarte horren ezaugarri bereizgarriak:
o Botere politikoa gobernatzen duten instituzioak dituzte
o Argi eta garbi bereizten diren taldeak sortzen dira (kastak, estamentuak,
klase sozialak). Bereizketa horrek bakoitzak dituen funtzioen,
pribilegioen eta botere politikoaren zein sozialaren arabera du oinarri.
Mendebaldean, hiru estatudun gizarte mota izan ditugu elkarren segidan
historian: Antzinako gizarte esklabista, gizarte feudala morrontza-
harremanetan oinarrituta eta gizarte modernoa klase sozialetan banatua eta
elementu nagusitzat Estatua duena.
Hau guztia kontuan hartuta, Estatua politika antolatzeko modu bat dela eta
ezaugarri hauek dituela esan ditzakegu:
- Bere baitan hartzen duen lurraldean jurisdikzio osoa du
- Boterea instituzioetan dago dibertsifikatuta
- Indarrean dagoen legediaren sorburu eta iturburu bakarra da
- Botere hertsatzailearen (poder coercitivo) eta indarraren monopolioa du
- Subiranoa da, ez baitu boterea beste inolako instantziarekin partekatzen
Potentzialki, Estatuak bere gain har ditzake interes publikoa duten funtzio guztiak.
Gobernuaren ideologiaren baitan daude funtzio horiek:
o Gobernu faxistak bere gain hartzen ditu, bere onurarako
o Gobernu sozialak bere gain hartzen ditu, herritarren onurarako
o Estatu liberalak funtzio gutxiago hartzen ditu bere gain, baina beti ditu
kontrolpean, gutxienez, barne- eta kanpo- segurtasuna, eta hezkuntzaren
eta osasunaren sistema publikoak. Estatu liberalak jabetza babestea du
behar nagusi; hau da, merkatua babestu eta bere legeen arabera gara
dadin utzi.
Dena den, argi dago Estatua antolaketa politiko nagusi bihurtu zela baina,
zergatik? Estatua (politika antolatzeko era) zer jatorri izan dezakeen azaltzeko,

4
filosofoek gizarte-hitzarmenaren teoriak sortu dituzte. Teoria hauen aburuz, geroago
ikusiko dugu sakonki, gizartea ez da berezko zerbait, akordio baten emaitza baizik; hau
da, gizabanakoek onartu egin zuten gizartean elkarbizitzea kalteak saihestearren eta
bizitza errazteko. Gizarte-akordioari esker, gizon-emakumeek naturazko egoera utzi
eta elkarren arteko bizikidetza eratu zuten. Akordio hori ez da, inondik ere ez,
historiako une jakin batean gertatutako benetako egoera bat. Hitzarmenaren ideia
hori hipotesi teoriko gisa interpretatu behar da; izan ere, bakarrik gizartekideen arteko
akordioari esker, izan baitaiteke gizarterik.

2.2.- ESTATUA: LEGITIMITATEA ETA LEGEZKORTASUNA


Estatua instituzio bat da, botere politikoa baliatzeko eskubidea aitortu zaiona;
hau da, agintaritza eman zaio ordena jakin bat ezartzeko eta herritar guztiongan
eragina duten erabakiak hartzeko.
Legezkotasun terminoak esan nahi du legearen arabera ezarri dela zerbait; eta
legitimitate terminoak, berriz, legea betetzeko dauden arrazoiei egiten die
erreferentzia. Estatuak baliatzen duen botere politikoak legitimatuta egon behar du.
Botere politikoa legitimoa izateak esan nahi du botere hori justifikatuta dagoela, eta,
beraz, horrek osagai etiko bat du berekin.
Botere politikoaren legitimitateari buruzko azterketa ezagunenetako bat,
historiaren ikuspegitik, Max Weber-ena da. Soziologo honek boterea legitimatzeko
dauden aukeren sailkapena egin zuen eta, hain zuzen, hiru modu hauek osatzen dute
sailkapena:

● Agintaritza karismatikoa oinarri duen botere politikoa. Ezaugarri pertsonalak


direla-eta lider edo buruzagi batek duen agintaritza
● Agintaritza tradizionalaren botere politikoa. Iraganeko ohiturak eta usadioak
ditu oinarri. Antzinako erregimeneko gizarte feudaletan eta monarkietan oso
ohikoa.
● Agintaritza lege-arrazionala oinarri duen botere politikoa. Herritarren nahia
eta lege positiboak ditu ardatz. Grezian sortu zen eta Estatu demokratikoen
berezko ezaugarria da.

MENDERATZE LEGITIMITZATZEKO MOTAK ADMINISTRAZIOA ADIBIDEAK


MOTAK ANTOLATZEKO MODUAK

Karismatikoa Liderraren edo buruaren Egitura txikia eta ezegonkorra, kaudilloak


ezaugarriak ditu oinarri jarratzaileek eta aldekoek babestua.

Tradizionala Ohiturek eta tradizioak Legegilearen mendekoak edo berak


bermatzen dute agintea ordaindutako pertsonak; nolabaiteko
Monarkiak
autonomia dute

5
Agintea legezko prozeduren
bidez justifikatzen da; prozedura
Arrazionala/legala Burokrazia: aginte formala erakunde Demokraziak
horiek agintea nola era daitekeen
hierarkikoaren gailurrean dago
zehazten dute

Aro Modernoan, Estatuak baliatutako boterearen legitimitateak legea bi aldetatik


betetzea du oinarri. Batetik, estatuaren boterea baliatzea herritarren botoaren bidez
lortzen da (boterearen jatorriaren legitimitatea); bestetik, legean ezarritakoa bete
behar du botereak boterea modu arbitrarioan erabili ez dadin (legezkotasuna
boterearen erabileran).
Gaur egun, legitimitate-eredu hau krisian dago. Izan ere, gaur beharrezkotzat
hartzen baita herritarrek ere parte hartzea erabakiak hartzen, eta Estatua eraginkorra
izatea gizartearen premiei aurre egiten.

3.- TEORIA POLITIKO NAGUSIAK

● ANTZIN AROA

Antzinako Greziako filosofoen ikusmoldean, etika eta politika estu-estu lotuta


daude. Izan ere, bi jakintza-adarrek (etika eta politika) gai berberaz dihardute: gizakion
zorionaz eta ongizateaz, haiz zuzen.

⮚ PLATON.

Platonek gizarte-eredu ideal (eskola arauemailea) bat proposatzen du,


pertsona bakoitzak bere ezaugarrien arabera bete-betean garatzeko aukera izatea
hartuta ardatz. Platonek hiru pertsona mota bereizten zituen, kontuan izanda zer
arima mota (arima irritsa, arima haserrekorra, arima arrazionala) duen bakoitzak
nagusi:

▪ Arima irritsa (pasioak, griñak … dagozkio)nagusi dutenek behar materialak


asetzeaz arduratu behar dute, hau da, ondoen egokitzen zaien funtzio soziala
ondasunak ekoiztea da, langileak izan beharko lukete
▪ Arima haserrekorra ( emozio eta sentimenduak: kemena, ausardia… dagozkio)
nagusi dutenak soldadu bikainak izango lirateke eta besteak defendatzeaz eta
babesteaz arduratu beharko lukete.
▪ Arima arrazionala (ezagutza dagokio, bere funtzioa beste arima biak
kontrolatzea eta bideratzea da) nagusi duten gizabanakoei ezagutza eta
jakinduria interesatzen zaizkie. Intelektualki gailendu egiten direnez, filosofia
ikasteko gai diren bakarrak dira. Horrela, prozesu luze eta nekez baten
ondoren (heziketa), Ideien mundura ikustera iritsi ahal izango dira. Arima

6
arrazionala nagusi dutenak soilik irits daitezke egiazko errealitatea zein den
ulertzera, eta jakinduria lortzera. Horregatik, haiek arduratu beharko lukete
gobernatzeaz. Hona hemen Platonen filosofo-gobernatzailea.
Beraz, Platonen gizarte idealean (aristokrazia = hoberenen gobernua), gobernuak
filosofoen ardurapean egon behar du, eta pertsona bakoitzak bere arima nagusi motari
ondoen egokitzen zaion funtzio sozialean aritu behar du. Horrela egongo da gizartea
justiziaz ( = oreka, harmonia) antolatuta: bakoitzak bere funtzioa betetzea denon
onura interes partikularren gainetik jarriz.

ARIMA ARIMA ARIMA


IRRITSA HASERREKORRA ARRAZIONALA

NAHIAK KEMENA EZAGUTZA


GRINAK AUSARDIA

LANGILEAK SOLDADUAK GOBERNATZAILEAK

Platonen esanetan, gizabanako bakoitzak gizartean zer leku izango duen ezartzeko, haren ariman zer
atal den nagusi hartu beharko litzateke kontuan.

⮚ ARISTOTELES.

Platonek gizarte idealak nola izan beharko lukeen esaten digun bitartean,
Aristotelesek gizarteak benetan nola funtzionatzen duen argitzean arduratzen da
(eskola analitikoa). Hori dela medio, Aristotelesek gobernu motak ugari direla
onartzen du eta bidezkoak (justuak) izango dira, baldin eta guztien ona lortzea badute
helburu. Aldiz, on partikularraz baino arduratzen ez diren gobernu moduak
bidegabeak (injustuak) dira, boterea ez baitute denen onurako erabiltzen, gutxi
batzuen mesederako baizik.
Hiru gobernu modu izan daitezke bidezkoak, boterea zenbat lagunek gauzatzen
duten: monarkia (agintea pertsona bakar baten gain), aristokrazia (boterea zenbait
lagunen eskuetan) eta demokrazia (boterea herriaren gehiengoan). Hiru egoera
horiek bidezkoak izango dira guztien ona lortzea baldin bada helburua. Aitzitik,
gobernu horiek okerbidea hartuz gero, guztien ona lortzean saiatu beharrean on
partikularra helburu bihurtuz, bidegabeak izango dira: tirania (agintaria bere onuraz
arduratzen da bakarrik), oligarkia (gobernuak taldekoen interesen alde jokatzen du)

7
eta demagogia (sistema demokratikoaren ustelkeria: gehiengoek nagusikeriaz jokatu
eta gutxiengoak ez dituzte errespetatzen).

Gobernari kopurua Bidezko gobernua Gobernu ustela


Denen interesen alde egiten da Batzuen interesen alde baino
ez da egiten

Bakarra Monarkia Tirania

Talde txiki bat Aristokrazia Oligarkia

Gizarteko kide gehienak Demokrazia Demagogia

● BERPIZKUNDEA – MAKIAVELO: ERREALISMO POLITIKOA

Errenazimentutik aurrera, politika eta morala bi arlo bereiz direla pentsatzen hasi
ziren filosofoak.

Etika eta politika bereizte hori nabarmen ikusten da Nikolas Makiavelo-ren


Printzea liburuan. Idazlan honetan, Makiavelok dio boterea eraginkortasunez nola
erabili izan behar duela politikaren ardura bakarra. Hori lortzeko kontsiderazio etiko
orotatik bereizi behar da hots, etikarik gabeko politika. Gobernari on batek ez du
zertan ona edo zintzoa izan behar, baina bada ezinbestekoa hura boteretsua izatea.
Gezurrak esatea, norbait hiltzea edota manipulazioa bera justifikatuta egon litezke,
boterea areagotzeko eta sendotzeko bide badira.
Makiaveloren ustez, politika ez da antzinakoek esaten zuten bezala justiziaren
arabera gobernatzeko artea baizik eta, boterea lortzeko eta botereari eusteko artea;
hori dela eta, bitartekoak beti eraginkorrak izatea ezinbestekoa da garrantzitsuena
emaitzak baitira. Helburuak justifikatzen ditu bitartekoak: ekintza baten bidez lortu
nahi den helburua herritar gehienentzat onuragarria bada, ez dio axolarik bitartekoen
moraltasunak, denen onura lortuko bada.
Makiaveloren aburuz, gizakia gaiztoa da izatez, eta, horregatik, gobernatzaileak
ezinbestean zenbait prozedura baliatu behar ditu; izan ere, herritarren segurtasuna
boterearen bidez bakarrik ziurta daiteke eta eraginkorra izatea eta morala izatea ez
dira normalean bateragarriak. Boterea da, Estatuaren bidez gauzatua, salba
gaitzakeen bakarra, eta horregatik defendatu behar dugu bitartekoa edozein izanda.
Bitartekoek betebeharreko baldintza bakarra hau da: Estatua ziurtatzeko eraginkorrak
izatea.

8
● ARO MODERNOA

⮚ KONTRAKTUALISMOA

Aro Modernoko filosofia politikoaren historia eta gizarteari buruzko teoria


kontraktualisten edo hitzarmen teoriak (Hobbes, Locke, Rousseau, Montesquieu)
historia bat datoz.
Aristotelesen aburuz, gizakia gizartekoia da izatez, besteekin biziz baizik ezin lor
baitezake bere giza gaitasunak garatzea. Inor ezin liteke benetako gizaki izatera iritsi
gizartetik at. Aristotelesek zioenaren oso bestela, gizarte-hitzarmenaren teoriak dio
gizartea ez dela berezkoa, baizik eta sorkari artifizial bat. Gizartea sortu aurreko
gizakiaren egoerari naturazko egoera deritzo non gizon-emakumeak elkarrengandik
bereiz bizi ziren, nor bere kasa bizirik irauteko ahaleginean. Egoera horrek oztopo ugari
zituen eta, denboraren joanean, elkarrekin bizitzea bizimodu hobea izan zezaketela
ohartu ziren gizakiak. Horregatik, gizartea sortzeko akordio bat egitea eta elkarrekin
bizitzeak ekar ziezazkiekeen onurez baliatzea erabaki zuten. Beraz, gizarte-
hitzarmenaren teoriaren arabera, gizartea ez da berezko zerbait akordio baten
emaitza baizik. Gizarte-akordioari esker, gizon-emakumeek naturazko egoera utzi eta
elkarren arteko bizikidetza eratu zuten. Teoria honen interpretazio desberdinak egon
arren (Hobbes, Locke, Rousseau …) oinarrizko ideia horretan denak zegoen ados.

o HOBBES.

Hobbesek gizakiaren ikuspegi pesimista du eta, haren ustez, gizakia grinen


mende bizi da. Bere ustez, naturazko egoeraren ezaugarri bereizgarriak
ezegonkortasuna eta indarkeria dira; izan ere, ez dago ez legerik ez agintaritzarik.
Gizaki guztiak berdinak dira indarrari eta makurkeriari (gaiztotasuna) dagokionez, eta
horrek eragiten du gizakien arteko etengabeko gerra. Hori guztia Hobbesek bere esaldi
famatuan laburbildu zuen: “gizakia otsoa da gizakiarentzat”.
Gizakiak berez gaiztoak izateaz gain, adimendunak ere badirenez, beren artean
itun bat egitea erabakitzen dute une jakin batean: gizabanakoaren botere guztia
subirano bati ematea, hark ordena eta bakea jar ditzan. Subiranoak gobernatuko du,
eta, beharrezkoa bada, beldurra eta indarkeria baliatuta, segurua ez den ordena
sozialari eusteko. Subiranoa legeen gainetik dago, hark baitu botere absolutua.
Horregatik, proposamen politiko horrek monarkia absolutuaren legitimitatea
justifikatzen du.

o LOCKE

Jhon Lockeren ustez, naturazko egoeran gizakiak berekoiak dira eta nor bere
kabuz bizi da, baina bakean eta hiru eskubidez gozatuz: bizitza bete-betean gozatzeko
eskubidea, askatasunaren eskubidea eta jabetza eskubidea ( bakoitzaren lanaren bidez

9
lortutako produktuena). Bizitza duina eta baketsua bermatzeko batzuen
handinahikeria eta berekoitasuna ikusiz, gizakiek itun bat egiten dute askatasuna eta
jabetza babesteko. Boterea ordezkari batzuen eske uztea dakar hitzarmenak. Baina
ordezkari horiek, gobernariek, guztien ongiaren zerbitzura erabili behar dute boterea,
eta akordioa betetzen ez badute, haiek kargutik kentzeko eskubidea dute herritarrek.
Inor ez dago, ezta erregeak ere, legearen gainetik. Teoria honek Estatu liberala eta
monarkia parlamentarioaren legitimitatea justifikatzeko balio du: gizabanakoek
hautatzen dituzte agintariak aldi-aldian, eta agintariek ordena soziala bermatu behar
dute.

o ROUSSEAU

Rousseauren aburuz, Hobbes ez bezala, gizakia naturazko egoeran bihotz


onekoa eta zoriontsua zen. Zoritxarrez, gizartea sortzearekin batera jabetza pribatua
agertu zen, eta harekin batera, gizon-emakumeen arteko liskarrak sorrarazi zituena:
bekaizkeria (envidia) eta diruzalekeria (codicia). Gizartea izan da gizakia gaizto bihurtu
dena, bere buruari bakarrik erreparatuz eta berekoikeria asegaitz bihurtuz.
Egoera sozialean, Rousseauren ustez, bidegabekeria, zapalkuntza eta
benetako askatasun-gabezia dira nagusi. Egoera hori konpontzeko, gizartea
berrantolatu beharko litzateke, gizarte-hitzarmen egoki bat ezarriz, justizia nagusitu
dadin. Botereak bere jardunaren ardatz nahi orokorra izan dezan balio behar du
gizarte-hitzarmenak. Nahi orokorrak herri guztiaren ongia du helburu. Horregatik,
subirano legitimo bakarra herria da, eta politika-gaietan zuzenean parte-hartzeko
aukera izan behar du hark. Gobernariak nahi orokorra betetzeko arduradunak baino
ez dira. Horrela, Rousseauren teoriak sistema politiko demokratikoaren
legitimotasuna oinarritzeko balio du, sistema horretan subiranotasuna herriaren esku
dagoen heinean

o MONTESQUIEU

Montesquieuren aburuz, botere politiko bera da arriskua askatasuna lortzeko.


Hori dela eta, horri aurre egiteko eta ikuspegi liberalista sendotzeko botere-banaketa
proposatuko du Montesquieuk:
- Legegilea → legeak egitea dagokio
- betearazlea → legeak praktikan jartzea dagokio
- judiziala→ legeak betetzen diren zaintzea eta arauak errespetatzen ez
dituztenak zigortzea dagokio

10
Montesquieuren esanetan, estatu batean askatasuna eta justizia izango badira
nagusi, hiru botere horiek instituzio banaren ardurapean egon behar dute, eta haiek
erabiltzeko ardura ez dute pertsona berberaren eskuetan egon behar.
Zenbait mendez hamaika borroka iraultzaile izan ondoren, prozesu konplexu
baten ondorioz, planteamendu politiko liberal honek herrialde ugaritan nagusitzea
lortu zuen. Esan daiteke, gaur egungo estatu demokratikoak tradizio politiko liberalen
ondorengo zuzenak direla.

ESTATU ABSOLUTUA ESTATU LIBERALA ESTATU DEMOKRATIKOA

(Hobbes) (Locke) (Rousseau)


∙Denak denen aurkako ∙Gizakia aske eta bere lanaren ∙Berezko berdintasuna
borrokan emaitzen jabe da
Naturazko egoera ∙Bizirik irauteko arazoak
∙Askatasuna eta ∙Berezko eskubideak: bizitza,
∙Hitzarmenaren aurretik ez
eskubide mugagabeak askatasuna eta jabetza
dago eskubiderik

Gizarte-hitzarmena Hitzarmen bikoitza: herritar


guztien artekoa estatua
Herritar guztien Herritar guztien artekoa,
sortzeko, eta herritarren eta
artekoa, subiranoaren komunitatearen alde
gobernarien artekoa
alde

Sortutako Estatua bakearen, Estatu babeslea; helburua: Estatua denen nahiaren


estatuaren ordenaren eta gizabanako bakoitzak justizia adierazpena da, denen onura
helburuak segurtasunaren bere esku har dezan eragoztea bilatzeko bidea.
bermatzaile da

⮚ KANT

Kanten esanetan, gizakiak berezkoa du gizartekoitasuna (Aristotelesek zion


moduan), baina norberekeriarako eta liskarrerako joera era bai. Kantek gizakiaren
gizartekoitasun ez-gizartekoia deitzen dio egoera paradoxiko honi. Bizikidetza zail
hori antolatzeko, arrazoimenaren printzipio unibertsalei jarraitu behar die gizakiak, eta
horiexek izan behar dute legeen oinarri. Jatorrizko hitzarmenari onespena emanez
eratzen dute gizakiek gizartea, eta beraz, norberak libreki onartutako legeei soilik
egiten die men bakoitzak. Horrela, gizartea herritarren partaidetzaren eta
autonomiaren eremu bihurtzen da, eta askatasun indibiduala erabiltzeko berme da aldi
berean. Kantek hau du helburu: mundu guztirako egitura bat eta egoera bakoitzerako
gobernu-ikuspegi jakin bat aurkitzea, eta, horrela, bakea aurkitzea. Proiektu juridiko
bat da, ez etikoa. Kanten ustez, gerra ilegaltzat hartuko duen ordena juridiko bat
eraikitzea posible da, estatu federaletan gertatzen den moduan.

11
● XIX. MENDEA

⮚ STUART MILL

Utilitarismoaren ildoari jarraituz, justizia ikuskera honek aldarrikatu du Stuart


Millek: ahalik gehienentzat ahalik zorion handiena. Bere ustez, oinarrizko eskubideak
eta askatasunak gizartearen zoriona gorenera eramateko bitartekoak baino ez dira, eta
horixe da, hain zuzen, estatuaren eta gizarte-bizitzaren helburua: denon zoriona.
Gizaki guztiek balio bera dute, eta, beraz, denei begirune eta errespetu bera zor zaie.
Stuart Millen aburuz, hori lortzeko demokrazia izango litzateke gobernu
motarik onena, demokrazian babesten baitira ondoen gizabanakoen interesak eta
eskubideak, baldin eta gizabanako horiek arduratzen badira demokrazia zuzentzeaz eta
defendatzeaz. Parte-hartzea ahalik eta handiena izatearen aldekoa da (sufragio
unibertsalaren aldekoa izan zen), eta, horretarako, gizartean heldutasunez jokatzea eta
garapena ezinbestekotzat jotzen ditu.

⮚ MARX

Marx-en aburuz, gizarte kapitalista, non gizakia alienatzen den merkantzia


bihurtuz, bananduta dago, eta aurrez aurre daude esplotatzaileak eta esplotatuak:
klase sozial batek mendean edukitzeko grina du eta bestea aske izaten saiatzen da.
Horrek eragiten ditu klase sozialen arteko borrokak. Baina Marxen ikuspegi optimista
eta utopikoaren arabera, aurkakotasun hori ez da saihetsezina eta ez du zertan izan
betiko. Gizartea alda daiteke eta aldatu egin behar da, ekintza eta prozesu iraultzaile
baten bidez, jabetza pribatua eta klase sozialak desagerraraztea eragingo duena.
Prozesu horrek hiru etapa ditu:
- Proletarioen diktadura. Proletarioek boterea eskuratuko dute, burgesiari
pribilegio ekonomikoak eta politikoak kenduko dizkiote, eta produkzio-bide
nagusien jabe egingo dira proletarioak
- Sozialismoa. Produkzio-bideen garapenaren eta aberastasun sozialaren garaia;
aberastasun hori Estatuak banatuko du, gizarte osoaren interesen ordezkari
den aldetik.
- Komunismoa. Prozesu iraultzailearen une gorena da. Oparotasunaren,
betetasunaren eta askatasunaren aldia; bertan, behin betiko desagertuko dira
klase sozialak, bai eta Estatua bera ere.

12
● GAUR EGUNGO TEORIAK

Gizarte-hitzarmenaren eredua dute oinarri

⮚ RAWLS-EN JUSTIZIAREN TEORIA (1902-2002, EEBB)

John Rawls estatubatuar filosofoak justiziaz egiten dituen gogoetek galdera bat
dute abiapuntu: zer baldintza bete beharko lirateke esan ahal izan dezagun gure
gizartean indarrean dauden arauak bidezkoak direla?
Bere ustez, gizarte batean justizia dela nagusi esan ahal izan dezagun, gizon-
emakume guztiak inpartzialtasunez tratatuak izatea da ezinbesteko baldintza. Beraz,
arau bat gizatalde jakin bati onuragarri gerta dakion egina bada (eta gainerako
herritarrei kaltegarri gertatuko zaiela jakinda) orduan, arau hori ez da bidezkoa.
Baliozko arau batzuk ezarri nahi baditugu, bidezkoak eta inpartzialak, denok
onartzeko moduko akordio bat egin behar dugu: norberaren egoera eta gizarte-maila
gorabehera denontzat onargarria izango den akordio bat, alegia. Baina, nola? Rawlsek
jatorrizko egoera deritzon ideia darabil estrenaikoz. Egoera horretan, parte-
hartzaileak ezjakintasun-estalki baten pean leudeke, eta baldintza horietan, denen
artean egindako arauak bidezkoak lirateke, inpartzialtasunez egina liratekeelako.
Jatorrizko egoera horretan, parte-hartzaileek ez dakite gizartean zer rol izango duten,
ezjakintasun-estalki baten pean egonik nork bere geroko egoera ikusi ezingo balu
bezala.
Demagun arauak ezarri behar dituztenek ezin jakin lezaketela zer-nolako
adimen-maila, sexu, etnia, gizarte-klase edota aberastasun izango dituzten
etorkizuneko gizartean. Rawlsen ustez, lege inpartzial eta bidezkoak egiten saiatuko
lirateke egoera horretan, ez zutelako jakingo zein izango zen euren rol-banaketa berria
eta ezaugarri okerragoak egokituz gero norberaren kalterako izango liratekeen ala ez.
Rawlsen esanetan, egoera eta baldintza horietan jarrita, gizarte-maila okerrenekoek
ahalik eta bizi-baldintza onenak izan ditzaten lortzen saiatuko lirateke parte-hartzaile
guztiak. Eta horrek, praktikan, funtsezko bi printzipio dakartza berekin; justizia
sozialaren oinarri diren bi printzipioak, hain zuzen:
- Berdintasun-printzipioa. Gizabanako guztiek zenbait eskubide eta ahalik eta
askatasun gehien izan behar dituzte. Gauza bakarrak muga ditzake norberaren
eskubide eta askatasunak: besteen eskubide eta askatasunak errespetatu
beharrak.
- Desberdintasun-printzipioa. Gizarte bat bidezkoa izateko ez da nahitaezkoa
gizon-emakume guztiek ondasun eta pribilegio berdinak izatea. Ezinbestekoa
da gizarteak gizabanakoen arteko balizko desparekotasunak konpentsatzea.

13
⮚ APEL-EN (1922-2017)ETA HABERMAS-EN (1929 →) TEORIA
DIALOGIKOA (alemaniarrak)
Apel eta Habermasen proposamenak bidezko arau batzuk egiteko bidea
prozedura bat taxutzea du helburu. Pentsalari horien esanetan, hori lortzeko modu
bakarra dago: modu zintzo eta irekian elkarrizketan aritzea, hain zuzen, baina beti ere
partaide guztiek bat etortzeko ahalegina egiten badute. Horregatik esaten da Apel eta
Habermasen proposamena adostasunean oinarritutako etika dialogiko bat dela.
Gaur egungo gure gizarteak pluralak eta izugarri askotarikoak direnez,
elkarrizketa-prozesu orok era askotako ikuspegi ugari hartu beharko ditu kontuan, eta
ez da beti erraza gertatzen ikuspegi guztiak uztartzea. Hori izanik egoera, noiz esan
dezakegu arau bat bidezkoa dela? Bada, hain zuzen ere, arau horren eraginpeko
gizabanako guztiak, arauaren edukiaz eta ondorioez argi eta garbi elkarrizketan aritu
ondoren, denak hura onartzearekin ados daudenean.
Komunikazio modu guztiek ez garamatzate, ordea, arau egoki eta bidezkoetara.
Elkarrizketa-prozesuak, onargarria izango bada, hura doakien guztiei irekia izan behar
du. Gainera, parte-hartzaile guztiei norberaren iritzia emateko aukera bermatu behar
zaie; inolako derrigortzerik edo mehatxurik ez dela izango, alegia. Horrelako egoera
bat, non denek berdintasunez eta parekotasunez har dezaketen parte, elkarrizketako
komunitate ideala da. Apelen eta Habermasen esanetan, bidezko arauak ezartzeko
baliozko modu bakarra elkarrizketarako komunitate ideal batean adostasuna lortzea
da.

4.- PENTSAERA UTOPIKOAK


Rawls eta Habermasen teoriak irakurtzean posible izango litzateke utopiak
besterik ez direla pentsatzea. Eta horren aurrean gure buruari galdetzea, baina … zer
da utopia? Utopiak etimologikoki existitzen ez den lekua (ou=ez, topos=lekua) esan
nahi du. Tomas Morok sortu zuen Utopia liburua idatzi zuenean. Gaur, utopia
pentsatzen edo proposatzen den unean ezin gauzatuzkoa den proiektuari, ideiari edo
sistemari deritzogu. Horregatik, utopia batek benetan daukagun mundua ez bezalako
mundu bat aurkezten du, hari kritika egin ondoren.
Nahiz eta utopiek fikzio edo eleberri kutsua izan, pentsamenduaren historian,
entretenitzea baino funtzio gehiago izan dituzte utopiek. Besteak beste, honako
hauek:
- Bideratzea. Utopia, funtsean, ametsezko gizarte bat, gizarte perfektu bat,
deskribatzean datza. Deskribatzen diren zenbait prozesu aldaketak eragiteko
aplika daitezke, bai eta politikariei antolaketa-lanetan zer bide har ditzaketen
adierazteko ere.
- Zer balio nahi diren adieraztea. Nahiz eta utopiak egile jakin batzuk sortzen
dituzten, egile jakin horiek bizi diren gizarteak zer amets eta zer kezka dituen

14
adierazten dute askotan. Horrenbestez, komunitate batek zer oinarrizko balio
dituen jakiteko baliagarriak dira, bai eta balio horiek zer oztopo dituzten
jakiteko ere.
- Kritika egitea. Estatu ideala eta benetako alderatzen direnez, benetakoak zer
muga dituen oraindik ere zer justizia-maila eta gizarte-ongizateko zer maila
lortu behar dituen ohartarazten dute utopiek. Izan ere, unean uneko
elementuak oinarri hartuta eraikitzen da utopia bat, bai elementu horiek
eragozteko (adib, desberdintasunak eta bidegabekeriak) bai sustatzeko (adib,
askatasunak). Beraz, biak alderatzean, ageriko bidegabekerien eta
desberdintasunen kritika lausoa egiten da, baina, aldi berean, eraginkorra.
- Itxaropena transmititzea. Zenbait filosofoen ustez, gizakia berea da izaki
utopikoa. Batetik, gizakiak bakarrik du mundu hobeak irudikatzeko premia eta,
bestetik, premia hori ezinbestekoa du gizakiak. Beraz, utopiak justifikatu egiten
du nork bere baitan beti duen itxaropen izpia: norberaren ingurua bidegabea
eta mingarria izanagatik ere, beti dago gure esku inguru hobea irudikatzea eta
eraikitzea.

Utopiaren kontrakoa distopia izango litzateke: fikziozko gizarte mespretxagarri bat


deskribatzen du; adibidez, George Orwellen 1984 eleberria. Halako gizarte distopikoak
komikietan, eleberrietan eta zineman erakusten dira gehienbat.

15

You might also like