Ikasle Foroan Parte-Hartzeko Jarraibideak

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

EL CARMELO IKASTETXEKO

IKASLE FOROAN PARTE-HARTZEKO JARRAIBIDEAK

Sarrera
Ongi etorri El Carmelo ikastetxeko Batxilergoko ikasleen forora!

Barne-komunikazio ona izatea ezinbestekoa da ikastetxeko eskola klima zaintzeko,


honek eragin baikorra izango baitu gure lankidetzan.

Gure helburua lortu ahal izateko, eta foroa modu egoki eta positiboan erabiltzeko,
funtsezko jarraibide batzuk izango ditugu, guztion artean alkarri lagundu ahal izateko.

Sarbidea eta nabigazioa:


● Foroan sartzeko, eskolako Home plataformara joan, eta hemen Ikastetxeko
foroa ikurraren gainean klikatu.
● Ondoren, zure eskolako helbide-elektroniko erabilik, saioa hasi erresgistroa
eginez.

Jokabide-arauak:
Zenbait portaera-arau jarraitzea inportantea da erabiltzaileen arteko komunikazio
eraginkorra eta errespetuzkoa bermatzeko. Hona hemen jarraibide orokor batzuk:

● Elkarrekiko errespetua. Foro-kideei errespetua izango diegu, esperientzia edo


ezagutza maila guztiak onartuz.
● Gai garrantzitsua. Eztabaida foroaren gai garrantzitsutik ez desbideratu.
● Lankidetza eta ezagutza-trukea sustatu, guzion artean ezagutza lortu ahal
izateko.
● Pribatutasuna. Errespetatu besteen pribatutasuna; horretarako ez partekatu
besteen informazio pertsonalik; batez ere bestearen baimenik ez dozunean.
● Hizkuntza argia eta errespetuzkoa erabili, eta alde batera utzi hizkera iraingarri
edo zakarrak.
● Saihestu eduki desegokia, eta eduki iraingarri, laidogarri edo desegokirik ez
argitaratu.
● Bikoiztuak saihestu. Argitaratu aurretik, egiaztatu zure galdera edo gaia ez dela
bikoiztua.

Helburuak eta gaiak:


● Taldeko kideen arteko komunikazioa eta lankidetza da foro honen helburua.
● Proiektuei buruzko eztabaidak erraztea, eguneratzeak partekatzea eta
kontsultak modu eraginkorrean ebaztea bilatzen da.
● Landu beharreko gaiak foroaren bitartez ados daitezke. Ekitaldiei, bilerei eta
proiektuetan izandako aldaketei buruzko komunikazioa ere funtsezkoa da.
● Kideek ideiak, iradokizunak eta iruzkinak adieraz ditzakete, giro parte-hartzailea
eta sortzailea sustatuz.
Parte-hartzea eta ekarpena:
● Foroan parte hartzeak ekarpenak modu aktiboa, errespetuzkoa eta lankidetza
eraginkorrean oinarritua izan behar du.
● Kideek informazio garrantzitsuarekin eta konponbideekin lagunduko dute
aurkeztutako gaietan.
● Esperientziak, zerikusia duten beste proiektu batzuk eta baliabideak
partekatzea proposatuko da.
● Informazio iturriak aipatuko dira; ahal izanez gero APA arauak jarraituz.
● Parte-hartze erregularrak (astean behin, gutxienez) foroaren dinamika indartzen
du. Parte-hartzea egin daiteke iritziak emanez, galderei erantzunez, edota
eztabaida berriak proposatuz.

Moderazioa eta gainbegiratzea:


Foroak moderatzaile bat izango du. Gure kasuan, gelako ordezkaria izango da.
Besteak beste, bere eginkizunak hurrengoak dira:
● Edukia kudeatzea, argitalpenak gainbegiratuz.
● Ezarritako arauak eta politikak-arauak betetzen direla ziurtatu.
● Gatazkak (bai forokideen arteko komunikazio gatazkak, bai erabakiak edo
desadostasunak daudenean) konpontzen saiatzen da.
● Moderatzailarekin kontatuan jartzeko, edo arazo baten berri emateko, email bat
idatzi behar zaio, kontatuz zer gertatu den edota zertan datzan arazoa.
● Laguntza teknikoa ematen du, plataformarekin lotutako arazoak dituzten
erabiltzaileei lagunduz.
● Eztabaidak errazten ditu, parte-hartzea sustatuz eta gai egokietan ikuspegia
mantenduz.
● Arauak aplikatzen ditu.
● Parte-hartze aktiboa eta positiboa sustatzen du.
● Arazoak konpondu ezin baditu, ikastetxeko teknikariarengana joko du laguntza
eske; edota ikasketa buruarengana arazoa ikaskideen arteko jarrerarekin
zerikusia baldin badu

Pribatutasuna eta segurtasuna:


Foroan sartzeko, aurre-erregistroa egitea ezinbestekoa izango da, hau bakarrik
ikastetxeko kideak sar daitezke.
Halere, gerta liteke gelakideak ez ezik beste eskolakideren bat ere egotea foroan parte
hartzen, beraz gutxieneko segurtasun neurri batzuk betetzea ezinbestekoa izango da:
● Zure pribatutasuna babestu, informazio pertsonalak (telefono zenbakiak,
bankuko datuak...) ez konpartituz.
● Eduki desegokiren bat identifikatzekotan, foroko moderatzaileei jakinarazi
egiozu hartu beharreko neurriak aplika ditzan

Mezuen formatua:
● Foroko mezuak argiak eta laburrak izango dira, komunikazio eraginkorra
bultzatzeko.
● Paragrafoak laburrak izango dira irakurgarritasuna hobetzeko, horretarako
biñetak erabiltzea gomendatzen da.
● Funtsezko informazioa letra lodiekin, letra etzanekin eta azpimarratutako
letrekin nabarmenduko dira, hitz/gai gakoak hobeto identifikatzeko.
● Letra larrien erabilera saihestuko da, oihu egitea lez interpreta daitekeelako.

Ebaluazioa eta kalifikazioa:


Foro baten parte-hartzea ebaluatzea ere eskatzen du, batez ere parte-hartze egokia
ikasketa prozesu bat denean. Horretarako hona hemen guk kontutan hartuko ditugun
ebaluazio irizpideak:

● Parte hartzeko maiztasuna edo foroan laguntzeko duen erregulartasuna,


gutxienez astean behin izatea.
● Ekarpenen kalitatea. Ikaslearen erantzunen eta ekarpenen sakontasuna eta
garrantzia ekartzea, taldearen ikaskuntzan eragin positiboa izanik.
● Lankideekin lankidetzan aritzea, besteak beste eztabaida konstruktiboen
bitartez.
● Baliabide garrantzitsuak erabiltzeko eta partekatzeko gaitasuna, eta hauen
iturriak aipatzeko gaitasuna.
● Komunikatzeko modua, besteekiko errespetua eta elkarreraginetan enpatia
erakutsiz.
● Ideia originalak eta irtenbide sortzaileak emateko gaitasuna.
● Galderak modu zehatz eta oinarrituan erantzuteko trebetasuna.
● Foroan parte hartzeko ezarritako arauak eta jarraibideak betetzea.
● Eztabaida berriak hasteko edo gai garrantzitsuak proposatzeko ekimena
erakustea.

You might also like