Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 12

1. Zelula prokariotoaren egitura.

Hormaren garrantzia (lisozima eta penizilinaren


eragina).

Zelula prokariotoek, nukleorik gabeko egiturak dira. Erribosomak eta mintz gabeko
organuluak dituzte, zeinekin proteinak sortzen dituzten. Nukleorik gabeko zelulak direnez,
haien DNA zitoplasman sakabanatuta dute, nukleoide izeneko gune batean. Zelula
prokariotoen mintz plasmatikoa pareta zelularrez inguratuta dago.

Pareta bakterianoa, esan dugunez, bakterioen mintz plasmatikoa inguratzen dute eta forma
eta tamaina ematen diote zelulari. Pareta bakterianoa egitura zurruna da, pisuaren %20
inguru osatzen du. Pareta bakterianoa bakteria guztietan agertzen da, mikoplasmetan izan
ezik.

Pareta bakterianoa, zelularen barruko presio osmotikoa jasaten du, eta horrela apurtzeko
arriskutik babesten du zelula. Gainera euskarri mekaniko gisa jokatzen du zelularen itxura
mantenduz eta beste zelulekiko elkarrekintzak baimenduz. Beste ikuspuntutik, pareta
bakterianoa garrantzi handia dauka, antibiotiko gehienek, bakterio infekziosoen aurka
erabiltzen diren sendabideek, pareta zelularra desegiten dutelako.

Lisozimak eta penizilinak konposatu antibakterianoak dira eta peptidoglikanoaren egitura


kaltetzen dute.

Lisozima → Peptidoglikanoa hidrolisatzen du. Lotura glikosidikoa apurtzen du N-azetilglukosamina


eta N-azetilmuramikoaren artean, beta (1-4) lotura. Hau gertatzen denean ura bakterio barrura sar
daiteke eta lisia eragiten du. Bakterioen horma zuzenean puskatzeaz gain, lisozimak ere opsonina
moduan jarduten du. Opsonina bakterioen mintzei lotu egiten zaie. Horrela mintzaren karga negatiboa
murriztea eragiten du. Hortaz, opsonizatzeko ahalmena du, fagozitoak erakartzen ditu eta horrela
fagozitosia erraztu egiten du.

Penizilina → Bakterioek sortutako infekzioak tratatzeko erabiltzen den antibiotiko


betalaktamikoa da. Penizilinak ondo betetzen du botika orok bete beharreko araua,
toxikotasun hautakorrarena. Botikak gai izan behar dira mikrobioak akabatzeko, baina
gaixoari kaltetu gabe. Horretarako, bakterioak bakarrik dituzten egiturei eraso egin behar
die. Penizilina oso selektiboa da bakterioen aurka, bakterioaren zelula paretari erasoten die.
Penizilinak, bakterio gram-positiboak hiltzen ditu, pareta zelularra osatzen duten
peptidoglikano kateen artean dauden lotura peptidikoen eraketa (transpeptidazioa) inhibitzen
baitu. Ondorioz, pareta zelularra ezin da osatu eta bakterioa babesik gabe geratzen da
presio osmotikoaren aldaketen aurrean, barrutik lehertuz.

Hormaren funtsezko osagai bat peptidoglikanoa da. Nola dago osatuta? Berdina da
bakterio guztientzako?

Peptidoglikanoa edo mureina: Azukrearen bi deribatuz osatutako polisakaridoa da.


Bakterio guztietan ez da berdina, gram positiboetan geruza lodi bat aurkitzen da
(errestentzia handiagoa ematen du) eta gram negatiboetan geruza meheago bat. Beste
bakterio horma desberdin ere daude: Azpiunitate berdinez osatuta dago: karbohidratoak
eta peptidoak.
Karbohidratoak N-azetil glukosamina (NAG) eta N-azetil-muramikoa (NAM) dira. NAM-ri
tetrapeptido bat lotuta dago. D aminoazidoak ditu egituran, hauek degradazioa gertatzea
egiten dute.

Peptidoglikanoan agertzen diren azukreen arteko lotura: lotura glikosidikoa. Lotura honetaz
gain:
- Gram positiboetan zubi peptidikoa ere agertzen da, egonkortasuna emanez.
- Gram negatiboetan, aldiz, lotura zuzena ematen da.

Peptidoglikanoaren sintesia eta antibiotikoen ituak.

Pepetidoglikanoen sintesia: Hazkuntzan ematen den peptidoglikanoaren sintesian,


ezinbestekoa da dagoen peptidoglikanoaren mozketa erregulatzea eta berria sintetizatzea.

Baktoprenol molekulak funtzio garrantzitsua du prozesu honetan, peptidoglikanoari lotzen


da peptidogikano aitzindariak pareta zeharkatu dezaten.

Aitzindariak periplasman daudenean, baktoprenola transglikosilasa entzimarekin


interakzionatuko du eta aintzindariak peptidoglikano berria sintetizatu behar den tokian
kokatuko dira, hauek berria sortu dezaten.

Hau gertatu aurretik, autolisina entzimek N-azetilglukosamina eta N-azetilmuramikoaren


arteko lotura glikosidikoa apurtuko dute, hidrolizatuz.

Banda pareta → Peptidoglikano zaharraren eta sintetizatu berriaren artean dagoen banda.

Hau da peptidoglikanoen sintesian gertatzen den prozesua pausuz pausu:

1. UDP gehitzen zaia NAM eta NAG-ei.


2. Ondoren, UDP-NAM-ei bost aminoazidoak lotzen zaizkio kate pentapeptidikoa sortuz
(UDP-NAM peptapetidoa).
3. UDP-NAM pentapeptidoari UDP-a askatzen zaio.
4. NAM pentapeptidoa lotzen da baktoprenol fosfatora, pirofosfato lotura bidez. Lipido 1
gehitzen zaio baktoprenol NAM pentapeptidoari.
5. NAM pentapeptidoari NAG gehitu diogu UDP-aren bidez. Ondoren, UDP- askatu
egingo da.
6. Hau izango da peptaglikanoaren egitura nagusia.
7. Baktoprenolari esker NAG NAM pentapeptidoa mintzetik ingurunera garraiatuko da.
8. Kanpora atera den peptidoglikanoaren muturrari NAG NAM pentapeptidoak lotuko
zaio katea luzatuz.

Antibiotikoen ituak

Gram-positiboen horman ez dago endotoxinarik, baina bakterioak ehunetan eta odolean


egoteak shock septikoaren antzeko sintomak sortzen ditu. Dirudienez, peptidoglikano zatiak
eta azido teikoikoak gram-negatiboen lipopolisakaridoen antzeko funtzioa dute infekzio-
prozesuetan.
Marrazki mutuak bete.
A: bakterio gram negatiboei dagokien peptidoglikanoa
1: N-azetil muramikoa
2: N-azetilglukosamina
3: bakterio gram negatiboen tetrapeptidoen arteko lotura (zubia) D-ala eta DAP artean
4: azido meso-diaminopimelikoa (DAP)

B: bakterio gram positiboei dagokien peptidoglikanoa (karga zurrunagoa)


5: bakterio gram positiboei tetrapeptidoen arteko lotura (zubia) (amnoazidoen katea) D-ala
eta L-lys artean
6: L-Lys

ZIKLOSERIN

BAZITRAZIN VANCOMIZIN
2) Bakterio grampositiboak. Hormaren egitura eta osagai bakoitzaren funtzioa.
Arkeoen hormak. Marrazki mutuak bete.
Bakterio grampositiboak gram tindaketaren bitartez kolore urdin iluna edo morea hartzen
duten mikroorganismoak dira. Gram tindaketa hormaren egituran oinarritzen da. Zelula
grampositiboaren pareta 20 eta 80 nm-ko lodiera duen petidoglikano edo mureina geruza
homogeneo bakar batez osatuta dago, zelula-mintzaren kanpoaldean dagoena.
Mikrofotografia elektronikoan ikus dezakegu gune bat dagoela bakterio grampositiboen
mintz plasmatikoaren eta horma zelularraren artean. Gune horreri gune periplasmatikoa
deritzogu, eta gel batez beteta dago, periplasmaz. Batzuetan bakterio grampositiboak ez
dute ikusgaia den gune periplasmatikorik. Hauek, exoentzima izeneko entzimak jariatzen
dituzte, bakterio gramnegatiboen entzima periplasmikoei dagozkienak.Exoentzimak
nutriente polimerikoak degradatzen dituzte, pareta zelularretik garraiatzeko Bakterio
grampositiboen pareta gehienbat peptidoglikanoz osatuta dago, %90 batean. Polimero hau
bi aminoazukrez osatuta dago, N-azetilglukosaminaz eta N-azetilmuranikoz, haien artean
β1-4 posizioan lotuta. Tetrapeptidoen kateen artean zubi peptidikoak ematen dira.

Peptidoglukano geruza honen lodieran desberdintasunak daude. Bakterio gramposotibok


0.02 eta 0.06 μm arteko geruza lodia dute geruza anitzetan. Uste da bakterio
grampositiboen peptidoglukanoz osatutako zelula-horma lodia zehazten duela bakterio
hauek Gram tindaketaren kristal morea mantentzen duten ala ez. Bakterioen horman
peptidasen aurrean babestuta daude, dituzten aminoazidoak D erakoak direlako, eta gureak
L erakoak dira. Horregatik, ez dira degradatuko.

Lisosimak azido N-azetilglukosamina eta azido N-azetilmuranikoren arteko zubiak apurtzen


ditu, hormaren erresistentzia apurtuz. Beraz, zelularen lisia gertatzea errezagoa da. Hala
ere, zelula hauek azido teikoikoz ere osatuta daude %10 batean. Polisakarido hauek azido
N-azetilmuranikoari edo mintz plasmatikoaren lipidoei lotzen dira. Azken kasu honetan,
azido lipoteikoikoa deritzegu. Bai azido teikoikoak bai lipoteikoikoak horma zelularra
egonkortzeko funtzioa dute. Horrez gain, azido teikoikoek zeresan handia dute
mikroorganismo hauen birulentzian, ostalari zeluletako hartzaile espezifikoekin lotzen diren
gainazaleko antigeno gisa jokatzen dutelako.
Bakterio grampositiboen peptidoglikanoaren kanpoko azalera normalean proteinaz estalita
dago. Bakterio gram-positiboen talde desberdinak eta espezie desberdinak proteina eta
azido teikoikoen osaeran desberdinak dira; hau baliagarria da sailkapen serologikorako eta
bakterioen identifikaziorako. Proteinei esker, bakterioren eta inguruaren arteko erlazioa
ahalbidetzen du, adibidez garraioa edo espezifikotasuna. Proteina kobalentei ( Sproteina
adibidez) edo ez-kobaalenteki (peptidoglikanoaren sintesi eta mantentzean parte hartzen
duza lipidikoa dutelako. Gruptak proposatzen du arkeoak bakterio Gram-positiboetatik
eboluzionatu zutela, beste bakterio batzuek askaturiko antibiotikoek egindako presio
selektiboari erantzunez. Ideia hori onartzen du arkeoak batez ere Gram-positiboekuten
proteinak ez kobalenteki lotzen dira) lotuta egon daiteke.
Prokariotoetan, arkeoen mintzaren egitura bakterio grampositiboen antzekoa da, batez ere
biek biger ekoitzitako antibiotiko ugariekiko erresistenteak direla, eta antibiotiko hauek
arkeoak bereizten dituzten geneetan jarduten dute batez ere. Arkeoak ez dute
peptidoglikanorik hormetan . Gainera, konposaketa kimikoaren araber aldatu daiteke.
Arkeoen horma geruza lodi, zurrun eta homogeneo batek osatzen du. Bere konposizioa
espezie bakoitzaren araberakoa izaten da, baina gehienetan heteropolisakarido konplexuez
osatuta daude. Arkeo batzuek bere hormetan pseudomureina dute. Negatibo modura
tindatzen direna bakterio gramnegatiboen antzeko konposizioa dute
3. Bakterio gramnegatiboak. Hormaren egitura eta osagai bakoitzaren funtzioa.
Marrazki mutuak bete.

Horma gram- da, hainbat geruzatan banatuta dago eta ez du azido teikoikorik.

● KANPO MINTZA: Bakteriak antibiotiko, detergente eta koloratzaileetatik


babesten ditu barne mintza edo peptidoglikanoa ez kaltetzeko. Erresistentzia
ematen die bakterioei.
○ LPS (lipopolisakaridoa): sistema inmunearen aktibazioan funtzio
garrantzitsua du.
■ A lipidoa: osagai toxikoa animalientzat (endotoxina). Nukleo
polisakaridikoari lotuta, mintzari egonkortasuna ematen dio.
■ Nukleo polisakaridikoa: Aldaera gutxien dituen atala,
kontserbatuena.
■ O-polisakaridoa: O antigenoa eratzen du.
○ Braun lipoproteina: kanpo mintza peptidoglikanora ainguratzen du.
○ Porinak: pisu molekular baxuko sustatzia hidrofilikoak zeharkatzea
baimentzen dute. Antibiotikoen sarrera oztopatu edo atzeratzen dute.
○ Fosfolipidoak: mintz zelularra osatzen dute.
○ Proteinak: mintz garraioa baimendu.

● PEPTIDOGLIKANOA: Bakterio hormaren osagai nagusia da (%5-%10).


○ Hiru aminoazido bereizten dira: azido diaminopimelikoa.
○ Kateen arteko lotura zuzena da.
■ Gune periplasmikoan kokatua.
■ Proteina garrailatzaile ugari.
■ Entzima hidrolitikoak.
○ Kimiohartzaileak.
○ 𝛽-Laktamasa.

PEPTIDOGLIKANOAREN FUNTZIOA.
Zelulari forma ematen dio eta presio osmotikoari aurre egiten dio. Bakterioak oso
txikiak dira eta barnean gauza pila bat dauzkate, beraz, barneko kontzentrazioa oso handia
izango da, kanpokoarekin konparatuz eta ura barnera sartuko da, kontzentrazioak
berdintzeko asmoarekin, baina paretak, presio osmotikoari aurre egiten dio. Ondorioz, hori
konpentsatzeko ura barnera sartuko da. Pareta gabe, mintza lehertuko litzateke.

Adibidez: Lisozimak lotura glikosidikoak apurtzen ditu, NAG eta NAM artekoa. Orduan,
bakterioa ingurune diluitu batean jarriko dugu eta paretarekin ez da bakterioa lehertuko,
baina lisozima botatzean, pareta apurtuko da eta mintzak ez du presioa aguantatuko eta
lehertu egingo da. Ingurune isoosmotikoan jartzen badugu, ez da lehertuko.

Formari dagokionez, zilindro itxurako bakterio bati pareta kentzean, forma borobila
hartuko du.

Lisozimak erabiltzean gram positiboen pareta osoa ezabatzen da eta geratzen denari
protoplastoa esaten zaio. Gram negatiboei esferoplasto esaten zaie, peptidoglikano gutxi
dutelako eta paretaren gainontzeko zatiak bertan geratzen direlako.
BAKTERIO MINTZA. EGITURA ETA FUNTZIOAK:

Zitoplasman genoma eta erribosomak baino ez dira ikusten, mintzez inguratutako


organulurik ez dagoelako. Mintz zitoplasmatikoaren gainetik horma zelularra dago. Horma
ezinbesteko egitura da eta Myco-plasma espezieetan izan ezik beste bakterio guztietan
dago. Beste azaleko egitura batzuk, kapsulak, flageloak eta finbriak aldiz ez dira bakterio
guztietan agertzen.
● MINTZ ZITOPLASMATIKOA: Bakterioen mintz zitoplasmatikoa, eukariotoen mintza
bezalakoa da: tartean proteinak dituen fosfolipidozko geruza bikoitza (mosaiko
eredua), baina, mycoplasma espezietakoak izan ezik, bakterioen mintz
zitoplasmatikoek ez dute esterolik eta horren ordez hopanoideak (plasma
propietateak fluidotasuna adibidez aldatu) daude. Mintzak askotan inbaginazinoak
ditu (nitrifikatzaoleek).
Mintz zitoplasmatikoaren betebeharrak:
-Aktibitate metaboliko eta kimiozeptorea
-Garraioa: elikagaiak eta beste substantziak ingurutik zitoplasmara, eta
hondakinak, exoentzimak eta beste produktuak zitoplasmatik kanpora
eramatea. Ura eta kargarik gabeko molekula txikiak besterik gabe pasatzen
dira, baina molekula handiagoak edo karga elektrikoak dituztenak
pasarazteko garraio proteina=proteina integralak espezifikoak daude
mintzean.
● HORMAK: Presio osmotikoak barruko protoplastoa ez apurtzeko ezinbestekoa da.
Bakterio gehienak ekosistema diluituetan bizi dira, eta zitoplasma barruan gorde
behar dituzten kontzentrazioek presio osmotiko handia eragiten dute. Mintz
zitoplasmatikoa malgua eta apurkorra da, baina hormaren osagai nagusia,
peptidoglikanoa, izugarri erresistentea den polimeroa da.
Betebeharra: babesa
● EREMU PERIPLASMATIKOA: Peptidoglukanoaren eta eremu periplasmatikoaren
arteko zatia da. Gelatinotsua da, proteina kontzentrazio handia duelako eta
organismoaren arabera proteina bat edo beste bat edukiko du.

MINTZEAN ERAGITEN DUTEN ANTIMIKROBIARREN ITUAK

Dibertsitate handiko familia eta taldeak daude antimikrobiarretan. Hauen


mekanismoak, bakterien haztea inhibitu edo heriotza suertatzeko da. Gehien bat bakterioek
sortzen dituzten infekzioak sendatzeko erabiltzen dira.
Pareta zelularraren sintesia edo organizazio estrukturala kaltetu daiteke. Deribatu
garrantzitsuenak zeinak hau egin dezaketen polimixinak eta daptomizinak dira.
● POLIMIXINA: GRAM NEGATIBO. 5 mota desberdinak daude A, B, C, D eta E. Hala
ere, B eta E bakarrik erabiltzen dira kimioterapeutiko bezela. Kaltzioaren presentzian,
aktibitatea gutxitzen da mintzaren lotura galaraziz.
Mekanismoa: Anfipatikoak dira aktibitate superfizialarekin. Fosfolipidoekin interakzio
indartsuak egiten dituzte eta mintz zelularraren egitura apurtzen dute. Mintzaren
permeabilitatea aldatu egiten da farmakoarekin kontaktuan jarri bezain laster
● DOPAMIZINA: Llipopeptidoa den antibiotikoa da. GRAM POSITIBO bakteriek
egindago infekzioaren aurka erabiltzen dena.
Mekanismoa: mintz bakterianoei lotu (kaltzio ioien presentzian). Izan daiteke
hazteko fasean edo ez. Honek eragingo du despolarizazio (K+ atera) bat eta horrela
proteinen, ADN-aren eta RNA-ren sintesiaren inhibizioa lortuko du. Azkenik, zelula
bakterioa hilgo da lisiaren bitartez.

1. LPS
2. Fosfolipido
buru
hidrofilikoa
3. Fosfolipido
buztan
hidrofoboa.
4. Hepanoideak
5. Mintzeko
proteina
integralak.
6. Fosfolipido
molekula.
4)Bakterioen eta arkeoen mintza. Egitura eta funtzioa. Mintzean eragiten duten
antimikrobiarren ituak identifikatu. Marrazki mutuak bete. Zelula inguratzen duen
mintzak, zelularen kanpoaldekin egiten diren interakzio gehienak burutuz, baita
zitoplasma atxikituz.

Bakterioen mintza

Bakterioen mintzak, mintz eukariotoen oso antzekoak dira dituzten lipido anfipatikoen
gehiengoa fosfolipidoak direlako, aldiz, ez dabe esterolik. Hala ere, badituzte hauen antzeko
egitura duten molekulak, hopanoideak (mintzaren egonkortasunean hartzen dute parte).

Oso ondo antolatutako mintz plasmatikoa dute eta inguruneko faktoreak direla eta, lipidoak
mintzean zehar desberdin antolatzen dira, beti ere, bakterioaren mugikortasuna bermatuz.

Gainera, bakterio askotan inbaginazioak suertatzen dira, aktibitate metaboliko handiago bat
ahalbidetzen dutenak, azalera handituz. Oso ordenatuta eta asimetrikoa, baita dinamikoa
eta malgua.

EGITURA: Bakterioen mintza, bigeruzadun mintz lipidikoaz osatzen da. Fosfolipidoak


ingurune urtsuan barreiatzen dira eta bertan, bigeruzak sortzen dituzte, gantz azidoak
barnekaldera proiektatuz (ingurune hidrofobikoa sortzen dute) eta eremu hidrofilikoak
kanpoaldera. Aipatu berri dudan egitura, proteina desberdinek hartzen dute parte. Alde
batetik, proteina periferikoak daude, mintzera ahulki lotuta daudenak eta hortaz, errez aska
daitezkenak. Beste alde batetik, proteina integralak ditugu bigeruza lipidikoaren gainean.
Hauek, anfipatikoak dira, beraz dituzten eremu hidrofilikoak mintzaren kanpoaldean daude,
eremu hidrofobikoak lipidoan barneratuta dauden bitartean.

Arkeoen mintza

Besteengandik bereizten dituen ezaugarria, zera da, mintzeko lipidoen jatorria.


Hidrokarburozko kate adarkatuak dituzte glizerolari lotuta, eter lotura bidez, eukarioto eta
bakterioek, gantz azidoak, ester lotura bidez lotuta dituzten bitartean. Laburbilduz, lipido
arkeanoek ez dute gantz azidorik. Halan eta guztiz ere, mintz egitura, oso antzekoa dabe
Bacteria era Eucaryakaz alderatuz.

2 gainazal hidrofiliko eta nukleo hidorfobiko bat dabe. Mono geruzatuak izan daitezke…

EGITURA: Mintz zitoplasmatikoa, 20 atomoko kate lateralez osatuta dago. Kate hauen
azpiegiegituraren arabera, Archaera organismoak monogeruzadunak izan daitezke, zehazki,
Archaea hipertermofiloetan (80 gratutik gora azten direnak) aurkituko dira. Halan eta guztiz
ere, mintz egitura, bardina dabe Bacteria era Eucaryakaz alderatuz

FUNTZIOAK

Hesi funtzioa dau, solutuen sarrera eta irteera saihestuz. Proteinak ezartzeko tokia da ere,
eta ondoren, proteina hauei esker energia kontserbatu daiteke adibidez. Proteinei esker,
garraioa eta solutuen transportea ahalbidetzen da.

Mintzean eragiten duten antimikrobiarrak

POLYMYXIN B: Mintz plasmatikora lotzen da eta haren egitura eta iragazkortasuna


aldatzen ditu. Nekea, giltxurrun arazoak, zorabioak eragin ditzake. Gram negatibo
DAPTOMYCIN: Mintzean kanalak sortzen dituen lipopeptidoa da, zelula despolarizatuz eta
heriotza ekarriz. Min muskularrak…

5.- BIRUSAK

Birus guztiak, sinpleenetatik konplexuetaraino haien egituretan ezaugarri berdinetaz daude


osatuta. Guztien egituran nukleokapsidea daukate. Nukleokapsidea azido nukleikoz (ADN
edo ARN osatuta daude) eta kapsideaz (proteinezkoak dira eta kapsomerosak osatzen dute)
osatuta daude.
Alde batetik, kapsideari dagokienez, hainbat motatakoak aurkitu ditzazkegu: simetria
helikoidala, simetria ikosaedrikoa edo konplexuak izan daitezkenak.

Simetria helikoidala dutenak tutu huts forma dute eta protomeroz osatuta daude. Kapside
mota hau protomero berdinaz edo desberdinaz osatuta egon daiteke protomero hauek
helikoidalki antolatu egiten dira azido nukleikoa inguratuz eta babestuz.

Simetria ikosaedrikoak 12 erpin, 20 aurpegi eta triangelu forma desberdinak dituzte. Bilgarria
izan dezakete eta bi kapsomero mota aurkezten dute, batzuk pentameroak (5
protomerozkoak) eta beste batzuk hexameroak (6 protomeroz osatuta) protomero hauek
lotzeko ez da beharrezkoa aktibitate entzimatikorik. Kapside mota hau eraginkorrena da
barnealdeari eusteko.

Simetria konplexuko kapsidea dutenen kanpoalde oboidea eta adreilu forma dituzte. Birus
hauen burua ikosaedrikoa da (azido nukleikoa barnean dago). Estruktura zentral bat dute
disko bikonkaboa dena eta mintza batengatik inguratuta dagoena. Gorputz lateralak daude
nukleiode eta kanpoaldeko estrukturaren erdian. Buztana, simetria helikoide bat dauka.
Baita ere ager daiteke estalkia (buztana inguratzen) oinaldeko plaka bat (azpialdean),
buztaneko zuntzak eta kakoak (erpin bakoitzetik ateratzen direnak). Kanpoaldea mintza eta
zuntzez osatutako geruza lodi bat daukate.

Beste aldetik, material genetiko mota desberdinak dituzte. DNA duten birusak, kate lineala
edo zirkularra dute; RNA duten birusek kate lineala dute soilik eta hauek kate en¡tengabeak
edo zatituak izan daitezke. Existitzen dira birus batzuk DNA eta RNA dutenak, baina inoiz ez
aldi berean, baizik eta bere bizitzaren etapa desberdinetan.

Genoma monokatenarioa (ssDNA edo ssRNA monokatenarioa da; dsDNA edo dsRNA
bikatenarioak dira) duten birusek kate positiboak edo kate negatiboak izan daitezke. Kate
positiboak direnak itzulpena egin dezakete zuzenean mRNA-ren sekuentzia berdina
daukatelako. Kate negatiboak direnak Ezin dute itzulpena egin zuzenean, mRNA-ren kate
osagarria delako.

Erretrobirusak ssRNA duten birusak dira, ADN bitartekari bat behar dute beraien RNA kate
berria sintetizatzeko. Animaliak infektatzen dituzte batez ere.

Hepadnabirusak dsDNA duten birusak dira, ARN bitartekaria behar dute erreplikazioa
gauzatzeko. Protozooak infektatzen dituzte batez ere.

Bilgarriari buruz esan dezakegu kapsidea inguratzen duen mintzezko egitura bat dela.
Mintza hau lipido geruza bikoitzaz osatuta dago. Bilgarriaren funtzioa infekzio prozesuan
laguntzea da, zelula ostalariaren mintzarekin zuzenean fusionatzen delako. Honengatik,
birusaren espezifitatea ezaugarri kimikoak birusaren espezifitatea baldintzatzen dute. Birusa
zelula ostalaritik ateratzean, zelula ostalariaren mintz materialaz inguratuta gelditzen da.
Aipatzekoa da birusak berak kodetzen dituela glikoproteina batzuk, bere egituratik kanpo
daudenak espikulak deritzonak. Espikulak (peplomeroak), atxikidura proteinak bilakatzen
dira ostalarira lotzeko (espezifikotasuna).
Azkenik badaude birus batzuk pleomorfikoak direnak, hau da, morfologia aldakorra dutenak.
Animalia infektatzen dituzten birus askok bilgarriak dituzte, bestalde landare birusak eta
fagoak (bakteriofagoak) birus biluziak dira.

AZ.
BURUA
BILGARRIA EDO NUKLEIKO
ESTALKIA
LEPOA
ESPIKULAK

BAIN
A
KAPSIDEA
BUZTANEK
O ZUNTZAK

AZ. NUKLEIKOA

KAKOA OINALDEKO
K PLAKA

You might also like