Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 112

Euskara

eta Literatura
Lehen hiruhilekoa
3
TEO

DANI
DANI, SARE, BERTA eta TEO
hirugarren mailan daude,
zuek bezala. Eta, zuei bezala,
gauza asko gertatzen zaizkie!

Astero, erronka bati edo


galdera bati erantzungo
diozue lagun horiekin
BERTA
batera. Elkarrekin, erantzuna
aurkituko duzue, ziur!

SARE
Nolakoa da liburu hau?
Egoerak errealak eta hurbilak dira; gerta
daitezke, eta erronka bat planteatzen dizute
pentsatzeko eta konpetentziak garatzeko.
Gainera, batere aspertu gabe!
IKASEGOERAK

Hasiera

Garapena Amaiera

Erronka,
galdera bidez

Abiapuntuko Garapenean, erronkari erantzuteko pausoak ematen


egoera dira. Horretarako, jarduera konpetentzialak eta Autoebaluazioa
Helburuak eta ikaskuntzari
informazio-kapsulak proposatzen dira. Erronkari
buruzko
erantzuteko
hausnarketa
zereginak

Jarduerak

Bakarka Talde txikian

Binaka Talde handian

IKONOAK

Audioa Ahozko Baliabide


jarduera digitala
Jakingaiak eta trebeziak atalean
ikasegoerak ondo egiteko beharrezko
informazioa aurkituko duzu.
Argitu zalantza guztiak!

JAKINGAIAK ETA TREBEZIAK

ENTRENATU Edukiak IKZ PROIEKTUA

Konpetentziak ebaluatzeko Curriculumeko oinarrizko jakintzak eta trebetasunak. Konpromisoa sustatu nahi
jarduerak. da, mundua bidezkoagoa,
solidarioagoa eta
iraunkorragoa izan dadin.

Zure espazio pertsonalean eskuragarri: www.edebe.com


Askotariko gailuetarako

Eduki digital interaktiboak

Baliabide digitalen
liburutegia
Ikasegoerak Amaierako ataza

1 Hitz egingo dugu udari buruz? 9. or. Udari buruz hitz egin

2 Esango didazu nolakoa den? 15. or. Deskribapen-testua ulertu

Iraganeko bizimodua eta


3 Jakin dezakegu nolakoa zen garai bateko bizimodua nobela bat irakurriz? 21. or.
LEHEN HIRUHILEKOA

gaur egungoa konparatu

4 Nola egiten dira pastelak? 27. or. Errezeta bat idatzi

5 Nola ematen ditugu azalpenak? 33. or. Ahozko azalpena egin

6 Nola jakiten duzu zer oparitu? 39. or. Ipuina ulertu

7 Nola irauten dute istorioek? 45. or. Elezahar bat kontatu

8 Nola idazten dira olerkiak? 51. or. Olerki bat idatzi

9 Jolastuko gara hitzekin? 57. or. Abesti baten amaiera aldatu

11 Baliagarria da hitz egitea? 109. or. Sentimenduei buruz hitz egin

12 Denak du azalpenen bat? 115. or. Istorio baten amaiera imajinatu


BIGARREN HIRUHILEKOA

13 Nola idazten dira ipuinak? 121. or. Ipuin bat idatzi

14 Azalduko didazu nolakoa den zure etxea? 127. or. Gure logela deskribatu

15 Nola sortzen dira abestiak? 133. or. Abesti bat ulertu

16 Zuk, zerekin egiten duzu barre? 139. or. Istorio dibertigarri bat imajinatu

17 Zuk, nola azalduko zenuke albiste hori? 145. or. Albiste baten eskema idatzi

Zure bizitokiari buruzko iritzia


18 Nolakoa izango da ia eguzkirik gabeko leku batean bizitzea? 151. or. eman

19 Zertaz hitz egiten dute olerkiek? 157. or. Olerki baten gaia ulertu

Ipuin klasiko baten bertsio


21 Nola kontatuko zenuke ipuin klasiko bat? 209. or. berritua kontatu

22 Zer gertatzen da ezustekoren bat gertatzen denean? 215. or. Komiki baten amaiera idatzi

Nola jakiten dugu nola sentitzen diren besteak?


HIRUGARREN HIRUHILEKOA

23 221. or. Sentimenduez hitz egin

24 Benetakoak dira liburuetako istorioak? 227. or. Testu erreal bat ulertu

25 Eta zuk, zer izan nahi duzu handia zarenean? 233. or. Lanbideez hitz egin

26 Zertarako balio dute egunerokoek? 239. or. Eguneroko bat idatzi

27 Zer da elkarrizketa bat egitea? 245. or. Elkarrizketa bat egin

28 Nola dakigu nolakoa zen beste garai bat? 251. or. Testu baten laburpena idatzi

29 Nondik dator zure izena? 257. or. Gure izenaren historia idatzi

IKZ PROIEKTUA. Osasuna, munduko ondasuna 309. or.


Jakingaiak GJH
Komunikazioa Hizkuntza Literatura
Euskararen aldaerak
Elkarrizketak
Galdera-marka eta harridura-marka
Euskal jaiak 15 LEHORREKO
BIZITZA

Leku-izenak
Deskribapen-testuak
Maiuskulak eta minuskulak 15 LEHORREKO
BIZITZA

Aditzaren aldiak Narrazioa 1POBREZIA


DESAGERTZEA

Jarraibide-testuak Ordena eta aditzak 2 GOSERIK


EZA

Ahozko azalpenak Esaldien egitura


Informazioa bilatzea Erdarakadak 15 LEHORREKO
BIZITZA

Aditza lehenaldian Ipuinen atalak 12 EKOIZPENA


ETA KONTSUMO
ARDURATSUA

Elezaharrak
Hasierako eta amaierako formulak 15 LEHORREKO
BIZITZA

Olerkia: errima 4 KALITATEZKO


HEZKUNTZA

Aho korapiloak eta igarkizunak


Zertu aditza
Abestiak
10 DESBERDINTASUNAK
MURRIZTEA

Izenordaina. Galdegaia
Elkarrizketak
ZER, NORK eta NORI 10 DESBERDINTASUNAK
MURRIZTEA

NORENTZAT eta NOREKIN Narrazioetako pertsonaiak 15 LEHORREKO


BIZITZA

Puntuazio-markak Ipuinen egitura 6 EDATEKO URA ETA


SANEAMENDUA

Etxeei buruzko hiztegia 11 HIRI ETA


Tokien deskribapenak KOMUNITATE
Erakusleak JASANGARRIAK

Esamoldeak Abestiaren egitura 15 LEHORREKO


BIZITZA

Konparazioak Umorezko elementuak 13 KLIMA


BABESTEKO
EKINTZA

Albisteak Puntuak eta komak 13 KLIMA


BABESTEKO
EKINTZA

Argudio-testuak Argudioak ematea 11 HIRI ETA


KOMUNITATE
JASANGARRIAK

Hitz berriak sortzeko bideak Olerkia: edukia eta atalak 15 LEHORREKO


BIZITZA

Hitz-familiak
Hitz berriak sortzea
Ipuin klasikoak 15 LEHORREKO
BIZITZA

Onomatopeiak Komikiak 13 KLIMA


BABESTEKO
EKINTZA

Sentimenduak ahotsarekin eta Sentimenduei buruzko hiztegia


gorputzarekin adieraztea Aditzondoak 15 LEHORREKO
BIZITZA

Esamoldeak
Zehar-estiloa
Testuaren elementu errealak 15 LEHORREKO
BIZITZA

Hitzen forma eta esanahia 9 INDUSTRIA,


Bertsoa: irudi poetikoa BERRIKUNTZA ETA
Polisemia AZPIEGITURA

Egunerokoak Datak 3 OSASUNA ETA


ONGIZATEA

Elkarrizketak Aditzlagunak 15 LEHORREKO


BIZITZA

Azalpen-testuak Testu-antolatzaileak
Laburpenak Sinonimoak eta antonimoak
10 DESBERDINTASUNAK
MURRIZTEA

Kausak
Biografiak
Esaldiko osagaien ordena 16 BAKEA ETA
JUSTIZIA

Argudiatzea Osasunari buruzko hiztegia 3 OSASUNA ETA


ONGIZATEA
Aurkibidea
Ikasegoerak 9

Entrenatu 63

Jakingaiak eta trebeziak 69

Eranskina 103
1
Danik, Sarek, Bertak eta Teok elkar ikusteko gogo itzela zuten opo-
Hauxe ikasiko duzu: rren ondoren, eta hitz eta pitz aritu dira oporretako kontu guztiak
elkarri kontatu nahian. Berritsuak halakoak!
Elkarrizketak entzuten

Hitz egingo dugu


eta antzezten.

Zer arau bete behar


ditugun elkarrizketetan.

Euskaraz, gainerako
udari buruz?
hizkuntza guztietan bezalaxe,
ez dugula berdin-berdin hitz Gustatzen zaizu besteekin hitz egitea?
egiten herri guztietan.
Askotan hitz egiten duzu besteekin?

9
Elkarrizketa entzun eta ulertu
1 Lagun taldekoak ere oporretan izan dira. Entzun!

2 Zein da erantzun zuzena?

1. Zer kontatu dute lagunek?


a Udan zer egin duten.
b Datorren udan zer egin dezaketen elkarrekin.
c Zein diren oporretako planik gustukoenak.

2. Bertak esan du ibilbide paregabeak egin dituztela. Zer esan nahi du horrekin?
a Ibili diren mendien parean ez zegoela beste mendirik.
b Izugarri politak direla egin dituzten ibilbideak.
c Oso ibilbide luzeak izan direla eta asko nekatu direla.

3. Nork hasi du elkarrizketa?

a BERTAK b TEOK c DANIK

4. Non izan da Dani?


a Bidarraiko udalekuetan b ingeles-udalekuetan c kirol-udalekuetan

5. Sarek dio neka-neka eginda dauzkala besoak. Zergatik?


a Raftinga egiteko arraun egin behar delako.
b Igeri egiten ibili delako.
c Gauean dantzan egitera joan delako.
10
1
Elkarrizketaren arauak praktikan jarri
3 Banatu elkarrizketa honetako solaskideak (hitz egiten duten pertsonak), 
eta ikasi buruz tokatu zaizkizuen esaldiak.

1 Kaixo! Zer moduz ibili zarete oporretan?

2 Oso ondo! Nafarroan ibili gara.

3 Joan zineten Faltzesera?

4 Faltzesera? Non dago hori?

2 Bada, Nafarroan. Bigantxak mendian behera


jaisten dituzte abuztuan.

1 A! Eta batzuek bigantxen aurrean korrika


egiten dute, ezta? Beldurgarria izan behar du!

3 Bai, baina oso ederra eta zirraragarria da!

4 Bada, nik nahiago hondartzara joan.

Elkarrizketetan, hau da, beste pertsona batzuekin hitz egiten dugunean, entzun
egin behar diegu, argi azaldu behar diegu zer esan nahi dugun, eta hitza hartzeko
txandak errespetatu behar ditugu.

——Antzeztu elkarrizketa lau modutara.

3 zenbakiak oihuka hitz egingo du.

4 zenbakiak, norbait hitz egiten ari den bakoitzean, eten egingo dio.

1 zenbakiak belarriak estaliko ditu bi eskuekin, besteek zer dioten ez entzuteko.

2 zenbakiak etenak eginez hitz egingo du, hitzak gaizki esanez, hitzen ordena aldatuz…

‰‰ Nola sentitu zarete egoera horietako bakoitzean?


11
Euskara eta euskal jaiak aztertu
4 Zer jai ospatzen dira zure herrian? Adierazi adibideei jarraituz eta bilatu argazki bat
edo egin marrazki bat.

Lantzen Donostian
Inauteriak otsailean edo martxoan Danborrada San Sebastian egunean

NIRE AMAMAK ARDI


ESATEN DIO ARKAKUSOARI.
5 Jaiak ez ezik, hitzak ere aldatzen dira euskaraz egiten
BITXIA, EZTA?
den leku askotan. Ikertu eta pentsatu.
‰‰ Gasteizen igandea esaten dute, eta Bermeon, …
‰‰ Elorrion jausi esaten dute, eta Donostian, …
‰‰ Baionan ontsa esaten dute, eta Zarautzen, …

——Eta zuk zer hitz erabiltzen dituzu horiek esateko? Eta ikaskideek? Komentatu.

Euskara Bizkaian, Gipuzkoan, Araban, Nafarroa Garaian, Nafarroa Beherean,


Lapurdin eta Zuberoan hitz egiten da. Leku guztietan hizkuntza bera hitz
egiten dugun arren, beti ez ditugu hitz berberak erabiltzen leku guztietan.

12
1
Elkarrizketa prestatu
6 Pentsatu pixka bat zer egin duzun udan.
‰‰ Nora joan zara? Zer egin duzu? Zer gauza berri ikasi dituzu?
‰‰ Kirolik egin duzu? Zer kirol?
‰‰ Zer gustatu zaizu gehien? Zergatik?

7 Zer kirol egin dituzue uda honetan? Aipatu hiru eta bete taula bat adibidean bezala.

Gorputzeko zer atal


Jarduera Nola egiten da?
erabiltzen da?
Mendi-txangoak Batez ere hankak eta oinak Mendian oinez ibiliz.
erabiltzen dira.

Elkarrizketetako galderetan ez ahaztu galdera-markak. Erantzunak, gehienetan,


puntuarekin bukatzen dira, baina harridura-markarekin ere bai, sentimenduak
adierazten badira.

Galdera-marka eta harridura-marka 78. or.

Hitz egin eta entzun


Unerik ederrenak
azalduko dizkizut!
8 Komentatu zer egin duzuen udan. Ados jarri, eta pentsatu
zer kontatu nahi duzuen eta nola kontatuko duzuen.

Grabatu elkarrizketa eta, ondoren, erakutsi taldeari.

9 Eskatu beste bikote bati zuen elkarrizketa aztertzeko.


‰‰ Udan zer egin duzuen kontatu duzue?
‰‰ Entzun diozue elkarri?
‰‰ Ozen hitz egin duzue, ala bolumen egokiarekin?
‰‰ Hitz egokiak erabili dituzue?
13
Elkarrizketan aritu
10 Prestatu gai bati buruzko elkarrizketa bat eta antzeztu. Egin
aukeratu duzuen gaiari buruzko marrazki bat. Hemen ditu-
zue gai batzuk. B izi zareten herri
edo hiriko jaiak.
U dalekuetan bizi
izandako pasadizore
n
bat.
 ora joan nahi
N
zenuketen oporreta
n.

Lana baloratu
11 Baloratu nola egin duzuen.

Elkarri entzun diogu.

Aukeratu dugun gaiari buruz hitz egin dugu.

Kontuz ibili gara, ez hitz egiteko ez oso altu, 


ez oso baxu.

Hitz egokiak erabili ditugu.

Amaitzeko, pentsatu
‰‰ Zaila egin zaizu elkarrizketaren arauei jarraitzea?
‰‰ Zer ikasi duzu jarduerak taldean eginez?

14
SINESTEZINA! ORAIN ILARA UF, NIK EZ DAKIT EZER
EGIN BEHAR DA EVERESTERA EVERESTI BURUZ!
IGOTZEKO ERE.

XERPA KOITADUAK! LANIK GABE


GERATUKO DIRA. GAILURRERA IRISTEKO,
ILARAN JARRI ETA AURREKOARI JARRAITU
BESTERIK EZ DA EGIN BEHARKO!

2
Hauxe ikasiko duzu:
Lekuen deskribapenak
nolakoak diren aztertzen.

Leku-izenak ondo idazten.

Esango didazu nolakoa den?


Lekuak zentzumen guztien
bidez deskribatzen.

Nola deskriba ditzakegu gure gustuko lekuak


zentzumenak erabiliz?

15
Informazioa bildu eta deskribapen bat irakurri
1 Badakizue non dagoen Everest?  Eneritz eta Xabat oporretan daude amarekin
Badakizue nor diren xerpak? Nepalen, Sagarmantha parkean, eta handik
Everest mendia ikusten da. Tenplu batean
xerpak ikusi dituzte.

Oinak Sagarmanthan, burua Everesten


Everest mendiari begira utzi genuen ama, eta une huraxe aukeratu genuen Xabatek
eta biok Nepalen dagoen Sagarmanthako txoko bereziak ezagutzeko.
Non daude
protagonistak? Gure herriko jaietan jartzen dituztenen moduko koloretako banderatxoei jarraitu
genien, idatzita zer ote zeukaten jakin nahian, eta hara non aurkitu genituen, parez
pare, bi lehoi eta ate ireki bat.
—Atea irekita badago, sar gaitezkeen seinale, ezta, Eneritz?
Amak Everesti begira geldi jarraituko zuelakoan, tenplu budista koloretsura sartu ginen.
Everest baino handiagoa zirudien irudi bat zegoen han, eta hura apaintzen, lore pila bat;
tartean behin, oliozko lanparak. Lore bat usaintzera inguratu nintzen, tenpluan
Nola dago zabaltzen zen usainaren bila-edo; baina ez zen loreen usaina, baizik eta kearena, kea
apainduta
tenplua? zerien makilatxoena. Ordutik, amak ere jartzen du etxean kea, intsen­tsu esaten diona.
Xabatek loto-lore bat hartu nahi izan zuen amarentzat, baina soineko laranjaz
jantzitako gizon burusoil bat hurbildu zitzaigun buruarekin ezetz eginez, eta amari ez bezala,
lehenengoan egin genion kasu monje hari. Azaldu zigun gailurrera igotzen diren xerpen otoi­
tzak jasotzen dituela Budak: pergaminoetan otoitzak idatzi, eta otoitz-gurpiletan
Zer gailurri
buruz ari dira?
sartzen dituzte; banderatxoetan ere otoitzak idazten dituzte, eta gailurrera igo eta
bueltan jaisteko babesa eskatzen diote. Xerpa ugari zeuden tenpluan, eta otoitz egiten
entzun genituen.
16
2
Deskribapena ulertu
2 Ea arretaz irakurri duzun.
‰‰ Non daude Eneritz, Xabat eta haien ama?
‰‰ Zeri begira utzi dute ama?
‰‰ Zeri jarraitu diote ama bakarrik utzita?
‰‰ Nora sartu dira Eneritz eta Xabat?
‰‰ Zer ikusi dute tenpluaren kanpoaldean?
‰‰ Zer hartu nahi izan du Xabatek tenpluan zeudenean? Zergatik?
‰‰ Zer azaldu die monjeak?

3 Tenpluan bisitan, gauza asko ikusi dituzte Eneritzek eta Xabatek. Zein da zein?

1 2 3 4

a Otoitz-gurpilak b Loto-lorea c Buda d Otoitz-banderatxoak

4 Zer da hitz hauetako bakoitza?

MONJEA PERGAMINOA INTSENTSUA LANPARA

‰‰ Behiaren edo ardiaren larruazal lehortua, duela milaka urte, paperik ez zeukatenean, idaz-
teko erabiltzen zutena.
‰‰ Erretzen denean usaina zabaltzen duen makilatxoa.
‰‰ Metxa bat eta olioa jarrita argia ematen duen tresna.
‰‰ Monasterio batean erlijioari emana bizi den pertsona.

17
5 Ziur gauza asko dakizkizuela naturaren zientziez! Adierazi, honelako taula batean,
zer zentzumen erabiltzen dugun ekintza hauetako bakoitzean.

EKINTZA ZENTZUMENA
Intsentsua piztuta dagoela jabetzea.
Hormen kolore eta apaingarriez gozatzea.
Otoitzean ari direla jabetzea.
Otoitz-gurpilak dantzan jartzea eskuekin.

Zentzumen guztiekin deskribatu


6 Osatu taldeak, eta taldekide bakoitzak aukeratu gehien gustatzen zaion lekua.

a b c

budisten monasterioa lorez betetako zelaia futbol-zelaia

——Pentsatu begiak estalita dauzkazula. Azaldu taldekideei nolakoa den aukeratu duzun le-
kua. Lau zentzumenak erabili behar dituzu horretarako!
‰‰ Zuen ustez, leku bat zentzumen guztiekin deskribatzeak lagundu egiten du leku hori ho-
beto irudikatzen? Zergatik?
‰‰ Begiak ixten badituzue, erraza egiten zaizue zuen ikaskideek zer deskribatzen duten imaji-
natzea? Hitz egin horri buruz zuen artean.
‰‰ Zer zentzumeni buruz hitz egitea egin zaizue errazen? Eta zailen? Taldekide guztiek zentzu-
men berak aipatu dituzue? Zergatik izan daiteke hori?

Deskribapenetan leku bat, pertsona bat edo objektu bat nolakoa den
azaltzen dugu.

18
2
EVEREST LEKU-IZENA DA ETA
Hizkuntzaz hausnartu Leku-izenak MAIUSKULAZ IDAZTEN DA, BAINA
NOLA IDAZTEN DA EVEREST ZER
7 Zein dago ondo idatzita? Aukeratu. DEN ADIERAZTEN DUEN IZENA?
BILATU TESTUAN.
‰‰ Tamesis ibaia / Tamesis Ibaia Londrestik pasatzen
da, eta Ipar Itsasoan / Ipar itsasoan itsasoratzen da.
‰‰ Antzina itsaso Beltzean / Itsaso Beltzean hainbat itsas gudu izan ziren.
‰‰ Txinako Ibai Urdinean / ibai Urdinean munduko urtegirik handiena 
eraiki dute.
‰‰ Udalatx mendia / Udalatx Mendia Gipuzkoaren eta Bizkaiaren 
arteko mugan dago.
‰‰ Iaz Kanaria uharteetara / Kanaria Uharteetara joan ginen oporretan.
‰‰ Matxitxako lurmuturrean / Matxitxako Lurmuturrean bi itsasargi daude.

8 Berridatzi testua falta diren maiuskulak jarriz.

everest mendia munduko altuena da


eta himalaia mendikatean dago, asian,
nepalen eta tibeten arteko mugan.
himalaian, hainbat ibai jaiotzen dira; besteak
beste, karnali ibaia. ibai hori nepaleko
luzeena eta emaritsuena da, eta indiako
ganges ibaira isurtzen ditu urak.

Leku-izen bereziak maiuskulaz idazten dira beti (Sagarmantha, Nepal…).


Ondoan izen arrunt bat badago, izen arrunt hori minuskulaz idatzi behar
da (Indus ibaia…). Izen arrunta bereziaren aurrean badago, maiuskulaz
idatzi behar da: Ibai Horia…

Maiuskulak eta minuskulak 75. or.

19
Dena ondo ulertu dugula egiaztatu
9 Zein da erantzun zuzena?

1. Eneritz eta Xabat... 2. Tenpluaren kanpoaldean…


a amak utzi ditu tenpluan. a bi lehoi daude.
b Everestera bidean daude. b Buda bat dago.
c banderatxoei segika joan dira. c ate itxi bat dago.

3. Xerpek otoitz egiten dute… 4. Nola egiten dira deskribapenak?


a loto-lorea eskuetan dutela. a Zentzumen guztiekin.
b Everesterako joan-etorri segurua eskatzeko. b Ikusmenarekin baino ez.
c guztiek batera, banderatxoak mugituz. c Entzumenarekin baino ez.

Lana baloratu
10 Aztertu nola egin duzun lan.

Deskribapenetan zentzumen bakoitzak zer


informazio ematen duen bereizi dut.

Zentzumen guztiak erabili ditut leku bat


nolakoa den azaltzeko.

Leku-izenak ondo idazten ikasi dut.

Amaitzeko, pentsatu
‰‰ Zer jarduera gustatu zaizu gehien? Zergatik?
‰‰ Zer gauza berri ikasi dituzu?
20
3
Dani ziur dago liburuzaina nahasi egin dela. Liburu bat eskatu
dio, duela berrehun urte Ingalaterrako haurrak nola bizi ziren
Hauxe ikasiko duzu:
jakiteko, baina nobela bat eman dio!
Narrazioak espazioan eta
denboran kokatzen.

Iraganeko bizimodua eta


Jakin dezakegu nolakoa
oraingoa alderatzen.

Aditzaren aldiak bereizten.


zen garai bateko bizimodua
nobela bat irakurriz?
Nola bidaiatu dezakegu denboran?

21
CHARLES DICKENS-EN NOBELAKO
PROTAGONISTA HAUR BAT DA,
OLIVER TWIST, ETA, BESTE ASKOREN
MODUAN, TXIKI-TXIKITATIK LAN EGIN
BEHAR IZAN ZUEN.

OLIVER TWIST
CHARLES DICKENS

—Hemen bederatzi urteko haur bat bizi da. Oliver Twist du izena, eta duela bederatzi
urte ekarri zuten —esan zion Bumble jaunak Mann andreari.
—Bai, hala da, eta nire semea balitz bezala hazi dut.
Jarraian, honela galdetu zion Mann andreak:
—Eta nolatan du izena mutikoak, jauna?
—Nik neuk jarri nion izena. Astia daukadanean, izenak jartzen dizkiet umezurtz guztiei.
Ordena alfabetikoan. Izenak prest ditut alfabetoaren amaieraraino, A-tik Z-ra.
—Ai, poeta zara, gero, Bumble jauna —esan zion Mann andreak.
—Bai, badakit… Baina gatozen harira. Oliver gazteak bederatzi urte betetzen ditu gaur,
eta batzordeak erabaki du handiegia dela jada hemen jarraitzeko. Horregatik etorri naiz
haren bila.
Handik gutxira, haur umezurtza umezurztegitik atera zen, Bumble jaunaren kasakari
helduta. Pauso handiak ematen zituen Bumble jaunak, eta pauso lasterrean jarraitu
behar zion Oliverrek. Areto handi batera eraman zuen: zortzi edo hamar agure zeuden
han, beltzez jantzita eta mahai baten bueltan.
22
3
—Mutiko! —esan zion gizon haietako batek—. Jakingo duzu ez duzula ez aitarik, ez
amarik, eta umezurztegi batean hazi zarela.
—Bai, jauna —erantzun zuen Oliverrek, begiak malkotan blai.
—Oso ondo —jarraitu zuen gizonak—. Babes-etxera etorri zara heziketa jasotzera,
baina parrokiak ezin du ez denborarik, ez dirurik gastatu jende alferrarekin. Bihartik
aurrera, lanbide bat ikasiko duzu, probetxuzko gizona izateko.

Narrazioa ulertu
1 Ondo erreparatu diozu istorio honen protagonistari?

1. Hauetako zein da Oliver Twist?


a b c

2. Non bizi da?


a Etxe batean, bere familiarekin.
b Kalean, beste haur batzuekin.
c Umezurztegi batean, familiarik gabeko haurrekin.

3. Nola jarri da joan egin behar duela esan diotenean?


a Triste.
b Pozik.
c Haserre.

2 Bumble jauna Oliverren bila etorri da.


‰‰ Nora eraman du?
‰‰ Zergatik eraman du leku horretara?
23
Istorioa denboran kokatu
3 Idazlea Londresen bizi zen, baina duela berrehun urte baino gehiago, eta hiria oso
desberdina zen garai hartan. Aztertu argazki hauek. Zer egiten zaizue deigarriena?

4 Nola janzten zen jendea garai hartan? Aztertu nola dauden jantzita, eta esan zein
diren Bumble jauna eta Mann andrea.

a b c d e

5 Herrialde batzuetan, oraindik ere, haur batzuek eskola utzi, eta lanean hasi behar
dute, familiari laguntzeko. Oliverren bizitza bat-batean aldatu zen bederatzi urte
bete zituenean. Zer lanbidetarako prestatuko zuten?

a informatikaria
b garbigailuen konpontzailea
c zapata-konpontzailea

——Zergatik aukeratu duzue lanbide hori eta ez beste biak? Hitz egin horri buruz.
24
3
Hizkuntzaz hausnartu Aditzaren aldiak
6 Ordenatu Oliver Twist-en bizitzako gertaerak. Erreparatu aditzei.
‰‰ Ordutik gaur arte, umezurztegian bizi izan da.
‰‰ Duela bederatzi urte, gurasorik gabe geratu zen Oliver.
‰‰ Gaur Bumble jauna Oliverren bila etorri da umezurztegira.
‰‰ Oliver umezurztegi batera eraman zuten.
‰‰ Mann andreak hazi zuen Oliver umezurztegian.
‰‰ Lanbide bat ikasi behar duela esan diote gizon batzuek Oliverri.

7 Lotu argazkiak eta esaldiak. Gehitu beste esaldi bat argazki bakoitzerako.

1 2

a Gaur goizean, ur-parke batera joan naiz lagunekin.


b Igandean, zalditegira joan ginen, eguraldi ederra egiten zuen-eta.
c Ur pila bat irentsi dut, baina zenbat barre egin dudan!
d Ibilaldi zoragarria egin genuen zaldi gainean inguruko zelaietatik. Hau ipurdiko
mina!

Aditzak adierazten digu ekintzak noiz gertatu diren: gaur, goizean, atzo,
duela bi urte, aspaldi...

Aditzaren aldiak 86.-88. or.


25
Zer ikasi dugun aztertu
8 Orain, Charles Dickensen nobelari buruzko gauza gehiago
dakizkizunez, erantzun galdera hauei:
1. Duela berrehun urte, jende asko bizi zen egoera horretan Ingala-
terran. Aberatsak, berriz, gutxi ziren. Idazleak gai hori lantzen du
bere liburu askotan. Zeri buruz ari gara?
2. Zer hiritan kokatzen da nobela?
3. Nora eramaten zituzten familiarik ez zuten haurrak?
4. Nola du izena bederatzi urterekin lanera bidali zuten haurrak?

9 Pentsatu zu zeu Oliverren eta errealitateko beste haur askoren egoera berean
zaudela. Nola sentituko zinateke? Kontatu.

Lana baloratu
10 Baloratu zer ikasi duzun Oliver Twist liburuko pasartea irakurrita.

Jakin dut kokatzen non eta noiz idatzi zen nobela.

Ulertu dut nola bizi ziren haur asko duela 


berrehun urte.

Ulertu dut nobelek azaldu dezaketela zer 


gertatzen den edo gertatzen zen errealitatean.

Amaitzeko, pentsatu
‰‰ Jakin nahi zenuke nola bizi ziren duela berrehun urte zu bizi zaren lekuan?
‰‰ Ezagutzen al duzu horri buruzko nobelarik?
26
ZUEK BILATU ERREZETA, GAUR ERREZETARIK GABE
BANATOR-ETA! ARITUKO GARA,
INPROBISATU EGINGO DUGU.
GORA… SORMENA!

4
Hauxe ikasiko duzu:
Janari-errezetak idazten.

Aginduak ordenatzen eta


Nola egiten dira pastelak?
ematen.
Badakizu azaltzen zer urrats egin behar diren pastelak
Gazta-tarta nola egiten den
azaltzen. prestatzeko?
Nola prestatzen da beste plateren bat?

27
BEGIRA ZER AURKITU
Errezeta bat entzun eta informazioa bildu DUDAN. HONEK
LAGUNDUKO DIGU!
1 Entzun Eneko Zaballari irratian azaltzen nola 
prestatzen den gazta-tarta.
‰‰ Zuen ustez, nor da Eneko Zaballa?

a b c

2 Egia (E) ala gezurra (G)?


‰‰ Enekok alabarentzat egingo du gazta-tarta, ikaragarri gustatzen zaio-eta. E G
‰‰ Tarta labean egingo du. E G
‰‰ Tarta labean txigortzea komeni da. E G
‰‰ Datorren astean madalena intxaurdunak egingo ditu. E G
‰‰ Esan digu zer osagai erabiliko dituen, eta zer kantitatetan. E G
‰‰ Azaldu digu tarta prestatzeko zer urrats egin behar ditugun. E G

3 Erantzun:
‰‰ Zertarako balio digu sukaldariak 
kontatu digunak?
‰‰ Errezeta azaltzeko, zer aipatu du lehenik?
‰‰ Zer azaldu du ondoren?

28
4
4 Komentatu ikaskidearekin.
‰‰ Eta zuek, jakingo zenukete gazta-tarta hori 
prestatzen? Zergatik?
‰‰ Prestatzen duzue errezetarik etxean? Zein?
‰‰ Zein da zuen jakirik gustukoena?
‰‰ Badakizue jaki hori prestatzen?

Janari-errezetek urratsez urrats azaltzen dute nola prestatu jaki bat.


Badira beste testu batzuk, gauzak nola egiten diren, tresnak nola erabiltzen
diren eta antzeko kontuak azaltzeko balio dutenak. Testu horiek
jarraibide-testuak dira.

Jarraibideak nola ematen diren praktikatu


5 Ozen azaldu gazta-tartaren errezeta. Irudiak dituzue lagungarri.
A. Hasteko, osagaiak zehaztu behar ditugu. B. Zer egin behar da osagaiekin?

Hartu…
Nahasi…

C. Azken urratsak.

Perpaus motak 90. or.

29
Errezeta irakurri eta aztertu
6 Irakurri errezetak. Jaki hauetako zein ageri dira errezetetan?

a b

c d

——Ez dira guztiz berdinak bi errezetak, baina badira bietan errepikatzen diren zenbait gauza.
‰‰ Zer atal dituzte bi errezetek?
‰‰ Nola esaten zaie errezeta egiteko zer behar den azaltzen duten atalei?
‰‰ Eta zer egin behar den adierazten dutenei?
EZ DAKIT PRESTATZEN
‰‰ Garrantzitsua da urratsak ordenan egitea? Zergatik?
ASMATUKO DUDAN,
‰‰ Nola dakigu urrats bat amaitu dela eta hurrengoari ekin behar diogula? BAINA JATEN BAI,
NOSKI!
‰‰ Nolakoa da urrats bakoitzaren lehenengo hitza?
‰‰ Zer adierazten du lehenengo hitz horrek?
7 Bi errezeta eman dizkigute. Hitz egin ikaskidearekin.
‰‰ Gustatzen zaizue bizkotxoa?
‰‰ Eta makarroiak tomatearekin?
‰‰ Prestatzen al duzue bizkotxorik etxean? Eta pastarik?
‰‰ Beste moduren batera prestatzen dituzue bi plater horiek?
30
4
Hizkuntzaz hausnartu Ordena eta aditzak BADAKIZU URRATSAK
ORDENATZEN ZENBAKIRIK
8 Irakurri dutxatzeko jarraibideak eta ordenatu,  ERABILI GABE?
zenbakiak jarriz.
a. Xaboitu, ondo igurtziz.
b. Lehortu toalla batez.
c. Erantzi arropa eta zapatak.
d. Pasatu uretatik, xaboia kentzeko.
e. Sartu dutxan, ireki txorrota eta itxaron ura berotu arte.
f. Busti ondo gorputza eta itxi txorrota.
——Orain, idatzi dutxatzeko jarraibideak, ordena adierazteko hitz hauek erabiliz zenbakien
ordez.

Lehenik Gero Ura berotu ostean

Ondoren Horren ostean Amaitzeko

9 Jarraibideak bi modutara eman daitezke. Aztertu bi moduak eta idatzi beheko


jarraibideak bigarren eran.

1. Aditz soila erabiliz:


Joan paper-dendara. / Erosi kartoi mehe bat. / Erosi kartoi mehe batzuk.
2. Aditz bereziak erabiliz:
Joan zaitez paper-dendara. / Eros ezazu kartoi mehe bat. / Eros itzazu kartoi
mehe batzuk.

Ipuina irakurtzean hitzen bat ulertzen ez baduzu, zera egin behar duzu:
joan    apalategira, hartu    hiztegia (badakizu zein den, ezta?)
eta bilatu     ulertzen ez dituzun hitzak.

Jarraibideak emateko, aditzak erabiltzen ditugu. Jarraibideetako urratsak


ordenatzeko, ordenaren berri ematen duten hitzak erabiltzen ditugu.
31
Errezeta idatzi
10 Osatu osagaien zerrenda eta ordenatu errezeta prestatzeko jarraibideak, ordenaren
berri ematen duten hitzak erabiliz.
GAZTA-TARTA PRESTATZEKO JARRAIBIDEAK
OSAGAIAK
• 7 koilarakada •     1
•3 • ontzi 1
• limoizko 3

NOLA PRESTATU
a. Prest dagoen egiaztatu zotz batekin ziztatuz: garbi
ateratzen denean, atera labetik. Hona hemen jarraibideak
ordenatzeko hitz batzuk:
b. Gehitu azukrea, arto-almidoia, jogurtak eta gazta.
c. Berotu labea tarteko tenperaturan. Hasteko
Amaitzeko 
d. Utzi hogei minutuz.
Ondoren
e. Nahasi dena irabiagailu batekin, pinportarik gabe Lehenik
utzi arte. Gero
f. Jarri arrautzak katilu batean eta irabiatu sardexka Azkenik
batekin. Jarraian
g. Bota orea molde batera eta sartu labean.

Lana baloratu
11 Berrikusi errezeta.

Osagaiak zuzen idatzita daude.

Urratsak ondo ordenatuta daude.

Ordena adierazteko hitzak egokiak dira.

Amaitzeko, pentsatu
‰‰ Zerk lagundu dizu gehien errezeta ordenatzen?
32
5 Nola ematen ditugu
azalpenak?
Hauxe ikasiko duzu: Gaur Natura Zientzien Museoan izan da lagun taldea, eta harrituta
Gaiak azaltzeko geratu dira egurrezko egitura batekin. Zer ote da?
informazioa bilatzen eta
prestatzen. a Adarrekin egindako eskultura
Ahozko azalpenek zer atal b Intsektuentzako hotela
dituzten.
Sarek esan die berak badakiela zer den, amonaren baratzean ere
Batzuetan erdarakadak badutelako, eta nola eraiki zuten azaldu die…
erabiltzen ditugula.
Non bilatu dezakegu gai bati buruzko informazioa?
Nola azaldu behar diegu gainerakoei?

33
Ahozko azalpen bat entzun eta ulertu
1 Museoan daudela, zientzialari ezagun baten hitzaldia entzun du taldeak. Entzun
Galzorian hitzaldia.

Hobe landare eta


2 Zein da erantzun zuzena? animalia gehiago
desagertu aurretik
1. Zertan da aditua zientzalaria? bidaiatzen badugu!
a Elefanteen ehizan.
b Galzorian dauden izaki bizidunetan.
c Beste planeta batzuetako bizitzan.

2. Zergatik desagertzen dira animalia espezie batzuk?


a Zahartu eta hil egiten direlako.
b Animalia handiagoek jaten dituztelako.
c Kutsaduraren ondorioz.

3. Zein da Euskadin galzorian dagoen espezieetako bat?

a b c

4. Zer esan nahi du zientzialariak neurriak hartu behar direla dioenean?


a Zenbatu egin behar dela zenbat espezie dauden galzorian.
b Zerbait egin behar dela espezieak salbatzeko.
c Ikusi behar dela zer gertatuko den izaki bizidunekin.

34
5
Informazioa bilatu
3 Entzun duzue zientzialariaren baieztapena?

Naturaren Kontserbaziorako
Nazioarteko Erakundearen
arabera, milaka izaki bizidun ari
dira desagertzen gizakion ekintzen
ondorioz.

‰‰ Nondik atera du datua jakiteko milaka izaki bizidun ari direla desagertzen?
‰‰ Zuen ustez, fidagarria da datua?
‰‰ Liburu hauetako zeinetara joko zenukete galzorian dauden animalia eta landareei buruzko
informazio bila?
a. Naturaren Zientzien testuliburura.
b. Landare eta animaliei buruzko ipuin batera.
c. Izaki bizidunei buruzko liburu batera.

4 Galzorian dagoen animalietako bat erlea da. Interneten intsektu horri buruzko
informazioa aurkitu dezakezue.
‰‰ Zer kontsultatuko zenukete gehiago jakiteko?

a c

Wikipedia

Greenpeaceren webgunea Erleei buruzko marrazki bizidunak


35
Ahozko azalpen baten egitura aztertu
5 Zer helburu dute zientzialariak esandako esaldi hauek?

1 Eskerrik asko zuen arretagatik. a Hasierako agurra egitea.

2 Adibidez, duela urte gutxi batzuk… b Hitzaldiaren helburua azaltzea.

Azalpenak ulertzen laguntzeko


3 Egun on guztioi. c
adibideak ematea.

4 Beraz, ekin egin behar diogu. d Ondorioak aurkeztea.

Eskerrak eman nahi dizkiot


5 e Jendearen arreta eskertzea.
museoari…

Hitzaldiaren antolatzaileei
6 Nire hitzaldiaren helburua da… f
eskerrak ematea.

——Hitzaldiaren atal bakoitzean informazio jakin bat ematen du. Zer atal dagozkio sarrerari?
Zein garapenari? Eta zein amaierari?
——Modu asko daude atal horietako bakoitzari ekiteko.
‰‰ Nola egin daiteke hitzaldi horren sarrera beste modu batera? Zientzialariak, hitzaldia
‰‰ Nola has zaitezkete garapenaren atalarekin? eman aurretik, gaiari
buruzko informazioa
‰‰ Eta nola amaitu dezakezue hitzaldia? bilatu du, eta nazioarteko
erakunde batera jo du
horretarako.
Ahozko azalpenetan, pertsona batek
gai bati buruzko azalpenak ematen
ditu jendaurrean. Azalpena prestatzeko,
informazioa bilatu eta laburtu behar da,
eta azalpenaren edukia antolatu.

Esaldien egitura 89. or.

36
5
Hitzaldietan erdarakadak saihestu
6 Zientzialariak oso ondo hitz egin du. Gaiaz asko daki, eta, gainera, euskarazko hitz
jatorrak erabili ditu.

1. Zein da zuzena?
a Hainbat animalia eta landare espezie egongo da desagertzeko arriskuan.
b Hainbat animalia eta landare espezie egongo da desagertzeko peligroan.

2. Zein da zuzena?
Hizkuntza
 utsadura, bai kontinenteetakoa, bai
a K
ozeanoetakoa, arazo larria da. bakoitzari berea! Ez
da hain zaila, ezta?
b K
 ontaminazioa, bai kontinenteetakoa, bai
ozeanoetakoa, arazo larria da.

3. Zein da zuzena?
 ues, norbaitek esan dezake galera horrek ez
a P
digula eragiten, baina ez da egia.
b B
 ada, norbaitek esan dezake galera horrek ez
digula eragiten, baina ez da egia.

Askotan, hizkuntza bateko hiztunek, beren hizkuntzan hitz egiten dutenean,


oso hurbil duten beste hizkuntza bateko hitzak erabiltzen dituzte. Beste
hizkuntza batekoak diren hitz horiei erdarakada esaten diegu.

7 Esaldi hauetan erdarakadak daude. Zuzendu esaldiak, laukietako hitzak erabiliz.

ADARRA JOTZEN BAINA HANDIA

‰‰ Hor aritu dira Imanoli ilea hartzen.


‰‰ Si erraz-erraza da-eta.
‰‰ Hotz asko egiten zuen kobazuloan.
——Zuek erabiltzen duzue erdal hitzik euskaraz hitz egiten duzuenean? Zer hitz? Zein dira
ordezko euskal hitz jatorrak?
37
Ahozko azalpena egin
8 Prestatu gidoia, erleei buruzko azalpen bat egiteko.
1. Binaka, bilatu informazioa Interneten edo liburutegian.
2. Z
 er esango duzue azalpenaren ataletako bakoitzean? Banatu informazioa atal hauetan:
sarrera, gorputza eta amaiera.

Kontuan izan, gai bati buruzko azalpena prestatzeko, informazio asko bilatzen
dela, baina, gero, ezin dela informazio hori guztia eman. Hortaz, informazio
garrantzitsuena aukeratu beharko duzue.

3. Banatu informazioa eta entseatu ahozko azalpena.

——Egin prestatu duzuen azalpena beste bikote baten aurrean. Kontuz ibili eta ez esan
erdarakadarik!

Lana baloratu
9 Baloratu beste bikotearen azalpena.

Hasierako agurra egin dute aurkezteko.

Hitzaldia nola antolatu duten azaldu dute.

Ongi garatu dute hitzaldiaren edukia.

Amaieran, eskerrak eman, eta agur esan dute.

Amaitzeko, pentsatu
‰‰ Ikasi duzu ezer berririk ikasegoera honetan?
‰‰ Zer gustatu zaizu gehien talde-lanetik?
38
Goazen barrura,
Bihar Peruren ea opariren bat
urtebetetzea da! aurkitzen dugun!

Eta erosi ezin den zerbait


oparitzen badiogu?

Hemen ez dugu ezer aurkituko.


Peruk jostailu pila bat dauka!

6
Hauxe ikasiko duzu:
Ipuin bat irakurtzen
eta zer gertatzen den
ulertzen.

Aditza lehenaldian
Nola jakiten duzu zer oparitu?
erabiltzen.
Zer izan behar dugu kontuan erabakiak hartzeko?
Ideiak partekatzen eta
ipuinek izan ditzaketen Nondik atera ditzakegu ideiak?
amaierak pentsatzen.

39
Ideiak partekatu eta ipuin bat irakurri
1 Zer diozue?
‰‰ Zuek zer opari jaso nahi zenukete?
‰‰ Zuen ustez, jende guztiari gustatzen zaio opariak jasotzea?
‰‰ Zer da garrantzitsuagoa: guri gustatzen zaiguna kontuan hartzea, ala beste pertsonari
­gustatzen zaiona?

EGONGELAKO KUTXA
—Aurten ez dizuet esango zer opari nahi dudan. Zuek asmatu beharko
duzue, eta inoizko oparirik ederrena izan behar du, gainera!
Pentsatzeko Sofan eserita zeudela bota nien bota beharrekoa.
Zer da Bazirudien errieta egiten ari nintzaiela, haien aurrean zutik,
errieta egitea?
tinko. Kar-kar!
—Baina, Aner… —asaldatu zen ama.

Zer da Buelta eman, eta egongelatik atera nintzen. Zur eta lur utzi
norbait zur nituen: lortu nuen nik nahi nuena… Atearen atzean ezkutatu nintzen,
eta lur uztea? zer burura­tzen zitzaien jakin nahian.
—Baina, Amaia, zer egin behar dugu orain? Denetarik dauka, eta ez dakigu
zer nahi duen! —esan zuen aitak.
—Lasai, Josu, gu ere izan ginen Anerren moduko ume koxkorrak, eta
bururatuko zaigu zerbait. Ea, esan, zer jostailu zenuen gogokoen zuk?
—Nik, ba, em, ba, uf…
—Lelotu egin zarela dirudi! Aner dirudizu, zer egin duen galdetzen
diogunean… —amak aitari.
—Um, ea. Nire jostailu gogokoenetako bat zirkuan erosi
zidan amak. Harri-jasotzaileak baino ez genituen ezagutzen
ordura arte, eta gizontxo hark pisua jasotzen zuen, eta
garaipenaren keinua egiten zuela zirudien. Horregatik
gustatzen zitzaidan hainbeste —gogoratu zen aita.
40
6
—Bada, guk, etxean, panpina ugari genituen, eta nire
gogokoena elefantea zen, tronpatik helduta erraz eramaten
nuelako. Gero, bagenuen pailazo bat, dena plastikozkoa, eta
hura sudurretik tiraka eramaten genuen batetik bestera
—kontatu zuen amak.
—Nik gogoan dut bagenuela belaontzi bat, oporretan
eramaten genuena kanpinera. Hango lakuan asko erabiltzen
genuen, pilak amaitzen ziren arte! Etxean ere bai, bainuontzian
sartuta.
—Guri izebak helikoptero bat ekarri zigun oporretan joan
zen batean, eta han ibiltzen ginen, nor azkarrago, jostailua
hartzeko. Hegan ibiltzen zen batetik bestera, eta aitak
errietaren bat edo beste ere egiten zigun ondo kontrolatu ez
eta horma jotzen genuenean.
—Guk animaliaren bat eduki nahi genuen etxean, eta nire
arrebari zer bururatuko eta… benetako elefantea!
Ama eta aita ez ziren asmatzen ari opariekin, eta
Zer da
hasita nengoen pentsatzen ideia txarra izan zela norbait ataka
ataka horretan jartzea. Ideia horiekin jarraituz gero, batean jartzea?
inoizko oparirik txarrena jasoko nuen…

Istorioa ulertu
2 Esan egia ala gezurra diren.
‰‰ Anerrek opari bat egin nahi die gurasoei.
‰‰ Ama eta aita opari ederrena zein izan daitekeen asmatu nahian dabiltza.
‰‰ Anerren gurasoek ez dute gogoratzen zer jostailu eduki zituzten txikitan.

3 Ipuinetan hainbat pertsonaia egoten dira. Zenbat pertsonaia daude ipuin honetan?
Zein dira pertsonaia horiek? Nola dute izena?

41
4 Anerren gurasoek erabaki garrantzitsu bat hartu behar dute.
‰‰ Non gertatzen da istorioa?
a b c

‰‰ Nola esaten diote Anerren gurasoek eserleku horri?


‰‰ Eta zuk, zer izen jarriko zenioke zure etxekoari?

Ipuinek hiru atal izaten dituzte: hasiera, korapiloa eta amaiera. Hasieran,
istorioa aurkezten da; korapiloan, pertsonaiak arazoa konpontzen saiatzen
dira, eta, amaieran, arazoa konpondu egiten da.

Irakurgaiak 94.-99. or.

5 Ipuin honek ere hiru atal horiek ditu. Azaldu zer gertatzen den atal bakoitzean.

HASIERA

Zer arazo aurkezten da atal honetan?

KORAPILOA

Nor saiatzen da arazoa konpontzen?

AMAIERA

Zer ondorio aurkezten da ipuinaren amaieran?

6 Anerren izebak, txikitan, benetako elefante bat


nahi zuen. Iruditzen zaizue etxean edukitzeko
moduko animalia dela? Zer animalia eduki dai-
tezke etxean?

42
6
NOLA KONTATU DUTE
Hizkuntzaz hausnartu Aditza lehenaldian ANERREN GURASOEK ZER
JOSTAILU ZEUZKATEN
7 Istorio hau orainaldian dago, baina aspaldi gertatu zen.  TXIKITAN? ORAINALDIAN
Berridatzi, aditzak lehenaldian jarriz. ALA LEHENALDIAN?

Asto herrena eta otso ferratzailea


Asto bat mendiko larre batean dago lasai-lasai. Bat-batean
konturatu da otsoa geldi-geldika hurbiltzen ari zaiola. Orduan, astoa
izugarrizko herrena egiten hasi da.
Otsoa gerturatu eta zer gertatzen zaion galdetu dio. Astoak esan dio:
—Ferra okertu egin zait.
Orduan otsoak:
—Ni ferratzaile ona naiz. Neuk konponduko dizut.
Horrela bada, astoak hanka tolestu du, eta otsoa hurbildu da ferra zuzentzera.
Une horretan, astoak aprobetxatu egin du otsoari ostiko izugarri bat emateko ahoko
zuloan. Hagin guztiak kolpetik atera dizkio eman dion ostikadarekin.
Otsoak kexaka eta damututa honela esan du:
—Nirea da errua, harakina izanik ferratzaile-lanetan sartzeagatik!

zen    zitzaiola    zen    zion    zegoen    zitzaion    zion
zuen    zen    zuen    zizkion    zion    zuen

8 Bete hutsuneak, lehenaldiko aditzak erabiliz, eta txistea ulertuko duzu.

Gizon bat txori-dendara sartu    eta loro elebidun bat eskatu    . Dendariak


hanka bakoitzean soka bat    loro bat erakutsi    .
—Ezkerreko sokatik tira eginez gero, euskaraz hitz egingo dizu —azaldu
saltzaileak—, eta eskuinekotik tira eginez gero, katalanez.
—Aizu, eta bi soketatik batera tira egiten badiot? —galdetu     bezeroak.
—Zozoa halakoa! Lurrera joango naiz mokoz aurrera! —erantzun     loroak.

Aspaldian gertatu omen ziren gertakariak kontatzeko (ipuinak, alegiak,


txisteak…), aditza lehenaldian erabili behar da.

43
Zer ikasi dugun aztertu
9 Nola amaituko ote da istorioa?
Azkenean, zer opari
‰‰ Zuen ustez, aurkituko dute gurasoek oparirik ederrena jasoko du Anerrek?
Anerrentzat?
‰‰ Zein izan daiteke?
‰‰ Pozik geratuko da Aner?

10 Irakurri ipuinaren amaiera.


‰‰ Inor asmatu du zer oparituko zioten Anerri?
‰‰ Nola daude Anerren gurasoak oparia ematean?
‰‰ Nola sentitu da Aner oparia ikusi duenean?

Lana baloratu
11 Aztertu ea ongi ulertu duzun ipuin osoa.

Ipuinaren lehen zatia ulertu dut.

Ipuinaren atalak bereizi ditut.

Anerrek zer opari jaso dezakeen pentsatu dut.

Pentsatu dudan amaierak arazoa konpontzen du.

Amaitzeko, pentsatu
‰‰ Zer galderak lagundu dizute ipuina ulertzen?
‰‰ Zer jarduera gustatu zaizu gehien? Zergatik?
44
7
Hauxe ikasiko duzu: Gaur, Bertaren aitona eskolara etorri da, Ligiko zubiaren elezaharra
kontatzera. Duela urte pila bat gertatu zen, eta, elezaharra
Elezahar bat irakurtzen kontatzeko, ez du behar izan ez libururik, ez beste ezer! Nola
eta ulertzen.
gogoratu daiteke?
Istorio bat ahoz

Nola irauten dute istorioek?


transmititzen, gure
aitona-amonek egiten zuten
bezala.

Ipuinak hasteko eta Kontatu dizute inoiz elezaharren bat?


amaitzeko zer formula
erabiltzen diren. Zure ustez, nork asmatu zuen?

45
LIGIKO JAUNAK ZUBIA BEHAR ZUEN
HERRIAN, IBAIA ZEHARKATZEKO,
BAINA EZ ZEN, INONDIK ERE, LANTEGI
ERRAZA ZUBIA ERAIKITZEA.

LIGIKO ZUBIA
EUSKAL ELEZAHARRA

Aspaldi, duela ehunka urte, Ligiko jaunak ibaia zeharkatzeko zubi bat eraikitzea erabaki
zuen. Euskal harginek harria ondo lantzearen ospea zuten mundu guztian, baina zubia
erori egin zen amaitu baino lehen. Berriro eraikitzeko agindu zuen, eta berriro erori zen.
Ligiko jaunak ez zuen nahi horrelakorik hirugarrenez gertatzerik. Horregatik, laminei
deitu zien. Laminek pozez zoratzen onartu zuten lana, baina baldintza bat jarri zioten:
—Inoiz eroriko ez den zubi bat egingo dugu, eta oilarrak kukurruku egin baino lehen
amaituko dugu lana. Baina, horren truke, zure arima eramango dugu.
Ligiko jauna pentsakor gelditu zen une batean: «Zubia berehala behar dut, eta arima…
Amaitzen dutenerako, zerbait bururatuko zait».
—Ados —erantzun zien jaunak laminei—. Oilarrak jo aurretik zubia amaituta badago,
nire arima zuena izango da.
Eta laminek beren lanari ekin zioten. Asko ziren: batzuek harriak lantzen zituzten, beste
batzuek eskuz esku pasatzen zituzten…
46
7
Ligiko jaunak gazteluko dorretik ikusten zuen lanaren martxa. Erritmo ederrean aritu
ziren laminak gau osoan lanean, eta, goizalderako ordubete baino gehiago falta
zenean, harri bat besterik ez zuten jarri behar zubia osatzeko.
Azken harria jarri behar zuten unean bertan, Ligiko jaunak oilategian prest zuen lasto
pila bati su eman zion, eta, berehala, sekulako argitasuna egin zen bertan. Oilar gaztea
ikaratuta esnatu zen, eta, eguna argitu zuelakoan, hegoak astindu, eta kukurrukuka
hasi zen ahal izan zuen indarrik handienaz.
Oilarra entzundakoan, laminak, lana bertan behera utzi, eta iskanbila zaratatsuan
desagertu ziren. Jartzea falta zitzaien harria ibaira erori zen. Honela esan zuten, ihesi
zihoazela:
—Oilar madarikatua! Martxoko oilar madarikatua!
Geroztik, Ligiko zubiari harri bat falta zaio. Ura bare eta garden dagoenean, zulo bat
ikus daiteke habe batean, eta harri gorri handi bat, ibaiaren hondoan. Asko saiatu dira
harria handik ateratzen, baina orain arte ez du inork lortu.

Istorioa aztertu
1 Aukeratu erantzun zuzenak.

1. Zer motatako testua da?


a narrazioa
b deskribapena

2. Zer da?
a olerkia
b elezaharra

3. Nolakoak dira pertsonaiak?


a guztiak errealak
b batzuk errealak eta beste batzuk fantastikoak

47
2 Ligiko zubiaren elezaharrean gauza asko gertatzen dira. Aukeratu erantzun zuzenak.

1. Zertarako nahi zuen zubia Ligiko 2. Zer arazo izan zuten harginek?
jaunak? a Eskuetan babak atera zitzaizkien, eta
a Euskal Herria zeharkatzeko. ezin izan zuten amaitu lana.
b Ibaiaren gainetik igarotzeko. b Bukatu aurretik, zubia erori egin zen.

3. Nori deitu zion Ligiko jaunak zubia 4. Noizko esan zuten laminek
amaitzeko? amaituko zutela zubia?
a laminei a Negua iritsi baino lehen.
b oilarrei b Oilarrak kukurruku egin aurretik.

5. Zer eskatu zioten laminek jaunari 6. Zer egin zuen Ligiko jaunak eguna
zubiaren truke? argitu aurretik?
a dirutza handia a Su eman zion oilategiari.
b bere arima b Sua piztu zuen lastoarekin.

7. Zertarako egin zuen hori? 8. Zer egin zuten, orduan, laminek?


a Oilasko errea jan nahi zuelako. a Alde egin zuten.
b Oilarra esnatzeko, kukurrukuka has zedin. b Harria jartzen ahalegindu ziren.

3 Elezahar hau Ligin gertatzen da. Kokatu herria mapa batean eta bilatu informazioa.
Badago zubirik herri horretan?

Elezaharrak nola transmititzen diren ikasi


4 Erantzun galdera hauei:
‰‰ Nork idatzi du elezaharra?
‰‰ Nola hasten da elezaharra? Badakizu
hasteko beste modurik?

48
7
Hizkuntzaz hausnartu Hasierako eta amaierako formulak
5 Ipuinak kontatzean, badira askotan entzuten ditugun formulak. Noiz erabiliko zeni-
tuzke esaldi hauek: ipuinaren hasieran ala ipuinaren amaieran?
‰‰ Aspaldi-aspaldian bazen…
HASIERAN AMAIERAN
‰‰ Bi eta bi, lau, amaitu da ipuin hau.
‰‰ Elefanteek hegan egiten zuten garaian…
Euskal kultura 100.-102.or.
‰‰ Hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan.
‰‰ Egia bada, sakelan sar, eta, gezurra bada, kontuan ez har.

6 Aukeratu esaldietako bat eta jolastu


telefonoaren jolasean, ikusteko zer ger-
tatzen den informazioa ahoz ematen
dugunean.
‰‰ Zein zen hasierako esaldia?
‰‰ Zer ulertu duzu zuk?
‰‰ Zein izan da amaierako esaldia?

——Komentatu zer gertatu den.


‰‰ Zer gertatu da jolasaren hasieratik
amaierara bitartean? Esaldia hasierako
bera izan da amaieran?
‰‰ Zuen ustez, gauza bera gertatzen da elezaharrekin, hau da, kontatzen ditugun bakoitzean
esaldiak aldatu egiten ditugu?

Ipuinak eta elezaharrak ahoz kontatzen dira sarri, eta, kontatzeko, formula
jakin batzuk erabiltzen dira.
‰‰ Hasteko formulak: Bazen behin…, Behin batean…, Duela urte asko eta
asko…

‰‰ Amaitzeko formulak: Eta bat, bi, hiru, lau, ipuin hau bukatu da.
Binbili-bonbolo, ipuin hau amaitu da; binbili-bonbolo, egin dezagun txalo…

49
Elezaharra transmititu
7 Ligiko zubiari buruzko elezaharra gal ez dadin, grabatu eta erakutsi ingurukoei.
Elezaharra prestatzeko, jarraitu eskema honi:

1 Pentsatu zer formula erabiliko duzuen hasteko; adibidez, aspaldiko garaietan, behin
batean, bazen behin…
2 Jarraitu ordenari kontaketan: eman hasierako egoeraren berri; gero, esan zer arazo
aurkezten den, eta, amaitzeko, azaldu irtenbidea.
3 Amaitu elezaharra. Hau izan daiteke modu bat: Hala bazan edo ez bazan, sar dadila
kalabazan.

Erabaki zer taldekidek jarriko duten ahotsa, eta zeinek grabatuko duten.

Lana baloratu
8 Baloratu nola egin duen lan zure taldeak.

Irakurri dugun elezaharra ulertu dugu, eta kon-


taketa prestatu.

Elezaharra hasteko eta amaitzeko formulak era-


bili ditugu.

Elezaharra grabatzean, arreta jarri dugu etenetan,


intonazioan…

Ados jarri gara kontaketa antolatzeko.

Amaitzeko, pentsatu
‰‰ Gustatu zaizu elezaharra? Zergatik?
‰‰ Zer gauza berri ikasi dituzu?
50
NIK EZ DAUKAT GOGORIK.
NIRE AUZOKIDEA EUTSI GOIARI! BIDAIATZEA
NOR ANIMATUKO KOLONBIARA ITZULIKO DA... HAINBESTE GUSTATZEN
DA KASU-KASUN NOREKIN JOLASTUKO NAIZ? ZAIZUNEZ, ZIUR BISITAN
JOLASTEN? JOANGO ZARELA!

BAINA NITAZ ETA OPARI BAT OLERKI BAT! IDEIA BIKAINA!


AHANZTEN BADA? EGITEN BADIOZU
BAINA EZ DAKIT
AGURTZEKO?
NONDIK HASI!

8
Hauxe ikasiko duzu:
Zure sentimenduak
adierazten hitzen bidez.

Olerkiak errezitatzen.
Nola idazten dira olerkiak?
Errimekin jolasten. Idatzi duzu inoiz testurik zure sentimenduak
adierazteko?

51
Olerkiez hitz egin
1 Nola dakigu testu bat olerkia dela? Erantzuteko, pentsatu...
‰‰ Zer berezitasun izaten dute olerkien lerro-amaierako hitzek?
‰‰ Nolako esaldiak erabiltzen dira olerkietan, luzeak ala laburrak?
‰‰ Nolako hitzak agertzen dira, egunerokoak ala bereziak?
——Alderatu zuen erantzunak beste bikote batekin.

Olerkien forma aztertu


2 Sare berehala hasi da Berta inspiratu dezaketen olerkien bila, eta bat aurkitu du.
Entzun.

3 Adierazi zein den erantzun zuzena.

1. Zer itxura du olerkiak?


a ipuin-itxura b abesti-itxura

2. Zerekin jolasten da olerkian?


a letrekin b hitzekin

3. Nolakoak dira bertso-lerroak?


a Esaldi laburrak dira. b Esaldi luzeak dira.

4. Zer lotzen da olerkian?


a hitzak eta koloreak b hitzak eta hotsak

4 Errezitatu olerkiaren zati bat elkarri, eta jarri arreta soinuan.

Lehenik, egin arin-arin, eta, gero, poliki-poliki.


Jarraian, erabili entzungaian olerkia errezitatu duen pertsonaren erritmo berbera.
52
8
Olerkiaren forma aztertu
5 Azaldu lehen bertso-lerroen esanahia.
‰‰ Legoekin jolasten garenean, zer behar dugu?
‰‰ Zure ustez, zeren bila ibiltzen da olerkaria olerki bat idatzi nahi duenean?
‰‰ Zergatik dira antzekoak olerkaria eta legoekin jolasten den haurra?
——Eta zuri, gustatzen zaizu legoekin jolastea? Eta hitzekin jolastea?

6 Olerkariak bizkaierazko hitz batzuk erabili ditu olerkian. Nola esaten dituzue zuek
hitz hauek?

olgetan berbak beilegiak ederto

Sinonimoak eta antonimoak 71. eta 72. or.

7 Olerkariak koloreak lotu ditu lekuekin eta sentimenduekin.


‰‰ Zer kolorerekin lotu ditu paisaia hauek?

‰‰ Zer sentimendurekin lotuko zenuke zuk kolore horietako bakoitza? Bete honelako taula bat.

Niretzat,
beltza beldurraren KOLOREAK SENTIMENDUAK
kolorea da, brrr!

Sentimenduak adierazteko hitzak 73. or.

53
Olerkiak idazteko prestatu Mendi-gailur bat
deskribatzeko, nik hau
8 Idatzi kolore bat, ekintza bat eta esango nuke: zuria,
sentimendu bat paisaia hauetako ahalegina eta
bakoitzerako. zoriontasuna!

Olerkietan, hitzekin jolasten da, emaitzak doinu ona eduki dezan. Horregatik,
olerkiek erritmoa eduki behar dute. Batzuetan, erritmoa lortzeko, errima
erabiltzen da, hau da, berdin amaitzen diren hitzak jartzen dira
bertso-lerroen amaieran.

9 Ausartuko zara bertso hauek osatzen errima kontuan hartuz? Bilatu letra-zopan
bertsoetakoak bezala amaitzen diren hitzak.
‰‰ Udaberriak behar dituen
E O M A I T R Z L
koloreak, horiek dira zelai
A F A L T Z E A I berdeko    .

S A Z O I U L O B ‰‰ Beste mundu batera


joan dadin burua,
K M B N K H P A U ohe aldamenean dago    .

U A E S O I M L R ‰‰ Izarrak oso eder ikusten


baitira, gaua pasa dezagun
B S G P S H B K U zerura    .
A Z I M N R S H A ‰‰ Ez al da plazer asko
geureganatzea
L O R E A K K I K letra-zopa egin eta zopa   ?
R K A I L U P O N
54
8
Hizkuntzaz hausnartu Errima
10 Berriro irakurri entzundako olerkiaren zati hau eta erantzun.

Berbak edo pieza laukizuzenak


eduki ditzake soberan
edo errimatuko duten lauzatxoak
eduki ditzake faltan.

‰‰ Esaldi-amaierako hitz guztiek egiten dute errima?


‰‰ Aztertu bertso-lerro bakoitiak. Zer hi­tzek errimatzen dute? Nola amaitzen dira?
‰‰ Orain, aztertu bertso-lerro bikoitiak. Errimatzen dute? Zergatik?

11 Imajinatu lehoiek badakitela bertsotan. Zer esango lukete, zure ustez? Irakurri
ber­tsoa eta aukeratu zure gustuko amaiera. Baina, kontuz, bertso-lerro batek ez du
errima egiten. Zein da? Kopiatu bertso osoa.

Gozokiak jatea 1 • zurekin dantza egin


badut nik atsegin, • egin lo-kuluxka
baina nahiago nuke • zu jan, marisorgin
1 ­­––– • hemendik alde egin
Kaiolak niri ez zaizkit
batere gustatzen,
aukeran nik nahiago 2 • kalean dantzatzen
2 ­­––– • eguzkia hartzen
• hondartzan bainatzen
• orrazten ilea

Bertsoen gakoa erriman dago, eta esaldiaren amaierako hitza da errima


egin behar duena.

55
Olerki bat idatzi
12 Aukeratu 8. jardueran gehien inspiratzen zaituen paisaia eta idatzi olerki bat.

1 Idatzi paisaia horrek pizten dizkizun hiru sentimendu.


2 Pentsatu berdin amaitzen diren hitz batzuk.
3 Deskribatu paisaia, esaldi laburrak erabiliz.
4 Idatzi lau bertso-lerro, paisaiaren ezaugarriak eta paisaia horrek pizten dizkizun
sentimenduak jasotzeko.

Olerkiak prest dituzuenean, errezital bat antola dezakezue. Olerkiak banan-banan errezi-
tatu ahala, zer paisaia eta sentimendu iradokitzen dizkizueten idatzi edota marraztu
dezakezue.

Lana baloratu
13 Berrikusi idatzi duzun olerkia.

Paisaia bat aukeratu, eta olerki bat asmatu dut.

Hitz egokiak aukeratu ditut sentimenduen berri


emateko.

Bertso-lerro laburrak idatzi ditut.

Olerkia ulertzen da.

Amaitzeko, pentsatu
‰‰ Orain, gai zara hasierako galderari erantzuteko?
‰‰ Zure ustez, zer gehiago ikasi behar duzu olerkiak idazteko prozesuari buruz?
56
9
Hauxe ikasiko duzu:
Sare ikaragarri aspertzen da autoz doanean, eta, gaur, bidaia luzea du.
Aho-korapiloak Ez du batere gogorik. Taldekoek lagundu egin nahi diote…
ahoskatzen eta
igarkizunak igartzen.

Abestien hitzak asmatzen


eta abesten.
Jolastuko gara hitzekin?
Zer hitz-jolas ezagutzen dituzu?
Gogoko dituzu igarkizunak, txisteak eta
aho-korapiloak?

57
Aho-korapiloak entzun eta esan
1 Sarek dio autoan doanean kaiolan sartutako txoriaren antzera sentitzen dela. Teok
esan dio paisaiari begira joateko, eta Bertak kontatu dio berari, denbora pasatzeko,
aho-korapiloak esatea gustatzen zaiola.
‰‰ Zer dira aho-korapiloak?
‰‰ Ezagutzen duzue aho-korapiloren bat? Zein?

2 Entzun Bertak oso gogoko dituen hiru aho-korapilo.

3 Osatu testuak entzundakoaren arabera.

SEGAN EURIAK BERDE ETZANDA ORTUAN

1. Aurten gure      


RISTI-RASTAKA
artoa       erne da.
ZORROZTARRIA… EZ DA
2. Tantarik tanta, ERRAZA ERRE BIKOITZA!
      kanta,
hodeiak zutik eta 
erreka      !

3. Risti-rasta, risti-rasta, risti-rastaka, 


zorroztarria       tarraztaka.

Aho-korapiloak esaten zailak diren hitz multzoak dira.

4 Txandaka, irakurri ozen aho-korapiloak.

‰‰ Ohartu zer soinu egiten zaion zailen ahoskatzen zure ikaskideari.


‰‰ Elkarri zuzendu.

58
9
Aho-korapiloak ulertu
5 Hona hemen aho-korapiloetako hitz batzuk. Lotu hitzak argazkiekin eta euskal ohi-
turekin.

ERREKA SEGA ARTOA

6 Entzun berriro hiru aho-korapiloak eta erantzun galderei.

1. Non aurkituko duzu artoa?


a hiriko lorategietan b teilatuan c ortuan

2. Nola du izena euri ugari eta gogorrak?


a zaparrada b zirimiria c tanta

3. Zertarako dira segak?


a zelaiak ureztatzeko b belarra mozteko c belarra biltzeko

59
Igarkizunak igarri BETI ASMATZEN DITUT
IGARKIZUNAK ONDO PASATZEKO!
7 Danik ikaragarri maite ditu igarkizunak. Asko
asmatzen ditu bidaietan ez aspertzeko. Entzun
igarkizunak.

Igarkizunetan gauza bat definitzen da, pista edo


arrastoak emanez, baina zer den esan gabe.

8 Ea arretaz entzun dituzun. Hona pista gehiago, zertaz ari diren igartzen laguntzeko.

1. IGARKIZUNA

1. arrastoa 2. arrastoa
Aurpegian dago. Barruan hortzak Badakizu zein den hortzen
eta mingaina dauzka. garajea?
Jateko balio du.

2. IGARKIZUNA

1. arrastoa 2. arrastoa
Tantaka-tantaka, goitik behera Ez naiz haizea, ez naiz elurra,
jaisten naiz hodei artetik. baina nire negarrekin, bustiko
dizut burua eta bustiko da zorua.

3. IGARKIZUNA

1. arrastoa 2. arrastoa
Bi nini doaz parean, ezin elkarri Aurpegian daude eta ikusteko
begiratu. dira.

Zertu aditza 74. or.

60
9
Abestiak abestu
9 Sare gogoratu da eskolako txangoetan ondo pasatzen duela autobusean ikaskidee-
kin abesten. Entzun zer abesti abesten duten beti, eta erantzun.
‰‰ Nor da abestiko protagonista?
https://links.edebe.com/Bwh

a b c

10 Entzun berriro abestia eta bete hutsuneak.

Astoa ikusi nuen betaurrekoekin, Baietz esan nion nik, lasai etortzeko,
buruan       eta gabardinarekin. arkatza eta       dendan erosteko,
Ile luzea eta     ,   astoa izan arren trankil egoteko,
hizketan egon nintzen atzo berarekin. asko ikasi eta       portatzeko.

Astoak esan zidan       zegoela, Astoa etorri zen hurrengo goizean,
oso       zela bere ikastola, jantzi polit bat zeukan jantzirik      .
berak gure gelara etorri nahi zuela, Maixuak esan zion eseri lurrean,
gure artean ondo konponduko zela. astotxo ez baitzera       mahaiean.

11 Ondo ulertu duzu abestia? Erantzun galderei.


‰‰ Zergatik etorri nahi du gure eskolara astoak?
‰‰ Nola dago jantzita astoa hasieran?
‰‰ Joan zen eskolara?
‰‰ Zer gertatu zitzaion gero?
61
Abestiaren amaiera aldatu
12 Astoaren abestiari amaiera aldatuko diogu.

1 Irakurri abesti osoa, abestu azken estrofa eta markatu non gertatzen den.

a b c

2 Pentsatu nora joan zaitezketen astoarekin sendatzen denean.


Estrofa horrekin,
‰‰ zinemara ‰‰ mendira ‰‰ jolas-parkera
abestia gure egin dugu!
3 Pentsatu zer gertatuko den han eta prestatu estrofa bat.
Horretarako, ondo sartu hitzak doinuan. Adibidez:
Klinikako atetik irten bezain laster…
4 Abestu zuen estrofa ikaskideei eta, ondoren, aukeratu
gogokoen duzuena.
5 Abestu estrofa berria elkarrekin.

Lana baloratu
13 Baloratu nola landu dituzun hitz-jolasak.

Aho-korapiloen ahoskera landu dut.

Igarkizunak entzun eta igarri ditut.

Abestiaren amaiera aldatzeko hitz egokiak 


aukeratu ditugu.

Amaitzeko, pentsatu
‰‰ Zer hitz-jolas iruditu zaizu dibertigarriena?
62
Entrenatu
KONPETENTZIEN EBALUAZIOA
ENTZUN
Entzun gaztaina-janari eta Halloween festari buruzko
elkarrizketa eta aukeratu erantzun zuzena.

1 Zer jairi buruz ari dira hizketan Teo eta Berta?


a Gabonei buruz
b Santu Guztien Egunari buruz
c Inauteriei buruz

2 Zer dio Bertak gaztaina-jana festari buruz?


a Ez dela Halloween bezain dibertigarria.
b Jada ez duela inork ospatu nahi festa hori.
c Halloween festa baino dibertigarriagoa dela.

3 Zer mozorro janztea gustatzen zaio Bertari?


a momiarena
b zonbiarena
c sorginarena

4 Nola prestatzen ditu gaztainak Teoren aitonak?


a Erre ondoren, zapaldu egiten ditu.
b Erre ondoren, gatza botatzen die.
c Gaztainak erretzen dauzkanean, gatza botatzen die.

5 Zer erabaki dute amaieran?


a Bi festak batera ospatu daitezkeela.
b Hobe dela Halloween ospatzea.
c Gaztaina-jana baino ez dela ospatu behar.

64
ENTRENATU

IRAKURRI
Irakurri Miren Agur Meaberen Nola zuzendu andereño
gaizto bat liburuaren pasarte hau eta erantzun galderei.

NOLA ZUZENDU
ANDEREÑO GAIZTO BAT
Irailaren 25a, astelehena
Asteburuan ez ditut etxerako lanak egin. Ahaztu egin zait. Ez da harritzekoa buruan honen-
beste ardura eta bihotzean honenbeste tristura izanik…
Jolas-orduan gelan geratzeko agindu dit andereñok, lanak bukatzeko.
Filmetako soldaduen moduan esan diot, tinko-tinko aurrera begira:
—Zeure aginduetara. Zeu zara maistra.
—Bai horixe, ni maistra; eta zu, berriz, marimaistra.
Denek entzun dute. Den-denek. Azkura etorri zait gorputz guztira. Kili-kilia etorri zait be-
gietara. Baina itxurak egin ditut eta betile bat sartu zaidala esan diet.

Irailaren 26a, asteartea


Ez dut ezertarako astirik: etxerako lanak egin behar ditut. Falta barik.

Irailaren 27a, asteazkena


Ia ez dut lorik egin. Ohean jira eta bira ibili naiz. Amesgaiztoa izan dut: etxerako lanak
egitea ahazten zitzaidan eta andereñok garbiketa-trasteen gelatxoan giltzapetzen ninduen.
Izerdi-patsetan esnatu naiz gau ilun luze bakartiaren erdian. Gurasoen logelara joan naiz.
—Zer duzu, laztana? —galdetu dit amak.
Aita lo seko zegoen.
—Amesgaiztoa izan dut. Utzi zuen ohean sartzen.
Aitak, lo seko egon arren, «grrr» esan du, alegia, «ezta pentsatu ere».
—Tira, zoaz ohera eta itxaron. Ezki-ura prestatuko dizut —esan dit amak.
Nire katilurik gogokoenean ekarri dit (tximeleten eta marigorringoen marrazkiak dauzkan
horretan) eta neu kontsolatzen saiatu da:

65
—Leihoa zabalik utziko dugu. Eta ikusiko duzu: ezki-ura edandakoan, ospa egingo dizu
amets txarrak.
—Baina ez da beste umeren baten logelara joango, ezta? Ze Perurenera joango balitz…
—Trankil, haizeak munduaren bestaldean dagoen kobazulo batera eramaten ditu amets
itsusiak, eta bertan uzten.
Egia. Laster hartu nau loak eta, hortik aurrera, tximeletekin eta marigorringoekin egin dut
ametsetan: festa bat ospatzen ari ziren nire tripa gainean, biribilketan. Barreka esnatu naiz.
Goizeko zortziak ziren. Aita tripan kili-­kili egiten zebilkidan eskolarako jaikitzeko.

1 Zer egitura du testuak?


a bertso-sorta batena
b hitzaldi batena
c egunkari batena

2 Zer kontatzen du protagonistak nobelaren pasarte honetan?


a ikaskideen ametsik gogokoenak
b etxerako lanek zer kezka eragin dioten
c ikasturte-amaierako egunetako zirrara

3 Zer egin dio andereñok protagonistari etxerako lanak egin ez dituelako?


a Errieta handia egin dio ikaskide guztien aurrean.
b Garbiketa-trasteen gelatxoan giltzapetu du.
c Jolas-orduan lanak egiten utzi du.

4 Zer gertatu zaio gauean?


a Gurasoekin lo egin behar izan du.
b Jira eta bira ibili da, loak hartu ezinik.
c Esnatu eta etxerako lanak egin ditu.
66
ENTRENATU

5 Nola hartu dute gurasoek beren logelara joan denean?


a Aita lo seko zegoen, baina berehala esnatu da.
b Gurasoek leku egin diote ohean.
c Amak esan dio ohera itzultzeko, eta berehala joango zaiola.

6 Zer prestatu dio amak?


a ezki-ura
b kamamila
c esne beroa

7 Zer katilutan ekarri dio amak edaria?


a bere katilurik gogokoenean
b amaren katiluan
c marigorringo eder bat duen katiluan

8 Nola utzi dute leihoa?


a itxita
b zabalik
c erdi zabalik

9 Nora eramaten ditu haizeak amesgaiztoak?


a beste haur batzuen logeletara
b teilatutik zerura
c munduaren bestaldean dagoen kobazulo batera

10 Zerk esnatu du goizeko zortzietan?


a iratzargailuaren zaratak
b aitaren kilikek
c amaren ahots eztiak
67
IDATZI GOGORATU
Zerrendatu zer material
Daniren aitona-amonak urrun bizi dira, eta Gabonak behar duzun.
zoriontzeko zerbait bidali nahi die. Erakutsiko diozu Ordenatu
nola egiten den Gaboneko zorion-txartel bat? zorion-txartela
egiteko urratsak.
Idatzi zorion-txartel bat egiteko jarraibideak.
Egin lehenik zirriborroa.

HITZ EGIN
Jolastokian, neskak alde bate-
tik eta mutilak bestetik ibil­
tzen zarete jolasean.
Zer egin dezakezue neska-­
mutilak elkarrekin jolasteko?
Proposatu plan bat.

LANA BALORATU
Nola egin duzu?

Elkarrizketa entzun, eta galderei erantzun diet.

Testua irakurri, eta galderei erantzun diet.

Zorion-txartela egiteko urratsak idatzi ditut.

Elkarrekin jolasteko plan bat proposatu dut, ahoz.

68
Jakingaiak
eta trebeziak
Aurkibidea

1. HIRUHILEKOA

Lexikoa eta ortografia


Sinonimoak 71
Antonimoak 72
Sentimenduak adierazteko hitzak 73
Zertu aditza 74
Maiuskulak eta minuskulak 75
Puntua eta maiuskula 76
Koma 77
Galdera-marka eta harridura-marka 78
S eta Z letrak 79

Deklinabidea
Subjektua 80
NOR, NORK eta NORI 81-82
NON, NONDIK eta NORA 83-84

Aditza
Aditz nagusia eta laguntzailea 85
Aditzaren aldiak 86-88

Joskera
Esaldien egitura 89
Perpaus motak 90
Konparazioak 91-92
Adberbioak 93

Irakurgaiak
Nire aita kapitaina da 94-95
Barazkien herrialdea 96-97
Badira zazpi mila urte… 98-99

Euskal kultura
Basajaun 100
Mari 101
Tartalo 102
Lexikoa eta ortografia Sinonimoak

Bi hitz sinonimoak dira antzeko esanahia badute.

1 Lotu sinonimoak.

argal ziri
itsasargi sendotu
hitz egin zeken
tontor mehar
indartu gertaera
pasadizo faro
lehiaketa gailur
zotz mintzatu
zikoitz txapelketa

2 Zer sinonimo falta zaizkie esaldiei? Idatzi.


iskanbila erraza oinetakoak lasaia

1. Gaurko ariketa samurra izan da; biharkoa ere              izatea espero dut.
2. Zalaparta izugarria zegoen. Hemen beti dago              itzela.
3. Pello mutiko patxadatsua da; Oier, ordea, ez da batere            .
4. Asko gustatu zaizkio zapatak; ez zuen espero              oparitzea.

3 Zer esan nahi dute hitz hauek? Sailkatu honelako taula batean.

egundoko adierazi itzel agertu aipatu


maltzur galant oker zital kontatu izugarri barrabas
doilor ikaragarri erran

ESAN HANDI GAIZTO


erran

71
Lexikoa eta ortografia Antonimoak

1 Lotu antonimoak.
gelditu merke
Bi hitz antonimoak dira
garesti bihurri
kontrako esanahia badute.
otzan mugitu
ordena benetan
gezurretan asko
gutxi anabasa

2 Bilatu bineten arteko desberdintasunak, eta deskribatu egoerak. Jarraitu ereduari.

Edalontzia hutsik dago.  Edalontzia beteta dago.


Andrea ilehoria da  Andrea           da.
Mutikoa           dago.  Mutikoa           dago.
Atea           dago.  Atea           dago.
Argia           dago.  Argia           dago.
Jaka           dauka.  Jaka           dauka.

3 Ordeztu gorriz markatutako hitzak antonimo egokiez.

bustiak hezea atsegina motela biguna leuna

‰‰ pertsona sikua ‰‰ haize gogorra


‰‰ giro sikua ‰‰ soinu gogorra
‰‰ praka sikuak ‰‰ ogi gogorra
72
Lexikoa eta ortografia Sentimenduak adierazteko hitzak

Nola sentitzen garen adierazteko, hitz jakin batzuk erabiltzen ditugu: beldur,
nekatuta, pozik, alai, arduratuta, urduri…
Adibidez: Alai nago gaur nire urtebetetzea delako.

1 Idatzi erantzunak, zerrendako hitzak erabiliz.

beldurtuta lotsatuta alai loguratuta

gogotsu urduri kezkatuta

—Nola
— sentitzen gara...
1. Ezezagun batek musu bat ematen digunean?
2. Lan zail bat egin behar dugunean?
3. Txokolatezko pastel gozo baten aurrean?
4. Amesgaiztoa dugunean?
5. Oso goiz jaiki behar dugunean?
6. Jolastokira goazenean?
7. Barraketara igo baino lehenago?

2 Irakurri arretaz, aukeratu hitz zuzena eta idatzi esaldi osoa.


1. Ane oso arraro / pozik / haserre dago, gurasoek bizikleta bat oparitu diotelako.
2. Pellok txiste bat kontatu behar du, eta grinatsu / loguratuta / lotsatuta dago ez
dakielako.
3. Enara aspertuta / lasai / puztuta dago, ezin delako lagunekin jolastu.
4. Lier gozo-gozo / muturtuta / kezkatuta dago, ariketak ez dituelako amaitu.
5. Estitxu oso lasai / triste / urduri dago, azterketa egin behar duelako.
6. Matias grinatsu / aspertuta / beldurtuta dago, laster igerilekura joango delako
lagunekin.
7. Martina amorratuta / alai / arraro dago, ezin delako lagunekin geratu jolasten.
73
Lexikoa eta ortografia Zertu aditza
Euskaraz, aditz bat gogoratzen ez badugu, zertu erabiltzen dugu.

1 Irakurri testua adi-adi.

Aurten, lagun berriak egin ditut eskolan, eta orain, egunero ATZO ARRAUTZAK
zertzen gara elkarrekin. Zertu bitartean, asko dibertitzen gara. ZERTU NITUEN
AFALTZEKO, ETA GAUR
Zertzeko modu asko daude; atzo, adibidez, harrapaketan zertu LEGATZA ZERTUKO DUT.
ginen. Baina niri pilotarekin zertzea gustatzen zait gehien.
Eskolan sartu aurretik, ez dugu astirik izaten zertzeko. 
Jolastokira irten eta gero, ordea, asko zertzen gara.
Datorren astean, nire urtebetetzea izango da eta lagun guztiak
gonbidatuko ditut. Seguru nago oso ondo pasatuko dugula
­elkarrekin zertzen.

—Zer
— esan nahi du zertu aditzak aurreko testuan? Inguratu erantzuna.

a landatu b irakurri c jolastu

2 Kontatu zer egin duzun zure urtebetetzean, zertu aditza erabiliz beste aditzen ordez.
Gero, irakurri ikaskideei, ea asmatzen duten!

Asteburuan… Zertu ondoren, …

Zertu baino lehen, … Gero…

Zertu bitartean… Datorren astean…

74
Lexikoa eta ortografia Maiuskulak eta minuskulak

Maiuskulari (A, B, C…) letra larria esaten diogu; minuskulari (a, b, c…), aldiz,
letra xehea.

1 Aukeratu egia diren esaldiak.


a. Puntuaren ondorengo hitza letra larriz hasten da:
Amaitu da partida. Orain, etxera goaz.
b. Komaren ondoren datorren hitza letra larriz hasten da:
Etortzen bazara, Gozoki bat emango dizut.
c. Testu baten lehenengo hitza letra larriz hasten da:
Bazen behin, herri txiki batean…
d. Animalien eta landareen izenak letra larriz hasten dira beti:
Txakurrak Enbor bat ekarri dit.
e. Izen bereziak (pertsonenak, lekuenak...) letra larriz hasten dira:
Amaia Italiara joan da.
f. Testu baten azken hitza letra larriz amaitzen da:
Horrela amaitu zen Rogelioren istorioA.

2 Berridatzi testua falta diren letra larri guztiak jarriz.

rogelio ez da bilbon bizi. sagua denez, saguen herrian


bizi da. herri horrek saguterri du izena, sagutxoen herria
baita. rogelio txikia gurasoekin bizi da, rufino eta rufina
saguekin, gaztabide kalean.

kaleko etxeak ez dira gaztazkoak, jakina; bestela, saguek


jan egingo lituzkete, eta kale gorrian geratuko lirateke.
hala ere, gazta asko gustatzen zaienez, izen hori jarri diote
kaleari: gaztabide kalea.

75
Lexikoa eta ortografia Puntua eta maiuskula

Esaldiaren amaieran puntua jartzen dugu. Puntuaren ostean, lehen hitza 


maiuskulaz idatzi behar dugu beti.

1 Kopiatu testua eta jarri falta diren puntuak.

Aurtengo oporrak mendialdeko herri txiki batean igaro ditut  


Oso leku lasaia da   Ehun biztanle baino gutxiago ditu  
Bertara iristeko, bihurgunez jositako bide bat hartu behar da
Etxeak oso zaharrak dira, harrizkoak eta teilatu gorrikoak
Herri inguruan basoa dago    Basoan era guztietako landareak
eta animaliak daude    Leku ikusgarria!

2 Berridatzi esaldiak eta jarri maiuskula, beharrezkoa bada.


1. ama, Bilbotik Baionara berehalakoan iritsi gara autoz, ezta?
2. nire logelako erlojuak zarata egiten du. nik ezin dut lorik egin.
3. nik patinak eramango ditut. zuk, Miren, baloia eraman.
4. animaliei buruzko dokumentalak ditut gogoko, atzo hartzei buruzkoa ikusi nuen.
5. igerilekura joan nahi dut nik. lagunek, ordea, ez dute nahi.
6. gaur ez dut alarma entzun.. berandu heldu naiz ikastetxera.
7. rokodromora joan ginen atzo. oso ondo pasatu genuen.
8. etxeko katua zuria, marroia eta beltza da.
3 Kopiatu, eta idatzi falta diren puntuak eta maiuskulak.

zerealak eta laboreak landareak dira adibidez, arroza,


garia eta artoa animalien eta gizakien oinarrizko
elikagaiak dira eta janari asko egiteko balio dute: ogia,
pastelak, espagetiak, taloak… bitamina eta mineral ugari
dituzte zereal asko jan behar da osasuntsu bizitzeko.

76
Lexikoa eta ortografia Koma
Gauzak, pertsonak, animaliak eta abar zerrendatzen ditugunean, komak jartzen
ditugu zerrendako hitzak bereizteko. Azken bi hitzen artean eta idazten dugu.
Solaskidearen izena aipatzen badugu esaldian, koma jarri behar dugu izenaren
ostean.

1 Berridatzi esaldiak eta jarri komak, behar diren lekuan.

1. Arkatza bolaluma koadernoa eta estutxea besterik ez daramat zorroan.


NEREA, ZINEMARA
2. Martzel ekarri azokatik kilo bat piper. ETORRI NAHI DUZU
NIREKIN?
3. Xabatek telefonoz deitu die Naiarari Igorri eta Unairi.
4. Zuhaitzak loreak eta landareak ikusi ditut mendian.
5. Parisen Erroman Madrilen eta Bilbon bizi izan da osaba.
6. Ama bainujantzia behar dut igerilekurako.
7. Arkatzak margoak eta orriak behar ditut margolanak egiteko.

2 Aztertu argazki multzoak eta idatzi zerrendak. Ez ahaztu komak.

GARRAIOBIDEAK

MUSIKA-TRESNAK

ANIMALIAK

FRUITUAK

77
Lexikoa eta ortografia Galdera-marka eta harridura-marka

Galderak egiteko esaldien bukaeran, galdera-marka (?) idazten da.


Sentimenduak adierazteko esaldien bukaeran, harridura-marka (!) idazten da.

1 Zein dira erantzun hauen galderak? Idatzi galderak, galdera-marka eta guzti!

1. Saskibaloia gustatzen zait.


2. Gozo-gozo dago pastela.
3. Trenez joango naiz osaba ikustera.
4. Bihar daukagu futboleko finala.
5. Lagunekin ikusi nuen filma.
6. Kalean utzi dituzte bizikletak.

2 Non jarriko duzu galdera-marka eta non harridura-marka?

‰‰ Nola egin duzu ‰‰ Non dago ‰‰ Hau elurtea

‰‰ Bai zera ‰‰ Noiz heldu da ‰‰ Zer duzu

‰‰ Zoragarria da ‰‰ Hau ustekabea ‰‰ Handi-handia da

3 Galdera-markak falta dira. Non? Jarri.

—Zergatik ez da gazia ibaietako ura


—Ez daukalako kresalik

—Norekin joaten da Miren arrantzan


—Aitonarekin

78
Lexikoa eta ortografia S eta Z letrak
S letrak soinu bat dauka, eta z letrak beste bat, desberdina.
Soinu txistukariak dira biak, txistu egingo bagenu bezala ahoskatzen ditugulako.
Hala ere, ez dira bereizten euskalki guztietan.

1 Bete hutsuneak s edo z erabiliz. ZOZOAK ETA USOAK


GUSTATZEN ZAIZKIT.
  aharra garra    ia abe    tia

  utabea mo    orrotu e    kua

jola    tu he    urra lu    ea

gai    ki   endoa   abaia

2 Osatu esaldiak aurreko jarduerako zenbait hitz erabiliz.


1. Mendian            bota eta lasaitu ederra hartzen dut.
2. Aurten zer            egingo dugu Inauterietan?
3. Nire herriko udaletxeak egurrezko            du.
4. Ariketak            egin dituzu, eta, beraz, berriro egin behar dituzu.
5. Goizero pizten dut irratia, jartzen dituzten           ek alaitu egiten nautelako.
6. Jokinek besoko            apurtu du.
7. Izotzean jarri dut            , eta hotz egon da!
3 Irakurri definizioak eta esan zer hitz diren. Idatzi eta azpimarratu s eta z guztiak.
1. Gatz gehiegi duen janaria: G /   /   /   /   
2. Hankarik gabeko animalia txikia eta biguna: Z /   /   /   /   /   /   
3. Gizakion gorputzaren kanpoko geruza:    /   /   /   /   
4. Harrizko hesia. Ospetsuena Txinan dago:    /   /   /   /   /   /   /   
5. Euskal Herriko hizkuntza:    /   /   /   /   /   /   
6. Begien bidez zerbait hauteman:    /   /   /   /   
7. Azaleko ebakia, sarri mingarria dena:    /   /   /   /   /   
8. Likido zurixka, edaria:    /   /   /   /   
79
Deklinabidea Subjektua
Subjektua da esaldi bateko ekintzaren egilea edo protagonista.
Unai telebistan atera da. NOR atera da? Unai
Iratxek ikusi du albisteetan. NORK ikusi du? Iratxek

1 Osatu perpausak, laukietako subjektuak erabiliz.

Gozokiek Xabier Liburuzainak Ipotxak Arrantzaleek Herriko festek

1.           gogor egiten dute lan itsasoan.


2.           ipuinetako pertsonaiak dira.
3.           prestua eta atsegina da.
4.           alaitu egiten naute.
5.           zenbait liburu gomendatu dizkit.
6.           txantxarra eragin dezakete.

2 Sailkatu esaldi hauetako subjektuak, honelako taula batean.

Trena berandu dator. Piratek lapurtu dute altxorra.

Oihane gaixorik dago. Katua saguaren atzetik dabil.

Gurasoek opari bat


Astoa arrantzaka ari da.
egin didate.
NOR NORK
Oierrek ipuin osoa Txakurrak esnatu nau
irakurri du. goizean. Trena Piratek

3 Osatu esaldiak subjektuak jarriz.


1.           ilehoria da.
2.           praka urdinak eta kamiseta zuria ditu soinean.
3.           gustatzen zaio.
4.           pozten du.
5.           txangoa prestatu dute hondartzara joateko.
80
Deklinabidea NOR, NORK eta NORI
Euskaraz garrantzitsua da NOR eta NORK bereiztea.
NORK neurtu du NOR irudian? Badakizu, ezta? Aitak
semea neur­tu du.

Singularra Laguna etorri da. Zaldia ikusi dut.


NOR Plurala Lagunak etorri dira. Zaldiak ikusi ditut.
Izen berezia Ander etorri da. Maite ikusi dut.
Singularra Lagunak esan du. Zaldiak ogia jan du.
NORK Plurala Lagunek esan dute. Zaldiek ogia jan dute.
Izen berezia Anderrek esan du. Maitek ogia jan du.

1 Ordenatu letrak, eta irudietako pertsonaia eta animalien izenak jakingo dituzu.

ALABE RUINARI AROANAR ERIO


—Nola
— bukatzen da hitz bakoitza?
2 Osatu esaldi hauek, goiko irudietako izenak erabiliz eta bukaera egokia jarriz.
1.            itsasoko animaliarik handienak dira.
2.            ederto egiten du euskaraz.
3.            hegalari trebeak dira.
4. Txikiak izan arren,            pisu handia eraman dezakete.
5.            arrain txiki asko jaten dituzte.
6.            musika-eskolara joaten da pianoa jotzera.
7.            ur azpian bizi da, baina arnasa hartzeko kanpora ateratzen da.
8.            lur azpian bizi dira.
9.            zeruetako erregea da.
81
NOR, NORK eta NORI
Kasu batzuetan, hitz egiten ari den pertsona, talde bateko kide izanik, 
konta­tzen ari den ekintzan dago. Horrelakoetan, -OK ere erabiltzen da.
Adibidez: 3. mailako ikasleok oso jatorrak gara.

3 Aukeratu eta idatzi: -ak, -ek edo -ok.


1. Eskolako ume    jo eta ke aritu gara lanean egun osoan.
2. Gure aitaren lagun    auto berria erosi dute.
3. Gure etxeko    larunbatetan soilik ikusten dugu telebista.
4. Txakurr   zaunka egiten dit ikusten nauen bakoitzean.

4 Irakurri esaldiak eta aukeratu hitz egokiak.


1. Nire amak Amaia/Amaiari ekarri du autoan  Umeari pilota galdu zaio.
eskolara. Singularra
Txoriari lumak erori zaizkio.
2. Ile-apaintzaileak ilea moztu dio Aitor/Aitorri.
NORI

Plurala Umeei pilota galdu zaie.


3. Jokin/Jokini ez da garaiz heldu eskolara gaur. Txoriei lumak erori zaizkie.

4. Gurasoek umea/umeari garbitu dute bainuontzian. Izen Joni pilota galdu zaio.
berezia Aneri haginak erori zaizkio.
5. Irakaslea/Irakasleari opari bat ekarri diogu 
hirugarren mailako ikasleok.
6. Gaur goizean zure laguna/lagunari ikusi dut etxeko atarian.

5 Irakurri testua, kopiatu eta bete hutsuneak amaiera egokiarekin.

-Ø    -k    -ak    -ek    -ok    -i    -ei    -oi

Gaur goizean, futbolean ibili gara eskolako ume    . Partida    nahiko gogorra izan da.
bat-batean Itsaso    ostiko itzela eman dio Asier    , eta lurrera bota du. Segituan, mutil
nagusi bat etorri da. Mutil    Asier    altxatu du, eta Asier aldageletara joan da nega-
rrez. Orduan, irakasle    atera dira. Irakasle    zer gertatu den galdetu digute ikasle   .
Guk Asier    erori egin dezala esan diegu. Gezurra esan diegu irakasle    , ez dugulako
nahi Itsaso    zigortzea. Astakilotxoa da, baina neska    jatorra da.
82
Deklinabidea NON, NONDIK eta NORA NORA JOANGO ZARETE?
HOTELERA ALA
BASERRIRA?
Bokalez amaituz gero Kontsonantez amaituz gero

Singularra Baserrian bizi da. Hotelean egon da.


NON

Plurala Baserrietan bizi dira. Hoteletan egon dira.


NORA NONDIK

Singularra Baserritik atera da. Hoteletik iritsi da.


Plurala Baserrietatik atera dira. Hoteletatik iritsi dira.
Singularra Baserrira joan da. Hotelera hurbildu da.
Plurala Baserrietara joan dira. Hoteletara hurbildu dira.

Noiz erabiltzen dugu…


… singularra? Leku bakar bat aipatzen dugunean. Adibidez, Baserrian egon dira.
… plurala? Leku bat baino gehiago aipatzen ditugunean. Adibidez, Baserrian
egon dira.
Kontuan hartu behar dugu hitzaren azken letra: bokala (a, e, i, o, u) den 
ala kon­tsonantea (b, d, f, g…). Adibidez, baserrira joan da, hotelera joan da.

1 Osatu hitzak. Zalantzaren bat baduzu, begiratu taulari.


1. Zure pilota esku    daukat.
2. Lagunak autobus    datoz gure herrira.
3. Garazi hondartza    dator, eta aitonaren baratze    doa.
4. —Nora zoaz hain azkar? —Komun    noa!
5. Zenbat aldiz esan dizut etxeko horma    ezin dela idatzi?
6. Zuhaitz    hartzen ditugu sagarrak, eta lur    patatak.
7. Txakurra bustita dator kale    .
8. Frontoi    sei pilota aurkitu ditugu.
9. Inguruko errepide    kotxe gehiegi dabiltza.
10. Handitan, Marte    joan nahi dut.

83
NON, NONDIK eta NORA
Erakusleek zer erakusten dute? Zerbait zer distantziara dagoen hiztunarengandik,
hau da, hurbiltasun-maila adierazten dute.
Honetan erabiliko dugu zerbait hurbil dagoela adierazteko. 
Adibidez, Etxe honetan bizi dira nire osaba-izebak.
Horretan erabiliko dugu horren urrun ez dagoen zerbait adierazteko. 
Adibidez, Banku horretan eser gaitezke.
Hartan erabiliko dugu urrun dagoen zerbaitez mintzatzeko. 
Adibidez, Mendi hartan ibili ginen igandean.

2 Idatzi hitz bakoitza bere lekuan, honelako taula batean. hauetatik


NON NONDIK NORA horretatik horretan
Hau honetan honetara
horretara horietara
hartan hauetan
Hori
hartara haietara
Hura horietan
hauetara
Hauek hauetatik horietatik haietan
Horiek hartatik haietatik
Haiek honetan honetatik
honetara
3 Teresek amari kontatu nahi dio zer egin duen gaur. Lagundu Tereseri NON, NONDIK
eta NORA bukaerak zuzen jartzen.
Kaixo, ama!
Gaur goizean aitonaren (baratze) baratzean egon naiz Anerekin. Tomateak eta piperrak
hartu ditugu (lur)           , eta sagarrak eta madariak (zuhaitzak)           . Gero,
etxean sartu gara, eta (sukalde)           eraman ditugu. Entsalada fresko-freskoa pres-
tatu dugu.
Bazkalostean, (parke)           egon gara. Han, ezkutaketan ibili gara lagunekin. Zoraga-
rri pasatu dugu!
Ama, utziko didazu bihar ere aitonaren (baratze)           joaten, mesedez?
Muxu bat,
Terese

84
Aditza Aditz nagusia eta laguntzailea

Aditzek osagai bat (noa) edo bi osagai (joan naiz) izaten dituzte. Osagai bat
dutenak aditz trinkoak dira, eta bi osagai dituztenak aditz perifrastikoak.

1 Zenbat osagai dituzte aditz hauek? Bat edo bi? Sailkatu honelako taula batean.

etorri da badoa ikusi gaitu ikasi dugu ahaztu zaio dakite

dauka irakurri dute aurkituko du dago datoz

saldu du esan diote dabiltza edan zuten

Osagai bat Bi osagai


badoa

—Orain,
— osatu esaldiak.
‰‰ Osagai bakarra duten aditzak           dira.
‰‰ Bi osagai dituzten aditzak           dira.

Aditz nagusiak ekintza zein den adierazten du (jan, etorri, ekarri...). Aditz
laguntzaileak, berriz, adierazten du ekintza nork egin duen (nik jan dut, gu etorri
gara, haiek ekarri dituzte…), eta noiz (atzo joan nintzen, gaur itzuli gara…).

2 Osatu hutsuneak eta idatzi gorriz aditz nagusia eta urdinez aditz laguntzailea.
1. Olinpiadak Pekinen egingo           . Zuk parte hartuko al           ?
2. Zinemara           dira gurasoak; gu etxean           gara.
3. Bihar amona etorriko           ; aspaldi ez dugu           .
4. Telebista ikusiko           orain, eta gero lagunekin           dut.

85
Aditza Aditzaren aldiak
Zerbait noiz gertatu den adierazteko, aditza erabiltzen dugu, aditza moldatuz.
‰‰  aur baino lehen zer gertatu den adierazteko, lehenaldia erabiltzen dugu:
G
joan nintzen.
‰‰ Oraintsu zer gertatu den adierazteko, orainaldia erabiltzen dugu: joan naiz.
‰‰ Gero zer gertatuko den adierazteko, geroaldia erabiltzen dugu: joango naiz.

1 Lotu bi zutabeetako zatiak, zentzuzko esaldiak osatzeko. Horretarako, izan kon-


tuan aditzaren pertsona eta aldia. Behatu adibideari.
‰‰ Haiek atzo ‰‰ pastela jango dut.  Haiek atzo gozokiak jan zituzten
‰‰ Nik bihar ‰‰ gozokiak jan zituzten.
‰‰ Zuek gaur ‰‰ etxera bazkaltzera etorriko da.
‰‰ Hura bihar ‰‰ ibili zinen mendian.
‰‰ Zu atzo ‰‰ liburuak jasoko dituzue.
‰‰ Guk gaur ‰‰ ezagutu dugu irakasle berria.

2 Osatu esaldiak parentesi artean dauden aditzekin.


‰‰ Gure aitona-amonak bihar (etorri) udako oporretatik.
‰‰ Atzo (ekarri) izeba Olatzek loreak dendatik.
‰‰ Bihar (ibili) mendian gora eta behera.
‰‰ Andonik atzo (ezagutu) nire kanika-bilduma.
‰‰ Ainarak eta Nereak gaur goizean (moztu) dute ilea.

3 Zuzendu okerrak dituzten esaldiak.


‰‰ Atzo etorriko garela esan genion zuzendariari.
‰‰ Bihar egin zituen urteak gure irakaslerik maiteenak.
‰‰ Atzo Sabinek egin du harrikoa; gaur nik egingo dut.
‰‰ Telefonoz hots egingo diot atzo goizean.
‰‰ Lasterka egin genuen bihar, autobusa galdu behar genuela eta.

86
Aditzaren aldiak
4 Antolatu aditz hauek honelako taula batean:

irakurtzen ari naiz kezkatuta nago plazara joan gara

ogia erosi dut berandu jaiki naiz gutxi gosaldu dut

zerbait egingo dugu parkera goaz asko ikasiko dut

laster elkartuko gara menditik gatoz ezkutatuko gara

Une honetan Gero zer


Oraintsu zer
zer gertatzen gertatuko
gertatu den
ari den den
erori naiz entzuten jolastuko naiz
egiten ari naiz

GAUR AMAREKIN
5 Lotu zutabeak, noiz galderari erantzunez. BARRE ASKO
EGIN DUGU
Gaur goizean nire lagunek argazkiak aterako dituzte. ANAIAK ETA BIOK.
Gaur goizean ni ariketak egiten ari naiz.

Une honetan nik ipuin bat irakurriko dut.

Une honetan zuk eta biok txokolatea gosaldu dugu.

Bihar nire gurasoak telebista ikusten ari dira.

Bihar Asierrek bazkaria prestatu du.

—Orain,
— idatzi esaldi osoak.
87
Aditzaren aldiak

6 Maddi ikasgelan dago egunerokoa idazten. Egunerokoan, zer egin duen lehen, zer egi-
ten ari den une honetan eta zer egingo duen gero idazten ari da. Lagundu egunerokoa
betetzen, ekintza hauek ordenan jarriz.

etxera oinez itzuli


eskolako autobusa hartu
ikaskideekin bazkaldu
eskolarako jantzi
etxerako lanak egin
egunerokoa idatzi
laranja-zukua, esnea eta galletak
hartu gosaltzeko 8etan esnatu eta ohetik jaiki
etxekoekin afaldu, eta oheratu matematika ikasi
lagunekin jolastu irakaslearen azalpenak entzun

‰‰ 8etan esnatu naiz eta ohetik jaiki naiz…


‰‰ Une honetan, egunerokoa idazten ari naiz…
‰‰ Gero, etxerako lanak egingo ditut…
7 Eta zuk zer egin duzu lehen? Eta une
honetan zer egiten ari zara? Eta gero
zer egingo duzu? Idatzi.

88
Joskera Esaldien egitura
Esaldiek bi atal dituzte: subjektua eta predikatua.
Subjektuak adierazten digu ekintza nork egiten duen.
Predikatuak adierazten digu subjektuak zer egiten duen.

1 Lotu subjektuak eta predikatuak, eta kopiatu esaldiak osorik.

SUBJEKTUA PREDIKATUA
Gu katuen atzetik ibiltzen dira.
Iker eta zu ederto hitz egiten du arabieraz.
Mutiko horrek apurtu da.
Auzoko txakurrak zinemara joango gara afalostean.
Sukaldeko jarlekua bizikletaz etortzen zarete eskolara.

2 Lotu zutabeetako hitzak eta idatzi sortutako esaldiak.

Neska-mutilak tomateak jaten dute.


Behiek zeruan egiten dute hegan.
Txoriek belarra daude.
Nekazariak oso pozik erein ditu.

3 Jarri subjektua predikatuaren aurretik.


1. Sugandilak harrapatu ditugu Oihanak eta biok.
2. Olatu handietan surfeatu dute Joanak eta Aiurrek.
3. Lasteketako azkenak izan ziren gurasoak.
4. Koadernoa oso txukun dauka Jokinek.
5. Ezkutaketan ibili gara lagunok.
6. Nahi gabe pilotarekin apurtu du leihoa Malenek.
7. Zaunkaka ari da Matxalenen txakurra.
89
Joskera Perpaus motak
Adierazpen-perpausak ekintzak azaltzeko erabiltzen ditugu, eta puntu bat «.»
jartzen diegu amaieran. Eskolara etorri naiz.
Galde-perpausak galdetzeko erabiltzen ditugu, eta galdera-marka «?» jartzen
diegu amaieran. Noiz da jolas-ordua?
Harridura-perpausekin sentimenduak adierazten ditugu, eta harridura-marka
«!» jartzen diegu amaieran. Hau marrazki ederra!
Aginte-perpausak aginduak emateko erabiltzen ditugu, eta puntua edo harridu-
ra-marka jartzen diegu amaieran. Zatoz hona. / Zatoz hona!

1 Irakurri esaldiak eta sailkatu. GOAZEN JOLASTOKIRA! ZER NAHI DUZUE:


ESKALATU ALA LASTERKA EGIN?
Zer egin duzu?

Hau poza zu ikustea! Adierazpen-perpausak

Hartu zapatak eta eraman


beren lekura! Galde-perpausak

Masustak ez zaizkit gustatzen. Harridura-perpausak

Zein ondo!
Aginte-perpausak
Pilota galdu du jolasean zebilela.

2 Erreparatu irudiei, eta asmatu istorio bat galde-, harridura-, adierazpen- eta aginte-­
perpausak erabiliz.

90
Joskera Konparazioak
Batzuetan, pertsonak, lekuak edo gauzak konparatzen ditugunean, desberdintasunei
begiratzen diegu. Orduan, baino …-ago erabiltzen dugu.
Zu BAINO azkarrAGOA naiz!

1 Konparatu bi animalia hauek. Begiratu irudiei, irakurri galderak eta erantzun adibidean
bezala.
1. Hartza gepardoa baino arinagoa da lasterka egiten?
Ez, hartza ez da gepardoa baino lasterragoa.
2. Hartza gepardoa baino pisutsuagoa da?
3. Gepardoa hartza baino handiagoa da?
4. Hartza gepardoa baino indartsuagoa da?
5. Gepardoa hartza baino 
lotiagoa da?

2 Begiratu bi ibilgailu hauei eta konparatu


ezaugarriak, adibidean bezala.
1. Tamaina (handia, txikia)
Kamioia autoa baino handiagoa da.
2. Prezioa (garestia, merkea)
3. Zarata (zaratatsua, isila)
4. Abiadura (lasterra, geldoa)
5. Erosotasuna (erosoa, deserosoa)

91
Konparazioak
Beste batzuetan, pertsonak, lekuak edo gauzak konparatzen ditugunean,
berdintasunei begiratzen diegu, eta bezain edo bezalakoa erabiltzen ditugu.
Zu BEZAIN atsegina naiz! Oier itxuraz Pello BEZALAKOA da.

3 Zertan dira berdinak Lukas eta Goio? Zertan desberdinak? Nor da nor?
1. Biak oso azkarrak dira. Beraz, Lukas Goio bezain azkarra da.
2. Lukas trebea da; Goio ez da hain trebea. Beraz, Goio ez da
Lukas bezain trebea.
3. Biak oso jakintsuak dira. Beraz, …
4. Lukas oso berritsua da; Goio ez da hain berritsua. Beraz, …
5. Biak dotoreak dira. Beraz, …
6. Goiok beso sendoak ditu; Lukasek ez ditu horren beso sen-
doak. Beraz, …
7. Lukas oso alaia da; Goio ez da hain alaia. Beraz, …

Bezain erabiliko dugu, ezaugarria segituan aipatzen badugu:


Zu bezain baikorra da. Jone ez da Kepa bezain isila.
Bezalakoa, berriz, honela erabiliko dugu:
Baikorra da, zu bezalakoa. Ez da Kepa bezalakoa, Jone langileagoa da.

4 Irakurri esaldi hauek eta osatu, bezain edo bezalakoa erabiliz.


1. Herria oso lasaia da, ez da hiria          zaratatsua.
2. Irakaslea gurasoak          da: beti aginduak eman eta eman.
3. Ni, batzuetan, Pinotxo           gezurtia izaten naiz.
4. Xerra hau harri bat          da: gogorra baino gogorragoa.
5. Gurasoen autoa barraskilo bat          da. Oinez arinago 
hel­tzen zara edonora.
6. Nire logela ez da ikasgela          handia, baina askoz politagoa da.
92
Joskera Adberbioak
Adberbioak aditzaren ondoan jartzen ditugun hitzak dira, aditzak adierazten
duen ekintza zehazteko. Adibidez, belauniko ibili zarete, erne egon gara...

1 Zertan dabiltza irudietako pertsonak? Lotu hitzak irudiekin, adibidean bezala.

ezkutaketan
zaldi gainean ibili zotz egin xakean jokatu
(jolastu)

sokasaltoan
kokoriko salto egin txingoka (ibili) itzulipurdika (ibili)
(jolastu)

ezkutaketan (jolastu)

—Eta
— zu zertan jolasten zara ikaskideekin? Zerrendatu beste bost jolas.
2 Lotu atalak eta kopiatu esaldiak.

Eszenatokira irten zen eta beti dabil jakintsuarena egiten.

Ez baduzu nahi inork harrapatzea, tontoarena egiten hasi zen.

Jolasten nengoen eta argi ibili.

Oso harroa da eta ez entzunarena egin nien gurasoei.

93
Irakurgaia

NIRE AITA KAPITAINA DA


Florak zazpi urte bete zituen eguna polita eta, aldi berean, goibela izan zen oso.
Negar eta barre egiten den horietakoa. Florak bere adiskideekin ospatu nahi zuen
eguna, gozoki, paper distiratsuzko kapela eta abarrekin; baina amak esan zuen
portura joango zirela aita eta marinelekin batera pastela jateko.
Oso goiz esnatu zen egun hartan; izan ere, bazekien opari ederra jasoko zuena.
Uztailaren lehena zen eta amak hondartzara joateko asmoa zuen, Karmen eta haren
bi alabekin.
Gosaltzen zeudela, ama Florari begira-begira geratu zitzaion eta, eskua luzatuz,
dotore eta arretaz bildutako kutxatxo bat eman zion. «Zorionak, laztana» esan, eta
musu bat eman zion.
Flora oso pozik zegoen. Kutxatxoa hartu eta logelara eraman zuen badaezpada,
txokolatearekin zikindu baino lehen. Gero mahaira bueltatu zen. Une horretan
amak aurpegi serioa jarri eta esertzeko eskatu zion.
—Zertxobait jakin beharrean zaude, Flora. Zuk sarritan hori esaten duzun arren,
aita ez da kapitaina.
—Eta, orduan, zer da?
—Sukaldaria. Sukaldaria da.
Florak bekozko iluna jarri zuen. Denbora behar zuen aitaren irudia kapitain
izatetik sukaldari izatera pasatzeko. Hura guztiz desberdina zen.
Eguna lausotu egin zela iruditu zitzaion eta begiak malkoz bete zitzaizkion.
Aitaren irudia, arestian hain handia zena, bat-batean
txiki-txikia bihurtu zitzaion. Itsasontzira sekula ez zela
bueltatuko agindu zion bere buruari.
Ez zuen hara joan nahi. Malko
lodi eta biziz ari zen negarrez.
Olga Xirinacs,
Nire aita kapitaina da. Giltza

bekozko iluna jarri: haserretu


lausotu: ongi ezin ikusi dutela jarri

94
1 Erantzun:

1. Zeri buruzkoa da irakurgaia?


2. Zer esan nahi du Florak aita «txiki-txikia» bihurtu zitzaiola esan duenean?
a Aitak, esperimentu bat egin, eta tamainaz txikitu dela.
    
b Aitaren irudi ona makaldu egin zitzaiola.
    
3. Zer pertsonaia ageri dira istorioan?
4. Zer sentitu du Florak egia jakin duenean?

Mendian Aita
Txikitatik
Hondartzara egoten marinela
nahi izan
joaten naiz beste inon zen eta badakit
dut oporrak
naizenean, adi- baino hobeto. zein gogorra den
oporrak itsasoan
adi egoten naiz Tontorreraino igo itsasoko bizimodua.
igaro. Oporrak noiz
itsasoari begira. eta ogitartekoa Hala ere, ikaragarri
iritsiko zain nago.
Liluratu egiten jatea dut gustatzen zait
Zoragarria
nau. gustuko. itsasoa.
izango da!

1. pertsonaia 2. pertsonaia 3. pertsonaia 4. pertsonaia

—Nor
— gonbidatuko zenuke itsasontzira? Idatzi zergatik.
95
Irakurgaia

BARAZKIEN HERRIALDEA
Aspaldi, bazen Barazkien erregea. Errege horrek, egun batean, barazki bereziak
sortzea erabaki zuen. Pentsatu eta egin: hiru marraztu zituen orrialde batean.
Amaitutakoan, izendatu egin zituen:
—Zu, azenarioa izango zara; zu, aza; eta zu, arbia.
Barazkiek paperetik salto egin zuten, eta eskerrak eman zizkioten erregeari:
—Eskerrik asko. Itxura ederra daukagu.
Erregeak baldintza bakarra ezarri zien:
—Beste barazkiekin ondo konpontzen saiatu behar duzue.
Hiru barazkiak elkarrekin jolasten ziren beti, baina besteren bat inguratuz gero,
harro-harro, burla egiten zioten.
Egun batean, hiru lagunak ezkutaketan zebiltzala, lokatzez zikindu ziren goitik behera.
Azenarioak, zikin zeudela ohartuta, uretan sartzea proposatu zuen, garbitzeko. Aza
berehala irten zen uretatik, ura hotz zegoela esanda; arbiak azala garbitu eta garbitu
egin zuen, eta azenarioa luzaro egon zen uretan.
Erregeak hurrengo egunean ikusi zituenean, zur eta lur geratu zen. Aza lokatzez
zipriztinduta zegoen, garbitu gabe; arbia zuri-zuri zegoen, asko igurzteagatik; eta
azenarioa gorrituta zegoen, hainbeste denbora uretan beratzen egoteagatik.
—Lehengo itxura izan nahi dugu, mesedez —eskatu zioten erregeari.
Erregeak, ordea:
—Zuen edertasuna harrokeriaz agertu duzue denen aurrean. Horrelaxe geratuko
zarete, beraz.
Ordutik aurrera, beti izan dira
azenarioa gorrixka, arbia zuria eta
aza berdea.
Japoniako herri-ipuina

zur eta lur: harrituta


zipriztindu: likido batetik ateratako
tantek norbait edo zerbait busti edo zikindu

96
1 Pentsatu beste izenburu bat irakurgairako eta azaldu zergatik uste duzun egokia dela.

EA BADA! EA ZER
BURURATZEN ZAIDAN!

2 Aukeratu erantzun zuzenak.


1. Zer barazki marraztu zituen erregeak? 2. Zer baldintza ezarri zien erregeak?
a
      aza, tomatea eta piperra a
      Egun guztia jolasean ematea.
b
      azenarioa, arbia eta indaba b Gainerako barazkiekin ondo
      
konpontzea.
c
      arbia, azenarioa eta aza
c
      Ohea goizero egitea.
3 Ordenatu binetak hurrenkera egokian. Gero, deskribatu zer gertatzen den bakoitzean.

b
a

97
Irakurgaia

BADIRA ZAZPI MILA URTE...


Taram goizean goiz jaiki zen. Bazkaria prestatzen lagundu behar zion amari. Uda
amaieran zeuden, eta ez zuten soroan lanik egin behar. Uztaren jaia ospatua zuten,
eta garia ere ondo gordeta. Neguan ez zuten goserik izango herrixkan.
Taramen aita eta neba artzainak ziren, herrixkako beste gizon batzuk bezala.
Hilabeteetan ardiekin eta ahuntzekin mendien bestaldean ibili beharko zuten. Aita
eta neba egun hartan abiatzeko ziren eta lehenengo hotzak heldu orduko itzuliko
ziren animaliekin.
Ea neguan ez zen otsorik jaisten! Jendea izutu egiten zen, otsoek abereak hiltzen
baitzituzten.
Taram eta ama etxean geratu
ziren. Lehendabizi, opilak egin
zituzten. Gero, buztinezko
lapikoak, ontziak eta
katiluak laban egosi
zituzten, dir-dir egin arte.
Bat ere ez zitzaien hautsi!
Iluntzean, beheko suaren
inguruan eseri ziren, eta
amak artilea lantzen
irakatsi zion, aitak eta
nebak mendietako
kobazuloren batean gaua
igarotzen zuten
bitartean.

uzta: bildu den labore edo


fruitu multzoa
beheko su: etxe barruko

98
1 Aukeratu erantzun egokiak. GUSTURA BIZIKO
NINTZATEKE
1. Nor da Taram? GARAI HARTAN.
a Duela zazpi mila urte, mendi-tontorrean zegoen herrixka
      
batean gurasoekin eta neba-arrebekin bizi zen neskatoa.
b Duela zazpi mila urte, mendi-magalean zegoen herrixka
      
batean gurasoekin eta neba-arrebekin bizi zen neskatoa.

2. Zertan aritzen zen Taram?


      
a Opilak egiten, artaldea zaintzen eta artilea lantzen.
      
b Opilak egiten, katiluak laban egosten eta artilea lantzen.

3. Zein zen aitaren eta neben zeregina?


a Ardien eta ahuntzen bila mendira igotzea.
      
      
b Behien eta zezenen bila mendira igotzea.

2 Ordenatu binetak hurrenkera egokian. Gero, deskribatu zer gertatzen den bakoitzean.

a b c d

3 Zer galdetuko zenioke Tarami? Idatzi hiru galdera.

4 Zer harreman dago familiako kide hauen artean?


1. Ni zure alaba banaiz, zu            zara.
2. Ni zure iloba banaiz, zu            zara.
3. Ni zure osaba banaiz, zu            zara.
4. Ni zure ahizpa banaiz, zu            zara.

99
Euskal kultura
BASAJAUNA
Basajauna ilez estalitako izakia da. Basoan edo leize garaietan bizi da. Hanka
bat gizakien modukoa dauka; bestea, aldiz, oin-zola biribilekoa.
Artaldeak babesten ditu. Adibidez, ekaitza datorrenean garrasi egiten du
artaldea batzeko. Gainera, otsoei ez die uzten ardiengana hurreratzen.
Ardiek zintzarriak astintzen dituzte Basajauna hurbil sumatzen dutenean,
eta horrela, artzainek badakite lasai egon daitezkeela.

1 Zer dakizu basajaunari buruz?


2 Basajaunari buruzko ipuinen bat irakurri duzu? Zer gertatzen da ipuinean?
3 Zer egiten du Basajaunak ekaitza datorrenean?
4 Zer egiten dute ardiek Basajauna hurbil sumatzen dutenean?
5 Egin Basajaunaren marrazki bat.

GARI-LAPURRETAN
Martintxok, mendian gora zihoan batean, basajaunak ikusi zituen garia jotzen.
Martintxo basajaunengana hurbildu zen, eta gari-ale batzuk eskatu zizkien, ereiteko.
Basajaunek, aldiz, entzungor egin, eta ez zizkioten eman.
Orduan Martintxok erronka bota zien: «Baietz nik gari pila handi haren gainetik jauzi egin».
Basajaunek apustua onartu zuten.
Biharamunean, Martintxo abarkak jantzita agertu zen. Basajaunek uste zuten oinetako
horiekin salto egitea ezinezkoa zela, eta lasai zeuden. Martintxok jauzi egin zuen,
eta garitzara erori zen bete-betean. Basajaunak barrez lehertu ziren, uste baitzuten
Martintxok apustua galdu zuela.
Martintxok, ordea, tirriki-tarraka, etxerako bidea hartu zuen algara artean.
Lortu zuen nahi zuena: bere abarketan gari-aleak sartzea.
Halaxe, Martintxoren trikimailuaren bitartez, heldu zen aspaldi garia gure baserrietara.

6 Nor da Martintxo?
7 Zer bururatu zitzaion garia lortzeko? Zergatik jantzi zituen abarkak?
8 Lagunen artean, erronka botatzen diozue elkarri? Zer eratakoak?
100
Euskal kultura
MARI
Dama ederra da Mari, lurpekoen andere, trumoi eta tximisten gidari.
Mariren gauza guztiak urrezkoak omen dira: soinekoa, zapatak...
Euskal Herriko leizeetan bizi da: Anboton, Oizen, Mugarran, Aketegin,
Aizkorrin, Txindokin, Murumendin, Gorbeian eta abar. Zazpi urtean behin
leize batetik bestera joaten da bizitzera da.
Katu beltzarekin ibili ohi da. Gaiztoei uztak hondatzen dizkie; zintzoei,
ordea, lurreko emaitzak ugaritzen laguntzen die.
Haserretzen zenean, suzko bola bihurtuta zeharkatzen du zerua.
Horregatik, jendea Mariren beldur izaten zen.

1 Zer itxura du Marik? Nolako izaera du?

MARI ETA DOLTZA


Behinola, Doltza artzaina mendian zebilen ardiak zaintzen. Iluntzean ardi guztiak biltzen zituen:
—Zatozte, arditxoak, zatozte! Gaua dator eta bide luzea dugu etxolaraino.
Baina iluntze batean, ardiak zenbatzean, bat falta zitzaiola konturatu zen. Orduan, bee eta bee
entzun, eta bila eta bila hasi zen. Eta nora iritsi zen? Mariren haitzulora! Hantxe
zegoen arditxoa Mariren besoetan, lasai-lasai. Marik esan zion:
—Gose naiz. Emango al didazu ardi hau?
—Ardi hori ez da nirea, ugazabarena baino. Baina har ezazu. Ugazabak dirua
kenduko dit, baina ez dit axola.
Marik, pozik, opari bat egin zion Doltzari: harri bat.
—Gorde harri hau zuretzat, eta ez esan inori non dagoen nire haitzuloa.
Doltza haitzulotik atera zenean... harria urre bihurtuta zegoen! Halaxe, handik
aurrera, Doltzak ez zuen zaindu behar izan inoren artalderik.

2 Zergatik kontatzen zituen Doltza artzainak ardiak iluntzean?


3 Zer eman zion Marik Doltzari?
4 Zure ustez, ondo jokatzen du Marik? Zergatik?
5 Egin Mariren eta haren inguruaren marrazki bat.

101
Euskal kultura
TARTALO
Erraldoia da Tartalo eta haitzuloetan bizi da.
Begi bakarra du bekokian eta oso indartsuada.
Gose izaten da sarri, eta mendian edo basoan harrapatzen duen
edonor jaten du.
Torto izena ere hartzen du. Bizkaian, ostera, Alarabi esaten zaio.

1 Ezagutzen duzu Tartalo? Ipuinen bat irakurri duzu hari buruz?

TARTALO BELDURGARRIA
Duela urte asko, bi anaia ganadu-azoka batetik zetozela, Tartalo agertu zitzaien eta harrapatu egin
zituen. Erraldoiak bere kobara eraman zituen eta erreta jatea pentsatu zuen.
Tartalok gaizki ikusten zuenez, giza ahotsa zuen eraztun bat ipini zien mutilei, ihes
egin ez zezaten.
Eraztunak esaten zuen:
—Hemen nago, hemen nago!
Eta horrela, Tartalok bazekien non zeuden. Anaiek, ikaraturik, kobatik ihes egiteko
era bat pentsatu zuten. Zer egin zuten? Erraldoia lo zegoela, argizari beroz tapatu zioten begia.
Tartalok, minaren minez, ez zuen ezer ikusten, baina eraztunak esaten zion non zeuden mutilak.
Orduan, bi anaiak ardi-larruz mozorrotu ziren, eta erraldoiak ukitu zituenean, animaliak zirelakoan,
irteten utzi zien.
Anaiak kobatik arrapaladan atera ziren, eta eraztunak putzu batera bota zituzten. Eraztunak
«hemen nago, hemen nago» esaten zuen orduan ere. Tartalok, orduan, mutilak zirelakoan
pentsatuta, bere burua putzura bota zuen, baina ezin izan zuen inoiz handik atera.

2 Zer egin zuen Tartalok anaiekin?


3 Zer jarri zien anaiei?
4 Zer jarri zioten Tartalori begian?
5 Nola egin zuten ihes bi anaiek?
6 Zer gertatu zitzaion Tartalori?
7 Nolakoa da? Zer itxura dauka? Egin marrazki bat.
102
Eranskina
Deklinabidea Bokalez amaitutako hitzak
Izen arruntak

Mugatua Izen bereziak


Mugagabea
Singularra Plurala
NOR aulkiA aulkiAK aulki Irati

NORK aulkiAK aulkiEK aulkiK IratiK

NORI aulkiARI aulkiEI aulkiRI IratiRI

NOREN aulkiAREN aulkiEN aulkiREN IratiREN

NOREKIN aulkiAREKIN aulkiEKIN aulkiREKIN IratiREKIN

NORENTZAT aulkiARENTZAT aulkiENTZAT aulkiRENTZAT IratiRENTZAT

NORENGATIK aulkiA(REN)GATIK aulkiENGATIK aulki(REN)GATIK Irati(REN)GATIK

ZEREZ aulkiAZ aulkiEZ aulkiZ IratiZ

Izen arrunt bizigabeak


NONGO aulkiKO aulkiETAKO aulkiTAKO DurangoKO

NON aulkiAN aulkiETAN aulkiTAN DurangoN

NORA aulkiRA aulkiETARA aulkiTARA DurangoRA

NORAINO aulkiRAINO aulkiETARAINO aulkiTARAINO DurangoRAINO

NORANTZ aulkiRANTZ aulkiETARANTZ aulkiTARANTZ DurangoRANTZ

NONDIK aulkiTIK aulkiETATIK aulkiTATIK DurangoTIK

Izen arrunt bizidunak


NORENGAN umeA(REN)GAN umeENGAN ume(REN)GAN Irati(REN)GAN

NORENGANA umeA(REN)GANA umeENGANA ume(REN)GANA Irati(REN)GANA

NORENGANAINO umeA(REN)GANAINO umeENGANAINO ume(REN)GANAINO Irati(REN)GANAINO

NORENGANANTZ umeA(REN)GANANTZ umeENGANANTZ ume(REN)GANANTZ Irati(REN)GANANTZ

NORENGANDIK umeA(REN)GANDIK umeENGANDIK ume(REN)GANDIK Irati(REN)GANDIK

NORTZAT umeTZAT IratiTZAT


104
ERANSKINA

Deklinabidea Kontsonantez amaitutako hitzak


Izen arruntak

Mugatua Izen bereziak


Mugagabea
Singularra Plurala
NOR adarrA adarrAK adarrA Ibon

NORK adarrAK adarrEK adarrEK IbonEK

NORI adarrARI adarrEI adarrI IbonI

NOREN adarrAREN adarrEN adarrEN IbonEN

NOREKIN adarrAREKIN adarrEKIN adarrEKIN IbonEKIN

NORENTZAT adarrARENTZAT adarrENTZAT adarrENTZAT IbonENTZAT

NORENGATIK adarrA(REN)GATIK adarrENGATIK adarrENGATIK IbonENGATIK

ZEREZ adarrAZ adarrEZ adarrEZ IbonEZ

Izen arrunt bizigabeak


NONGO adarrEKO adarrETAKO adarrETAKO Galdames(e)KO

NON adarrEAN adarrETAN adarrETAN GaldamesEN

NORA adarrERA adarrETARA adarrETARA GaldamesERA

NORAINO adarrERAINO adarrETARAINO adarrETARAINO GaldamesERAINO

NORANTZ adarrERANTZ adarrETARANTZ adarrETARANTZ GaldamesERANTZ

NONDIK adarrETIK adarrETATIK adarrETATIK Galdames(e)TIK

Izen arrunt bizidunak


NORENGAN gizonA(REN)GAN gizonENGAN gizonENGAN IbonENGAN

NORENGANA gizonA(REN)GANA gizonENGANA gizonENGANA IbonENGANA

NORENGANAINO gizonA(REN)GANAINO gizonENGANAINO gizonENGANAINO IbonENGANAINO

NORENGANANTZ gizonA(REN)GANANTZ gizonENGANANTZ gizonENGANANTZ IbonENGANANTZ

NORENGANDIK gizonA(REN)ENGANDIK gizonENGANDIK gizonENGANDIK IbonENGANDIK

NORTZAT gizonTZAT IbonTZAT


105
Aditza Aditz trinko iragangaitzak: orainaldia

EGON ETORRI JOAN IBILI


NI nago nator noa nabil

HURA dago dator doa dabil

GU gaude gatoz goaz gabiltza

ZU zaude zatoz zoaz zabiltza

ZUEK zaudete zatozte zoazte zabiltzate

HAIEK daude datoz doaz dabiltza

Aditz trinko iragankorrak: orainaldia

EDUKI EKARRI ERAMAN ESAN


NIK dau(z)kat dakar(tza)t darama(tza)t diot

HARK dau(z)ka dakar(tza) darama(tza) dio

GUK dau(z)kagu dakar(tza)gu darama(tza)gu diogu

ZUK dau(z)kazu dakar(tza)zu darama(tza)zu diozu

ZUEK dau(z)kazue dakar(tza)zue darama(tza)zue diozue

HAIEK dau(z)kate dakar(tza)te darama(tza)te diote

IRITZI JAKIN JARDUN ERABILI


NIK deritzot daki(zki)t dihardut darabil(tza)t

HARK deritzo daki(zki) dihardu darabil(tza)

GUK deritzogu daki(zki)gu dihardugu darabil(tza)gu

ZUK deritzozu daki(zki)zu diharduzu darabil(tza)zu

ZUEK deritzozue daki(zki)zue diharduzue darabil(tza)zue

HAIEK deritzote daki(zki)te dihardute darabil(tza)te

106
ERANSKINA

Aditza Aditz trinko iragangaitzak: lehenaldia

EGON ETORRI JOAN IBILI


NI nengoen nentorren nindoan nenbilen

HURA zegoen zetorren zihoan zebilen

GU geunden gentozen gindoazen genbiltzan

ZU zeunden zentozen zindoazen zenbiltzan

ZUEK zeundeten zentozten zindoazten zenbiltzaten

HAIEK zeuden zetozen zihoazen zebiltzan

Aditz trinko iragankorrak: lehenaldia

EDUKI EKARRI ERAMAN ESAN


NIK neu(z)kan nekar(tza)n nerama(tza)n nioen

HARK zeu(z)kan zekar(tza)n zerama(tza)n zioen

GUK geneu(z)kan genekar(tza)n generama(tza)n genioen

ZUK zeneu(z)kan zenekar(tza)n zenerama(tza)n zenioen

ZUEK zeneu(z)katen zenekar(tza)ten zenerama(tza)ten zenioten

HAIEK zeu(z)katen zekar(tza)ten zerama(tza)ten zioten

IRITZI JAKIN JARDUN ERABILI


NIK neritzon neki(zki)en niharduen nerabil(tza)n

HARK zeritzon zeki(zki)en ziharduen zerabil(tza)n

GUK generitzon geneki(zki)en geniharduen generabil(tza)n

ZUK zeneritzon zeneki(zki)en zeniharduen zenerabil(tza)n

ZUEK zeneritzoten zeneki(zki)ten zeniharduten zenerabil(tza)ten

HAIEK zeritzoten zeki(zki)ten ziharduten zerabil(tza)ten

107
Jakingaien
eta trebezien
programazioa
JAKINGAIEN ETA TREBEZIEN
PROGRAMAZIOA
1 Hitz egingo dugu udari 2 Esango didazu nolakoa 3 Jakin dezakegu nolakoa zen
buruz? den? garai bateko bizimodua
nobela bat irakurriz?
• Elkarrizketa • Deskribapen-testua
• Nobela baten pasarte bat irakurri
• Elkarrizketaren arauak • Leku-izenak eta ulertu.
• Jaiak eta tradizioak • Aditzaren aldiak
• Euskalkiak

4 Nola egiten dira pastelak? 5 Nola ematen ditugu 6 Nola jakiten duzu
azalpenak? zer oparitu?
• Jarraibide-testua
• Ordena eta aditzak • Ahozko azalpena • Narrazioa
• Ahozko azalpenen atalak • Narrazioen atalak
• Informazioa bilatu eta hautatu • Aditza lehenaldian
• Erdarakadak

7 Nola irauten dute istorioek? 8 Nola idazten dira olerkiak? 9 Jolastuko gara hitzekin?

• Elezaharra • Olerkia • Aho-korapiloak


• Hasteko eta amaitzeko formulak • Errima • Igarkizunak
• Abestiak

ENTRENATU 11 Baliagarria da hitz egitea? 12 Denak du azalpenen bat?

Bakarkako proba-eredua, • Elkarrizketa • Narrazioen elementuak: pertsonaia


landu diren oinarrizko • Emozioen hiztegia literarioak
• ZER, NORK eta NORI • NORENTZAT eta NOREKIN
konpetentzietan trebatzeko,
eta konpetentzia horiek
berrikusteko eta sendotzeko.

13 Nola idazten dira 14 Azalduko didazu nolakoa 15 Nola sortzen dira


ipuinak? den zure etxea? abestiak?

• Narrazioen elementuak • Tokien deskribapena • Abestiak


• Narrazioen egitura • Tokiak deskribatzeko esapideak • Abestien egitura
• Puntuazio-markak eta hiztegia • Esamoldeak
16 Zuk, zerekin egiten duzu 17 Zuk, nola azalduko zenuke 18 Nolakoa izango da ia
barre? albiste hori? eguzkirik gabeko leku batean
bizitzea?
• Narrazio bateko umorezko • Albisteak
elementuak. • Albisteen ezaugarriak • Argudio-testua
• Konparazioak • Puntua eta koma • Argudiatzeko esamoldeak

19 Zertaz hitz egiten dute ENTRENATU 21 Nola kontatuko zenuke ipuin


olerkiek? klasiko bat?
Bakarkako proba-eredua,
• Olerkia landu diren oinarrizko • Ipuin klasikoak
• Olerkien egitura • Hitz-familiak
konpetentzietan trebatzeko,
• Hitz berriak sortzeko bideak
eta konpetentzia horiek
berrikusteko eta sendotzeko.

22 Zer gertatzen da ezustekoren 23 Nola jakiten dugu nola 24 Benetakoak dira liburuetako
bat dagoenean? sentitzen diren besteak? istorioak?

• Komikia • Sentimenduak gorputzarekin eta • Nobela baten benetako


• Komikien elementu grafikoak ahotsarekin adierazi. elementuak identifikatu.
• Onomatopeiak • Emozioak eta sentsazioak adierazi. • Zehar-estiloa

25 Eta zuk, zer izan nahi duzu 26 Zertarako balio dute 27 Zer da elkarrizketa bat
handia zarenean? egunerokoek? egitea?

• Esamolde poetikoak • Egunerokoa • Elkarrizketa


• Hitzen forma eta esanahiak • Egunerokoen ezaugarriak • Hedabideak
• Datak

28 Nola dakigu nolakoa zen 29 Nondik dator zure ENTRENATU


beste garai bat? izena?
Bakarkako proba-eredua,
• Azalpen-testua • Biografia-testua landu diren oinarrizko
• Testu bateko informazioa hautatu. • Biografia-testuen ezaugarriak
konpetentzietan trebatzeko,
• Laburpena • Esaldiko osagaien ordena
eta konpetentzia horiek
• Sinonimoak eta antonimoak
berrikusteko eta sendotzeko.

You might also like